Beldurra

Beldurra. Hankak dardarka, eskuak dardarka. Izerdi hotza.
Joan beharra dut, zai ditut. Beraiengana zuzentzen ditut nire pausoak, ahoa itxita mantentzeko indarra eginez. Buelta erdi eman eta ihesi joateko gogoa, honi aurre ez egiteko gogoa.
Tortura gelan sartzen naiz. Metalezko kakoak, tresnak… tortura herramintak azken finean.
Bere irrifarreak jo egiten nau. Sendotasunaz begiratzen nau, gozamenaren begirada madarikatua, borreroaren begirada.
Estiran bere esku geratzen naiz, defentsarik gabe, bakartasun hondagarrienean. Ni txikia, oso txikia eta bera, ordea, handia, oso handia.
Ahotsik gabeko ahoa irekitzen dut, irtenbiderik gabeko bidaian abiatzen naiz.
Itsutzen nauten argien atzean begira somatzen dut, bi begi beldurgarri eta irrifarre maltzur bat. Ezin dut argia jasan. Begiak isten ditut. Bihotzaren taupadak jadanik ez ditut kontrolatzen, zoratuta, erotuta naramate zarata metaliko hauen artean.
Muskuluak tenkatuta dauzkat, ukabilak itxi eta hatzazkalak eskubarnean iltzatzen ditut.
Metalezko punta hotza nire haragian sartzen da eta mina. Indarra egiten dut eskubarneko mina areagotu eta bestea ez sentitzeko, hartan ez pentsatzeko baina hezurretaraino sartzen da. Odola botatzen dut.
Ez dut pentsatu nahi, segundu bateaz guztia ahaztu eta ez nagoela hemen pentsatu nahi dut baina ez, hor dago bera, maskararen ostean, bere irrifarre sadikoa nabari dezaket. Hor dago, bere gaizkile eskua metalez armatua, argi torturatzaile horren ostean.
Punta ateratzen dit. Ahoan odolaren zapore goxo eta beroa, astuna, trinkoa. Hutsune hemorragiko bat.
Metala metalaren kontrako zarata hotsa. Denborarik ez, espaziorik ez, bakarrik mina, beldurra, zorabioa.
Itzal bat ikusten dut eta berriro ere metalezko dir-dira bat. Ahoko fluiduaren dastaketak eta usaiak goragalea ematen dit baina ezin txiki txiki egin eta desagertu, minak non nagoen gogora arazten dit.
Urraketa hotsa, nire haragiko tejiduen banaketa eta desitsazketa. Nirea den zerbait, nire haragian, nire barruan.
Ahoa berriro ere odolaz bete zait, ezin dut gehiago, txistua botatzea nahi dut. Ahoa fluidu hortaz askatu nahi eta ezin, sentigabe ditudan ezpainek ez didate laguntzen.
Bakardadean, bortxatua, zorabiatua,... Gaizki sentitzen naiz.
Borreroak, azken irrifarre garaile ahoan eta eskua altuan duela, bere garaikurra erakusten dit, gaurkoz bere azken biktima naizen honi, hagin hostia hura.
Etian Kapitaina
Pd. Kontu hau Etiamen party-an aurkeztu nuena da. Berlangaren " El verdugo" filmeari bihotzez egindako keińu bat.
Etiam´s back

Nahiz eta denbora asko ez daramadan nire blog hontan, orain artean istorio desberdinak plazaratzen saiatu naiz. Nire asmoa hortan jarraitzea da baina gaurkoan homenaldi txiki bat egin nahi diot nire sareko ama den Etiam-i.
Etiamek bizirik dirau, nahiz eta azken boladan ez dugun bere blogaren bitartez haren berri, jakin dezazuela hor dabilela bueltaka, gauzak egiten eta gainera deskantsurik hartu gabe.
Datorren larunbat hontan, Etiam anfitrioi dugula, bere etxean party-literario ( hala deitu dio Etiamek, badakizue influentzia sajoidarra) bat antolatu du eta bertara joatera lagun batzuri ( hogeitapiku) gonbitea luzatu digu, ez goaz garen guztiak, baina garenak ba gara (bere etxeak ez du gehiagorako ematen).
Asuntoa honakoa hau da, Etiamek gonbitea luzatzean bi baldintza jarri zizkigun, alde batetik pasa den astelehen hontarako, berari textu bat bidaltzea, norberak nahi duena, abestia, ipuia, zita edo okurritzen zaiguna eta bestetik abesti bat ( taldearen izena, albuma).
Gure Etiamek larunbaterako textu guztiak liburuxka batean izango ditu, bestetik abesti guztiak diska batean grabatuko ditu, era hortara postrera heltzen garenean, bapo bazkaldu ondoren, bakoitzak aukeratutako abestia entzuten dugun bitartean norberak bere textua irakurriko du. Gero, gerokoak.
Seguraski gerokoa, Jam-en dagoen Loquilloren kontzertua izango da. Rock-zale zaharrak izango ote gara ? zoriontsu izateko kamioi bat nahiko dugu? Batek daki…
Ea Etiamek bere sareko geldiunea utzi eta berriro ere gure artean daukagun, bere abenturatxoak kontatzen.
Party-literario hau aproposa izan daiteke.
Izango duzue guzti honen berri.
John Whitechapel
Life is life

Gurutzetako Ospitaleko erredura larrien unitateko gela batean:
Gelan sartu eta berehala somatu zuen erre usaina. Han zeuden biktimak, bi ohe zituen gela batean.
Bata ahoz behera zegoen. Bizkarraldean kaxa antzeko zerbait zuen jarrita izarak gorpuarekin kontakturik izan ez zezan.
Momia itxura zuenak ordea, gorantz begira zegoen, buru guztia bendaz josia, bakarrik begietarako bi zulo eta aho parean beste hainbeste, arnasa hartu ahal izateko.
Pertsiana jeitsita zegoen lehio ondoko aulkia hartu eta bi oheen artean jarri zen Garmendia kuadernoa eta boligrafo bat eskuan zituela.
-Kaixo, egunon, Ertzantzako Garmendia sargentua nauzue. Badakit ez zaudetela hitz asko egiteko moduan baina gertatutakoaren berri eman behar didazue.-esan zien poliziak.
Ahoz behera zegoenak esan zuen:
-Nolatan polizia?
-Tira, duela pare bat ordu ospitaleko administraziotik deitu digute esaten eraso bat jaso duzuela.
-Umffd umfff…-esan zuen momiak.
-Ixilik egon zaitez gero ehhh? nahikoa nahaztu dituzu eta inguru guztiak.-esan zion ahoz behera zegoenak momiari.
-Zer gertatzen da?.-galdetu zuen poliziak.
-Tira… ez dakit nola azaldu… emm… egia esan…- ahoz behera zegoenak.
-Bai?
-Ez gaituztela eraso. Lotsa ematen zigun kontatzeak eta horregatik esan diogu erasoarena medikuari.
-Ebzzzz…ebzz efan.- esan zuen momiak esku bat altxatuz.
-Akatu egingo zaitut, benetan, hemendik atera eta akatu.
-Ez dut ezer ulertzen.- esan zuen poliziak. Kuadernoa mahai gainean utzi eta azalpenak eskatuaz.
-Tira…ba…jolasean genbiltzan eta…
-Nola jolasean?
-Ba hori… badakizu…
-Ez, ez dakit eta horregatik nago hemen, beraz harira.
-Sexu kontutan.
-Ez dut ezer ulertzen.-esan zuen poliziak inondik inora tutik ulertu gabe.
-Ba Noeliarekin jolasean genbiltzan…
-Nor da Noelia?.-galdetu zuen poliziak berriro ere kuadernoa eskuartean zuela testigantza hartzeko asmoarekin.
- Noelia etxean dugun Piton sugea da.
"Joder" pentsatu zuen bere barnerako Garmendiak.
-Ba hori, azken boladan Noeliarekin jolastu izan dugula. Haseran txinar bolak erabiltzen genituen iratxo mental honek Noeliarekin probatu behar genuela esan zidanerarte. Ba hori, esan eta egin. Fede ahoz behera zegoen eta nik Noelia uzkitik sartu nion.
-Sugea ipurditik?
-Bai. Haseeran dena oso ondo, baina hain da irristakorra, konturatu orduko eskuetatik ihesi eta hara non desagertzen den ipurtzulotik.
-Mekauenla, sinisterik ere, dedios.
-Tira, ni kezkatzen hasi nintzen eta hatza sartu nuen ea Noelia kolpe egiterik nuen, baina ezin. Gainera Fede ere ordurako beldurtzen hasia zen beraz pentsatu nuen akaso Noeliak argia ikusi eta kanpora aterako zela. Horrexegatik nire Zippoa hartu eta piztu ondoren ipurtzulora hurbildu nuen.
-Eta?-galdetu zuen Garmendiak zurbil baino zurbilago, kuadernoan jadanik ezer idazten ez zuela,.
-Ba… kakati honi ideia aproposa etorri zitzaiola burura. Puzkerra bota, ea horrela ateratzen zen.
-Joderrrr.
-Bai. Ba pentsa, honek dituen tripa zahar hoietan zuen metano guztia askatu eta makaleko danbatekoa eman zen.
-Joder.
-Eztanda momentuan, Noelia tiro bat bezela atera zen eta zudur zulotik gora sartu zitzaidan zudurretako paretak errebentatuz. Gainera ordurako buruko ileak sua hartu eta nik itzali nahiean gaumahai gainean izaten dugun erromero alkohol potea bota eta Federen atzekalde guztian zabaldu nuen…
-Ufff… ez jarraitu, ideia orokorrarekin geratu naiz eta… hostia.
Halako batean enfermera bat sartu zen eta Ertzantzako sargentuari ateratzeko eskatu zion sendaketak egin ahal izateko. Sargentuak berriro ere aulkia bere lekuan utzi, bikotea agurtu eta enfermerari zerbait esan zion belarrira. Enfermerak era berean belarrira erantzun ondoren, Garmendia gelatik atera zen.
Ospital sarrerako ateak atzean utzi eta bere mobila atera zuen.
-Bai?
-Enrique!
-Kaixo maitea! Non zaude?
-Gurutzetako ospitalean baina hori berdin da!
-Zer duzu?
-Ahaztu txinar bolen asuntua! Ahh eta botikatik pasa eta Aerored-a erosi.
-Txinar bolak ?Aero zer?
-Tripako aireak sor ez daitezen medizina, enfermera batek esan dit onena dela.
-Zertaz ari zara?
-Egin esandakoa kankailu halakoa. Ahh eta amaitu dira jokoak, hemendik aurrera beti bezela, abangoardiak beste batzurentzako utzi.
Berria-ko titularra:
"Gurutzetako ospitalean bi lagun erredura larrien unitatean, suzale baten erasoaren ondoren".
Lay lady lay

-Etorri gurekin… tira… guk eramango zaitugu eta…
Goiezko 9 ak ziren. A ze gaua. Gau guztia kobazulotik kobazulora, antrotik antrora.
Bezperan ez nuen parranda egiteko asmorik , kafe bat hartzeko ideiarekin atera eta a zer liada.
Garunak zulatzen zizkidan "piiiiiiiiiiiiii" gogaikarri hura ezezik, dena zoragarria zen.
Banekien "sartutakoaren" ondorioz zela ongi egote hura. C´est la vie.
Ordurako, azkena sartu nuenetik pare bat ordu igaro ziren, eta banekien azken txaplioa bota eta etxeratzeko prest egongo nintzela.
Ez nuen nahi etxera heldu, ohean sartu eta logelako zapaiko zirrikitu guztiak miatzen hastea.
Horrexegatik ere, heavya-ren gonbidapenari baietza eman nion, nahiz eta ordurako nire etxeratze momentua gero eta hurbilagoa ikusi. Sudur zuloak ixtear nituen. Seinale bat.
Kotxeko atzeko aldean sartu nintzen.
Hiru pertsona fisiko eta Ministry gindoazen batek daki nora. "La Parra" omen zen gure helmuga. Nire gauaren bukaeraren azken etapa, eta beste antro bat nonbait.
Ni pilotukidearen atzean jarri nintzen. Pilotukidea heavya zen. Ez dakit izena esan zidan edo ez, baina hala izanda ere ez dut gogoratzen, bakarrik "Ritxi" hitza datorkit burura. Berataz oso gutxi gogoratzen dut, kotxean sartu aurretik NIN-en logoa zuen kamiseta beltza, bere ile luzea eta pilotukide on bezela, nola gidatzen gintuen Ministry-ren abestien artean. Ministry gaua zen hura. Akaso, hobeto legoke goiza esatea, orduagatik noski.
Musika altu zegoen. Beharrezkoa zen gau guztian jasotako astindu musikala eta gero. Horregatik, ezer gutxi hitzegiten nuen. Musikaz gozatu, besterik ez.
Ni atzean, erdi etzanda nindoan, burua maletategi gainean dagoen bandexan tinkaturik, hankak zabal zabalik, luzea naizenez, eroso joan ahal izateko.
Nire gogoetetan nengoela, pilotokidearen atzeko aldean eta nire hankatartean, eserlekura atzetik lotuta zegoen saretik, kanguruek poltsak bezelatxu, liburu baten goi partea ageri zen beste gauza batzuren artean.
Patrick Süskind-en espainolera itzulitako " El perfume" liburua.
Grazia egin zidan. Nik ordurako, nire arnasketa ahotik praktikatzen nuen sudur zuloak itxiak nituelako, eta hara zer, eta liburu hura. Bizitzaren irri mirriak.
Kuriosoa egin zitzaidan nik hain gustora irakurritako liburua han egoteak.
Konturatu gabe, kotxe gidariari begirada bat bota nion liburua esku artean nuela. Ez nion aurpegia ikusten, aurpegi masailla besterik ez. Atzeranzko ispilua. Handik ere ezer gutxi, bere begiak soilik. Beltz beltzak.
Azala txuri txuria. Nire gaueko abenturan hartan kokatu nahiean, ea non ikusi edo eta non elkartu ginen pentsatzen hasi nintzen baina hain gau arraroa izan zen, hainbeste ezezagunekin egon nintzen…
Amelie pelikulako neska protagonista etorri zitzaidan burura. Bera izan liteke. Bueno, bere traza edo aire bat zuela zirudien behintzat.
Kuriositateak jota, han jarraitu nuen nire hankatarteko altxorrari etekina ateratzeko asmotan.
Zenbatetan pentsatu izan dut, norberaren ingurukoak, gauzak, pertsonak e.a. zenbat informazio eman diezakeguten pertsona horri buruz.
Han nengoen ni, gaueko Amelie-ren sekretutxoak kaxa eskututik ateratzen edo atera nahiean.
Eskua luzatu eta berriro sarean murgildu nintzen arraiak ez ziren beste ehiza pieza batzuren billa.
Annie Leibovitz-en argazki bilduma liburu bat.
ˇHostia! pentsatu nuen. Hura zen hura, tipa hark ez zituen ez makaleko gustuak. Beharbada ez zen ere hainbesterako, azken finean , nik gustoko nituen "bi" altxor txiki zituela bere eserlekuko kanguro poltsan, besterik ez.
Atzeranzko ispilua.
Begiek dir dir egiten zioten. Arreta handiaz zeramakigun heavya, Ministry eta hiruroi, eta hori ziztu bizian mugitzen ginela hiriko kaleeen artetik, Koyaanisqatsi filmeko eszena batean bagina bezela, gaua, hiriko argiak, abiadura…. Aurpegia ikusterik ez nuen, ezta eskubira kurba hartu behar zuenean ere ez. Ez zen milimetro bat ere mugitzen. Begi handi beltz haiek ematen zioten jokuarekin nahikoa omen zen. Lastima. Amelie ? nork jakin… akaso heavyak, nik ez ordea.
Berriro hankartera ea zer aurkitzen nuen zorroan eta hara non aurkitzen dudan Tanaka marrazkilariaren falta zitzaidan Gon bere dinosauro txikiaren abenturen azken zenbakia. Joder Amelie-rekin.
Gorpua zuzendu, aurrera bota eta Amelie eta heavyaren artean burua sartu eta hitzegiten hasteko gogoa sartu zitzaidan baina orduan pintxatze lanetan zebilen heavyak ez zidan ba "nirea" jarri… lay lady lay…
Berriro ere lasaitu, gorputza atzera bota eta bolumenaz gozatzeko prest nengoen, begiak itxi eta abestiaren sarrera sentitu nahi nuen… lay lady lay…
- Hortxe da.- esaten dio heavyak Ameliri aparkatzeko lekua topa zezan.
Nik begiak itxita nituela jarraitzen nuen eta kotxea geratu zenean ez nuen ateratzeko mugimendurik txikiena ere egin, are gehiago, betulak ere geldi izaten saiatu nintzen ea belarrientzako zen/den altxor hura gozatzen uzten zidaten.
Halako batean, nire "osotasunean" lay lady lay"-ren nebulosan galdurik nengoela, esaten du Ameliek:
- Oye Richi, pillate toa esa morralla que tiesatrás, questoy hasta los ovarios de que me dejesas mierdas en el carro.
- Vale tia.- erantzun zion heavyak.
Kotxetik atera eta autobus geltoki hurbilenera joan nintzen. No coment.
Gaur da eguna, abesti hura entzuten dudan bakoitzean "lie lady lie" etortzen zaidala burura, Bram Stoker-en Dracula filmeko trenaren eszena hartan agertzen zen begi beltz hura inongo gonbiterik egin gabe, agertzeaz gain.
Eta noski, usteak erdi ustel.





