logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
True lies


- Beti ere asko hitzegin izan du.
- Ez al duzu sinisten?
- Agurtzeko ere gezurretan aritzen da eta.
- Gezurtiaren ahotik egi gehiago ateratzen direla irakatsi dit esperientziak.
- Eta hori nolatan?
- Zeren eta egia da gezurrik zihurrena.

John Whitechapel.

Pd. Asteburu ona izan

 
Vanity III unisex


Ordutik urduri jartzen nau igogailuan egoteak.
Solairu gutxiago balira akaso, baina ez naiz ni orain 50 pisu dituen eraikin honen eskilaretatik igotzen hasiko.

Hau da hau goiza. Hotz egiten duen guztietan, kalean egiten duen hotzaz babesteko jendea ofizina eraikinetan sartu eta hemen ibiltzen dira noraezean, epeltasun apur baten billa.
Niri horrek ez nau molestatzen, egia esan, nik ere gauza bera egingo nuke, baina jadanik goian utzi ditudan bi tipo hoiek lau solairu ezberdinetara igo ditut beste hainbestetan.

Ona litzateke, horrelakoetan, igogailua hutsik dagoela, eta ni bakarrik nagoela Dukados bati txupada pare bat emateko aukera izatea, baina ezin, are gutxiago duela 5 egun gertatutakoaren ondoren.

Azken ordua zen eta jadanik asper asper eginda nengoen. Gainera eraikineko zerbitzu orokorreko nagusiak egun guztia eman zuen niri agirika, txaketa ondo jartzeko, lurrean zeuden papelak batzeko, eta momentuan ni izorratzeko okurritzen zitzaion edozein lerdokeria aurpegiratzen.
Ez zegoenez mugimendu handirik, azken solairura igo eta berriro jeisteari ekin nion, bien bitartean zigarro piztu eta bonolotoa egiteko asmoarekin.
Esana zidan nagusiak, igogailuan erretzerik ez zegoela. "Galerazia. Sed lex, dura lex"esanez. Nik duralexa Maxieroskin ikusia nuela esan eta kopetan eman zidan. Norbait zigarro batekin sartu ezkero zeintzu ziren nire betebeharrak esanez. Egia esan ez dut sekula inorekin arazorik izan.
-Aizu, barkatu hemen erretzea debekatuta dago. - Hori esan eta den denek igogailu sarrera ondoko hautsontzian itzaltzen dituzte beraien "kantzer makilatxoak".
Egun hartan, gorako botoia zapaldu eta pisu batzu gorantz nindoala Dukadosa piztu eta han bonolotoarekin aritu nintzen: nire urtebetetze eguna, amarena, Mattirena, e.a. Gora igotzen egotetik, behera nindoan eta pare bat solairu falta zirela bukatu nuen nire "dosia".
Igogailua behean zen, sarrera nagusian. Han urrutira non ikusten dudan nagusia nigana zuzen zuzenean. Ez ikusiarena egin eta komunerantz habiatu nintzen, uraz ahoa freskatu eta soinean neraman usaia astintzeko asmotan. Esan eta egin.
Komunetik atera eta nagusiak igogailuko su alarma aktibatu zela eta norbait igogailuan zerraturik zelakoaren susmoa zuela, ez dit ba esaten!
Hor datorrren hori da orduko hartan irten ezinik geratu zirenetako bat.
- Egunon andrea.
Ez dit erantzuten, jakingo ote du ni izan nintzela erruduna? nagusiari ezer ez esatea espero dut, nik behintzat teknologia berri hauetaz nuen mesfidantzaz luze aritu nintzen berarekin.

- 30. pisua. Presa dut. -esaten dit andreak.
- Bai andrea. -diot nik botoia zakatuz.
Ateak ixtear daudenean.
-Itxoin !-entzuten da kanpotik. Ia ia galdu dut.-esaten du sartu berriak.
Astoaren putza, joder bi hauek dira igogailuan geratu zirenak, joe, Tomas hemen balego mandaguebosekoa dela hau esango lidake.
-Egunon jauna, zer pisutara zoaz? -hauek zerbait dute eskuartean, seguru seguru.
-30.era.-esaten dit sartu berriak.
-Egunon.-esaten dio andreari.
- Hala badiozu.-erantzuten dio besteak.
Egunon, hala badiozu…, hauen artean saltsa dago eta ez edonolako saltsa. Hauek liatuta dabiltza. Gainera beraien artean ezer gertatuko ez balitz bezela dabiltza, eta ikustekoa zen zein itxurakin atera ziren. Hau Tomasi kontatzen diodanean ez dit sinistuko.
Gainera elkarri botatzen dioten begirada hoietan delitua dago, eta delitu handia esango nuke nik.
Burutik imajina ezin kendu, igogailuko ateak ireki zirenekoa, haiek elkarri eman zioten astindua.
Atea ireki eta lehenengo gauza, izerdi eta sexu usaina.
Tipoak soinean prakak bakarrik zituen, alkondara, txaketa, gorbata eta beste zerbait besapean zituelarik. Eskuak jainkoak daki non ibilitakoak, gorri gorri eta handituak. Eta begiak, begi haiek, hura zen begirada, Silbestre Warner eko katua, txori puta haregatik lorik egin gabe egun batzu ematen zituenean bezalaxeko begiak. Igogailua utzi eta sarrera nagusirantz zihoala, ez dizkiot tiparen azazkal gorriak ipurdian iltzatuta ikusten. Begi ederrak eta ipurdia ederrago. Hau proxeneta da, seguru.

Eta gero bestea, andrea, makillai guztia gerritik gora zabaldurik, gona guztia busti busti eginda eta eskuak aurrerantza zituela, azazkalik gelditzen ez zitzaiola.
Beraien garraxi eta ohiuak imaginatzen ditut eta orain hemen ezer gertatuko ez balitz bezela, ez dakit zer baino tenteago eta duhinago bai bata bai bestea. Gero etxera joan eta bakoitzak bereari. Lapazorriak besterik ez dira, ez bait dira beraien artekoa plazaratzeko gai. Hori bai ostrokak bezela, lepoa besterik ez dira.

- Agur.-esaten dio heroi berriak,Roccok, Giggiolinari.
Besteak giratu ere ez, bere bideari jarraio gero eta azkarrago.
-Aizu, komunik hurbilena non den badakizu?. -galdetzen dit niri.
- Bai jauna.-Honek oraindik manbo gogoa du, hau da hau makina.
- Ba ez doa gure printzesa bide aproposenetik- esaten dit berak barre algara artean.

Ederra parea, karakola eta barea.

Espero berriro ere ez elkartzea "beraiekin". Gorroto ditut, ezin eta halere zerbait direla adierazi nahi dutenak
 
Vanity II pour femme


Ordutik urduri jartzen nau igogailuaren zai egoteak.
Solairu gutxiago balira akaso, baina ez naiz ni orain 50 pisu dituen eraikin honen eskilaretatik igotzen hasiko.

Negu hurbilak bai izutzen nauela. Hau hotza dedios. Baina aukeran nahiago hotz hau, hezurretaraino sartzen dena, aurrekoan jasandako bero hura baino. Eta gainera norekin eta "harekin". Behin baino gehiagotan ikusi izan dut eta nire artean pentsatu ere "harekin" astindutxo bat ondo legokela, baina…

Eraikineko ate birakaria igaro eta saltaka hasi behar. Ene igogailuko ateak ixten…
-Itxoin!-eta barrura sartzen naiz.
Hau kasualitatea, hor dago eta gure neskatila panpoxa.
-Ia ia galdu dut.-esaten dut nik.
Uff, aire apur bat falta zait, ez nago ohituta horrelako lasterketak egitera, uffff.
- Egunon jauna, zer pisutara zoaz? - galdetzen dit atezainak.
- 30.era- erantzuten dut nik.
Bera hor dago, ez du kolore onik, seguru gure abentura duela oraindik buruan. Zerbait esango diot ea zer erantzuten duen.
-Egunon. -ia ia panpoxa esatera ausartu naiz, jajaja.
-Hala badiozu- erantzuten dit tonta halakoak.
Hor dago bera, kriston itxurarekin. Ai, eta gero, putza. Ez du ezer ere balio.
Burura datorkit, igogailua geratu eta urontzi batean harrapaturik dagoen eltxoa baino urduriago nola zegoen. Ni lasaitzen saiatu nintzen baina denborak aurrera egiten zuen heinean, orduan eta txarrago.
Gero bero hura. Berogailu zentrala berotzen duen galdara ondoan geratu ginen sotorako bidean eta egun hauetan egiten duen hotzarekin, Marx anaiean esaldi famatu hari omenaldia egin asmotan egur gehiago botatzen ari zirela zirudien.
Joe, konturatu orduko Adams-tarren familiko atso neurotika haren itxura zuen, rimel guztia lepotik behera zeriola izerdia zela garraiolari. Ene, hura zen hura aurrekaldea, txuria izandako alkondara hartan. Ederra jitxia. Halere lasaitzerik ez zegoen eta zera pentsatu nuen, akaso irtenbide bat balego edo beste zerbaitetan pentsatzen jartzen bada, lasaitu egingo da.
Hostia. Ordu onean esan nion akaso igogailu sapaira heldu eta irtetzerik genuela. Ea nola heldu behar ginen galdetzen ez dit ba. Ni lasai nengoen. Tentsio eta estresdun egoeretara ohitua nago eta. Baina halako galdera inozoari "eskilara batez" erantzuteko gogoaz geratu nintzen baina ezin horrelakorik esan "printzesa" bestela jata bertan hilko zitzaidan.
Ez zuen ez kirolari itxura handirik, egia esan baldar xamarra zirudien eta gainera janzkera harekin, azazkal luze gorri haiekin, ilea eta makilaia harekin… ezer gutxi. Nik esan nion bera belauniko jartzeko eta nik apenas ikutu gabe, bere bizkargainean abiada hartu eta salto batez igoko nintzela sapaira.
Kostata eta marmarrean han jartzen da lurrean lau hankatan eta ez zaio ba bere diseinuzko alkonkorako eskotetik zerbait jausten. Sikikonazko euskailu bat. Joder. Silikonazko euskailu bat.

Lerda hau, Extremadurako lautadak baino lauagoa da eta. Begira orain ere kristoren eskotea, ja, sorpresa ederra hori astintzen hasten denarentzat. Gose handirik gabe ekin beharko dio.

Berehala sartu zuen, ez dakit non, baina ez dut uste bere lekuan jarri zuenik zeren geroxeago gerri inguruan egon behar ez zen koxkor bat ikusten zitzaion, ziur titi hostia hura zela.
Tira, nik salto egin, baina zapaia oso altu zegoen eta bertatik zintzilikatzera justu justu heldu nintzen.
Heldulekua zorrotza zen, jauztear nengoen, beraz laguntza eskatzera nindoala, ez nuen ba lurreko zoluan lehen ez zegoen putzu bat ikusten.
Joderrrrrr… nazkante honek halabearrari oben egin zion…joderrrr…

Tira, orduan sekula baino gehiago handik atera beharra nuen eta ipurditik gora bultza nazan esan nion, esan eta egin. Ez dizkit ba putre horrek azazkal guztiak ipurdian inkatzen. Ni nire onetik ateratzear nengoen.

Begira orain ere, lilitxo horrek nola begiratzen didan ipurdia…

Ezinezkotzat hartuta, jeitsi nintzenean, han non ikusten dudan, berorren eskuetara begira, azazkalak geratu zitzaizkion bi erpuruetara begira. Eta besteak ? pentsatu nuen nik eskuak ipurdira eramaten nituen bitartean.
Erantzuna erreza zen. Bat edo bi kentzerik lortu nuen. Berari luzatu nizkion kendu bezain pronto, eta berak poltsatik ateratako pote eta pintzel bateaz , han hasi zen portzelanazko azazkal haiek jarri nahiean.

- 30. Pisua- dio atezainak.

Bera ziztu bizian ateratzen da igogailutik, seguru komunera joan beharra duela.

- Agur - esaten diot nik.

Erantzunik ez, gero eta azkarrago hurruntzen da pasabidean zehar.

- Aizu, non den komunik hurbilena badakizu? -galdetzen diot atezainari.
Ea gure printzesak beste estualdi bat duen eta ezin eustean pasabidea buzten duen.
- Bai jauna-erantzuten dit atezainak.
- Ba ez doa gure printzesa bide aproposenetik-esaten diot nik barre algaratan.

Espero berriro ere ez elkartzea "berarekin". Gorroto ditut, ezin eta halere zerbait direla adierazi nahi dutenak


 
Vanity I pour homme

Ordutik urduri jartzen nau igogailuaren zai egoteak.
Solairu gutxiago balira akaso, baina ez naiz ni orain 50 pisu dituen eraikin honen eskilaretatik igotzen hasiko.

Beno, egia esan, igogailu beraren beldur naiz baina bestetik ez dut "berarekin" elkar topatzerik nahi. 19… 18… Jadanik bost egun igaro dira eta oraindik ez dugu elkar ikusi. Eskerrak… 14…
gogoratzen dudan bakoitzean, joe!… 9… 8… eta hori aurretik pare bat alditan topo egin eta interesgarria iruditu zitzaidala baina…azkenean atsotitzak arrazoia, gaitz asko onerako…
… 5… , tira Eulali, lasai, horrelako istripuak estadistiken arabera 245,65 urtetan behin gertatzen dira, beraz gaur egun emakumeak dugun bizitza itxaropenaren arabera 3. errenkarnaziorarte lasai.

"Klink", igogailuko ateak zabaltzen dira.
-Egunon andrea! -dio igogailuko atezainak .
-30. pisua , presa dut.
-Bai andrea -30.a zakatuz.
Ateak ixtear daudenean…
-Itxoin!- entzuten da kanpotik.
Putza, zer demontre, bera da eta. Orain agertu behar du?
-Ia ia galdu dut .- esaten du sartu berriak.
Kaka zaharra, kaka zaharra. Berriro ere hemen, aldrebes honekin.
-Egunon jauna, zer pisutara zoaz?
-30. era.
-Egunon .- niri zuzenduz.
-Hala badiozu -erantzuten dut nik .
Irrifarre egiten dit memeloak, dios, akatu egingo nuke. Gorroto dut. Ez du klaserik. Gajoa, Puchi-ren trajea eramateagatik zerbait delakoan. Ai, jendeak baleki...
Ezin burutik kendu, igogailua sotorako bidean gelditu zenean nola hasi zen izerditan. Azalpenak ere, eman gainera, inuxenteak. Segurtasun neurriegatik berogailuaren galdarak sotoan egoten zirela, istripurenbat izatekotan, sute kasuan zehatzago, galdarak berotzen zuen ur guztia azpisotoak itzaltzeko erabiltzeko eginak zeudela, eta gu igogailua geratu zen lekutik pare bat metrotara soilik egongo zela galdara, eta hau, eta bestea, ixildu gabe. Ja!. Nik bai, susmo txarra hartu niola, infernuan bertan bageunde ez zuen halako berorik egingo eta berak, gorbatako korapiloa askatu ere ez. Ja!. Baina noski, gero dena agerian geratu zen.
Orain ere, bularraldera begira dut lizun irrifarre horrekin, ba nirekin jai du.
Gure heroia. Noski, itotzear zegoenean han hasi zen bere striptisa. Hura espektakulua. Gerri bueltan faja, soberan zituen kilotxoak ondo eusten. Gainera nola egiten zion azka bere buruari, arkakusoak bailitu , alkondara kendu eta herpesak jota balego,egindako peeling-aren ondorioak.
Denbora guztian bere mentazko aho freskagarriarekin… txutx… txutx… arrain aho horrek botatzen zuen kiratsa. Gero kanpoko laguntza eskatzeko igogailuko zapaira heltzea zela beharrezko eta nik lagundu behar niola. Eta han igogailuan, ni belauniko, eta tona erdiko urde hau gora igo nahiean. Azkenean, bere oinek nire bizkarra zigortzeari utzi ziotenean, gora begiratu eta han ikusten dut babalora hau besoen indarraz bere urde gorputza altxa ezinda. Altxakada bat bera ere ez. Instant ederra, Danteren infernuko irudi barregarri bat. Eta ni han.
-Bultza egin, bultza egin!- esaten zidan.
Nik, ordurako irten besterik ez nuen nahi eta ipurdia ondo heldu eta gorantza bultzatzen hasi nintzen.

Planta, planta hutsa, ipurdia hori… ene, uste dut ipurdira begira harrapatu nauela.

Nazkantea, haseran ez nekien zer zen, konturatu nintzen arte, ipurdian ez zituen ba gure Beckhamen ipurdi babesak? Ja!, hara bestea, sekula izan ez zuen ipurdia, orain borobil borobila betiko galtzerdien lehengusu zen produktu miragarriari esker.
Ahhh! eta zer esan bere begiradaz, ez ditu ba segapotoak koloredun lentilak erabiltzen?. Ene, ia ia bihotzekoak eman zion, izerdi patsetan zegoen eta eskuak zikinak zituenez, bere besoarekin aritu zen aurpegi guztia astintzen izerdia kentzeko asmotan, eta halako batean han ateratzen zaio lentila hoietako bat eta ez da ba igogailuiko soluko erdi erdian jauzten

- 30. Pisua .- dio atezainak.
"Klink"

- Agur esaten dit atzean utzi dudan gure Beckhamek. Nik tutik ere ez. Ni ez dut horrelako batekin ezer jakiterik nahi.
- Aizu, non den komunik hurbilena badakizu ? - galdetzen du. Zergatik galdera hori ? bere ofizina metro gutxitara du eta bertan komuna izango dute edo?.
- Bai jauna - erantzuten dio atezainak.

Aurrera noala, poliki poliki hurrunago entzuten ditut ezer ez entzutera heldu arte. Nire ofizina.

Espero berriro ere ez elkartzea "berarekin". Gorroto ditut, ezin eta halere zerbait direla adierazi nahi dutenak.

Pd. Aloezko muxu bat, Txino, Txina, Gusa, Maite, Ira, Txilin, Damaris, Patxi, Julen, Elise, Pirula eta Pirulori.

 
Bon Appétit


- Egunon, Gotzon ezta ?
- Bai, hala naiz.
- Ni Karmelo naiz, jatetxeko arduraduna.
- Urte askotan.
- Beno, goazen lokala ikustera eta bien bitartean zure betebeharrak zeintzu diren esango dizut.
- Ondo da.
Jatetxeko sarrera utzi eta sukalderantz jo zuten Karmelo aurretik zioala, zerbitzuak erabiltzen zituen bi orridun ateak gurutzatuaz, western-etako saloietan moduan, ia ia Gotzonek muturraz ateen joan etorria geldiaraziz.
-Lehengo orduan Angelek, hau nagusia da, uzten dituen haragi paketeak berak dioen moduan tratatu eta banandu behar dituzu. Oharrak oso argiak izaten dira, piperbeltzaz ondu edo esnetan sartu hogei bat minututan okela xamurrago gera dadin e.a.
-Nik ez dakit ordea zenbat edo zela…
- Lasai, den dena du kontrolpean eta berak azalduko dizu goilarakada bat den edo zenbat gramo diren beharrezko bakoitzetik. Hori bai, ez gramo bat gora ez gramo bat behera. Zehatza izan behar duzu.

Sukaldean zaudela, beltzez goitik behera jantzita zegoen andra nagusi bat sartu zen. Ez zuen metro t´erdi luzeraz neurtuko. Hezurra eta azala besterik ez zen. Edertasunaren prototipoa izango litzateke, Adolfo Dominguez-en "Ximurra edertasunaren adierazgarri da" esaldiak pisurik baleuka. Norbaitek barruak zurrupatu balizkio bezalaxe, guk gaztetan izotzezko gozotegietako flashak ustutzen genituen moduan, zurrut egin eta huts ponpak bagina, hutstasun osoa plastikoan eragin araziz. Ilea motots batean kokotean batua zuen. Matusalen bizirik belego, haren izebarenbat litzateke.
-Egunon Zorione andrea.- esan zion Karmelok andreari.
Andreak ez zuen erantzun, bioi begirada azkar bat bota zien bere begi txikiez eta sukaldea utzi zuen harakin laban bat eskuartean zuelarik.
- Zorione andrea da. Angelen arreba. Dexente ikusiko duzu hemendik. Nagusiak hemen ondoan duen ehorztetxean egiten du lan. Batzutan jendez gainezka gaudenean laguntzera etortzen da baina oso urritan.
Halere beti ikusiko duzu harantza-honantza, ez du sekula deskantzurik hartzen.
-Eta hildakoak… hor ondoan dituzte ? - galdetu zuen Gotzonek txistua irensten.
- Jajaja, lasai hoiek ez dute ezer egiterik jadanik. Bai motel, duela pare bat urte Angelek lokala erosi eta bi negozioak muntatu zituen. Haseeran jatetxea muntatzea zen bere asmo bakarra baina herritarrak, ehorzketa zerbitzu bila, inguruko herrira ateratzen zirela konturatu zenean eta jatetxea muntatzeko metroak soberan zituela kontutan izanik, ba hori, biak muntatu eta nola gainera. Ehorzketa negozioa borobilla da, beti dituzu bezeroak. Gainera azken urteetako moda jarraituaz, gero eta erraustearen aldeko jende gehiago dago, lurperatzearena iraganeko ohitura zaharra bihurtu delarik. Garbia, merkea eta erosoa. Eta jatetxeaz zer esan, bi urte hauetan izan duen diru sarrerarekin lana uzteko moduan egongo da jadanik. Beti lepo dugu lokala. Leku kuriosoa, garbia eta atsegina da eta inguruan ez dago guk ateratako jakien kalidadea eta prezioa duen inor.
Horregatik ematen dio hainbeste garrantsia nagusiak haragiaren tratamenduari, berak pertsonalki egiten ditu erosketak, haragi piezak zatikatu eta berak erabakitzen du, zer zati okela pikatua egiteko edo kalitatearen arabera zertarako erabili puxka bakoitza.
Jakin dezazula, guretik estimatuena gure albondiga erreak direla, plantxan egindakoak. Ez dago inguru guztian guk prestatutakoari itzala egiten dionik.
-Zer dira hoiek ?-galdetu zuen Gotzonek parrilla ondoan ilaran zeuden poto batzuei begiratuz.
-Plantxan egindako albondigen errautsak gordetzeko erabiltzen ditugun ontziak dira. Angelek beti esaten digu, "holako errautsa, halako albondiga". Egunero egindako errauts guztia batu eta ontzi hoietan sartzen da. Behin errautsa untzietan dagoela, ondo itxi eta trapuaz kanpokaldea ederki baino hobeto garbitu eta hortxe uzten ditugu, gauean Angelek hartu eta aztertu ditzan, beti kalitatea hobetzeko asmotan. Garbitasuna oso garrantsitsua da. Hortan ere oso exigentea da. Garbitasuna berarentzat biziteko era bat da, erlijio bat dela esan genezake.
-Tira ez dirudi zaila denik.- esan zuen Gotzonek.
-Zuk bi gauza hoiek izan buruan, alde batetik okelaren tratamendua berak dioen bezela egitea eta bestetik errautsaren untziak patena bezain garbiak mantentzea, hortik aurrera suertatzen diren gauzak egin, zaborra atera, barrakoei lagundu eta horrelakoak. Galderaren bat ?
-Zein egunetan libratzen dut ?
-Ez dago aurretik jarritako egunik. Baina ez kezkatu, batzutan aste guztian egun bat bera ere ez duzu hartzen eta bestetan bi egun segidan ematen dizkizu.
-Eta hori ?
-Lanaren arabera. Okela kanpotik ekartzen du, Argentinatik uste dut, eta batzutan jende asko etorri delako edo eta lehen gaiaz urri gabiltzalako, daukaguna eman eta itxi egiten dugu.
-Tipo legala dirudi ez ?
-Oso ondo portatzen da gurekin, lan askorekin gabiltzan egunetan etxera eramateko okela pakete batzu prestatzen dizkigu. Nahiz eta itxuraz hotza eta lehorra dirudien arren, eta ixila, zeren oso ixila da, tipo jatorra da. Lan asko ez dugun egunetan Zaharren Egoitzara joaten da lagunen bisitan eta ezin duzu imagina ere egin, zer kalte egiten dion eta nola sufritzen duen, bezperan bisitatu eta gau berean hiltzen direnean bere lagunak. Ondorengo bi egunetan lorik egin ezinda ibiltzen da eta lanean aritzen da gau osoan zehar. Nik uste guztiaz ahaztutzeko egiten duela. Gainera pentsa, berak bezperan bisitatutako laguna, zer eta gero hurrengo egunean bere ehorztegiko mahaian ikusteak, asko inpresionatu behar du, ez ?
-Bai, baina ez dut pentsatzerik ere nahi.
-Eta bere lagunak hain dira nagusi… lehenago edo beranduago heltzen zaigu denoi ordua.
- Hala da bai…
-Bueno ba Gotzon ekin diezaiogun lanari, hartu hor ondoan dituzun zabor poltsa hoiek eta erama itzazu kanpoko edukiontzira. Bukatutakoan jatetxe sarreran dauden idazkuneri metala-garbitzaileaz pasadatxo bat eman.
- Han dauden biei ?
-Bai.

Zabor poltsak eskuetan zituela, jatetxetik atera behar zela idazkunetan jartzen zuena irakurtzen hasi zen:

" Ongi etorriak zuena den etxe hontara" zioen lehengoak.
"Materia ez da desagertzen, bilakatu egiten da" azken urteetan, etxeko arau edo lema dena.
 
Newton-en legea


Blog-kidea dugun Newton-en "malko beltzen kontra larrosa gorriak" premisari helduko diot gaurkoan.
Gaurko goizean,malko beltzen kaxa leloak triste jarri nau.
Beharbada ezin dut ezer aldatu, egia esan ezer gutxi aldatuko dut, baina desioa eta itxaropena ditut lagun.

Omenaldi txiki bat gaur egun indarrean jarraitzen duten hitz eta pentsamenduei.


"Hannah, can you hear me? Wherever you are, look up, Hannah: The clouds are lifting; the sun is breaking through. We are coming out of the darkness into the light. We are coming into a new world. A kindlier world, where men will rise above their hate, their greed and brutality.
Look up, Hannah: The soul of man has been given wings, and at last he is beginning to fly. He is flying into the rainbow -- into the light of hope, into the future, the glorious future that belongs to you, to me and to all of us. Look up, Hannah. Look up".

The Great Dictator, Chaplin-en filmeko azken speech-a dugu.

Charlie-k berak idatzitako esperantzaz betetako hitzak.

Larrosa gorri bat, aio Yasser.


 
Musikak piztiak baretzen ditu


Arturok, bandako zuzendariak, iragarki taulan azken deialdian aurkeztutako musikarien artean onartutakoen zerrenda ezarri zuen. Nik sekula ez nion inongo jaramonik egin. Nahikoa nuen nirearekin. Besteek ez ordea, Arturok lista jarri orduko, kakapilloaren inguruan ibiltzen diren ipurdi urdin-berdea duten eulitzarrak bezelatxu aritzen ziren beraien burrunbada nagusi zelarik.
- Nor da hau? Lekuona Aitor, hau ezagutzen dut, klasean nirekin ibilitakoa da, Etxaniz Nerea, Morgan German, e.a.
Garai hartan nik pistoidun tronboia jotzen nuen baina entsaioak ordurako aspergarriak egiten zitzaizkidan eta ez nengoen egia esan oso motibaturik.
Nire pentsamenduetan murgildurik nengoela, eta zurrunbillo haren tartetik pasa nahiean nenbillela.
-De la Hosta Jaime.
Bihotzak odola bultzatzeari utzi egin zion. Nire pentsamenduek nireak izateari utzi zioten. Ez zegoen tronboirik jadanik, ez pistoidunik ezta baradunik ere ez. Aurpegi bat soilik.

Egunean bertan Arturorengana jo eta zera esan nion:
-Aizu Arturo, badakit ez dela ohizko baina pistoidun tronboia utzi eta baradunarekin hastea nahi dut.
-Baina nola? bi hilabete falta dira eta estreinaldirako. Ezta pentsatu ere. Zer uste duzu, hau alkondaraz aldatzea bezela dela ?
-Tira Arturo, biok dakigu baradun tronboi pare bat behar dituzula eta pistoidunetako bat ez izateak ez duela desorekatuko banda. Are gehiago, bi baradun tronboirekin hobeto legoke eta badakizu.
-Ados, baina ez gabiltza garaiz eta orain ez naiz hasiko aldaketak egiten, nahikoa lan sartu berriak egokitzen.
-Datorren asteko entsailorako " Valkirien kabalgata " landuko dut, hortik aurrera zuk zeuk erabaki. Ados ?
-Bai baina ez dizut ezer prometitzen.

Hurrengo egunetan baradun tronboiari eskeini nizkion nire ordu guztiak. Jatorduak, lotorduak, goiz, eguerdi, arratsalde eta gauero nire pieza behin eta berriro jotzen. Ordu asko izan ziren, baina nekea edo eta utzi beharra nabari edo sentitu beharrean, orduan eta indar gehiagoz aritzen nintzen. Emozioak jota nengoen. Nahiz eta lorik egin ez, begietan aspaldian izan ez nuen distira nuen.

Entsaio eguna heldu zen. Nire betiko postuan jarri eta entsaioa hasi eta bukatu genuen.
Arturok bukatutzat eman zuenean, nik beregana jo nuen eta nire aurreko asteko eskaerari heldu nion.
Arturok ea entsaiatzeko astia izan nuen galdetu zidan eta nik erantzun nion:
-Frogarik garbiena ni entzutea izango da.
-Tira, dena ezpada ere, jo ezazu lehen zatiko lehen pieza.

- Zoragarria.- hala esan zuen Arturok. Jadanik baradun tronboiaz jarraitzeko erregua eta baimena niri luzatuaz.
Ni kontentu noski.
Lana gero eta gogorragoa zen heinean, goxoagoa ere bazen. Entsailoetaz aparte, interneten sartu eta neurologiari buruz zegoen informazio guztia aztertu eta irentsi behar nuen ahal nuen denbora gutxienean.
Ezin nuen liburutegietara jo arrastorik ez uzteko, edo behintzat inork susmorik izan ez zezan.

Kostata baino azkenean behar nuen informazioa lortu eta praktikan jarri nuen tronboiarekin.
Edozein lekutara joaten nintzela, beste beso bat bezelatxu eramaten nuen nik nire baradun tronboia. Eta aukera nuen bakoitzean frogatu, nire piezako zatirik garrantsitsuena, "tokea" praktikatzen nuen. Hala deitzen nion nik "tokea". Eta ez da ni naizelako, baina tronboiarekin zirujau famatuenaren prezizioa lortu nuen.
Kaletik nindoala, horma batean paper zati txiki bat ikusi eta "tokea" , edo eta etxean bertan, horman zelo zati bat erdi pegatu eta berriro ere trebatzen.

Heldu zen eguna. Ordurako jadanik ez nengoen pistoidun tronboien artean ez. Lekuz aldatua nengoen. Atzeko hilaran nengoen. Nire eskubira ez zegoen inor, ni bait nintzen hilarako azkena. Eskerrera xilofonoa jotzen zuen gazte urduri bat nuen. Estreinaldi aurretik pare bat egun lehenago aholku eske etorri zitzaidan:
- Aizu zuzendariak beti esaten dit ez diodala begiratzen jotzen nagoela eta apur bat atzeratzen naizela.
- Egia al da ?- galdetu nion nik.
- Bai, urduri jartzen naiz zuzendariari begira nagoela eta beste nota bat jotzearen beldur naiz.
- Lasai, ondoan izango nauzu. Zuk xilofonotik ez altxatu begirada eta apur bat atzeratzen hasten bazara nik ukolondoaz jo eta berriro ere erritmoa hartzearekin nahikoa duzu. Gainera ondo egiten baduzu zuzendariak bakean utziko zaitu, berari begira egon beharrik ez duzula jakingo era hortara.
- Eskerrikasko.
- Ez horregatik.- Bat gutxiago ezer ikusteko, pentsatu nuen nik.
Tira, azkenik eta nire aurrean beste baradun tronboia. Jaime De la Hosta.
Entsaioetan ez ginen elkarri hitzik zuzendu ere egin. Nik uste nuen gogoratuko ninduela baina ez zen hala izan. Berdin zen. Nik ederki baino hobeto gogoratzen nuen.
Antzokia lepo zegoen. Buruak besterik ez ziren ikusten. Wagnerrek beti izan ditu jarraitzaile finak.
Arturok batuta altxatu zuen denak prest egon gintezen eta nik burua aurrera bota eta esan nion De la Hostari:
- Aupa Jaime, hau da hau kasualitatea. Zu hemen ?
- Ezagutzen al zaitut ?
- Italiarako beka lortzeko kalera bota arazi zenuen pistoidun tronboia naiz.
- Ehhh ?

Eta zuzendariak batuta altu zuela, keinu bat egin eta haseera eman zion emanaldiari.
Lasai nengoen, "tokea" noiz helduko prest. Tronboia zirujauaren herramintak bezain garbi zegoen.
Valkiriek beraien babeskietan isladatzen zituzten argi izpiek bezalaxe, isladatzen zituen nire urrezko tronboiak aretoko argi izpiak. Hura espektakulua. Eta ni, azken hilaran, gozatuz.
Nire alboko xilofono jole urduriari begiradatxo bat bota nion eta bere instrumentutik begirada altxatzeko asmorik ez zuela jakiteak, poztu egin ninduen.

Bazetorren, poliki poliki, musikak indarra hartzen zuen, instant batean, ez dut gogoratzen zein filmetan ikusitako eszena etorri zitzaidan burura, helikoptero batzuk beraien karga hilkorra Valkiriak zituztela lagun sua zabaltzen, bere azken gorakako mugimenduan, dena musikaz betetzen duen zati hortan. Heldu ere heldu zen. Ia ia guztiz askatu nintzen "tokea" emateko momentua suertatu zenean. Kokotetik pare bat zentimetro gora eta puntu hartatik zentimetro erdi eskubira. Hortxe dago. Bizkarmuina. Kolpe zehatza. Arteriatxoa lehertu hezurra ikutu gabe.
Tariroo, tariroooooooo, trannnnnnn…
-Tak.
Eta poliki poliki musika jeisten, apoteositik baretasunera, eta baretasunetik nora ?
Kolpea fina gero. De la Hostak jasotako kolpearen konzientzia izan zuen harren, berarentzat atximurkada bat besterik ez zen izan. Atzimurkada hilkorra hori bai. Pieza bukatu eta ikusleak txaloka genituela ( nituela esan beharko ), han erortzen da De la Hosta.

Bravo, bravissimo.

Medikuak, polizia munizipalak, alkatea eta guzti, bertan bait zegoen espektakuluaz gozatzen, den denak pasa ziren eszenatoli hartatik tronbosi bat eman zion baradun tronboi hura salbatzeko asmotan.
Kurisoa benetan, tronbo batek emandako tronboilari bat… batzutan bizitza hain da antzezlan kuriosoa, benetan,eta kasuak kasu Valkiria eta guzti.

 
Artxila mortxila...

- Gabon, Susatzka-ren esoterismo Jauregia. Bai esan ?
- Ni zer ?
- Nola ? barkatu ?
- Zuk esan duzu, ni azka nabilela ez dakit zer jauregitan…
- Ez ez, ongietorria ematen nizun Susatzkaren zuzeneko irrati saio hontara…
- Ahh, tira, faltatu gabe behintzat.
- Ez zen nire asmoa. Berriro ere barkamena eskatzen dizut. Nor zaitugu ?
- …
- Bai ?
- …
- Ai ene, Jesus, Maria eta Jose - esaten du bere barrurako baina irrati uhinetaik entzuteko moduan.
Betiko leloa, ni sorgina naizelakoan eta deitzen duenaren izena jakin behar dudala pentsatzen duen hoietako bat.
Keinu bat egiten dio irratiko kontroletako Patxiri, bi eskuetako hatz erakusleekin kurutze bat eginez.
Patxik "oso ondo" erantzuten dio bere erpurua eta eraskusleaz borobil bat egiten, prest dagoela Marijek, irrati uhienetan Madame Susatzka denak, keinua egin, sintonia jarri eta noski nola ez publizitatea sartzeko prest..
- Bete betean..
- Barkatu ?
- Hori ba, bete betean eman duzula. Maria naiz. Jexux senarra nuen baina joan zitzaidan alproja hura duela 20 urte. Goian bego.
- Eta nongoa zaitugu Maria ?
- Ea-koa. Betidanik. Bueno, banandu ginenetik, lehen besteena, badakizu, besteak…
- Herri polita da gero, oso gustokoa dut inguru hori, Lekeitio, Elantxobe…
- Zertaz hari zara ?
- Ez duzu ba esan Ean bizi zarela ?
- Zer demontre? Txorrotari eman al diozu ? Ni Elgoibartar peto petoa naiz eta…Ea nongoa naizen galdetu didazu eta nik Ea-koa esan dizut. Garaikorena, bueno orain rubia hori dago eta ez dut oso gustoko baina… badakizu... sikiera permanentea ondo egina baleuka... emango nion nik nire ileapaindegiko telefonoa...
- Ongi da, ongi da, eta Maria ? zer aurreikustea nahi duzu ba ? maitasuna ?… dirua ?
- Maitasuna ? tira tira, ez tontokeriarik esan gero eh. Ez dut nire inguruan beste babalorerik nahi, nahikoa izan nuen proxpero harekin, mandoa saldu eta astoa erosten beti. Fusterik gabeko tontolapikoa Jexux. Goian bego.
- Ehh.. banandu egin zinela esan duzu eta… ba zera pentsatu dut…tira, utzi, eta zer nahi duzu ba ?
- Ba nire Joxerengatik galdetzea nahi dut. Joxe nire semea da eta ia lan aldetik zerbait lortzeko bidean dabilen jakitea nahi dut.
- Oso ondo. Orain kartak nahastu eta mahai gainean botako ditut. Zein esku nahi duzu, eskerra edo eskubia ?
- Eskubia. Bueno ez, "Bigotes" ere eskubian egonda dago eta begira nola joan zitzaigun. Eskerra , eskerra, nahiz eta "beste" honekin ere gauzak ez diren zuzenduko.
- Tira, orain momentuan ez du ezer lortuko lan aldetik baina urrezko erregea atera da eta honek epe luze batera aberastasunak eta oparotasunak adierazten ditu. Ez dakit ba, urte pare bat edo…
- Eta bi urtetan ezer ere ez ? Ia ia jubilatzeko garain topatuko du lana…
- Ahh, ez da gaztea ?
- Bueno, 47 urte ditu, eta nire Jexuxen bidea darama, harek 50 urterekin hartu zuen erretirua. Ez dakit zer baino zuriagoa zen. Goian bego. Baina ordurarte behintzat, nahiz eta beti berandu eta gehienetan bajan egon, lanean haritu zen, nire Joxe ordea momenturaino ezer ere ez.
- Ikusten dut, orain arte sorte handirik ez duela izan. Ez ditu izarrak bere alde izan.
- Izarak ? Egunero kopla berarekin, ni bere logelara sartzen ez banaiz eta izarak astintzen ez badizkiot hura mugitu ere ez. Idi zaharra moduan. Hori bai, gero egunero egunero, laupabost lagun hamarretako orduan elkartzen dira soziedadean eta berak prestatzen du beti. Pentsa zeinen ardura duen aurreko astean nire Eibarko tia baten koinatua hil zen. Asuntu txarra. Badakizu hala bizi hala hil. Baina harengandik besterik ezin espero, beti taberna zuloan eta…badakizu. Bueno ba Luismari hil eta hiletara joateko prestatu eta nire Joxek berak ardurak zituela eta nahiz eta pena handia izan han joan zen soziedadera. Arduratxua da oso.
- Bai ikusten dut bai. Tira eta beste zerbaitetan lagun zaitzaket ?
- Oraindik ez didazu ezer esan eta…ederra sorgina suertatu zaidana…
- Barkatu baina ni ez naiz sorgina, ni pitonisa naiz - esaten du emakumeaz lepo eta gogaituta dagoela .
- Zer zarela ?
- Ni Madame Susatzka naiz eta PI-TO-NI-SA naiz- jadanik apur bat aztoratuta.
- Pito zer ? nora demontre deitu dut, gainera Madam ? ene falta zitzaidana, ni nire Joxentzat lan billa eta zer eta "restituta" bati deitu. Nik Joxek diru apur bat izan dezan ahaleginak egiten eta ez dut ba bizio etxe batera deitzen. Ba ez diot nire Joxeri ezer esango, ea nire xoxak zu bezelako batekin gastatzen dituen. Falta zitzaidana.
- Aii…nahikoa du gixajoak duenarekin.
- Zer restituta batekin dabil ala ? Zer dakizu zuk hortaz? Ene. Jainko ahaltzuak gorde gaitzala.
- Bai, gorde zaitzala bai, baina giltzaz eta gero giltza irentsi dezala. Egun ona izan andrea.
- Bai zera, daukadan disgustoarekin…