logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
Eat, drink and be merry (for tomorrow we die)


Atzo afaria izan (ge)nuen.

Urtebete pasa da Conchal-eko hondartzetan ibili nintzela. Garai ederrak benetan are zuridun paradisu hartan. Ia ia ahaztua nuen atzorarte zeinen gozagarria egin zitzaidan egonaldia bertan eta zenbat “opari” ekarri nituen bertatik…

Ordutik jantzi gabe nituen sandalia handi batzuk jarri nituen atzokoan.

Goizean goiz lanera joan aurretik, komunetik pasa, dutxa freskagarri bat, gosari eder bat, zigarro bat piztu eta iragarkietan bezelaxe atera nintzen etxetik beharrera (egunero dut sentsazio hori atarira heltzen naizenerarte, dena iragarki baten moduan doakidala, garbi, txukun, tripa betea eta zigarrotxo bat. Gero han hasten dira komeriak, euria ari du, edo ez dut kotxea non utzi dudan gogoratzen….iragarkietako magia apurtuaz).

Ez nintzen ohartu eguerdirarte sandalia hoiek oinak izerdi arazi egiten zidatela, nahiz eta irekiak izan, ez dakit ba, narruzko zintak zabalegiak direlako edo, baina oinak busti bustiak izan nituen eguerditik aurrera egun guztian zehar.

Egia esan usaia dela eta ez nintzen larregi kezkatu, nahiz eta banketxe bateko ofizinan lan egin, konturatu nintzanerako usai apur bat somatzen zela, banketxe ondoan dagoen janari dendan frantziar gazta zati bat erosi nuen eta gosea asetzen nuen bitartean, beti ere bezeroen aurrean, eskusa ederra iruditu zitzaidan usaia justifikatzeko. Birritan ia ia jauzi egin nintzen, oinen bustiaren bustiaz laban egiten zidaten oinetakoak nahiz eta lotuak izan, baina hortan ere ez nuen arazo handirik izan zeren nork jango luke gazta zati bat ardo tragoxka bat gabe?. Ardoa erosi nuen gazta zatiarekin batera.

Eguna elegante joan zitzaidala esan dezaket, arazo txikiren bat ezik baina dena kontrolpean eta gainera bazkaldu ondoren zoriontsu egin ninduen dei bat jaso nuen.

-Aupa John, zer moduz?-galdetu zidan Oxi-k.
-Ondo esan beharko, egia esan liatu xamar…
-Ez naiz luzatuko, zer moduz geroko geratzen bagara gurean afaltzeko?
-Gaur?-erantzun nion nik.
-Bai, Atrasku-an geratu, trago bat hartu eta Grezi, Robin eta laurak gurean afalduko dugu.
-Primeran, pare bat enkargu egin eta han izango naiz puntu puntuan.

Lanetik atera, enkarguak egin eta han joan nintzen Atrasku-ra tragutxo bat hartzera.

Oxi eta Robin-en etxeko atea zabaldu ondoren nire oinetako “arazoa” gogoratu nuen eta besteek afaria prestatzen hasi ziren bitartean ni komunera joan nintzen.
Sandaliak kendu eta oinetan kriston pasta nuela ohartu nintzen. Hatza luzatu eta orduan konturatu nintzen garbitu gabeko sandalietan itsatsiriko oporretatik ekarritako are piloak, nire izerdiarekin nahastean morokil hura sortu zutela.

-Mekaguenlaletxe.-pentsatu nuen.

Alde batera begira, bestera, han aritu nintzen azazkalak limatzeko makilatxoa ikusi nuen arte.
Grifo ondoan zegoen xaboi ontzitik xaboia kendu eta xaboi ontzian limaz kentzen nuena bertan jartzen hasi nintzen. Egia esan ez zitzaidan zaila egin mortero hura kentzea zeren lima pasatzen nuen einean masa desitxuratuak kroketa itxura hartzen zuen, edur bolak edurra batzen duenean handitzen doan bezelatxu. Ez dakit zenbat denbora eman nuen baina dexente izan zen, zeren ate joka etorri zitzaidan Grezi, ea luzerako nuen galdetzen. - Arraultza erruten nagoela pentsatuko du.- pentsatu nuen nire baitan.

-Oraintxe ateratzen naiz.

Azkenean oinei garbitu bat eman nien ur eta guzti eta oinutsik atera nintzen komunetik esku batean sandaliak nituela eta bestean xaboi ontzia bete betea eskutuan nuelarik.
Sukaldera iritsi eta Abba-ren Waterloo abestia entzuten zen, baina musikaz aparte, hura zen mahai aldea prestatu zutena lagunek, den dena jakiz beterik, patea, entsalada mixtoa, azaburu batzu, atuna, pipertxo batzu, benetan ikusgarria.

Jartzear nengoenean nire telefonoaren soinua ezagutu eta lurrean sandaliak utzita telefonoa erantzutera joan nintzen.

Etiam zen astebururako plana lotzeko asmotan, jazzaldia hastear zegoela, Maceo Parker zetorrela eta ea gaur joateko asmoa geneukan galdetzen. Dena lotu eta gaurko geratu ginen.
Sukaldera nindoala xaboi ontzia eskuartean ez nuela konturatu nintzen.

-Non demontre utzi dut?

Sukaldeko atarian zur eta lur geratu nintzen nire lagunak tomatea nire pastarekin igurtzen zutela ikustean. Igurtzi eta jan.

-Ez nuen gogoratzen igurtzeko gazta hau zeukagunik Oxi, ederra dago benetan.-esan zuen Robin-ek.
-Nik ekarri dut.- esan nuen esaten ari nintzana larregi pentsatu gabe.


Egia esan atzoko afariko arrakasta ikusirik, datorren astean hilabeteroko kuadrilako afarirako aste guztian zehar ez ditut sandaliak kendu ere egingo, nahiz eta horrek dutxatik oso hurbil ez ibiltzea suposatzen duen.

God bless Abba, the croquets and all KIND of cheeses in the world.

John Whitechapel

Pd: Ahh…God bless all the iron rich diets too…of course.



 
Song for a computer



Whoa-oa-oa! I feel good, I knew that I would, now
I feel good, I knew that I would, now
So good, so good, I got you

Whoa! I feel nice, like sugar and spice
I feel nice, like sugar and spice
So nice, so nice, I got you

{ sax, two licks to bridge }

When I hold you in my arms
I know that I can't do no wrong
and when I hold you in my arms
My love won't do you no harm

and I feel nice, like sugar and spice
I feel nice, like sugar and spice
So nice, so nice, I got you

{ sax, two licks to bridge }

When I hold you in my arms
I know that I can't do no wrong
and when I hold you in my arms
My love can't do me no harm

and I feel nice, like sugar and spice
I feel nice, like sugar and spice
So nice, so nice, well I got you

Whoa! I feel good, I knew that I would, now
I feel good, I knew that I would
So good, so good, 'cause I got you
So good, so good, 'cause I got you
So good, so good, 'cause I got you

Have a fantastic weekend.

John Whitechapel
 
The eye of the beholder


-El siguiente!
-Ni!-esan zuen Pedro-k eskua instintiboki altxatuz. Bi ordu pasa zeramatzan zai eta hori hitzordua aurretik hartua zuela.
-Y bien?
-Tira, ba… lan eske nator.
-Ondo da, lana aurreratzearren, galdera batzu egingo dizkizut eta gero zure datuak, izena, helbidea e.a. honako inprimakian beteko dituzu.-esan zion funtzionariak paper mordo bat luzatuaz Pedro-ri.
-Bale.
-Bueno, esperientziarik? Zerbaitetan aritu zara lanean azken denboraldian?
-Bai noski, urteak daramatzat…bueno neramatzan, atezain lanetan.
-Atezaina? Ez al zara apur bat nagusia hortarako? Ez txarrera hartu baina…
-Ez lasai, urte asko eman ditut eta trebea naiz lanean.
-Baina …demagun adibidez diskoteka batean lantxo bat aurkitzen dizugula eta arazoren bat suertatzen dela, ez dut uste zuk perfilik onena duzunik, barkatu berriz baina ez zaitut zu burrukan dauden bi nazkante banantzen ikusten…
-Bueno, egia esan ez naiz sekula diskoteketan aritu. Nire lana harrera lana zen, bueno harrera eta kokapena.
-Hotel batean akaso?
-Tira, hotela hotela ez zen baina hotela balitz bezela funtzionatzen zuen.
-Bale. Lanpostu finkoa zen?
-Bai, lehen egoten ziren lan tipokoa. Ustetan betirako, baina gauzak aldatu direnez…
-Ia, krisi ekonomikoa.
-Hala da, ahotik kendu didazu.
-Eta enpresa itxi egin zuten?
-Ez, itxi ez, baina erregulazio bat eman da.
-Klaro, saltzea zaila, diru laguntza gutxi eta banketxeek ere ez dute laguntzen, kredituak eta…
-Hoiek dira txarrenak, hoien erruz nago ni hemen.
-Dirua eskatu zenien?
-Dirua? dirua ez, lana.
-Bankuari?
-Noski, beraiek kendu didate lana.
-Zorrak zenituen? ez dut ondo ulertzen.
-Ez ez, zorrik ez. Erreza da azaltzen. Beti joan zaigu ondo gure negozioan, hau da, bezerorik ez zitzaigun falta etxebizitzen prezioa goraka hasi zenerarte. Prezioak goraka egiten zuten einean jendeak orduan eta kreditu handiagoak eskatzen zituzten eta bankuarekiko menpekotasuna orduan eta handiagoa zen.
-Bai, badakit lotsagarria dela baina oraindik ez dut ulertzen…
-Nik ez dut ideia handirik makroekonomiaz baina erreza da azaltzen. Etxebizitzen prezioen gorakadak kredituen eskaerak igo zituen eta gaur ere berdintsu dago, baina ez hori bakarrik, epeak ere gero eta luzeagoak dira, gehiengoaren bizitza osoa hipotekatuz.
-Mmmm…segi, zeren oraindik galduta nabil.
-Ba hori, banketxeek bezeroak eskatutako kredituak ordaintzeko bizitza legea aldatu zuten beraien onurarako.
-Zertaz ari zara?
-Bizitza luzatzeaz.
-Ehh? (hau ez dago sano ganbaratik).-pentsatu zuen.
-Bankuek gaixo diren beraien bezeroak, kredituak ordaindu artean iraun bizi makinetara konektatzen dituzte. Lehen garai batean norberaren ordua heltzen zenean hil eta kito. Baina gaur egun ez, zorrak badituzu “konekzioa” praktikatzen dizue eta den dena ordainduta izan arte jai duzu.
-Uffff…
-Horrexegatik galdu nuen nik lana, guk betidanik aurreikuspen plan bat geneukan. Bagenekien nor eta noiz zetorren baina gaur egun ezinezkoa da.
-Joder…barkatu hitza baina…
-Lasai.
-Orduan…ez zara ba zu izango…?
-Bai, berori.
-Demontre!
-Eta orain bakarrik eta kalean.
-Eta zer da Markos delakoaz? ez zen zure laguntzailea?
-Hark arazoa somatu zuenerako Lazaro-rekin jarri zen kontaktuan eta berarekin dago orain.
-Lazaro, nik pentsatzen dudan Lazaro?
-Bai, Lazaro gaixotasun eta erreabilitazio kontuetan oso iaioa zenez, berak ere lehen aukera ikusi zuenean konpetentziara pasatu zen. Duela urteak Euskadiko Kutxa-ko aseguru departamentuko exekutibo erasokorrenetariko bat da.
-Bueno bueno…
-Eta? zerbait orduan niretzako?
-Tira, ez da exekutibo lana baina…utzi dei bat egiten…
-Ados.
Funtzionarioak telefonoa hartu eta deia egiten zuen bitartean ez zizkion harridura begiak Pedro-ri gainetik kentzen.
-Ama? si soy yo…si….si….una cosa, todavía os mandan de la parroquia la Milagrosa? Vale.
-Zer zerikusi du Ama Birjinak guzti hontan?- galdetu zuen Pedro-k.
-Zera okurritu zait. Ama eta bere auzokideak oso oso sinismenduank dira, etxez etxe Milagrosa pasatzen dute fededunen artean. Astebete egiten du Milagrosa-k etxe bakoitzean.
-Bai, ezagutzen dut ohitura hori.
-Ba, Milagrosa etxez etxe ibili eta bere imajina daraman kutxan dirua sartu beharrean, zu zeu etxez etxe joan zaitezke. Mantenua egina egongo litzateke fededunek emandakoarekin eta gainera etxetik atera aurretik kutxan sartu ohi duten dirua zuretzat izango litzateke, zure gastuetarako noski. Eta bestetik pentsa zer suposatuko lukeen beraientzat zu bezelako Santu gizona etxean izateak.
-Ahhh…ez da ideia txarra.
-Ehh..galdera bat.-esan zuen funtzionarioak.
-Bota.
-Ehhh…badakit adinduna zarela eta hori dena baina…ehhh…sexu abstinentziarena mantentzen duzu?
-Nola?-galdetu zuen Pedro-k aurpegian odol guztia konzentratu zitzaiola.
-Barkatu atrebentzia baina ama alarguna denez…ez dakit…nahiz eta Santua…gizona ere zara eta…
-Lasai, tori hau.-esan zuen bere jakako poltsikotik sobre bat atera eta funtzionariari luzatuaz.
-Zer da? ea ba..jaun agurgarria…mmm…azkenengoz gure kontsultan…sexua ezarri…errefusatze fisikoa…gutxienez urtebeteko abstinentzia…joder, noiz operatzen zaituzte orduan?
-Bi aste barru.
-Eta goiko guztiei…mozt…kentzen die…asuntoa?
-Hierarkian altu daudenak dira aingeru ez diren bakarrak.
-Eta besteak?
-Haseeran begiak itxita, gero denborarekin jarrera pasiboaz.