Too many heads

- Itxoin momentu bat, komunera joan behar dut eta.
Ohetik altxatu eta gela ondoko komunera abiatu zen Iker ziztu bizian.
- Zer demontre gertatzen zaizu?
Erantzunik ez.
- Ez nirekin gero tontakerietan ibili ehhh! Ea zer gertatzen den galdetu dut!
- Ez dudala nahi.
- Nola ez duzula nahi! Noizdanik hartzen dituzu zuk erabakiak?
- Greban jartzea erabaki dut.
- Jainko maitea! Zu burutik jota zaude!
- Oraintxe esan dituzu hitz magikoak, buruari hainbeste buelta emateaz nazkatuta nago, beti gora, behera, hemen, han....
- Joder, joder…
- Baita…
- Entzun, ondo entzun, orain ez nago lerdokeriak entzuteko gogoarekin, betebehar bat dugu eta ondo egingo dugu gainera.
- Nik behintzat ez dut parte hartuko.
- Baina baina…
- Esan dizut greban nagoela eta negoziatu artean, ba hori, jai duzula.
- Ezin didazu hori egin.
- Erabakia hartua dago, hortik aurrera zuk zeuk erabaki.
- Baina ez al duzu ulertzen itxaroten dagoela?
- Bost axola. Nik ere dexente denbora daramat nire eskubideak lortu nahiean, sentimentuak ditut eta gaur arte ezer ere ez. Sekula ez didazu eman aukeratzeko posibilitaterik.
- Bueno, lasaitu gaitezen…
- Ni lasai nago.
- Hortxe dago arazoa.
- Lasaitzeko esan didazu eta lasai nagoela esan dut besterik ez.
- Ez niri barrabilak ikutu gero ehh! pronto txarra daukat eta.
- Jajaja… ez barrabilak ikutzeko… jajajaja…
- Bueno, ulertu duzu esan nahi dudana
Tok tok! Entzun zen kanpoaldetik norbait atejoka.
- Ondo al zaude Iker? norekin ari zara?
- Lasai, kantuan ari naiz, minutu bat eta hortxe naukazu.
- Tira atera gaitezen.
- Nik ez dut ateratzeko pegarik baina jakin dezazula nirekin gaur jai duzula.
- Baina zer pentsatuko du?
- Benetan esatea nahi duzu pentsatuko duena? Seguraski ez duzula…
- Aski da. Zugatik egin dudan guztia egin eta gero.
- Nola?
- Nork eraman izan zaitu medikura gaixo izan zaren guztietan?
- Putakume halakoa! mekaguenlaletxe! Nork eragin dizkit izan ditudan guztiak?
- Bueno, egia esan, ez da nire errua izan bakarrik...
- Ia!
- Zer jakin behar nuen ba nik? Ordutik ez zaizu sekula jantzirik falta izan.
- Pasatakoak eta gero, ez janzteko moduan.
- Benga txapeldun, puntu puntuan daukagu eta!
- Ez txapeldun, ez txapelik gabe, amaitu dira komeriak.
- Hau errebelioa da eta sustraitik moztuko dut.
- Zuk zeuk ikusi, badakizu zer dioen esaera zaharrak: Zenbat buru, hainbat aburu.
- Utzi lelokeriak esateari, bestela…
- Bestela zer? mehatxuak niri? Ongi da, zergatik ez duzu bizar-xafla hartzen eta behingoz bukatzen?
Komuneko armairua zabaldu eta bizar-xafla hartu zuen eskuan.
- Zertan ari zara?
- Zure esanak betetzeko asmotan ari naiz. -eskubiko eskuaz bridatzen zuen bitartean, ezkerraz bizar-xafla hurbilduz joan zitzaion.
- Ez zara gai izango?
- Haragirik ematen ez duen txerria hobe akatu.
- Elkarrekin daramagun denbora guztia eta gero, ez al duzu kupidarik izango?
Bixar-xafla pare pareraino jeitsi zuen eta…
-Ezzzzzzzzzzz!
- Zer gertatzen da hor barruan? -entzun zen kanpotik.
Ixilunea.
- Benetan, kezkatzen ari naiz eta sartu egingo naiz, hau ez da normala. Atera hor barrutik edo banoa!
Halako batean atea zabaldu zen eta Iker atera zen. Ane, aho zabalik geratu zen Ikerren hankatartetik begirada altxatu ezinik.
- Baina, baina… zer da hori? -esan zuen Anek.
- Zu ikusteaz poztu egiten dela nire txapelduna, besterik ez. -erantzun zuen Ikerrek zakila belauntzi bateko mastila bezain tente arro eta handia zuela.
John Whitechapel
Pd. Iker-en laguntxoari txikitan amonak kopla hau botatzen zion:
Ai pitilin pitilin
pitilin maite
ez haiz sartuko
ezkondu arte





