Vanity I pour homme

Ordutik urduri jartzen nau igogailuaren zai egoteak.
Solairu gutxiago balira akaso, baina ez naiz ni orain 50 pisu dituen eraikin honen eskilaretatik igotzen hasiko.
Beno, egia esan, igogailu beraren beldur naiz baina bestetik ez dut "berarekin" elkar topatzerik nahi. 19… 18… Jadanik bost egun igaro dira eta oraindik ez dugu elkar ikusi. Eskerrak… 14…
gogoratzen dudan bakoitzean, joe!… 9… 8… eta hori aurretik pare bat alditan topo egin eta interesgarria iruditu zitzaidala baina…azkenean atsotitzak arrazoia, gaitz asko onerako…
… 5… , tira Eulali, lasai, horrelako istripuak estadistiken arabera 245,65 urtetan behin gertatzen dira, beraz gaur egun emakumeak dugun bizitza itxaropenaren arabera 3. errenkarnaziorarte lasai.
"Klink", igogailuko ateak zabaltzen dira.
-Egunon andrea! -dio igogailuko atezainak .
-30. pisua , presa dut.
-Bai andrea -30.a zakatuz.
Ateak ixtear daudenean…
-Itxoin!- entzuten da kanpotik.
Putza, zer demontre, bera da eta. Orain agertu behar du?
-Ia ia galdu dut .- esaten du sartu berriak.
Kaka zaharra, kaka zaharra. Berriro ere hemen, aldrebes honekin.
-Egunon jauna, zer pisutara zoaz?
-30. era.
-Egunon .- niri zuzenduz.
-Hala badiozu -erantzuten dut nik .
Irrifarre egiten dit memeloak, dios, akatu egingo nuke. Gorroto dut. Ez du klaserik. Gajoa, Puchi-ren trajea eramateagatik zerbait delakoan. Ai, jendeak baleki...
Ezin burutik kendu, igogailua sotorako bidean gelditu zenean nola hasi zen izerditan. Azalpenak ere, eman gainera, inuxenteak. Segurtasun neurriegatik berogailuaren galdarak sotoan egoten zirela, istripurenbat izatekotan, sute kasuan zehatzago, galdarak berotzen zuen ur guztia azpisotoak itzaltzeko erabiltzeko eginak zeudela, eta gu igogailua geratu zen lekutik pare bat metrotara soilik egongo zela galdara, eta hau, eta bestea, ixildu gabe. Ja!. Nik bai, susmo txarra hartu niola, infernuan bertan bageunde ez zuen halako berorik egingo eta berak, gorbatako korapiloa askatu ere ez. Ja!. Baina noski, gero dena agerian geratu zen.
Orain ere, bularraldera begira dut lizun irrifarre horrekin, ba nirekin jai du.
Gure heroia. Noski, itotzear zegoenean han hasi zen bere striptisa. Hura espektakulua. Gerri bueltan faja, soberan zituen kilotxoak ondo eusten. Gainera nola egiten zion azka bere buruari, arkakusoak bailitu , alkondara kendu eta herpesak jota balego,egindako peeling-aren ondorioak.
Denbora guztian bere mentazko aho freskagarriarekin… txutx… txutx… arrain aho horrek botatzen zuen kiratsa. Gero kanpoko laguntza eskatzeko igogailuko zapaira heltzea zela beharrezko eta nik lagundu behar niola. Eta han igogailuan, ni belauniko, eta tona erdiko urde hau gora igo nahiean. Azkenean, bere oinek nire bizkarra zigortzeari utzi ziotenean, gora begiratu eta han ikusten dut babalora hau besoen indarraz bere urde gorputza altxa ezinda. Altxakada bat bera ere ez. Instant ederra, Danteren infernuko irudi barregarri bat. Eta ni han.
-Bultza egin, bultza egin!- esaten zidan.
Nik, ordurako irten besterik ez nuen nahi eta ipurdia ondo heldu eta gorantza bultzatzen hasi nintzen.
Planta, planta hutsa, ipurdia hori… ene, uste dut ipurdira begira harrapatu nauela.
Nazkantea, haseran ez nekien zer zen, konturatu nintzen arte, ipurdian ez zituen ba gure Beckhamen ipurdi babesak? Ja!, hara bestea, sekula izan ez zuen ipurdia, orain borobil borobila betiko galtzerdien lehengusu zen produktu miragarriari esker.
Ahhh! eta zer esan bere begiradaz, ez ditu ba segapotoak koloredun lentilak erabiltzen?. Ene, ia ia bihotzekoak eman zion, izerdi patsetan zegoen eta eskuak zikinak zituenez, bere besoarekin aritu zen aurpegi guztia astintzen izerdia kentzeko asmotan, eta halako batean han ateratzen zaio lentila hoietako bat eta ez da ba igogailuiko soluko erdi erdian jauzten
- 30. Pisua .- dio atezainak.
"Klink"
- Agur esaten dit atzean utzi dudan gure Beckhamek. Nik tutik ere ez. Ni ez dut horrelako batekin ezer jakiterik nahi.
- Aizu, non den komunik hurbilena badakizu ? - galdetzen du. Zergatik galdera hori ? bere ofizina metro gutxitara du eta bertan komuna izango dute edo?.
- Bai jauna - erantzuten dio atezainak.
Aurrera noala, poliki poliki hurrunago entzuten ditut ezer ez entzutera heldu arte. Nire ofizina.
Espero berriro ere ez elkartzea "berarekin". Gorroto ditut, ezin eta halere zerbait direla adierazi nahi dutenak.
Pd. Aloezko muxu bat, Txino, Txina, Gusa, Maite, Ira, Txilin, Damaris, Patxi, Julen, Elise, Pirula eta Pirulori.
Comentario:
Comentario:
Ni egia esateko, holako pertsonekin topo egin dudanean (igual gutxitan suertatu zaidalako) poztu eta dena egin naiz..... Urrutitik ikusita lehenengo kalibrazioa, eskuak igurtzeko gogoak geldiezinik bere aurrean jarri eta..... Bizitzak eskeintzen didan reto honi kapotearekin aritzeko prest....
Gero, bakoitzaren gustora eta umoretaz aukera desberdin....... hori bai..... beti erraultzez eraikitako jauregiko pitzak bilatzen.
“Spot the saussage”, hori bai goizetan telebistan botatzen zuten saio berezia.
Gero, bakoitzaren gustora eta umoretaz aukera desberdin....... hori bai..... beti erraultzez eraikitako jauregiko pitzak bilatzen.
“Spot the saussage”, hori bai goizetan telebistan botatzen zuten saio berezia.
Comentario:
Entzuna nuen ba "itxurak ez du egiten pertsona". Ordea, gizartean itxura baloratzen den lez, azkenerako gizaseme batzuk denda bateko eskaparatea bailitzan azaltzen zazkigu. Izakera baten nahi eta ezina, aldi berean ez-izanaz zipristindua.





