logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
It´s possible to do everything, but it´s easier to do NOTHING


Iraileko bigarren astea.

-Tira, eta zein da aurtengo froga mein Doktor?-galdetu zion Eva-k Stephan Balkenhol doktoreari, bere bi dogo alzaziar-ei txerrikiak izateko handiegiak ziren haragi puskak ematen zien bitartean.

Stepahn doktoreak, matekatika eta fisikan doktoratua zen honek, iraileko bukaerarako emaitza baten bila eman zituen azken hilabeteak. Iraileko froga.

Urtero antolatzen zuen Eva-k iraileko jaia. Hau iraileko azken egunean izaten zen eta beti ere froga leku desberdinetan antolatua izan zen erronkaren arabera.

Frogak beti desberdinak izaten ziren eta froga guztiak bezelaxe hauen helburua froga gainditzea izaten zen baina ezaugarri berezi batekin, frogan parte hartzen zutenen artean irabazle bakarra zegoen, hau da, irabazleak iraun-bizi egiten zuen hoietakoa zen froga hura. Beste parte hartzaileak ez. Era hortara bakoitzak onena ematen zuela eta saio bakoitzean bihotza eta burua 100% jartzen zutela pentsatzen zuen Eva-k eta horregatik horrela behar zuen izan.

- Nik uste aurten benetan gustokoa izango duzula bai froga eta baita kokapena ere.-erantzun zuen Stephan-ek haragia gurina moduan desegiten zeuden bi dogoei begirik kendu gabe.

-Hala espero dut, badakizu nire gonbidatuei onena eskeini nahi diedala eta oso zorrotza naizela kontu hoiekin.

-Ziur naiz gustokoa izango duzula.- esan zuen Stephan-ek oinen dardara ez nabaritzeko eskuan zuen azal irekitzekoa eskubarnean sartu zuenean.
(Min horrek esna eta adikor egotera bultzatzen zuen).

-Tira, ondo dakizun bezela gure Hitler maiteak Prusia bereganatzea nahi du eta huraxe aukeratu dut zure jairako eszenatoki bezela. Fürher-aren omenez, Prusiako hiri bat izango da frogaren testigu. Konigsberg.

-Ez dut sekula entzun.- esan zuen Eva-k kasu handiegi egin gabe entzundakoari.

-Beno, hiri hortan Pregel ibai gainetik zazpi zubi pasatzen dira Kneiphof uhartea hiri erdian geratzen delarik. Baina errexago mapa ikusita ulertuko duzu.

Eva ez zen gogo onez hurbildu, ordurartekoak ez bait zion ezer esaten.




-Asuntoa hau da, froga irabazteko zazpi zubietatik pasatzen den zirkuitoa egin behar dute. Logikoki zubi bakoitzetik behin bakarrik pasa daitezke. Erronka zazpi zubietatik behin pasatuz herritik pasiatzea da.

-Ahhh, zoragarria! zubi bakoitzetik behin igaro eta zazpi zubiak pasa behar dituzte…baina...ez da erreza izango ezta?-galdetu zuen ahurrek jartzen duten moduko begirada goxoa doktoreari luzatuz.

-Ez da erreza ez.


Irailak 30. Konigsberg-ko Unibertsitatea.

Eva-k agindu bezela froga eguerdiko 12 etan hasi zen. Lehiakideak zortzi ziren. Eva-k bere erreklutamendu sail berezitik aukeratuak guztiak.

Iraileko egun hartan eguraldia ederra zenez, frogaren jarraipena egiteko unibertsitateko jardinetan antolatu zuten picnic-a, kabiarra, untxi azukreztatua, ukondoa, saltxitak, zerbeza eta nola ez, Eva-k hainbeste maite zuen champagnea. Dena ezin hobea.
Jaia girotzeko Richar Wagner-en Lohengrin-en pertsonaia antzezteko Beniamino Gigli abeslari berbera ekarri zuten Italiatik.

Arratsaldeko 3 ak inguru Stepahn hurbildu zitzaion Eva-ri frogaren egoeraren berri ematera.

-Mein Frau! Mein Frau.- oharrarazi zion bere presentziaz Eva bere Fritz-etako batekin sexu jolasean zebilen bitartean.

-Bai Stepahn?-erantzun zion Eva-k Fritz alde batera baztertuz eta soinean soilik zeraman bere perladun lepokoaz zirkuloak marrazten zituela.

-Irabazle bat dugu! Irabazle bat dugu!.

-Ekartzazue niganan orduan!- agindu zion Evak.

Irabazlea Eva-rengana eraman zuten.

-Hemendik aurrera Fritz izango zara eta nire zuzeneko aginduak jasoko dituzu. Ez besterik.

-Bai mein Frau.- erantzun zuen buruan erramuzko koroa zeraman irabazle berriak.

-Hurbildu nigana.

Fritz berriak bazekien zer suposa zezakeen bilusik zegoen Eva-ri begiratzeak, horregatik denbora guztian bere begiez Eva-ren begirada jarraitu zuen, etenik gabe, Eva-tik 30 zentimetrotara geratu arte.

Eva-k orduan gorputza aurreratu eta Fritz-en begi siniskaitzei begiratuz:

-Atera mihia.

Eva-k Fritz-en mihia bere ahoan sartzekoak egiten ari zela, derrepente eskubiko eskuaz Fritz-i mihia moztuko zion guraizeak atera zituen eta zast.

-Fritz maitea, zu nire goardia pertsonalekoa izango zara.- buelta erdi eman zuen eta mihi zatia bi dogoei eman zien, baina haiek kasurik ez, nahikoa lan zuten ekarri berri zieten pieza handi harekin. Eta oraindik beste sei pieza astintzeko.

Bien bitartean Fritz-ek begiak zuloetatik ateratzear zituela, ahoa itxi eta odolaren goxoak emandako larriaz izkina batera joan zen. Bertan zegoela eta gertatutakoa sinisterik ez zuela, burura etorri zitzaion Eva-ren goardia pertsonalekoei hain identifikagarria zitzaien ixiltasuna. Jarrera martziala zelakoan bera, inozoa.




-Mein frau.- esan zuen doktoreak adeitasunez.

-Bai?
-Eh…moztu egingo dizkiogu?
-Ez gaur ez, gaur gauean nire logelan nahi dut. Bihar, bihar moztu.
Ez dut nahi nire goardia pertsonalekoak, ni ez nagoenean, beraien fusilak garbitzen ibitzerik. Akatu txakurra eta amorrua akatuko duzu, baina gaur gauean… txakurra nahi dut!

-Zure esanetara mein Frau.

John Whitechapel

Pd. Nola egin ote zuen? ummm...
 
By ear and eyes



Lehen ebakidura egin aurretik sabel biluzia aztertzen dut.

Nire buruari galdetzen diot ea bere azala dirudiena bezain leuna den (gustora egingo nuke hau eskularrurik gabe) baina tresnerian isladatutako lanpararen argiak nire egin beharrera bueltatzen nau. Zilborra eta ilez garbitutako sabelpean aukeratutako zonaldean, tresna eustarriraino sartzen dut (beti iruditu izan zait haragia hobeto eta errezago mozten dela tresnaren sorbatz edo ahoa erabiltzen bada).

Mozketa azkarra eta zehatza da. Momentuan izan gabe, segundu batzutara sentitzen du berak intrusioa eta odola ateratzen hasi aurretik garrasika hasten da. Horrek gogaitu egiten nau, baina ez hainbeste oihuegatik, ez, hori ez bait da nire arazoa, sabela nik nahi baino azkarrago zabaltzera bultzatzen nau. Horrexegatik.
Tresnaren ahoa oso luzea ez denez, mozketa egitean ez naiz barruetara heltzen eta horregatik bidea nire eskuez zabaldu behar dut.

Ez du jadanik garrasirik egiten, bakarrik bere etendako kexu itzaliak entzuten dira. Nola mugitzen den soma dezaket, lotuak dituen eskuak askatu nahiean eta burua altxatzeko gogoaz, bere abdomena babesteko senak bultzaturik baina ezin du, lotua, etzanda eta ni gainean nauka, bere altxorra geruzaz geruza urratzen dudan bitartean.

Nire eskuak bere barruetan sartu izan ditudanerako bere oihuak ixildu dira.
Benetan eskertzen dut zeren ez dut musikaz gozatu. Ez dago Barber-en adagioa disfrutatzerik aurikular bakar batetik, beste aurikularretik emakume baten garraxiak barruak zulatzen badituzu.

Biolinen hotsak gorantza egiten duten bitartean, berak bultza egiten du bere hesteak zauritik kanporantz bultzatu nahiean dabilela sumendi baten erupzioa balitz bezela, baina han naiz ni hesteak alde batera zabaltzen eta eusten, nire helburua den beste organua hartzeko.

Bisturiaz hasten dut azken mozketa baina berriro ere atzamar puntetaz lagundu beharrean aurkitzen dut nire burua, isurkari berdea eta odola borborka bait dago dena bustitzen. Aurpegiraino heltzen zait likido nahastea eta ezin dut ikusi. Besoa atzera ekartzen dut, beste eskuarekin dena heltzen dudan bitartean, aurpegia garbitu ahal izateko. Gutxienez orain ikusten dut.

Zauriak ume bat jan berri duen pizti zahar baten ahoa dirudi, hats beroa darion ahoa da.

Beste 5 zentimetro, beste 5 zentimetro gorantza, zilborrerantza eta lortuko dut.

Adagioa “in crescendo”.

Sabela urratua, puntuak nonahi, trapu odoleztatuak, likido berdea…

Goya-ren Saturno-ren jan jana datorkit burura edo eta Whitechapel barrutiko Jack edo eta…

-Plas plas.- entzuten da adagioa bukatu aurreko soinuen gainetik eta ni nire burutazioetatik ateraaz.

-Uaaahaahhhhhhhh.-negar konsolagaitza.

-Helena, hortxe duzu zure txikia, primeran dago.- esaten dio erizainak malko artean zoriontsuegia den ama berriari.


Bueno, gaurkoz bukatu dut. Dutxa bat hartu eta ea lanean hasi berri den eriazain horrekin zerbait egiterik dudan…


John Whitechapel

Pd: Cesareus-tik Zesar badugu eratorria, eman Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari, ilea besterik ez bada…
 
53rd festival, and love is in the air yet...



Johnny: Ezagututako zenbat gizon ahaztu dituzu?
Vienna: Zuk gogoratzen dituzun emakumeak beste.
Johnny: Ez joan!
Vienna: Ez naiz mugitu ere egin.
Johnny: Esaidazu atsegina den zerbait.
Vienna: Noski. Zer nahi duzu esatea?
Johnny: Gezurra. Gezurra esan. Urte guzti hauetan nire zai egon zarela esan. Gezurra esan.
Vienna: Urte guzti hauetan zure zai egon naiz.
Johnny: Bueltatu izan ez banintz, hilda zeundela esaidazu.
Vienna: Hilda nengoke bueltatu izan ez bazina.
Johnny: Nik maite zaitudan beste maite nauzula esaidazu.
Vienna: Zuk ni maite nauzun beste, maite zaitut oraindik.
Johnny: Eskerrikasko. Eskerrikasko bihotzez.

(Johnny Guitar)




Love is alive, love is a lie...love is rebellious and untamed...horrelakoa da...

Johnny GUITxApelR

 
Toxi, the avenger...


Toxi maitea:

Badakit eskutitz hau ez dela esan behar dizudana esateko bide edo erarik aproposena, baina epe luze batean elkar ikusi behar ez dugunez eta egoerak bultzaturik, beste aukerarik ez dut.
Telefonoz hitzegiteko koldarregia naiz, ezingo nuke zuzenean zure ahotsa jasan, mingarriegia izango litzateke eta esan bezela koldarregia naiz. Badakit e-mailez ere egin dezakedala baina honen beldur ere naiz, hain da azkarra. Barkatu.

Bi urte pasa dira Canberrara etorri nintzenetik. Nahiz eta kostata, poliki poliki etxetik kanpo egotera ohitu naiz, kultura berria, hizkuntza berria, dena berria. Baina esan bezela, ohitzeaz aparte, disfrutatzen ere ikasi dut (Australia herrialde handi eta aberatsa da maila hortan).
Egokitze eta disfrutatze prozesu hortan maitasunak ere izan du zerikusirik. Maitemindu egin naiz eta duela pare bat aste erlazio bat hasi dut bertako tipo batekin. Alan izeneko mutil bat.

Gogorra egiten zait guzti hontaz aritzea, are gehiago zuri aukerarik ere ematen ez dizudanean zeren ez dizut oneritzi eske idazten, dagoenaren berri emateko baizik. Sentitzen dut.

Badakit sentitzea ez dela nahikoa, baina zer egin dezaket? nola azaldu? zugatik sentitu nuena ahaztu al dut? ez da erreza azaltzen, elkarrekin egon ginen denboran benetan maite izan zintudan baina gauzak aldatu egin dira eta ez dago bueltarik, hala da eta punto.

Jakinean egon zaitezen idatzi dizut, noizbait barkatuko didazulakoan esperantzarekin nire desiorik onenak luzatzen dizkizut. Badakit merezi duzun pertsona hori aurkituko duzula.

Besarkada handi bat,

Ainara

***********************
***********************


Toxi-k eskutitza jaso ondoren, abuztuko hilabete guztia Donostin pasa zuen argazki kamara soinean zuela, argazkiak atera eta atera.



Ez ziren gutxi izan bere objektiboko protagonista, hori bai, gehienetan ikuspuntua zirriborrotsua zegoen berak isuritako malkoen eraginez.

***********************
***********************



Kaixo Ainara:

Barkatu hain berandu erantzuteagatik baina oporrak izan ditut pasa den hilabetean eta kanpoan izan naiz.

Letra hauen lagun, bidaltzen dizudan paketean 300 bat argazki daude eta argazki bakoitzak kopia bat du. Hartu zure argazkia eta paketea berbidali iezaidazu, era hortara kopia bakarra duen argazkia zurea dela ikustean, nor zaren gogoratuko dut. Sentitzen dut, ez zaitut gogoratzen.

Lastima bat izan da gureak porrot egitea, baina horrelakoa da bizitza.

Agur térdi Naiara

Toxi


John Whitechapel

Pd. Mendeku hotza baino, hotsa.