otra Euskadi es posible
blog de Óscar Rodríguez
Acerca de
Zure eritziak, kritikak eta ideiak espero ditut euskal politika hobetzeko Blogosfera de Red Progresista casino users online
Sindicación
 
ZELAKO JIPOIA!



Egungo albistea: "Gasteiztik Aramaiora bizikleta martxa egin dute AHTren aurka. Gasteizko gazte mugimenduak AHT-ren proiektuaren aurkako bizikleta martxa antolatu zuten joan den astebururako. Hala, ehun pertsona inguruk (argazkian bakarrik 44 daude) Arabako hiriburutik Aramaiora doan bidea egin zuten ostiralean eta larunbatean. Azken herri horretara iristean, alkatearekin bildu ziren eta ondoren afaria eta kontzertuak izan zituzten."

Merezi al du halako jipoi bat gorputzari ematea ezer ez lortzeko? Beno, behintzat sasoian daudela erakutsi dute... naiz eta jai hauetara joaten den jende kopurua txikiagoa den gaur, orain dela urte bat baino. Hauekin ez dago zereginik.


 
Comentario:
Kaixo Oskar

Nonbait (uste dut abenduko artikulu batean) irakurri dut kontsulten inguruko zure iritzia.
Bertan idazten zenuena manipulazio hutsa dela uste dut. Zuk esaten zenuen Elorrioko kontsulta-ren inguruan, Elorrion ANVk botuen %40a jaso zuela eta kontsultan %39 parte hartu zuela. Eta hori egia da.
Baina bi datu horiek ezin dira konparatu, ANVk botu baliagarri guztien %40a jaso baitzuen eta %39k parte hartu zuela kontsultan zentsu guztiarekin alderatuz da. Errazako ikusteko: ANVk 1600 boto pasatxo eta Kontsultan 2200 bozka ia-ia.
 
Comentario:
Lasai Oscar, oso normala da zuk ez ulertzea. Azken finean, parlamentaria izatea eta mugimendua kalean elkar egitea oso adibide gutxietan agertzen da, eta zurea ez da horrelako bat! Zorte on
 
Comentario:

Zure aholkua hartuko dut. Jende pila bat esan dit. Esker mila!
 
Comentario:
Oscar, aholkutxo bat:

zergatik ez duzu bloga beste plataforma batera pasatzen (wordpress, bloglines,...).

Ya.com hau ez dabil oso ondo.

Seguru bisitari gehiago izando zenituzkela.

Ondo izan.
 
Comentario:
Aupa,

Niri oso ondo iruditzen zait baketsu ekintzak egitea, bai AHT kritikatzeko, bai bortizkeria salatzeko. Baina arasoa da baketsuak ez dutenean bortizkeria salatzen.

Dena den, ados nago zurekin ezin dezakegula proiektu baten lejitimidadea neurtu manifestaldien tamainuengatik.

Agur,

Óscar
 
Comentario:
Ekintza bortitzak egiten badituzte, hori ez dela bidea esaten diegu. Eta ados nago, hori ez baita bidea.

Baina ekintza baketsuak egiten badituzte, beraiken trufatzen zara. Zer egin behar dute orduan bere desadostasuna agertzeko?

Eta jende kopuruari dagokionez, zenbat lagun bilduko lituzke ATHren aurkako bilkura batek?

Ondo izan!
No