TREBIÑO ARABA AL DA?
[Apirilak 7an. Eusko Legebiltzarran, Euskal Legebiltzar Talde Sozialistak gai honi buruz interpelazio bat aurkestu zuen. Egun hartan, nik esandakoa irakur dezakezue baina, garrantzitsuena ZURE ERITZIA EMATEA DA. ANIMA ZAITEZ!!!]
"Egunon Presidenta Anderea. Legebiltzarkideok, egunon danoi. Oso laburra izango naiz gaurko honetan, zeren Talde Sozialistak pentsatzen bait du, gai honi buruz askoz gutxiago hitzegin eta lan gehiago egin beharko genuke danok, batez ere Eusko Jaurlaritzak.
Lehendakariorde Anderea, duela hilabete bat Ganbera honetan hasi nuen esaldiarekin hasiko naiz gaur baita ere. Euskal gizarteak, ganbera honetan errepresentatuta dagoena, gutxienez, pentzatzen du Treviño Araba dela. Baita Euskal Sozialistok ere. Baina otsailan esan nuen bezalaxe, gai honi erantzun errealistak emateko, borondate askok bat egin behar izango lukete: Treviñon bizi direnen borondateak, beste erakundeenak eta tartean diren elkarte guztienak.
Esandakoa kontutan hartuta, gai honek korapilatsua dela, jakin badakigu. Hau dela eta, arazo honi ezin zaio proposamen simplistetatik heldu. Ganbera honetan gauden guztiok Trebiño Araba dela pentzatzen dugu, Treviño Araba izatea nahi dugu. Baina horretarako denon artean estrategia politiko argi bat bilatu beharko genuke; eta, hori lortu eta gero, lehen esandako beste hainbat instituzioak jakin erazi beharko genioke arrazoia gure partez dagoela.
Legebiltzarkideok, Ez naiz aspertuko esaten politika baliotsua dela, hiritarren arazoei erantzun bideragarriak ematen badizkio. Baina ematen ditugun erantzunak bideragarriak ez baldin badira, politika arazo batean bihurtu daiteke. Eztabaideei konponbideak aurkitzeko, gutariko bakoitzak aldez aurretik dituen iritzien eztabaida baztertu behar dugu. Eta horretarako azpimarratu behar dugu, “demokrazian politikak duen balioa, arazoak konpontzeko eta nahiak betetzeko” – Fernando Buesa zion bezala, gai honi buruz hitzegiten zuenean.
Horregaitik, Lehendakari ordea, arazoak denon artean konpontzen hasi behar dugu. Eta zentzu horretan, Senatuan barrendegiei buruz eratutako ponentziak emandako ondorioetariko bat jarraitu beharko genuke, hortik atera barik; lan egiten bide horretan etsipen osoz. Konklusio hura dio Eusko Jaurlaritzaren eta Gaztela eta Leongo juntaren ordezkarien erakunde arteko batzorde bat eratu behar zela, behin-betiko erantzuna emateko gaiari eta Trebiñu barrendegiko biztanleen nahia betetzeko, autonomia erkidego bien autonomia estatutuetan ezarritako prozeduren arabera.
Hortxe dago gakoa, esan dudanez, korapilatsua, bai. Baina hortxe dago ere arazoaren erantzun bideragarri bakarra. Zeren kontuzko gaia dugun hau, inplikatutako parte guztien akordioa behar da.
Jakin badakigu, batzorde hori behin baino gehiagotan bildu dela. Eta Sozialistok uste dugu, gorabehera politikoez sortu diren eta sortuko diren ezberdintasunez harantzago, ez direla blokeatu behar gai honi adostutako irtenbidea emateko eratuta dauden topaketarako eta eztabaidarako foroak. Horregatik ondoko interpelazioa jazotzen dizuegu, Lehendakariordea anderea:
Zertan dira Eusko Jaurlaritzak eta Gaztela eta Leongo juntak Trebiño barrendegiari buruz eratutako erakunde arteko batzordearen lanak?
Zure politikaren helburua al da batzorde hori bultzatzea eta aktibatzea?
Eskerrik asko".

Comentario:
Nire ustez konponbidea erraza da. Trebiñutarrei ahotsa eman, beraien etorkizuna erabaki dezaten.
Ahoa "demokrazia" hitzarekin betetzen zaigu, baina ahantzi egiten zaigu demokrazia herriaren boterea dela. Bitariko batzorde gutxiago eta herritarrei kasu egitea da konponbidea.
Ondo izan!