logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
Money makes the world around…


"Bizitza basatia" Forbes aldizkariaren azken zenbakian, munduko moeta guztiko animali aberatsenen zerrendan Flip matxinsaltoa agertzen zaigu zerrendako burua. Nahiz eta gaizkiezale asko izan, mundu osoan ezaguna den aldizkariak, Forbes-eko "Bizitza basatia"-ko arduradunaren hitzetan, irizpide berdina erabili dute aurre selekzioa, azterketa eta aukera egiterako orduan. Hau da, gizakiei aplikatzen zaien neurriak eta baldintzak ezartzen zaizkie.

Polemika Brunei-ko Sultan-aren ahotik piztu da, dena montaia bat dela plazaratu duenean. Bere ustetan, bere bigarren emaztearen "Bush" deituriko chow chow-ak betetzen zituen kondizio guztiak zerrendako lehena izateko baina oraindik argitu ez duen esku beltz batek, bigarren postuan egotera bultzatu duela esan du Sultanak.

- Bigarren poztuan egoteak, mina eta sufrimendua ekarri du Bruneiko Sultanazgora, "Bush" gajoa depresio sakon baten jausi da eta A.E.B-tako profesional honenekin dago tratamenduan .-esan zuen Sultanaren jauregiko bozeramaleak.

Benetan kuriosoa dena, Flip mantxinsaltoaren aukeraketak sortutako polemika da, eta ez bakarrik Brunei-n, munduko beste puntan, Brasilen, gizakiak ez diren Forun Soziala-ren bileran Porto Alegre-n, ez dira gutxi aukera horren inguruan altxatu diren ahotsak. Adibidez,
G ´Aldu Bazan Gineako lehendakariaren hitzetan, Flip-ek gaur egun duen "status"-a eta dirutza lortzeko erabili dituen gardenak ez diren moduak salatu ditu, bere esanetan, ez du inongo logikarik Flip matxinsalto arrunta izatetik, zerrendako lehena izatera pasatzeak.

G´Aldu Bazan, berari zegokion hitzegiteko txandan horrela aritu zen asuntuaz:

- Guztiongandik da jakina erleek goxoarekiko duten zaletasuna. Flip-ek batere garbiak ez diren trikimailuez baliatuz bi erle gazteak korapilatu eta bereganatu zituen. Nola? Guztion dakigu Flip-en iragan ilunaz. Bere aita belar asuntutan jakituna omen zen eta jakindura hortaz baliatuz Flip-ek belar sikotropikoak estudiatu zituen, era hortara Maya eta Willy-ren nortasuna deseginaz. Hortarako absenta, LKO-a eta azukre nahaste bat erabili zuen. LKO-a insektuen munduan debekatutako sexu pizgarri bat da. Argi dago, konbinazio horrek, nahiz eta hikorra ez izan, bi erleen izakerak suntsitu zituela, Flip-en morroi sutsu bihurtuaz bikotea, batetik beraien konzientziak baliogabetu zituelako eta bestetik sortu zien adikzio fisiko eta sikologikoagatik.
Nire eskuetan ditudan frogen arabera, Willy duela pare bat hilabete hilik aurkitu zuten, beraien merkataritzako bazkunekoa ez zen erletegi batean horniketa lanetan zebilen hartz batekin topo egin ondoren. Ez ditut datu zehatzak, baina bai dokumentu grafiko bat, argazki bat zehatzagoa izateko, eta argazki hortan ikusi dezakegu Willy zeharo erotuta hartzaren ahoan sartu eta hagin artetik eztia atera nahiean. Bereak egin zuen. Hartza sei orduko itaunketa ondoren, aitormena sinatu eta aske utzi zuten.
Nahigabeko hilketa.

Maya-ri dagokionez, gure barne ikerketen arabera, nahiz eta gutxi gora behera non den jakin, ezin dugu zehaztu bere kokapen zehatza, Forbes-en informeak dioenez Flip-ek 400.000 erlauntza ditu mundu guztian zehar zabaldurik eta erlauntza bakoitzean 2.000.000 erle batazbesteko eta hori gutxi balitz badirudi erletegi batetik bestera darabiltela Maya, gu pista faltsuekin despistatu nahiean.
Gure ikerlari baten esanetan, duela gutxi erle mozorro bat erabiliaz erletegi batean sartzea lortu zuen eta Maya aurkitu zuen, nahiz eta kostata ezagutu, zeren haseeran ikusi zuenean, korapilatutako hori-beltza zen galtzerdi pare bat zela pentsatu zuen. Bere txostenean dio Maya puztu puztu eginda dagoela, pare bat kilotako pisua izango duela gutxi gora behera eta egun guztia ematen duela bere "dosia" hartzen eta honen ondorioz pizten zaion sexu grina asetu nahiean. Txostenak dioenez, egunean zehar milaka erlemando ditu inguruan asetu ezinda Mesalina bat lez, horren eta "dosien" ondorioz, erlategiak oso denbora gutxian kumekiz eta erregina berriaz beteak daude, hori dela eta Flip-ek bere produkzio mailak hain ditu altuak.

Bestetik, nahiz eta oraindik ezin dugun frogarik aurkeztu, badakigu Flip-ek kumeki hoiek erabiltzen dituela merkatu beltzean gero eta gehiago ematen ari den gorputz zatien edo organuen salerosian. Gero eta gehiago dira, beraien gaixotasunak jota eta beraien ahalmen ekonomikoaz baliatuz, behar duten gorputzeko atala erosten dutenak. Baina hau momentuz lehen esan dudan bezela ezin dut frogatu.



Horrela bukatu zuen G´Aldu Bazan-ek bere argudio zerrenda.

Oraindik manifestaldien lekuko diren plazetan, ez da ezer gertatu baina mundu osoko mandatariek esan dute ez dutela permitituko legearen aurkako agertaldirik eta beharrezko diren neurriak hartuko dituztela horrelakoak eman ez daitezen.
Gure adituek esan digutenez, urre horiaren jabetza lortzearren ematen ari den iraultza hontan, garaile ateratzeko Flip-ek inguru guztietako usoak erreklutatu omen ditu, nahi beste eztia eta hartzen dituzten harrapakin guztiak beraientzat izango direla promesa eginez.


Berriro ere errealitateak fikzioa gainditzen du.

John Whitechapel

Pd. Lehen usoak arratoi hegalariak baziren, orain gainera mertzenario.


 
kontuak kontu...


Bi gauza, bi gauza besterik ez.

Alde batetik , gure Etiam berriro ere gure artean dugu, beraz bere espazioa eta erreferentziak bueltatu nahi dizkiot, honek suposatzen duenarekin, bai, txori honek bakarrik egan egiteari ekingo dio.

Etiam Kapitaina, John Whitechapel Kapitaina bihurtu da.

Bestetik, nire gustokoenen artean, askok ezagutzen duzuen Mifune aurkeztu nahi dizuet.
- Mifune, zuek.
- Zuek, Mifune.

Tira ba, Etiam berriro gure artean izanda eta Mifune aurkeztu ondoren besterik ez, hurrengo konturarte.

John Whitechapel Kapitaina.

Pd. Kapitaina beti Kapitaina.
 
Cogito ergo sum, coito ergo sum, ora pro nobis


Urtero gabonetan etxera bueltatzen zen iragarkiak dioen bezela, beno zehatzago esateko, gurasoen etxera. Urteak ziren ofizioa Bilbon zuela, nahiz eta gurasoen etxetik ordubetera egon, fetxa hoietan agertzen zen bere jaioterrian, egun hoietan soilik.

Eguraldi txarra egiten zuen anbulategitik atera zenean, hotza, haizea eta euria barra barra. Berak ez zuen bere burua estaltzeko emakumeek eta gizon gutxi batzu poltsoan eramaten duten tolezten den aterki txiki hoietako bat. Bere etxerako bidean aterki dexentekin egin zuen topo, asko gainera bere zentzu berean zindoazen, baina ezta batek ere ez zion bere babesa eskeini Mari-ri, zauri handi bat iruditzen zitzaion kaletik gora zioala.

Plazara heldu zenerako hezurretaraino blai eginda zegoen baina ohituta zegoen kaleko kolpe hotz hoietara. Hoietara eta era guztietako kolpe eta jipoietara. Bizitzak berak emandako zartadetara.

Elizako arkupeetan sartu zen geldiune bat egin eta erropei astindu bat emateko asmotan, ea bidea jarraitu aurretik apur bat atertzen zuen. Aterpea txikia zen eta elizako sarreran bertan zegoen.

Gaztaroko oroitzapenak buruan bueltaka zituela plaza hutsari begira, bi profil hurbildu zitzaizkion eliza barruko iluntasunetik, beraien artean hitzegiten, murgildurik zegoen iraganeko imaginak uxatuz:

- Ene, On Braulio, eguraldi honekin ez dugu kristaurik izango gaurko 7 etako mezan.
- Lasai emakumea, dena Jainko ahal guziaren esku dago eta bere nahia beteko da.

Mari-ren ondora heldu zirenerako ondo baino hobeto ezagutzen zituela konturatu zen. Joxepina zen On Braulioren ondoan zetorrena. Gaztetako garaietan elkarrekin ibilitakoak ziren koadrilla berean baina tratu handirik izan gabe. Mari familia apalekoa zen bitartean, Joxepi-k garai hartan Donostitik ekarritako ohialez egindako jantzi garestiekin eta bitxiekin markatzen zituen batak eta besteak zituzten diferentziak. Gainera Mari Bilbon nola eta zertan aritzen zen herrian jakin zeneko hartan, bukatu ziren kaixo, agur eta guzti guztiak.

On Braulio parrokoa zen, pisu handiko pertsonaia herrian, eta ez bakarrik herriko parrokoa zelako, zituen ehun eta piku kilo haiek berresten zutelako bere handitasuna. Ezaguna zen On Braulio eta Joxepi-ren familiaren arteko tratua eta ondoeramana, igandero joaten bait zen hauen etxera herri guztian jaten ez ziren jakiak irenstera, era hortara On Brauliok "pekatutxoak" bere gerri bueltan biltegiratzen zituen bitartean, Joxepik bere zerua zatia erosten zuen, noizbehinka parrokoari eliza lanetan laguntzen, jaunartzerako eramaten zuen Viña Ardanza erreserba, Kristoren odolik goxoenaz eternitateko bidea jorratuz. -Bizitzan kontaktuak izatea bezelakorik ez dago-. Esaten zion beti Ramiro aita zenak bere alaba Joxepiri.

Mari zuzen zuzen begira geratu zitzaien , ez ezer espero zuelako, baina tipo hortako jendeari erronka luzatzea ateratzen zitzaion barne barnetik.

Bikotea albotik pasa zen, Mari gainetik begiratu, baterako mespretxu keinu bat azaldu eta elizatik atera ziren txintik esan gabe, ixkina egiten zuen okindegirako zuzenbidea jarraituaz, kafesne bero bat eta pasta edo opillen batzu esperoan zituztela, seguru.

Mari-k bere erremina ahaztu gabe, eliza barrura sartu eta sakristiara bideratu zen bi aldiz pentsatu gabe. Gauzak aldatuta zeuden arren, jaunartze bandexak eta kalizaren kopa berehala aurkitu zituen betiko tokian, bere ume garaian elizkizunetan bertsoak eta bibliako pasadizuak irakurtzen zituen garaietan bezalatxu, edo eta ama hil zenean hileta elizkizunak prestatzeko asmotan, sakristia berean bi bele haiek Mari-ren aita aurrean zegoela, esan ziotenekoak bezalatxu.

Itxuraz aldaketak, izatez dena berdin.

Kopa estaltzen trapu zuria kendu, esku batez gonak altxatu,kuleroa behera eta beste eskuaz lagunduz kopa igurtzen aritu zen bere mintzarraren existentziari izate arrazoia emanaz, nahiz eta mingarria izango zela pentsatu, azkenean gozatu bat izan zen emaitza, kopa hotzak bere mina baretu bait zuen.

Zeregina bukatu ondoren, eliza atarira atera zen eta euririk ez zegoela ikustean etxerako bidea hartu zuen paradatxo bat eginez bide berean zegoen farmazian sartzeko.

- Egunon.-esan zuen Mari-k.
- Egunon, zertan lagun zaitzaket?-galdetu zuen botikariak.
- Ba… magina herpesarentzat krema bat behar dut. - kondoiak erosi zituen lehen aldia etorri zitzaion burura Mari-ri, orduko lotsa eta irrifarre tontoa.
- Errezetarik ba al duzu?
- A bai, barkatu… tori.
- Tira, hortxe duzu ukendua, egunean zehar hiru alditan eman, saiatu zona hortan ez ezer jarten, azpiko erroparik ez erabiltzeko gomendioa emango nizuke zeren zauriek badakizu…infekziorenbat edo…
- Bai, eskerrikasko.
- Eta noski, harreman sex…
- Bai bai, hori beste badakit.


Duela gutxi Bilbon, Mari sarritan bisitatzera joaten den herriko gizon batek esan zionez, oheko kontuak bukatu ondoren, gizona jazten ari zela eta Mari komunean bere sexuari bidetean garbitu bat ematen zion bitartean, oso entsutetzua izan zen On Braulio eta Joxepiren arteko affaire-a, On Braulio Afrikako misio batera bidali zuen gotzaiak herrian egon zen eskandalua isilarazteko asmoarekin eta Joxepi, senarrak eskatuta, Donostin zuten apartamentura bakarrik bizitzera joana zen, hori bai, bi beleak herpesak jota.

John Whitechapel

Pd: Istorio hau Elgoibarko Izarrako kideei eskeini nahi diet beraien ondo eginagatik eta 40 urte hoiek beste hainbeste izan daitezen.


 
"Los patos sin patas"


1936 ko martxoan Otto-k Grial Santuaren bilaketan Bartzelonara bidaia antolatu zuen. Urteak zeramatzan Frantzia eta Espainiako agente espezializatu lanetan, oraingoan eta Himmler-en aginduz, dena prestatu zuen Montserrat-era joateko, han omen bait zegoen kondairak azaltzen digun historiako altxorrik preziatuena, eta mundua mundu denetik, historian zehar desagertutako bitxirik preziatuena , noski Adolf-ek bere Eva maiteari oparitu nahi ziona.

Grial-a eta bere gaur egungo kokapena alde batera utzita, zeren historia hontan interes gutxikoa da Elgoibarko Olasoko jauntxoa eta bere ondorengoen azpijokoak, eliza eta altxor bilatzaile guztiak nahasteko eta beraien bilaketan kale egin zezaten egindako guztiak, baina esan bezela, hori beste kontu bat da.

Adolf Montserrat-erako bidean zioan bitartean Bartzelonako Relais D´Orsá-ko jauregian egokitu zituen Eva eta bere laguna zen Himmler, itsasotik hurbil, zeren Evaren pasioetako bat uretako eskia praktikatzea zen.

Arratsaldero joaten ziren Frank-ek ( bere lagun Espainiarra zen Francisco) utzitako bere "Azor" itsauntzian, itsasoaz eta bere onuraz gozatzera.
Arratsalde bero batean, Eva untziko kubertan eguzkia hartzen zegoela, ahate talde bat ikusi zuen itsasoratzen eguzkiak bere azal txuria laztantzen zuen bitartean.
Gauerarte ez zuen tutik ere esan baina Himmler ohituta zegoen Eva-ren izakera xelebrera. Batzutan dena, beste batzutan ezer ere ez. Halakoa zen eta punto.

Gauean afal aurretik, egunero egiten zuen moduan, D´Orsá jauregiko terrazetako batean zegoen Himmler-ek koktela prestatzen eta han agertu zen Eva.
- Benetan ederra zaude Eva.
- Eskerrikasko Hein ( ala deitzen zion Heinrich-i maitakor zegoenean). Hain zara adeitsua.
- Ilargiak berberak nahiko lituzke zure begien diztira. Tragutxo bat?
- Bai mesedez.

Himmler-ek tragoxka luzatzen zion bitartean esan zion Eva-k:
- Ahh, mein Hein, badakit afaltzeko oreina prestatzeko eskatu diozula zerbitzuari baina menua aldatzeko lizentzia hartu dut. Ez zaizu axola ezta maitea?- esan zuen 12 urteko neskatxa bat balitz bezela, ahoa txiki txikia, bekokia bularrean sartuta eta begiak zabal zabalik gorantz begira, ia ia erregutuaz, baina Eva-k sekula ez zuen erregutzen.
- Noski ezetz Eva, badakizu zure desioak agindu direla.
- Ohhh, hain zara maitagarria.
- Tira, eta jakin al daiteke zein den zure jainkosa aho horrek gozaratu behar duen jakia?
- Ahatea.
- Um, aspaldi ez dut jan, ideia bikaina.
- Ba plazer ederra hartuko duzu zeren zure dieta berria da, eta luzerako gainera...
- Nola ?- galdetu zuen Himmler-ek urduritasuna ez nabaritzeko moduan.
- Bai, gaur arte, ahateak gustokoak nituen, oso atsegina egiten zitzaidan beraien mugimenduak uretan ikusteak, alde batetik bestera, hain ziren lirain eta eleganteak…baina gaur begietako estalkia kendu dut, jadanik ez ditut gustoko. Itsasoan zeudela, beraien hankak nola mugitzen eta astintzen dituzten ikusi dut eta ez zait batere gustatu. Ez da batere fina, egia esan baldarrak ikusi ditut. Gorroto ditut!.

Barkuko kapitainari guztiei hankak mozteko eskatu diot.
- Sentitzen dut Eva, jakin izan banu sufrimendu hori jasan behar zenuela, nik neuk akatuko nituzke guztiak. Barkatu.
- Barkatuta zaude, baina jakin hemendik aurrera ez dudala tankera hortako ahaterik nahi nire inguruan, lirainak nahi ditut. Zuk ikusi nola lortu.
- Zure esanetara Eva maitea.

Hortik aurrera Himmler bera pertsonalki arduratu zen, bere kargu zeuden mediku, teknikari eta ikerlari guztiek, hankarik gabeko ahate lirainak lor ziezaioten.
Experimentu ugari ondoren eta Himmler-en dietan urtetan zehar ahatea izanik jaki bakarra, lortu zuten hankarik gabeko ahateak gauzatzea, Eva-ren zorionerako.

Bartzelonako Eva-ren egonaldiaz gutxi dakigu baina garaiko Frank-en prentsa arduradunek elkarrizketa motz bat egin zioten Eva-ri Españolez, Espainiar herriak hurbila eta borondatezkoa zela ikus zezan:

Prentsa Arduraduna.: ¿Le gusta España?
Eva.: Si.
P.A.: ¿Qué es lo que mas le gusta de España?
E.: Los patos sin patas.



Ordutik pentsatu izanda Eva gizon irensle bat zela, eta hau zela bere zerrenda luzeko amorante izandakoen emazte eta neska lagunen desagertze eta hilketen arrazoia, baina azkenean batek daki…