logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
John Whitechapel erasora!


Dexente denbora lurrean pasa ondoren, heldu zait itsasoratzeko garaia, abentura berri eta altxor zoragarrien bila.

Lurralde ezezagun eta misteriotsu baterantz garamatza gure patuak, ni eta nire tripulazioa, Etiam eta Agruatxi, adoretsu bidaia berri hontan.
Nire eskuetara heldu den irakurgaitza den mapa batean ( Bizargorri piratarena omen zen) erdi frantsesa den emakume bat omen da, abentura grinak bultzatuta goazen, irlako zaindaria.
Beraz ene pirata, korsario eta guzti guztiok, egur t´erdi eta dena ondo badoa, apirilak arte.




Benetan diotsuet itsasketarako eguraldi aproposa dugula.
Untzira zaitezte, untziratu guztiok!
Prest maniobra eratzeko!
Askatu amarrak!
Mugi itzazue ipurtzar horiek, alperrontziok!
Askatu nagusia eta trinketa, haizearen indarraz ahalik eta gehien baliatu behar dugu.
Fokeei eutsi!
Zertan dihardute gainaldean obenque aske horiek?
Itsasontzia mugituz doa. Itsasazaletik anker, azkar, gero eta azkarrago doakigu. Igartzen al duzue nola kulunkatzen den zuen oin azpian?
Benetan diotsuet gaur itsasketarako egun aproposa dugula.


Berriz ere haizeak belak nola bultzatzen dituen soma zezakeat ontzia ur handirantz daramala...

John Whitechapel

Pd. Zintzoak (ez) izan.
 
Project: Marilyn Manson´s way


Ixabel:… zerbait esan edo argudiatzeko orduan zera esan dezaket, bortxatzaileak ( inteligentzia, sentsibilitatea eta erlazionatzeko gaitasunak mugatuak eta exkaxak dituzten pertsonak izanda), beldurra baino errukia eragin beharko liguke, zeren beldurrean oinarritzen badugu bere eragina, gaizki izendatutako sexu ahularekiko, gizonezkoen gailentasunaren (gizarteak berak errotzen duena) arriskuan jauzi gaitezke.
Bai epaile eta baita komunikabideek, demonizatu eta mitifikatu egiten dute bortxatzailea harrapari arriskutsu bat bezela, era hortara zakilaren botere sinbolikoa indartuz eta bultzatuz.

Matilde: Bai, halere ez da erretza…errukia?
Ixabel: Nik ere kontraesan asko ditut.
Matilde: Tira, Eliza katolikoaren esanaren arabera, "Jainkoak"emakumea, gizonaren saihetsetik aterata sortu edo kreatu zuen, ez?
Ixabel: baina nora heldu nahi duzu?
Matilde: Entzun!…ados ez?
Ixabel: Hala diote.
Matilde: Ba horixe, arazoa orduan gizonaren saihetza litzateke.
Ixabel: Ez dut oraindik ulertzen baina segi.
Matilde: Duela gutxi nire belarrietara heldu den kontu bat azaldu nahi dizut.
Ixabel: Bale.
Matilde: AEB tan, musikari batek bere gorputzeko bi saihets kendu omen zituen era hortara bere "burua" jan ahal izateko intentzioarekin.
Ixabel: Bere burua jan?
Matilde: Bai neska, bere ahoaz bere zakilera heldu eta fusila garbitzeko asmoaz. Bueno, esan eta egin.
Ixabel: Hitzik gabe uzten nauzu.
Matilde: Bueno, hark ere, "hortan" dagoela, ezer gutxi esan dezake, ala uste dut behintzat.
Ixable: Nora heldu nahi duzu?
Matilde: Ba hortxe dugula erremedioa, gizakia aldatzeko aukera gutxi ditugu jadanik, erremediorik ez dugu arraza bezela, baina zakila duten jaio berri guztiei saihets pare bat edo beharrezko diren guztiak kendu ezkero, beroiek beroien "buruen" jabe izanda…
Ixabel: Ia, era hortara kalean bortxatzen ibili beharrean, nik Donostira hartzen dudan autobusean, alboan egunero izaten dudan tipoa, irakurtzen edo eta ohizko lokuluxka botatzen joan beharrean, apur bat makurtu eta jan janean ez? bere behar fisiologikoak asetzen…
Matilde: Hori da!
Ixabel: Eta zer esango luke Elizak horri buruz?
Matilde: Seguru Rouco Varela gotzaia balego, horrelako zerbait esango zuela :
- Esta nueva tesitura para la Santa Madre Iglesia, es algo que conturba, perturba y mas turba.-

Ixabel: Hori jadanik ez dago, orain euskaldun bat jarri dute.
Matilde: Hobe, honek seguru gureizeak eramateko gomendio luzatzen duela.
Ixabel: Gureizeak?
Matilde: Bai neska, aho txikia dutenentzat, ezpain ertzak zist alde batean, zast bestean eta listo...
Ixabel: Hoiek ez dira fusilak, hoiek "tomahawk"-ak dira...

John Whitechapel