Radio Futura

Uztaileko 22an utzi zion Martinek bizia edateari, bueno egia esan aspaldi
utzita zion baina egun hortan, egarri zen eta ez zen guztiaz agurtu zen.
Patua ote? Azken urteetan bere birikek apupilo zuten likido hastun eta
likatsu hark, ez zion ez leku handirik uzten egunero behar zuen aire
dosiari. Maddalen hil zitzaionetik are gutxiago. Hark inork baino hobeto
zekien Martinen biriketaraino, gorputzeko atal edo zatirik txikieneraino
airea garraiatzen, odolaren bitartez ez bazen ere, maitasuna deritzoten
beste fluidu horren bitartez.
Goiza gorri gorri esnatu zen, aire zipitzik ere ez zegoen, ekaitza
aurretiko barealdi geldoa. Ordurako Martinek adio esanda zion bere izaterik
gabeko bizitzari. Maddalen joan zeneko une berberean, uko egin zion birikak
puzten zizkion lagundutako arnasketari, eta balantza bat bailitz,
Maddalenen falta handiagotzen zen heinean, era hartara betetzen ziren
aireaz Martinen birikak, hau da, ezer gutxi.
Batek daki norako bidean, bere abiadaren bezperan, bere lehengusu baten
bitartez pakete bat heldu arazi zidan nire plazako prentsa saltokira.
Paketea zabaldu eta bere irratia ikusi nuen, aurikular eta guzti.
Ondoan eskuz Martinek idatzi ez zuen baina bai berak sinatutakoa ordea,
niri, Bernaberi, zuzendutako notatxo bat, zera esanez:
"Azalpen larregi eman gabe, zera egitea nahi dut. Azken urte hauetan
egunero, egunero zure postuan egunkaria erosi eta gero plazako arkupeetan
jarri izan naiz Anton lagun nuela.
Irrati hau nire oparia da berarentzako, nire bakardadean konpainia
egiteagatik eta egunero han izateagatik. Bertan sartu dudan bere izenean
dagoen oharra emaiozu".
Eskerrak guztiagatik Bernabe.
Martin.
Hau irakurri eta kristoren gorputz txarra jarri zitzaidan. - Putakume
horri? -galdetu nion nire buruari.
Martin tipo jatorra zen. Ez dut sekula barre egiten ikusi, ixila, apala,
baina gizaseme ona zen. Inoiz inori kalterik egin gabekoa.
Entzun izan dudanez, nik azken hiru urteetan izan bait dut tratua berarekin soilik,
herrira nire postua jartzera etorri nintzanetik, mutil zahar ezkondu zen,
eta gainera banandutako emakume batekin. Garai haietan, ezkondu zeneko
haietaz ari naiz, irrifarrea omen zuen beti marraztuta ahoan eta hain
handia omen zen gainera, inguruan zituen guztiak era berean uzten zituela,
irrifarreaz ahoan. Gero emaztea hil eta kolore guztiak, grisak jan omen zizkion, eta
hala geratu zen. Grisa.
Baina ona, ona zen Martin. Txarra ez behintzat.
Egunero, Anton zen nazkante hura, hurbiltzen zitzaion betiko orduan
(soziedatetik hamarretakoa egin eta gero, ondo janda eta hobeto edanda)
betiko leloarekin:
"Zer Martin? ez al duzu beste neskarik aurkitu? tira, egongo da ba zuretzat
moduko bat. Ez zara zu oso exigente eta. Aurrekoa ere ondo probatutakoa zen
zuk zurean hartu aurretik. Jakingo zuek hark, bere esperientziarekin nola
zu animatu. Ez dago emaztetzat urdanga bat hartzea bezelakorik".
Martinek ez zuen sekula erantzuten. Egunkaria irakurtzen eta albo batean
irratia zuela, pajaro hura hurbiltzen zela begirada altxatu egunona eman
eta berriro ere bere irakurketari heltzen zion. Nohizbehinka belarriko
aparatutxoa ondo ajustatzen zuen irratia hobeto entzunteko eta listo.
Bele beltz hura behin baino gehiagotan popatik hartzera bidali izan dut. Ea
zer arraiotan zebilen galdetu eta Martinek ez zuela ezer entzuten jasotzen
nuen erantzuntzat eta entzunda ere lelo bat besterik ez zela eta kitto.
Egia esan, nik gauza bera pentsatzen nuen, Martinek kasurik ez ziola
egiten, entzuten ez zuelako, plazako inguruetan Anton agertzen zenerako
Martinek irratiko bolumena altuan zeukalako eta egunkarian murgilduta
zegoelako.
Horrexegatik jarri zitzaidan gorpuzkera hura. Egunero Antonen gusto
txarreko txantxak, izekak, burlak eta adarjotzeak jaso eta gainera Martinek
bere irratia oparitu dio!. "Ez da justua" pentsatu nuen.
Berriro ere irratia eta aurikularrak paketean sartu behar nituenean,
arraroa egin zitzaidan zerbait ikusi nuen. Aurikularrak irratira lotzeko
kablearen puntan ez zegoen larakorik. Kablea korapilo batez zegoen lotuta,
garai batean eskutik ihes ez egiteko jartzen zitzaien lokarri heldugailuan.
Irratiari berriro heldu eta arina iruditu zitzaidan, hutsa zegoen, ez zirkuitu,
ez pila, ez ezer ere ez .Oraindik ulertzen ez dudan zerbaitegatik irratia
ere, Martin bezela, Maddalen joan zenetik, hutsa zegoen.
- Joder. Martinek ez zuen irratia entzuten, ez aurikularren bitartez,
ezta bestela ere-.
Hamarretakoaren ordua bukatu eta bele beltzak bere agerraldia egin
zuenerako, nik paketea berriro ere itxia eta prest nuen.
- Aizu Anton, jakin duzu Martinena?
- Bai motel, oraintxe noa beilatokira azken agurra ematera.
- Hau zuretzat utzi du.
- Egitan? niretzat? zer ote? egia esan ni izan naiz bere laguna azken
urteotan eta…
Egun batzu beranduago, jakin izan nuen gure artista ez zela beilatokitik
agertu, egia esan hamarretakoak ere utzi egin omen zituen. Nik behintzat ez
dut arrezkero ikusi.
Martinek Antoni luzatutako oharrean jarritakoak oraindik ere buruan
darabilt, nahiz eta ez nuen irakurri.
Anton:
Horra hor bizitza hontatik ni askatu eta utzi diezazukedan gauza bakarra.
Nire irratia.
Nik Maddalen izan nuen irratia aurretik eta horrek bete izan nau.
Zuk, nik utzitako irratia besterik ez duzu izango lagun, lagun.
Martin
Lasai Fritz, txakurrak ortozik dabiltza...

Egun argia zen Alpeetako Bavariako ehiza etxean. Eguzkiak, goizeko ordu txiki haietan nahiz eta asko berotu ez, bere izpiak jauregiko lehio handietatik zabaltzen zituen barrualdea guztia argituz.
Adolfek, bere eguneroko errutinari jarraituz, bizarra moztu, bigotea konpondu eta dutxatua ondoren, Eva eta biek konpartitzen zuten logelaren ondoko idazkaritza gelara joan zen, bertan lehio ondoan zegoen idaztokian jarri eta erlojuari begiratu zion.
Zortzietarako minutu bat- pentsatu zuen.
Han jarrita zegoela, burua bere pentsamenduetan galdurik, eguzkiak zuzenean ematen zuen berotasunaz gozatzen, ate joka. Tok tok tok. Fritz zen, sendo baina soseguz baimen eske, Adolfen gosaria sartu ahal izateko, egunero Fritz guztiek bezelatxu goizeko 8 etan. ( Herriko elizako kanpaiak zortzigarren danbatekoa eman aurretik beti ). Horrek Adolf bere hausnarketetatik atera eta zera esan zuen:
- Aurrera Fritz
- Heil Fuhrer. Egunon Fuhrerra. Gosaria dakart.
- Heil bai ,ekarri ezazu ba Fritz.
Fritzek kristoren planta zuen, 23 urte inguru, altua 1,80 bat inguru, 76 bat kilo, gorputza gihartsua baina ezta larregi ere, fibraduna, begi handi eta urdin argiak, ilea motza eta hain argia, ile txuria zuela ematen zuela.
Eguneroko gosaria zekarren Fuhrerarentzat, bere gosari gogokoena, Tübingen-go harategi batetik bereziki ekarritako saltxitxak, kafesnea, ogia, txerri gantza, mermelada eta gazta.
Fritzek entzun eta egin, pausu zehatz eta neurtuaz, han hurbildu zuen zekarren karrotxoa, Adolf jarrita zegoen lehio ondoko idaztokira. Gela handia zen eta bere zapaldurak ohiartzuna egiten zuen gela osoan. Klap klap klap. Fritz izerdi patsetan inguratu zen idaztokira. Berak ekarritako karrotxotik zilarrezko bandexa altxatu eta begiak bandexatik kendu gabe, astiro biratu eta Adolfen parean jarri zuen mahai gainean. Behin utzi ondoren, esker eskua atzean zuela erreberentzi moduan, bandexa gaina estaltzen zuen tapa altxatu eta agerian utzi zizkion Fuhrerrari jaki haiek.
Bere burua atzera bota eta galdetu zuen:
- Zerbait gehiago nahi al du Fuhrerrak ?
Fuhrerra ordurako saltxitxak astintzen hacia zen, zati bat kutxiloaz moztu, eta tenedorraz gantzatan busti eta ahora.
- ummm…ederra dago benetan…
Fuhrerrak ez zuen erantzuten eta Fritz urduri baino urduriago zegoen, bazuen berri bai Fuhrerraren suminaldietaz. Izerdia bekokitik behera zerion baina ez zen ausartzen mugimendu txikiena egitera ere ez. Hobe ixilik eta ahal zen azkarren irten.
- fuuiipp ( Fuhrerrak surrust egin zuen hagin arteko okela zatitxo bat iresnteko asmoaz )…aizu Fritz…
- Bai Fuhrerra (zurbil )
- Zenbat neurtzen duzu ?
- E...e…metro bat larogeitabi zentimetro Fuhrerra…
- Aahhhh….eta nongoa zaitugu ?
- Brem…Bremerhaven ekoa Fuhrerra…( zuen txistu apurra irentsi naiean )…
- Imaginatzen nuen bai…han grabitateak ez du Alemaniako beste eskualde guztietan besteko efektua egiten…bestela ez zinen zu tankera hortakoa izango…ezta ?
- Hala da Fuhrerra….( nondik nora jo eta zer esan jakin gabe )
- Papera eta luma Fritz.
- Bai Fuhrerra…
Bi pausotara lekutu zituen Fritzek bere helburua: Papera eta luma.
Airerik ere mugitu gabe, luzatu zituen bi besoak eta eskuetako dardarra disimulatuz jarri zizkion bai papera eta bai luma Fuhrerraren eskubian.
- Bukatu duzu maitea ( komunetik zetorren ahots batek galdetu zuen )
- Ez Eva, bi minitu eta aska ditzakezu.
Fritzek barruak galdu behar zituela, hankartea estutu eta mugitu gabe jarraitu zuen.
Fuhrerrak papera eta luma hartu eta zera idatzi zuen:
182 zm
-150 zm
32 zm
- Fritz ( esan zuen, saltxitxak mozteko labana eskuan zuela eta Fritzi luzatuz )
- Bai Fuhrerra…(sinkopearen atarian )
- Oin azpietatik hasi eta gorantza joanda moztu hitzazu hanketatik 32 zentimetro.
- EEhh…nola….f…f…Fuhrerra ?
- Entzun duzuna.
- Bai Fuhrerra.
- Ehhh…lehenengo botak kendu…zertan pentsatzen zaude ba ?
- Ahhh egia, barkatu Fuhrerra…
Ahal zuen moduan, lurrean jarri eta saltxitxak mozteko labanarekin hasi zen "zereginean". Egia esan labana ere ez zen aproposena baina Fritzek bere indarraz eta abileziaz baliatuz bukatu zuen egitekoa.
Ahoa zabalik zuela, eta bere hanka berrietara begira zegoela, odol putzua handituz zioan.
- Joan zaitezke Fritz.
- ….b…bai…f.fu…Fuhrerra…e…e…ezer gehiago nahi?
- Ez. Zoaz.
Besoak lagun, han zioan gure Fritz sarrerantz osta osta, poliki poliki minaz jabetuz eta bapatean…
- Aizu Fritz, ez duzu ezer ahaztu ?
Fritzek ordurako zorabio edo odolustutzearen efektuak nabari zituen, eta entzundakoa gero eta urrunagotik entzuten zuen.
- Barka Fuhrerra…zer da ?
- Nora zoaz botak jantzi gabe, inozo halakoa ?
- Ah…
Buelta erdi eman, botak zeuden lekura hurbildu, kostata eta denboraz, baina jantzi zituen, .
- Ahh…Fritz…
- Bai…Fuhrerra ( ia ia ate ondoan zegoela )
- Esan Klaus-i, biharkoak ere Fritz izena izatea…ohitu naiz eta ez dut aldatu nahi…
- Bai…fu….Fuhrerra…
Ate ixtearen hotsa entzun zeneko:
- Eva maitea…dena prest…
Eta beste gelatik entzun zen:
- Zoazte nire txikiak, aitatxok goxoki festa prestatu dizue eta…zoazte...zoazte…
Eta derrepente, han agertu ziren, begiak gori gori begizuloetatik ateratzear zituzten bi alemaniar dogo, bi pizti, harrapataka, lurreko marmolean irrist eginez, ea bietatik zein heldu lehenago oturuntza hartara.
Moraleja:
Norberaren "haunditasuna" neurtzeko norbera baino "handiagoa" den batek neur dezala.
Eta noski, saltxitxak eskeini behar badituzu, zatikaturik eta plastikozko goilaraz serbitu.
Ainara, Jonan, Itxaso, Pi, Txilin, Txino, Txina, Iratxe eta fisikoki ez egon arren, han zegoen Maiteri.
Eskerrak guztiagatik.
Klimax-a

Tira…tiki taka tiki taka…lehenengo eskerrarekin..
lasai, prixarik gabe…gora behera, gora behera….
denboraz hartu…xuabe xuabe baina katxarroa ondo helduaz…
poliki poliki gorantza doa…ederki…
tiki taka tiki taka, orain eskubiarekin…gora behera, gora behera….
gurinaz ( norberaren aukera eta esku ) ondo igurtzi..ondo irrixtatzeko..pega ez dadin…
tiki taka, tiki taka…bi eskuekin….
bi guiski txupito…
nik nirea hartu eta barruak ere berotzen dizkit…
gorantza, gorantza, hasten…hasten…
tiki taka, tiki taka, badoa…
arro arro..puntu puntuan…eta…
ustuuuuuuuuu…..
-------------
Ti ta batean, garbiketa lanak, Argiñanok dioen bezela,
dena garbitu, txipristinak kendu, eta berriro ekiteko prest…
oraingoan barruraino sartu….zast…
bero bero somatzen dut bera…eta nire azala, eta nire belaunak, eta nire aurpegia..bero bero…
begirada ezin gainetik kendu…
barruan…bero bero…poliki…poliki…
berriro ere hasten…gora…gora…xuabe…xuabe…
denboraren nozioa galdua….
erlojuari so egin…15 minutu…30 minutu…
bere usaiak guztiz betetzen nau…barruraino…nerbio sistemaraino…garunak astinduz…
eta gora…eta gora….
45 minutu….ordu bete….
Bera ere prest…puntu puntuan….
eta azkenean…
guztiz zabaldu….bero beroa…klimaxa…
ederra benetan…begira geratzen naiz…usaitzen..
lasai…ixilik…lasai…
poliki poliki…berriro behera…usaia…
Ummmm…
Eta dena prest, apur bat freskatzen utzi eta sekula jan duzuen txokolatezko tartarik hoberena prest.

ERREZETA:
OSAGAIAK
TXOKOLATIA (egitekoa): 210 gr.
GURINA: 105 gr.
ARRAUTZAK: 6
IRINA: 135 gr + harrotzailea ( sobre bat )
AZUKRIA: 225 gr.
GUISKI-a: Txorrostara bat.
ERREZETA
Txokolatia eta mantekilia batera urtu lapikotxo batean su bajuan poliki poliki.
Arrautzei zuringoak eta gorringoak banatu behar zaizkie.
Arrautza zuringoak "a punto de nieve" jarri.
Ondoren beste osagaiak banan banan zuringoen gainera botatzen nahasteari utzi gabe. Normalean ordena hau jarraitzen dut: azukria, arrautza gorringoak, irina + harrotzailea eta azkenean urtutako txokolate eta mantekila nahasketa.
Azkenengo guiski txorrostara. TRUKO DEL ALMENDRUKO: Nik normalean txokolatea eta mantekila masakin nahastu ondoren, urtu diren lapikotxoan botatzen dut guiskia eta horrela lapikotxoaren paretak garbitzen dira eta gehiago aprobetxatzen da.
Moldearen basea eta baztarrak pasatu gurin pixka batekin eta gero irinakin masa ez pegatzeko.
Laba, masa sartu aurretik, gutxi gora behera 180 gradutan egon behar da.
Laban ordubete inguru egon behar da. ( ez dago zertan ordubetea tartari begira egon beharrik )
Ondo eginda dagoen jakiteko pintxau puntua egiteko orratz batekin edo puntadun zerbaitekin. Punta zikua irtetzen bada egina dago, pixkat pringauta urtetzen bada utzi pixkat gehio.
Batzutan asko harrotzen da eta beste batzutan ez. MISTERIOA.
Labatik atera ondoren gainetik glas azukria bota (espolboreatu).
Errezeta hau, Lutxi eta Maitek emandakoa da. Thanks.
Sherwood-eko basotik kiratsa.

Bai, Robinetaz ari naiz. Dakizuen bezela denbora gutxi daramat hemen baina nahikoa ondorio batzu ateratzeko.
Aberatsei kendu behartueri emateko formularen asmatzaileak negozio bikain bat deskubritu zuen eta ondorioz ongizatearen gobernua sortu zuen. Eta noski, jakin ere badakigu, banatzen duenak, zatirik onena eta handienarekin geratzen dela (askotan behintzat edo begira bestela gure politikariak ).
Robinen kondaira ez da guztiz zehatza.
Imagina dezakegu bere azken uneak, ohean Herioren zai etzanda, bere miresle ziren serbitzariez inguraturik eta hil ondoren omenaldiak haren ohore egiten jarraituko zituztenak. Robinek basoko bizitza gogorra utzi zuen, gobernari maltzur batek aberatsei kendu behartsuei emateko ametsa egi bihur zedin elkartzea proposatu zionean.
Instituzioen ordua heldu zen.
Berehala aldaketak somatu ziren, okinak dirua eskatu zion Robini, era hortara berak ogia egin eta muxutruk gose zirenei emateko asmoarekin, errementeriak gauza bera eta baita nola ez, garai hartako jakintsuek diru truk , pobretasun eta gabezia guzti haien arrazoiak ikertu eta irteera topatzeko bideak landuko zituztela esan zioten.
Norbait burura datorkit..baina nor ?
Gure Robin jadanik korporatiboa zen, instituzionalizatua. Orduan jaio zen ongizatearen gobernua, sehaskatik hilkutxararte behartsuak zainduko zituen arduraduna.
Sorospide eskaintza ?
Denboraren poderioz, behartsuak bakarrik diskurtso ofizialen protagonista izatera pasa ziren, ordurako muxutruk ematen zen ogia exkaxa eta gogorra zen. Maila guztietan eman zen gauza bera.
Baina ezin kexu egin, Robinen ideia zintzo eta legezkoen ondorioak "dohanik" bait ziren.
Behartsuek beste desjabetza bat bizi izan zuten. Ez ziren beraiek behar handienak zituztenak, ordurako bitartekari lanetan ibilitakoak baizik, gero eta diru gehiago kudeatzen zutelarik. Mundu zoriontsua zen behartsuen bitartekarientzat…eta behartsuek ez zuten protestarik egiten, hortarako bait zituzten beraien "ordezkariak".
Beti ere errealitateak fikzioa gainditzen duenez…ba zera esan bakarrik, Robinen kondaira alde batera utzi gabe, zer gertatuko ote litzaieke bitartekari hoiei, laguntzak zuzen zuzenean bananduko balira bitartakarien beharrik izan gabe….ufff…honi soroezpen eskaria deritzaio..bueno..utopia argiago hitzegiteko.
Azkenean, gure politikari guztiei astindu bat emateko asmotan idazten hasi naizena, gure Robinen aurkako zalaketa bihurtu da…Lady Marianek kontsolatu beharko du…( hau ere Fitz zen, akaso Albako Dukesaren senide…batek daki )
Eta gure politikarietaz ? beste batean arituko naiz, akaso "Anaia Nagusia" batean sartzen ditugunean…
Ahh eta ez pentsa anarkista zintzo bat naizenik, etorkin heldu berria izanda berehala sartu naute/naiz jokoan eta, baina ez naiz ezta ere anarkistatzat saltzen digutena, kaos soziala, gobernu inkonstituzionalak…edo bai ? batek daki…nik behintzat ez…argi dudan gauza bakarra zera, nahiz eta superheroi bat bezela mundu hontara jauzi egin…ez dut sekula malla berderik jarriko…zin dagizuet..snif ( malko bat).
Nire aurkezpena

Egunon itsaso guztietako lapur eta piratak
Tira, oraindik ere ez nago oso errekuperatuta atzo erditu bait ninduen, nire sareko ama den Etiam-ek. Aitaz ezer gutxi dakit, amak kontatu didanez, dena horrela gertatu omen zen:
Etiamek bere lana utzi eta etxera heldu zenean, musika ekipoa martxan jarri eta Samuel Barber-en adagioa jarri zuen ( adagio for strings ), etxe guztiko ixkin guztiak betetzeko moduan, animoz nahiko motel bait zegoen. Sukaldera joan eta errioxar ardo botilla bat zabalduz, han joan zitzaigun bainu gelara, bainu bero eta goxo bat hartzeko asmoarekin. Bainera betetzen zen bitartean, garbigailua martxan jarri, erropak isegi eta beste lantxo batzu egiten aritu zen, errioxako sukua lagun zuela kopa batean.
Bainera bete zen eta bainu gelatik kutxilloaz mozteko moduko behe lainoa ateratzen zenean…telefono hotsa…eta bera sukaldean, bere afaria labean ( mikro uhin labea) berotzeko asmotan. Afaria labean sartu eta han joan zen telefono hotsaren iturriraino, kablerik ez duen telefonoa hartu eta sukaldera joan zitzaigun afaria erregulatzera ( oraindik puntua ez dio hartu eta ). Halako batean, Barber etxe guztian zabaldurik, garbigailua martxan, labea martxan eta telefonoz ari zela, hain gustora eskuetan zuen ardo kopak irrist egin eta …klink…mahai gainean eta entxufatua zuen ogi xigorgailura jauzi zitzaion errioxar anbrosia hura. Haseran ez zen ezer gertatu baina ardoak ogi xigorgailuaren zirkuitoak busti zituenean…danbaaaa…kriston argi sutaldia eta gero baretasuna, iluntasuna.
Etiamek fusible pare bat aldatu eta argitasunean murgildu zen berriro baina ez zegoen bakarrik…ez…ordurako sareko iratxoek egina zuten bere lana, pozima magikoa bailitz, klase guztietako ondak, magnitude guztietakoak, luzera, eta frekuentzia desberdinetakoak..eta katalizatzailea..errioxako ardo beltza. Eta han nengoen ni. Etiam Kapitaina. Heroi famatuenak sortu izan diren estiloan baina superindarrik gabe eta heroi izan gabe noski. Baina hori bai, itsaso guztiak nabigatzeko gogo biziaz.
Beraz, eskerrak nire amari ( Etiam ) eta errioxako kontseilu erregulatzaileari.
Beraz, besterik gabe, benetan diotzuet itsasketarako eguraldi aproposa dugula, untzira zaitezte, untziratu guztiok, askatu nagusia eta trinketa, gora pabiloia eta goazeeeeeeeeeen…..
Kaixo denoi...

Ups...non nago ?
Joe, katxis..hau kaxkarreko mina uffff..





