logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
Cleanning contraindications


-Ez zaratarik atera, entzuten bagaituzte gureak egin du.
-Beldur naiz, ez da ezer entzuten eta ez da normala.
-Gutxi falta da.
-Hori duela ordu erdi bat esan duzu, eta oraindik hemen…
-Ez nuen pentsatzen hainbeste ur egongo zenik eta bidea ez da batere erreza. Nahiago nuke bidea zuzenean egiterik bagenu baina ezinezkoa da, dena ostopoz josia dago.
-Zertan pentsatzen ote nengoen zurekin etorri naizenean...
-Botinean. Lortzear gauden altxorrean, zertan bestela?.
-Askoz lasaiago nengoke besteekin. Lerroan goazela babesa sentitzen dut.
-Bai bai babesa, aurrekoa nora zu hara leloa moduan, noraezean.
-Orain arte ez zaigu hain gaizki joan ez?
-Ados baina hain ondo ere ez, bestela ez zinen hemen izango.
-Niretzat nahikoa. Nik bizitza arrunt bat nahi dut.
-Bueno akabo. Ixo eta segi aurrera. Han goitik ikusi dugu zer dagoen eta gurea behar du izan.
-Zer zirudien esan nahi duzu, zeren bertara heldu eta ez bada…
-Nazkatuta naukazu. Etortzea nahi ez baduzu ez etorri, buelta erdi eman eta segi besteengana.
-Orain? Bakarrik?
-Ba ixo orduan. Kontu!
-Zer?
-Ez hortik joan, hori ez da ura eta. Ez al duzu usaintzen?
-Bale, bale. Ufff…hau arnasterik ez dago, armiarmaren hatsa baino okerragoa…ufff..gainera begiak erretzen ditu…
-Adi joan joder, lau begik bik baino gehiago ikusten dute eta…
-Bale, bale, baina horrelakoak gehiago topatzen baditugu ez dut uste gauza handirik ikusiko dugunik.
-Han! hantxe dago, sastraka haien ostean…ikusten al duzu?
-Dedios, hori da hori.
-Bai, nik pentsatzen nuena baino askoz handiagoa da.
-Bai, baina nola egingo dugu eramateko? Gu bion artean ezinezkoa izango da.
-Tira, zati handi bana hartu, eraman eta gero besteei abisatuko diegu.
-Sastraka hoiek pisu handia dutela dirudi, akaso hobe gainetik pasatzen baditugu.
-Sastrakak? Ohiana ematen du eta…
-Azkenik lortu dugu, hartzen al diozu usaia?
-Umm..
-Etsaia, kontu!



-Imanoooooool!
-Zeeeeeeeeeeeeeer?
-Etorri inmediatamentian honaxe!
-Itxoin, uger egitera joateko prestatzen ari naiz.
-Orain etortzeko!
-Baaaa…laletxe, zer nahi duzu orain?-egongelatik bainugelara pasilotik dijoala.
-Etorri eta ikusi!-esan zion bainuontzirantz hatza zuzenduaz.
-Zer?
-Zer? Nola zer? Zenbat alditan esan dizut bainuan galletarik ez jateko? lehiotik txindurriak sartzen direla eta kriston nazka ematen didala bainuontzian sartu eta dena txindurriz beteta egoteak.
Dutxatu ondoren ur-telefonoaz garbitzeko, garbitzeko, garbitzeko, hain da zaila hori ulertzen? Eta gainera Sanex potea hor etzanda jaboi guztia galtzen. Eta ilea guzti hoiek…ajjjjj…ez dakit zer egingo dizudan
-Jesus ama!, hori da hori karakterra dakazuna.
-Hori garbi nahi dut eta oraintxe, bertan jateko moduan.


Iñigok txorrota zabaldu du eta hatzaz gailetaren txokolatea isurbiderantz bultzatzen du.

(anplifikadore bat balego entzungo litzateke):

-Adio mundu krudela.
-Ez adiorik esan oraindik, ez behintzat nire masailezurraz zure zilborra atera arte.

John Whitechapel

Pd. Ahozapaiko zeruan desira zaporea uzten dituzten arantzak, urak herrestatzen ditu.
Zorionak Txino.


 
An france cest mieu



Bartholomew-k zortzi urte zeramatzan Ignace D´Arreg disenatzailearentzat lana egiten.

Eskoriatzan jaiotako Bartolo-k, Bartholomew izena hartu zuen Legazpiko Iñaxio Arregi ezagutu ondoren, disenatzaile onak izena frantzesa izan behar zuelaz, Iñaki-k Bartolo kobentzitu eta gero.
Bartolo-k biologia ikasketak burutu ondoren ez zuen bere burua edozein laborategitan ikusten, ospitale edo produktu kimikoak lantzen dituzten enpresa hoeitako batean, bere kuriositatea eta jakinminak bultzatuta ikerketaren mundua zuen helburu. Era hortara heldu zen Iñaxio-ren lantaldeko ikerkuntza buru izatera.

Iñaxio-k bere jaioterria utzi eta Bartzelona-n egin zituen moda eta diseinu ikasketak. Beka baten bitartez Milan-en egon zen diseinatzaile famatuenen tailerretan lanean, bere aldetik ikasten zuen bitartean. Gogor lan egin ondoren, azkenean Ignace izenarekin lokal bat hartu zuen Paris-ko aldirietan bere tailerra montatzeko asmotan. Haseera oso gogorra izan zen eta beste “etxe” batzuentzat lan egiten zuen bitartean, astia hartzen zuen bere diseinuak sortu eta gorpuzteko, kontaezinak ziren lotorduak erabiliz. Urte gutxitan bere espazioa Paris-ko erdialdean kokatua zuen, nahiz da oso entsutetsua ez izan, moda inguruan zenbiltzatenak bazuten bai honen berri. Paco Rabanne berria bezela aurkezten zuten enfant terriblea azaltzen zen gertakari kultural guztietan, prentsaurrekoak barne, beti ere bere burua ezaguna egiteko jomuga zuela burmuinetan, nahiz eta agerpen hoiek gustokoak ez izan.

Urteak ziren, hamar bat gutxi gora behara, Ignace-k material berriak frogatu nahi zituela, ordurarte erabilitakoen posibilitate guztiak xahututa zeudela pentsatuaz, ohial berriekin esperimentatze nahiean.
Bere ustetan kotoia, lihoa, zeta eta ezagunak ziren ohial guztiekin, egitekoak eginak zeuden, ezer gutxi geratzen zen asmatzeko, material eta merkatu berriak izanik bere helburu, erabateko aldaketa emateko asmotan hain errepikagarria zitzaion mundu hartan egin zituen berritzeko saiakera guztiak.

Gutxira, Bartolo ezagutu zuen Paris-ko modako Pub batean. Bartolo oporraldian zegoen eta Kitty bere neskalagunaren bitartez, hau Vogue-ko erredakzioko burua, tragu batzu hartzen ari ziren bitartean suertatu zen beraien topaketa. Ignace-k bere azken urteetako bilaketaren berri eman zion, azken urte haietan Thomas Robert Malthus eta Darwin-ek idatzitako testuak estudiatu zituela goitik behera eta hura frogatzeko ideia bat zuela azaldu zion ahozabal zegoen Bartholomew-ri. Orduan jakin zuen Ignace-k Bartholomew-ren ametsez eta handinahikeriaz. Espezieen transmutazioa. Zetarra.

-Ederto, zu zara nik behar dudana.-pentsatu eta esan zuen Ignace-k.

Zetarra-ren bizikera, elikadura, ohiturak eta ugalketa ondo baino hobeto aztertu ondoren, teoriatik praktikara habiatu ziren.
Kalitate oneneko zeta lortzeko, harren elikadura zen garrantsitsuena, horrexegatik biltegi bezela erabiltzen zuten Paris-ko aldirietako tailerra, masusta zuhaixkarte bilakatu zen. Moeta guztietako masustak landatu zituzten azkenean beraien ikerlanen arabera, onena garatu arte. Harra hauen espeziean bereziki, zer hosto moeta jan halako zeta ematen zuten, eta azken finean hori zen Ignace-n helburua, kalitate oneneko zeta lortzea.

Lehen parteko froga guztiak pasa ondoren, prozesuko bigarren zatiarekin hasi ziren.

Martxelo, Bartoloren anaia.


Hiru urte beranduago…


Vogue-ko titularra. “Parisko moda azokan Ignac D´Arreg L´Enfant Terrible”.

Modak ,kulturak eta abangoardiak bat egin dute, egun hauetan ikusi izan dugun bezala. Gorputza estaltzeko beharra abiagune hartzen den arren, luze gabe estetikaren kontzeptua agertzen da, biluziari ihes egitea gustu onez eta besteengan atsegina pizteko helburua harturik. Aurkikuntzen garaietan ehunak funtsezko bihurtu ziren: zetaren bidea eta lihoarena dira horren bi adibide. Baina egun hauetan ikusi dugunaren arabera aurrerapausua galanta eman da ehuna fabrikatzerako orduan eta aurrerapausu horrek izen bat du, Ignac D´Arreg disenatzailea.

Beronek arkitektura-lana egin du: non egin pintza, non ebaketa; horri erantsi behar zaio erabili duen ehun berria eta abangoardista maisuki maneiatzea eta bolumen berriez gorpuztea. Azken finean ARTE-LANA.


Vogue aldizkariko erredakzio burua.
Catherine.

Arazoa hor nonbait, objetibotasuna galdu eta begiak itxita, zerbait azaltzen dugunean gertatzen den moduan, alde batetik, Catherine-k (lagunentzat Kitty) nahiz eta arte-lana goraipatu, ez du ezer esaten bere ezkoneba den Bartoloz eta ezta honek Martxelo-ri azken urteetan luzatu dion zigorraz, masusta hostoak eta larrosa petaloez egindako dieta jatea. Ezta ere bere (Kitty-ren) Martxelok jasan behar izan dituen beherakoak eta heste krisialdiak.
Eta are gutxiago, agertzen ez den argazkian Moda pase hartan zegoen jende guztiak Ignace-n jantzia atera zutenean, eskuak berehala sudur eta ahoetara nola eraman zituzten.

Baina objetibotasunak alde batera utzita eta orain menta izanik dietako produktu berria, ba hori, ea azken finean After Eight bat suertatzen zaigun guztioi, hau da, txokolatea eta menta.

John Whitechapel

Pd. Bone appetit.
 
Art Revolution


- Badakit zaila dela ulertu eta onartzea Argiñe, baina bi urte hauetan aurrerapausu handiak egin dituzu. -esan zion terapeutak.

- Handiak? Gaur da eguna, astean bi alditan zugana etorrita, oraindik krisiak ditudala.-izan zen Argiñe-ren erantzuna.

- Bai eta ez da erreza, baina kontutan izan zuk zure aldetik arazoari aurre egin nahi izan diozula eta hori garrantzitsuena dela.

- Arazoa dagoela konziente izan? hori al da aurre egitea?

- Zati handi batean bai, gainera maskara jartzeari utzi zenion, ez?

- Bai, baina lotsagatik beste edozergatik baino. Lotsagarriagoa zen maskararekin aritzea, gabe baino.

- Beste puntu bat zure alde.

Guggenhein museoak bere bigarren eraikina zabaldu zuenetik Argiñe izan zen bertako arduraduna, beti ere, Thomas Krens arduradun nagusiaren gidalerropean.
Hamaika alditan eskatu zion Thomas-i museo printzipalean beste lan postu bat, nahiz eta zuzendaritzatik kanpo izan, baina Thomas-ek argi zuen Argiñe balio handiko profesional bat zela eta bigarren Guggenheimean nahi zuela. Hau zen Argiñek jasotzen zuen erantzun bakarra. Beste egoera baten akaso lausengarria litzateke erantzuna, baina kasu hartan Argiñek zigor bezela jasotzen zuen.

Frank O. Gehryk diseinatutako edifizioa, bere garairako, oso aurrerakoia zen erabili zituen materialegatik eta eraikinak zuen formagatik baina bigarrena ere ez zen makala. Frankek aukera eman zion ordurarte diseinu munduan ibilitako Etiami, nahiz eta ordurarte Etiamek arkitektura mundua ikutu gabe izan. Etiam gurtzapeneko artista bihurtu zen ideia aurkeztu, berau onartu eta azkenik bere artelanaren ateak ireki zituzten lehenengo egunetik. Bere hitzetan askatasuna adierazi nahi zuen, minimalismoa, sinpletasuna eta argia izan ziren helburua lortzeko herramintak. Eraikina goitik behera, ezkerretik eskubira, bere osotasunean, kristal eta beiraz eginda zegoen.

Argiñe dieta eta elikaduran espezializatutako mediku batekin aritu zen, bere metabolismoa aldatu nahiean. Hiru krisi jasatzen zituen egunero. Larregi berarentzat.
Medikuaren esanetan, jende asko zegoen bere egoeran egoteagatik edozer emango zuena, zorionekoa zela, baina Argiñeren elikadura ohiturak hain gordin aldatuta zaudela jakitean (arroza bihurtu zen bere bizitzako oxigeno eta zentrua) medikuak berak jarri zuen Argiñe terapeutarekin kontaktuan ezer ezin zuela egin ikustean. Kasu oso zaila bait zen.

Trinnn!-iratzargailua-, goizeko seirak, ohetik altxatu, sukaldera joan eta bete bete zegoen arroz katilua jaten zuen irratiko eguneroko berriak entzuten zituen bitartean. Gosaldu ondoren zigarro bat piztu ea horrela barruak pizten zituen eta komunera joaten zen. Ezer ere ez.
Dutxa bat hartu eta zazpietarako egunero hartzen zuen autobuserantz bultzatzen zuen bere gorputza, egunero autobuses eramaten zuen gidaria, eguneroko aurpegiak, eguneroko deserosotasuna. Egunero hiru krisi. Eta lehena beti goizeko bederatziretan.

Bere geltokira heldu eta Guggenheim-eko bere bulegorantz zuzentzen zituen bere pausoak, buruan etortzear zegoen krisia zuelarik. Buelta eta buelta.

Bulegoan zegoela, bere mahaiko paperak eta mailak errepasatzen zituen baina Sonia, bere idazkaria, etortzen zenerako bere krisietako oroitzapenetan murgildurik egoten zen eta Soniak berak atera behar izaten zuen buruarinalditik.

-Ondo al zaude Argiñe?

Bederatziak bost gutxiago, jadanik lehen sintomak sentitzen zituen, bazekien bazetorrela eta horren aurka ezer egiterik ez zegoela. Mahai ondoko motxila handia hartu, bertatik amak jositako hondartza-zakua atera eta lurrera begira beti han joaten zen eraikin hartan bere bulegoa eta kafetegia artean zegoen emakumezkoen komunerantz.

Komunean sartu eta krisketarik gabeko- zertarako krisketa galdetzen zion bere buruari- atea itxi ondoren, ondartza-zakua atera, burutik sartu eta jantzi egiten zuen. Prakak jeitsi eta komunean jartzen zen.

Eguneroko lehen krisia. Bata bederatziretan, bigarrena ordubatetan eta hirugarrena seietan.

Orduan hasten ziren komeriak, pasabidetik zioan Xabierek agurtzen zuenean edo eta kafetegiko barrako eserlekuetan, museoko ateak iriki aurretik lankideak gosaltzen zeudela, gehienak eskuaz agurtu edo eta “gero egongo gara” seinua egiten ziotenean. Eta guzti hori pusker zarata artean.

Argiñe ezin zen egoera hortara ez ohitu eta ezta ere egokitu.

Gaur da eguna, santututako Etiam gorroto duela. Ez da ezer pertsonala baina gorroto du bere minimalismoa, bere sinpletasuna eta bere argitasunaren kontu hostia hori. “Joder kristala eta beira, joder…”. Ez ditu ezta ere gustoko museoko garbiketa lanean aritzen diren langileak beraien ondo lan egiteko apeta eta arretagatik. “Zergatik ez dira narrazak izango den dena opako bihurtu arte?”

Terapeutak esaten zioenez, Argiñek barruan zuen “malaletxe” guztia atera behar zuen eta horrexegatik eguna bukatu ondoren Argiñe etxera joaten denean hogei bat minutu ematen ditu geziak botatzen.
Bere gelako zuloz jositako paretean du bere jopuntua edo diana.
José Coronado.
¿José Coronado?

Argiñe-k arazoak ditu, argi dago.

John Whitechapel
 
Happy Birthday



Evak, urtebetetze prestaketak pertsonalki eraman zituen.

Jean Pierre zen jairako prestatzen ari zen bitxietatik pizgarriena eta kitzikagarriena. Parisko artista hau, modakoa Parisen, oso ezaguna zen bere aldrebeskeriegatik eta performance-egatik, eta horrexegatik aukeratu zuen gure Eva-k (artistaren kalterako). Hotel Ambassador-en elkartu ziren Eva eta Jean Pierre jai aurretik izan ziren aldi bakarrean (nahiz eta egunean bertan Fritz-en bisita izan bere Montmartre-ko alokairuan zuen gelan). Bertan Eva-k detaile guztiak azaldu zizkion, hau da, berak zer nahi zuen eta nola nahi zuen, Jean Pierre-i aukera bat bera ere eman gabe.
Jean Pierre-k bilera ondorengo egunak, jairartekoak noski, ez zituen oso alai bizi, beldurra izan zen, ordurarte ezezaguna zitzaiona, laguna. Bueno hori eta Fritz-en bisitaren ondorioz, herren ibiltzeak ematen zion mina.

Adolf-ek beti esaten zuen zorionekoa zela emakume perfektua zuelako, Eva-ren gorputza eta izakera, eta Ilse-ren begiak, bi hauekin bat egitean.
Ilse, Eva-ren ahizpa zenak, sekula eta inon ikusi diren begirik ederrenak zituen, esmeraldak bezain berde eta trinkoak. Adolf-ek orduak pasatzen zituen Ilse-rekin, begi haien sakonera begira, bere arasoetatik ihes egin nahi zuenean. Bata bestearen parean jartzen ziren elkarri begira eta orduak pasatzen zituzten hitz bat bera ere esan gabe. Adolf-en menpekoek bazekiten Ilse-rekin zegoenean arriskutxua zela, halakoetan, Fuhrer-ari zuzentzea. Guztiak Eva ezezik. Eva-k gustokoa zuen, ahizpa eta Adolf elkarri begira jartzen zirenean, beraien inguruan jarri eta modako aldizkarietako argazkiak ikustea, hain zen lasaigarria berarentzat.

Jaiaren bezperan jaso zuen Evak Adolf-i oparitzeko hainbeste lan emandako bohemiako kristalez egindako kabiar ontzia. Hiru aste, eta lau hileta, behar izan zituzten kristal lantegiko langileek arrain ontzi bat bezain handia zen kristalezko artelana garaiz bukatzeko.

Jai egunaren goizean, Eva-k Jean Pierre deitu zuen bere gelara Lichtenburg-eko gazteluan.
Jean Pierre, Fritz-en eskutik, Evaren gelara zuzendua izan zen. Gelan sartu eta Fritz-ek egongelan jarrita itxaroteko agindua eman zion. Fritz-gelatik atera zenetik bost bat minututara, Eva agertu zen bainu gelatik ateratzen, biluzik eta bustita, beraren ostean bi zakur handi zituela.

-Egunon Jean Pierre.
-Bonjour Mein Frau.
-Ahhh, zeinen gustoko dudan Frantsesa ! Bueno, eta? dena prest eta argi al duzu?
-Bai Mein Frau- esan zuen hitzak eztarritik atera ezin zituela.
-Oso ondo. Zoaz orduan eta egin Fuhrer-a zoriontsua-erantzun zion txakurretako batek metalezko hanka usaitzen zion bitartean.

Lichtenburg-ko gaztelua goitik behera apaindu zuten, gurutze gamatuak, alfonbra gorriak, Italiako Benito-k eliza esberdinetan konfiskatutako kandelairuak, kandelaz josiak. Aparta, benetan aparta.
Gazteluko areto nagusia jendez lepo zegoen, inguru guztietatik etorritako gonbidatuez beteta, nahiz eta gehienak Alemanak eta militarrak izan, baziren bestelako gonbidatuak ere.

Den dena Eva-k programatutakoaren arabera zihoan. Lehenengo, eta ordubeteko atzerapenaz, gonbidatu guztiak gazteluko sarrerako aretoan zeudela Adolf-ek bere burua azaldu zuen Eva besotik helduta zuela lehen solairuko eskilara muturrean. Berrehun eta berrogeitamar eskilara jeitsi zituzten gonbidatuen ohiuteriaren artean.
-Gora Furher-a!-zioten denak ahots batean.
Hortik aurrera, gertakizun hoiek izan ohi diren modukoak, izan zen dena, koktela, brindisak, jantziak, bitxiak, eta nola ez, guztiek Fuhrer-ak beraiekiko (bakoitzarengan) ea preferentziarik azaltzen zuenaren seinalearen zai, areto guztia adurra zerioten lausengariz betea zegoelarik.

Halako batean txalo hots bat entzun zen eta jende guztia ixil ixilik geratu zen. Akaso beste leku edo egoera batean ixilarazte prozezua luzeagoa litzateke, baina ez Eva-k Fuhrer-arentzat antolatutako jai batean. Hotzikarak eragiten zituen ixiltasun ankerra, Eva-ren ahots goxoaz apurturik:

- Mein liebe, horra hor nire oparia zuretzat.-keinu bat egin eta jende artetik Jean Pierre agertu zen.
Jean Pierre aretoan zegoen piano zuri batera igo eta esan zuen ozenki:
-Begi ederrenak nahi ditut.
Jendea urduri, ez zen ausartu ere egin pentsatzen zuena ahopean ondokoari azaltzen, baina ideia bakar bat zen aretoan nagusi:
-Ni ez.
Halako batean, jendea bi multzotan banatzen hasi zen, norbait zetorren Jean Pierre-engana, jende taldea bitan banantzen, errekak urbazterrak banatzen dituen bezela.
Eva eta Ilse. Ilse eta Eva. Biak irrifartsu.

Jean Pierre ordurako pianotik jeitsia zen, Eva-k Ilse eta Jean Pierre bata bestearen parean utzi zituen , bera alde batera jarri zelarik.

Jean Pierre-k greziar antzerkilarien moduan, keinu exageratuetaz baliatuz, gora begiratu, eskuak altxatu zituen zabal zabalik Jainkoen laguntza eske balego bezalatxu eta halako batean esan zuen:
-Eman Jainkoari Jainkoarenak, Cesar-i Cesar-enak eta Fuhrer-ari Fuhrer-arenak.
Bapatean argia itzali zen eta emakume oihu garratx bat entzun zen.
Segundu gutxi haiek, luze egin zitzaizkien han inguruan zeuden guztiei, are gehiago zer gertatzen zen ez zekitela eta beldurra txistu formatoan irensten saiatzen zirelarik. Iluntasunean Jean Pierre eta Ilse-ren inguruan zeudenak mugimendua somatu zuten, norbait beraien artean zebilen zerbait mugitzen eta likidotan zerbait murgiltzen arituko balira zenbiltzan. Luzeegia zen egotaldia gauza onerako. Kolonia eta perfume usaiak, ordurako izerdi usaiekin bat eginik zeuden.

Argia bueltatu zenean, Jean Pierre lehengo lekuan zegoen eta aurreko posean jarraitzen zuen, eskuak gorantza zituela. Ilse ez zegoen eta Jean Pierre-n ondoan bi ontzi zeuden, bata erliebez eta ehiza pasarteak irudikatzen zituen kristalezko bitxia eta bestea beltza, likido gorri bat zirudienaz betea.
Fritz-ek aretoa utzi zuen gorriztatutako toalla txuri batzu eskuetan zituela.

Besoak altu zituela, poliki poliki jeitsi egin zituen, itzalaldia gertatu zen unean, Fritz-ek jarri zion kristalezko ontzirantz eskua buztiak luzatuz. Kristalezko ontzia izotz koxkorrez betea zegoen eta han ezarri zituen gorantz begira esmeralda berdeak.

Eva ontzira hurbildu zen eta kristalezko ontzia,oinarri bezela zuen gurpildun karrotxoaz baliatuz, Fuhrer-arengana zuzendu zuen parean suertatu arte.
-Hemen duzu nire oparia maitea!
Fuhrer-ari begiak busti zitzaizkion eta ezer esan gabe Eva-ri bekokian muxu eman zion.

Jean Pierre artistaz ezer gutxi jakin izanda arrezkero, jaia ondoren Eva-ren gelatik pasa zela eta Eva-ren bi dogo alemaniarren sukaldari pertsonalak astebeteko oporrak hartu zituela Eva-ren aginduz.

Ilse-k bizitza soziala alde batera utzi eta garai hartan susmagarritzat hartu zuten erlazio berezi bat hasi zuen labrador deritzon txakur hoietako batekin. Leku guztietara eramaten zuen eta bere gelan egiten zuen lo. "Nire begiak dira" esanaz sahiatu zen zurrumurruak ixilarazten.

Eva, Adolf-ek Frantzia indarrez hartzeko erabakia hartu aurretik, eta ez Ruhr eta Sarreko arroak Frantziarren eskuetan zeudelako, ez, zeren eta Jean Pierre-kin izandakoa eta gero, Frantses guztiak gorrotatzen zituelako, Frantziar erriberan egun batzu pasatzera joan zen.
Gustokoa zuen oso, Hoteleko bere gelako terrazan, Fritz-en arduran geratu zen kristalezko izotz gordailuaz koktelak edatea.
-Ummm, izotz askorekin Fritz, izotz askorekin-etzaulkian etzaten zen bitartean.
-Bai Mein Frau.
-Ilse botatzen dut faltan, aspaldian ez nau ez ikusi, ez bisitatu.-esan zuen begiak itxiaz eguzkitan zegoela.
-Bai Mein Frau.-esan zuen Fritz-ek, izotza puxkak kontu handiarekin hartuaz, esmeralda berdeak hartzen ez zituela ziurtatuz eta berauek fresko manten zitezen leku aproposean egokituz Bohemiako kristalezko artelan hartan.

John Whitechapel



 
Whitechapel´s back


Tira, kostata baina azkenean hemen naiz berriro.
Egia esan, asti gutxi dut orain momentuan baina bi gauzatxo besterik ez. Alde batetik berriro ere gogor ekiteko gogoaz etorri naizela, indarberrituta, eta bestetik, nire kontatzeko moduak, akaso ez direnez aproposenak (lagun batek dixit), Etiam-en eskuetan utzi dut gure abenturen kontaketak (geek-a, diseñatzailea, argazkilaria, bueno, gauza asko eta onak buru bakar batentzako).
Bertan izango dituzue fin fin kontata gure abenturak.

Hor ezkerretara duzuen Etiamen duzue aukera.

Beraz, txintxoak izan (ez) zaretelakoan eta dena ondo dagoelakoan, zuen zerbitzari den hau,

John Whitechapel