otra Euskadi es posible
blog de Óscar Rodríguez
Acerca de
Zure eritziak, kritikak eta ideiak espero ditut euskal politika hobetzeko Blogosfera de Red Progresista casino users online
Sindicación
 
NOIZKO PANEL AKUSTIKOAK EUSKOTREN SAREAN?



2006.ko uztailean, Euskal Sozialistak taldearen ekimen bati emandako erantzun batean, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak honako hau esan zigun: "Gaur egun Euskotrenen ez da aurreikusten panel akustiko horien jartzea modu orokortuan"

Zer edo zer erabaki al du gobernuak arlo honetan? Zer gertatu behar da Jaurlaritzak ekimen hau orokorrean hartzeko? Akaso biztanleen kezkak behar ditugu? Ez al dakigu zer lekutan behar ditugun panel akustikoak?

Gure taldeari bidalitako beste erantzun batean, Jaurlaritzak esaten zuen tramo berri guztietan “inguruan zenbateko bibrazio-maila induzitzen den jakiteko azterlanak egiten dira, eta ondoren bibrazio gogaikarri horien transmisioa indargetze-sistemen bidez deuseztatzeko neurriak hartzen dira”. Eta konforme gaude horrekin. Guztiz ados gaude tramo berrietan ekintza prebentibo hauek hartzea. Baina, berriak ez diren tramoetan, zer?

Beti esan ohi dugu, beste gauza batzuk eskatu ahal izateko, uste dugula euskal autogobernua hobeto kudeatu behar dela eta hobeto kudeatu behar ditugula dagoeneko baditugun eskumenak. Hau da gure jarrera eta pentsatzeko era.

Euskadi, askotan esan izan dugun bezala, ez dabil gaizki, baina askoz ere hobeto ibil zitekeen baldin eta hobeto aprobetxatuko bagenitu, Gobernu honek hobeto aprobetxatuko balitu dauzkan eskumenak eta, arazo zehatzak konpontzen arituko balitz ustezko arazoak konpontzen aritu ordez.


No