Kafka´s own love

Andres eta Mila-rekin topo egin zuenetik, ezin zuen Inaxiok beraien historioa burutik kendu. Ordutik pare bat aste zeramatzan hari bueltak eman eta eman. Hura izan zen bere bizitza osoko (nahiko luzea portzierto, ordurako 63 urte bait zituen), topaketarik harrigarriena ordurarte.
Bostonera joan behar zen.
Atano III. rako bidean, finala jokatzen zen egunean (Inaxio apostuzale amorratua zen), Amara-tik laguntalde batekin zihoala:
-Inaxio, zer lagunak ez al dituzu agurtzen?- esan zion Andresek berarekin parean gurutzatu zenean.
-Barka baina…ene ba, Andres zara eta! ez zaitut ezagutu! eta…zu ez zara ba Mila izango?
-Zenbat denbora elkar ikusi gabe?-galdetu zion Andresek.
-Baina baina, ezin dut sinistu ere egin, txabalito batzuk eginda zaudete eta!
Egun hartan ez zuen Inaxiok harreta handiz pilota partidua jarraitu, nahiz eta finala bizi bizi egon , Olaizola I eta Goñi III , Alustiza eta Belokiren kontra (22-13 lehengoen alde). Ezin zuen baina Inaxiok Atanora sartu aurretik Maruxa tabernan tragu baten inguruan Andresek eta Milak kontatutakoa sinistu.
Inaxioren harropuzkeria ezaguna zen eta ez bakarrik bere inguruan. Gaztetan Saxiola baserriko alabarekin ezkondu zen. Denen ahotan ibilitako kontua izan zen hura, ezkon bezperan lagunarteko afari batean, deabrua bera baino zatarragoa zen batekin ezkontzera zihoala esan zuen kafe eta puru artean, eta noski, ezkontza egunean Mariaren belarrietara heldu ere egin zen. Maria emakume xumea zen, bazekien polita ez zela, belarri handiak, sudurra zabala eta bere senarrak beraien ezkon-bizi guztian esango zion bezela, idi probako animalia zirudien (Mariak ere barrutik sinetsi). Bere ezkon bizitzatik ez zuen larregi espero, Inaxiok bere aitaren lurrak eta pinadiak nahi zituela jarrin arren, egun hartan baietza eman zion Inaxiori, heriotzak banandu arteko bere sufrimenduen iturri izango zen hari. Akaso soberan dago seme alabarik ez zutela izan esateak eta honen zergatiak, baina ez zituzten izan eta listo.
Boston-erako bidean, bidaia luzea bait da, asti dexente izan zuen Inaxiok ametsetan egiteko, ondoan hainbeste urtetan izan zuen mando zaharra, neska lirain bategatik "aldatzeko" ilusioaz. Berak bazekien neska lirain batek zenbateraino bete zezakeen gelditzen zitzaion denbora hilkorren artean, urteetan zehar dastatutako fruituak bait ziren neska lirain eta pinpirinak, ondo ordaindutakoak baina bazekien bai zer zen hura. Ez zuen ulertzen oraindik pastilla bat hartuta nola zen posible aldaketa hura baina exenplu bikaina ziren Andres eta Mila.
Mariak ordea ez zuen tutik ere esan, ez Inaxiok Bostonera joan behar zirela agindu zionean eta ezta Mariak berak, bere herri txikitik sekula atera gabe, bidaia guztia antolatu behar izan zuenean. Deus ere ez.
Andresen ahotan beraiek ere beste norbaitengandik jakin zuten "Metamorphox" piruletaz, eta tratamendua Boston-en soilik egiterik zegoela. Urte gutxi ziren Andres erretiratu zela, seme alabak etxetik joanak ziren eta berriro ere, urte asko igaro ondoren Mila eta biok bakarrik, berrezagutze prozezu hortan zeuden. Errezena "Viagra" edo horrelako bat probatzea izango litzateke baina beraiek ere besteengan ikusitako emaitzen aurrean Bostonera joan ziren "Long Life" osasun zentru ospetsura.
Inaxiok ezin zuen ahaztu ikusi zitueneko eguna, gutxienez hamabost urte kendu zituen Andresek eta Mila ordea bere adineko emakumeek izan ohi dituzten haragiak solte izan beharrean, berriro ere tinko zituen, berrogei urtetako neskato batek bezelatxu.
"Long Life" en tramite asko bete behar izan zituzten, baina garrantsitsuena zerbait okerra gertatu ezkero osasun zentruaren errugabetasunaren dokumentua sinatzea izan zen. Gero analisiak, ikerketak, nortasun eta adimen testak eta batek daki zenbat froga gehiago.
Azkenik eguna heldu zitzaion Inaxiori, han zegoen eserleku hartan jarrita, Maria parean zuela bere eserlekuan gela txuri hartan. Gelan bi eserlekuak besterik ez zeuden, horman ispilu handi bat, besterik ez.
Hau badoa Inaxio, hau martxan zegok-pentsatu zuen apur bat zorabiaturik sentitzen bait zen pirula hartu eta bost minututara. Doktoreak esandakoa zuen buruan:
-Inaxio nahiz da magia dirudien, azken finean elkarriko dituzuen sentimentuek eragiten dute pirularen funtzionamendua. Hau da, batak bestearekiko sentitzen duzuenaren emaitza aterako da, besterik ez.
Inaxiok argi zuen emaitza, berak nahi zuen bezela aterako zen, hortarako zegoen Maria bere esanetara eta gainera ez zuen pentsatzeko ez gaitasunik eta ezta ere erreztasunik.
Mariak sentimenduak ote zituen galdetzen zion Inaxiok bere buruari, ezer ikusteari utzi zionean.
Begiak zabalik zituela ohartu zen baina ez zuen ezer ikusten , gainera gorputza aldatzen somatu zuen, apur bat kezkaturik galdetu zuen.
-Maria, hor zara?
-Baixxxxxxxxxxx.- erantzun zuen Mariak.
Hurrengo orduak latzak izan ziren "Long Life" osasun zentroan.
Mutazio gela ondoan zegoen gelako lehiotik, mutazio gelan ispilu zen hartatik, prozezua aho zabalik jarraitu zuten "Long Life" ekoek.
Beti bezela lau pa bost bat minututara ematen zen mutazioa, lehena Inaxio izan zen, haseeran eskuak begietara eramaten zituen ezer ikusiko ez balu bezela eta berehala gorputzaren eraldaketa eman zen. Kakarraldo bat gorpuzten ari zen beraien begi aurrean. Ordurako Mariaren itxura guztiz desitxuratua zegoen eta hasten ari zen, zabal eta luze, pote handi bat bihurtu zen arte.
Ekipoko kamarak eta mikroak dena grabatzen zuten bitartean, megafonia ekipotik Inaxioren ahotsa entzun zen medikuen ondoko gelatik.
-Maria, hor zara?
Ordurako Maria zen potea oso definitua zegoen, intsektizida bat zen, eta Mariaren ahoa suposatzen zen hartatik gas piloa atera zen.
-Baixxxxxxxxxxxxxxx.
Latzak bai, halakoak izan ziren bi egun haiek. Mariarekin dena adostu eta lotu ondoren, "Long Life" inguruan zegoen landa batean utzi zuten Inaxioren gorpua. Egun batzutara aurkitu zuten, inguruko basetxeko nagusiak, hegazkinaz zabaldutako intsektizidaren ondorioz hil zela istripuz argudiatuz.
"Long Life"ek beti dena kontrolpean zuen, bere leloa jarraituz, eta nola ez dirua lagun.
Mariak Boston, kontu korrontea sekula baino oparoagoa, "Long Life" eta aseguru etxeei ateratakoaz, utzi zuen.
Mariaren fedeak, baserriko atarian eta Donostin erosi zuen apartamentuko gela batean, amabirginaren ordez "Fogo" intsektizida pote bat jartzera bultzatu zuen, kandelaz inguraturik noski.
Seguraski Inaxiok bere burua larregi maite izan zuelako.
Where is the line with you

Gau guztian ezin izan nuen lorik egin. Buelta alde batera eta bestera, oheak ez zidan ohiz ematen didan lasaia ematen, alderantziz egonezina besterik ez, noizbehinka argia piztu eta ohe oinetan nuen jantzi horiari begirada bat botatzen nion, argia itzali eta jadanik hain desio nuen eguna heldu zela pentsatuaz, pasa nuen ikaragarri luze egin zitzaidan gau hura. Bizitza oso bateko bilaketaren ordaina. Azkenean…
Bi egun lehenago, han nengoen Zumaiako herrian. Nire ikerketek bertaraino eraman ninduten. Urteak neramatzan atzetik, egunkarietako notizia guztiak goitik behera irakurriaz, eskelak eta desagerketak bereziki, beraien pista aurkitu eta jarraitu nahiean. Azkenean aurkitu nituen, beno egia esateko bakarra aurkitu nuen baina behar nuenerako nahikoa zen. Aeren eta Nexib, ziren nire altxorrak. Ez zitzaidan batere erreza egin beraiekin emateak, alde batetik Agirre Lehendakariaren garaietan, euskaldunak izanik eta zer ziren jakinda, inmunitate osoa eman eta bizitza berriak egokitu zizkieten, beraiek ordurarte izan zuten bizitza guztiz ezabatuz, iragana, eguneroko bizitza bat, eta etorkizun artifizial batera egokituz.
Aeren matxinoari buruz gaur da eguna ezer gutxi esan dezakedala, nire azken informazioen arabera pazifiko-ko uretan zebilen pirata lanetan, zamaontzi txikiak abordatuz eta biktimekin batek daki zer egiten, egia esan handik informazio gutxi datorkigu baina jende asko desagertu omen da.
Nexib-i dagokionez, Zumaian jaso nuen bere mezua.Ordurarte postakutxa baten bitartez jartzen nintzen berarekin kontaktuan. Dexente egun pasa nituen nire mezuak batzera ea agertzen zen postakutxa hartan baina agertu zen bakarra Pantxoa eta Peio Donostiko abokatuen bufeteko idazkaria izan zen.
Nexib-ek ordurako nire asmoen berri bazuen nik aurretik bidalitako mezuei esker, eta nahiz eta haseeran ezetza eman, azkenean onartu zuen nire proposamena, hori bai, berak den dena antolatuko zuelaren kondiziopean. Nire erantzuna, baietza izan zen noski.
Nexib-ek bidali zidan azken mezuan oso zehatza zen:
John:
Donostiko Majestik mozorro dendan oilasko mozorroa alokatu eta izena galdetzen dizunean zure benetako izena eman beharrean "Epak" zarela esan. Gaur gaueko hamabietan izango nauzu zai zuk dakizun lekuan.
Agur bero bat.
Nexib
Mozorroa lortzeko ez nuen inongo trabarik izan, Nexib-ek esan bezela, dendan "Epak" izena aitatu eta berehala ekarri zidaten eskatutakoa.
Etxera heldu eta egin nuen lehen gauza mozorroa janztea izan zen, ispilu aurrean jarri eta nire itxura berria neureganatu. Ez nuen itxura txarrik, egia esateko ostroka baten tamainako oilaskoa nintzen, handia, oso handia, baina oilaskoa. Guztiz komentzituta nengoela, mozorro horia kendu eta ohe oinean utzi nuen gauerako prest. Gau erabakitzailea. Bizitza oso bat zai.
Heldu zen gaua, eta han nindoan Zumaitik inguruko zonalde industrialera bidean. Larregi kosta gabe aurkitu nuen lekua. Kotxea pabiloi sarreratik metro dexentetara utzi nuen, argiak itzalita nituela inguruan inor ez zebilela zihurtatu ondoren, turno aldaketaren zai egon nintzen. Turno aldaketa, Nexib-ek esan bezela, gaueko hamaiketan egin zuten eta hamaikak eta laurdenetarako turnoa bukatu zuten hirurak kotxea hartu eta aparkalekua hutsik utzi zuten. Plana jarraituz, hamabiak laurden gutxitan, berriro ere inor inguru haietatik ez zebilela berretsi ondoren, kotxetik atera eta maletategitik mozorroa hartu eta jantzi nuen. Hamabietarako minutu bat falta zenean bi kaladatan zigarroa agortu, lurrera bota eta sarrerara abiatu nintzen.
Atea irekita zegoen, barrura begiratu eta inor ikusi ez nuenez bertara sartu nintzen. Ordu hortan Nexib-ek esan bezela atezainak pabiloi inguruko erronda egiten zuen eta bere txokoa utzik zegoen. Etxolatik pasa eta zera irakurri nuen OIKINA azpian jartzen zuen leloan:
Baimenik gabe sarrera debekatua.
Aurrera jarraituz Nexib-ek deskribatutako atea ikusi eta gurutzatu egin nuen, barruan zarata izugarria zen, milaka eta milaka oilaskoren burrundara besterik ez zen entzuten. Bidea jarraitu nuen berarekin topo egiteko asmotan eta halako batean zerbait sentitu nuen nire ezkerreko hegalean, besoan, jiratu eta aurpegi guztia odoleztaturik zuen gizaki batekin egin nuen topo. Aurpegia zurbila zuen azala ikustea lortzen zen zatietan, beste guztia odolaz blai, begiak urtetan lorik egin ez zuenarenak, gorri gorriak.
Ez nekienez hura Nexib zen ala ez, barrutik barrutik atera zitzaidan kokorikoari ekin nion berak esan zuenerarte:
-Lasai, John zara ezta?
-Kok kok…bai…esan nahi dut.
Azkenean han nuen nire parean nire ametsetako heroia, ni azkenik heroi egin behar ninduen heroia. Merezi izan zuen ordurarte egindako guztiak.
Berari begira geratu nintzen leloturik gaur egungo gazteek Tamara (Ambar) parean dutenean bezelatxu, sinistu ezinik.
Egia esateko ez zen nik espero bezain galanta, eta ez dakit zergatik, aho perfektu bat izango zuela espero nuen, ez hortz hori haiek (nire lepoan imaginatu nituen), eta begirada ere maltzurragoa espero nuen., ez neke begirada hura baina inor ez da perfektua eta aurrera jarraitu behar.
-Ziur al zaude ? aurrera jarraitzea nahi duzu?- moztu zidan Nexib-ek
-Bai, zergatik galdetzen didazu hori?
-Hombre, ba betirako delako, honek ez du bueltarik.
-Bai, boteretsua izatea nahi dut.
-Uhhh…zuk historio asko irakurri dituzu…boteredun itxura al dut nik?
-Tira, egia esan ez askorik.
-Azkenengo 30 urteak hemen daramatzat txerrikeria hontaz elikatzen.
-Nor ? atezaina akatu duzu?
-Zer demontretaz ari zara…ke ba…nahi bai…
-Orduan?
-Joder, duela 90 bat urte Aeren eta biok harrapatu gintuzten garaietan bi aukera eman zizkiguten, bata zutoinaz bihotza zeharkatu edo probetxuzko bizitza aukeratu, ordurarte egindako guztiak ahaztuz eta bizitza berri bat eskeiniaz. Aeren-ek alde egin zuen, zorionekoa bera, baina nik sekula ez diot aprezio handirik izan zutoinei eta seguraski oiloak baino koldarragoa naizelako "bizitza" aukeratu nuen.
Eta "bizitza" hori izan da, ni bakar bakarrik gaueko turnoetan, egunez hiruk egiten dutena, 5000 mila oilasko odolustu, jendeak hurrengo egunean harategietan generoa izan dezan.
-Oilaskoak ustutzeaz bizi zarela ?
-Bai, badakit ez dela oso duina baina…ba al dakizu zenbat jendek jaten duen oilaskoa? era batean, esan genezake jende guztiaren etxeetan sartzen naizela…
Ordutik ihauteriak gorroto ditut, KFC baten paretik pasatzen naizen bakoitzean botaka larria sentitzen dut eta Friedrich Wilhelm Murnau-ri antzarrei jana sartzen dieten modura, berakatz buru osoak sartuko nizkioke Nosferatu egitea okurritzeagatik, hori bai, bizirik balego.
John Whitechapel.
Pd. killing me softly with his song...Azkoitia.





