From 29 to 5... lost hope and faith
Maleta...prest...

ummm...tikeak eskura

eta aurpegirik irrifartsuena jantzitaaaaa...

banoa banixe Donostiko badiara bai horixe ;0)

John Whitechapel
Pd. Hurrengo egunetan agertzen ez banaiz...lasai...zorte apur batekin...ummm...kreatura batek untzia ni bertan nagoela bahitu eta....

Morituri te salutan
Ikerketaren oinarriak

Umm… gorputzak sorrarazten dituen likido gehienak sentitzeko aukera izan dut nire eskuetan.
Nahiz eta fluidu hauen konposaketa kimikoa berdina izan izaki guztietan, batetik bestera asko aldatzen dira ezaugarri fisikoak, eta hori bereziki, aldaketa hori, odolean nabaria da.
Adibide gisa, ez da gauza bera gorputza lodia duen baten odola edo meharrarena. Ez du zerikusirik disnea pairatzen duenaren odola, anemia duenarekin. Kolore eta usai ezaugarri bat izaten dute kasuak kasu. Baina hau ez da bakarrik gaixo edo kanon normaletatik ateratzen denen artean ematen, ez, hau osasuntsuen artean ere ematen da.
Badakit guzti honek azalpen fisiologiko bat duela baina ziur nago azalpen hortaz aparte, bariazioak gaixotasun sinple bat izateak edo egoera batean aurkitzeaz aparte, zerbait sakonagoak baldintzatzen duela.
Gu garenaren natura bera da gure zainetatik dabilena, gure izakera, bizikera, esentzia azken finean.
Akaso, gure odolean eta betiko mugimenduan harrapaturik, gure patua irakurri dezakegun arima aurkitu dezakegu…baina batek daki…

A) Sofia. Bihurria, aseezina, aldakorra, depresiorako joera.
Bizitza hontara ainguraz lotuta mantetzen duena: difloxakzina, birginiamizina eta klortetraziklina. Sexurako sekula ez du gogorik eta oso hari txarrekoa.
Bere bizia tristea, lazgarria, patetikoa da.
Beragan erakartzen nauten gauzek, era berean nazka ematen dizkidatenak dira
B)Naroa. Ederra, argia, bikaina eta orekatua.
Izakera goxo eta xarmanta.
Bere sexualitatea era kontziente, heldu eta arduratsuaz gozatzen du.
Zoriontsua dela ematen du eta etorkizuna baikorra eta ilusioz betea ikusten duela dirudi.
Den dena dut gustoko Sofian.
Bi untzitan izotzaren aurkako 2 ml bota ditut A eta B odolekin nahasteko asmotan bakoitza bere aldetik.
Bi odol ontziak astertzen pasako dut egun guztia, poliki poliki landuz.
Nire esku artean izango ditut, astindu, usaindu, frogatu, odolaz blai eginda bukatu arte.
Gustokoa dut.
Bukaeran, bi odolen arteko desberdintasunak aurkituko ditut -esentzia eta patua?-
Nire odol apur bat hartu eta biekin konparatuko banu eta zein den aproposago erabaki ondoren, zein hartuko nuke? nirea erabiliko nuke? emaileetatik bizi?

-Angel!
-Eh…eh..bai?
-Kanpoan utzi dizkizut kipulak.-esaten du banatzaileak.
-Ahh, ondo oraintxe sartuko ditut.
-Joder, hori da hori potzutzarra. Mariak esan dit aurten astero 300 kilo odoloste egitera helduko zaretela. Rekorra beraz?
-Hala espero bai. Urdeen kalitatea ezin hobea da, beraz zuk nolako porruak eta tipulak ekartzen dituzun, halakoak izango dira odolosteak.
John Whitechapel
Pd. Gaurko menu hontatik porruak eta tipulak jango zituen MM-ri, muxu handi batekin.

Crime and punishment

-Ez kurtsoa erabili aitzaki bezela alperkerian ibiltzeko...
John Whitechapel
Love is at the end of the wall, dont be so pigheaded...

-Aukera egitea?
Zergatik jartzen duzu zalantzan zuk nire bizian daukazun lekua?
Zer esan nahi duzu dena eman diezadakezula esaten duzunean? Ez dago amarrugabe eraskusketa handiagoa, behar guztiak (emozionalak, fisikoak, sentimentalak , atseden beharrak…) asetzeko gai sentitzea baino. Eta era berean guzti hori emango dizuna bilatzea. Horrelakorik ez dago.
Zergatik ez duzu ulertzen behar dugun guztia iturri desberdineatik jasotzen dugula? eta behar bakoitzak bere garrantsia duela? eta ez duela zertan batak besteak baino gehiago balio behar?
Hazkundea, behar duzunaz elikatzen lortzen da, gauza asko izanik behar direnak helburua lortzeko.
Iturri askotatik edan behar da protozoarioa ez bazara behintzat.
-Oin.
-Itxaron, utzi jarraitzen.
Adibide gisa norberaren gorputza. Ondo funtzionatzeko gure gorputzak denetarik behar du, ezin dugu bakarrik haragiaz elikatu, dieta orekatu bat behar dugu, bitaminak, mineralak, etab luze bat, bestela luzarora gaixotu egingo litzateke. Behar duzunaren zati batekin bakarrik geratzen bazara, honek antsia, beldurra eta azkenik neurosira eraman zaitzake.
Maitasunak dena ematen duela?
Maitasunaren bitartez, beste materia batzutan eman ezin duzuna emateak, kontsueloa, sexua, segurtasuna, bikotea asko limitatzen du. Inozoa da utsune hoiek horrela betetzea.
Ondokoak guztiz beteko duela pentsatzeak, limitatzea eta hazkundea bera oztopatzea da.
Nahiz eta gauza askotan ona izan, ezin onena denean izan.

Adibidez, ez al duzu uste zuk gustoko ez duzun hortaz X-ekin hitzegingo balu zure ondokoak, ez zela erosoago sentituko? edo zuri gogaigarri egiten zaizun hori beste norbaitekin egingo balu? edo zuri hain umiliagarri egiten zaizun postura eta berari ordea hain kitzikagarria, beste batekin planteatzea?
Umiltasuna. Ez dago umiltasunik eta ezta apaltasunik hori onartzeko. Inork ezin duelako 100% behar hoiek asetu. Beharbada portzentai handi bat bai baina eta bestea? Zergatik konformatu? Zergatik uko egin?
Ulertu zu ere behar zaitudala, zu gabe ez naizela ni, ez naiz osoa, baina besteak ere behar ditut. Zu hor zaudela jakiteak indarra ematen dit aurrera egiteko, hazteko.
Zu ez bazeunde, nire erlazioak ez ziren gauza bera izango, ez bazintut, ez nintzen ni neu izango.
Elkarren beharra dugu ondo egoteko. Ondo egoteko, zu behar zaitut.
-Oin.
-Itxoin mesedez. Behar zaitut bai. Baina…nik ere gauza asko eta asko ezin dizkizut eman, eta zuk beste batzuengan bilatu eta aurkitu behar dituzu.
Zelan irudituko zait ba gaizki zu beste batzuekin ateratzeak?
Nahiz eta beste batzuekin atera, zuk ere nire beharra izango duzu, zu ere osoa izan ahal izateko, eta nik betetzen ditudan hutsuneak bete ditzazun. Eta horrela ez bada, ez zara osotasunean egongo, zerbait faltako zaizu nahiz eta beste batzu izan inguruan.
Egoista? Noski naizela, nire burua maite dudalako.Neurekoia. Eta zuk ere gauza bera egin beharko zenuke konbentzionalismoak eta ohizkoak ahaztuz. Zuk zure burua maitatzen baduzu besteak hobeto maitatuko bait dituzu. Hori argi izan.
Eta ez pentsa infideltasuna denik. Zer da hori? Azken finean, desleiala norbera bere buruarekin izaten da, ez beste pertsonarekin. Infidela izatea, gezurretan aritzea, bestearen inteligentzia iraintzea da, beragan dena aurkitzen duzula sinistearaztean.
Baina aukera zurea da, joatea nahi baduzu, zure etxeko, gorputzeko, oheko, bizitzako ateak, ixtea nahi badituzu…zuk zeuk erabaki. Nik ematen dizudana beste batek eman diezazukela pentsatzen baduzu justifika dezake aldentzeak, horrek bakarrik…
-Oin.
-Ez, ez ezer esan. Dakidan bakarra zera da, gureak kale egin duela eta onena besterik ez dizut desio. Nahasturik nago eta denbora beharko dut. Denborak dena sendatzen omen du. Eta ez, ez da justua…zuk ez bait duzu aukerarik…
Norberto-k Elgoibarko Maalako Txarriduna parean eman zion azken agurra bere Josepiri, hau txorizo, odoloste, eta era guzitetako txerriki bihurtu aurretik.

Ezinbestekoa zitzaion Urruzunoko Antoni-rekin ezkontzea nahi bazuen. Antoni-ren baldintza bakarra hori izan zen:
-Ez dut txerri hori gehiago ikusi nahi.