EZKER ABERTZALEAK EZ DA GAI BORTITZKERIAREN KATEAK APURTZERA
Gaurko Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkuran, Ezker Abertzalea Taldea berriro ere garbi utzi du ez dela gai bortitzkeriaren kateak apurtzera, ezta euskal "Y"-az hitzegiten. Hemen dago nire interbentzioa... urte berri on!:
"Bakarrik hiru argudio-lerroak defendatuko ditugu gaurko honetan. Lehenengo eta behin, esan nahi dut guk ez garela inoiz damutuko geureak ez diren iniziatibak babesten, defendatzen ditugun printzipioak ukitzen badituzte.
Urrunago joaten, uzte dut esan dezakedala harrotasun osoz, euskal sozialistok zaiatzen garela interes orokorrak geureak baino gehiago defendatzen. Jarrera honek batzuetan ez zaie legebiltzar talde guztiei gustatzen, baina horrela jarraituko dugu gure lana hemen egiten.
Hau dela eta, esan behar dut PP-k aurkestutako legezbezteko proposamenarekin ados gaudela. Demokrazia eta askatasunean sinesten dugunentzako, ezin da beste jarrerarik mantendu, ez lehenengo puntuan, ezta bigarrenean ere. Horregaitik, gure baietzkoa emango dizkiogu bi puntuei. Guztiz aproposa iruditzen zaigu gure babesa ematea abiadura handiko trenaren lanak egiten ari diren langile eta enpresei.
Gure bigarren argudio-lerroa berriro ere abiadura handiko trena eta euskal Y-grekoa defendatzeko erabiliko dut.
Aste-astero zaiatzen gara azpiegitura hau defendatzeko datu berriak mahi gainean ipintzen eta, orainarte, ez ditu ezta legebiltzar bat ere datu hauek kontra egin.
Azpiegitura hau defendatzen dugu Euskadi eta Estatu osoak Europara hurbilduko dituelako; hau da, gure biztanleak eta gure merkantziak Europatik gertuago egongo direlako. Euskal Y-grekoa defendatzen dugu bidaiariak eta merkantziak errepidetik atera eta trenbidera eramatea posible izango delako eta, horrela, energia aurreztuko delako.Egunean hogeita hamazazpi mila litro erregai fosil aurreztuko direlako.
Y-grekoa defendatzen dugu Euskadiko parke natural guztiak alde batera utzita diseinatu delako, eraginik txikiena jaso ez dezaten.
Baita ere bimila eta hamar urtetik aurrera, urtero laurehun eta hogei milioi euro aurreztuko direlako (erregaien kontsumoan, denboran, ibilgailuen desgastean, istripuetan edo gasen isurketetan).
Euskal Y-grekoa defendatzen dugu seimila lanpostu zuzenak eta hirumila zeharkako lanpostuak sortuko direlako.
Ea noizbaiten, azpiegitura honekin ados ez daudenek datu hauek jarkitzen dituzten.
Bukatzeko, hirugarren argudio-lerroa ezker abertzale taldeari eskaini nahi diot. Beitu, guk guztiz aspertutak gaude ostiralero gauza berdinak esaten; topikoak errepikatzen; eta zuei eskatzen demokrazia defendatzen ditugunengan etortzea. Aspertutak gaude.
Gaurko honetan oportunitate berri bat daukazue abiadura handiko trenaren oposizioa bakar-bakarrik hitzekin egiten duzuela demostratzeko. Eta beste oportunitate bat daukazue, gaur eta hemen, ETA-ri esateko bere bortitzkeria ez daukala zentzurik.
Ez dugu ulertzen zergaitik zirikatzen zareten, batzuk esaten dutenean ETA babesten duzuela; eta aldi berean zergatik ez duzuten esaten ETArekin ez duzuela ezerrez jakin nahi.
Zuek jakingo duzue zer egin nahi duzuten, baina ezin du errespetua eskatu bere buruak errespetatzen ez duenak."


