logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
Vanity II pour femme


Ordutik urduri jartzen nau igogailuaren zai egoteak.
Solairu gutxiago balira akaso, baina ez naiz ni orain 50 pisu dituen eraikin honen eskilaretatik igotzen hasiko.

Negu hurbilak bai izutzen nauela. Hau hotza dedios. Baina aukeran nahiago hotz hau, hezurretaraino sartzen dena, aurrekoan jasandako bero hura baino. Eta gainera norekin eta "harekin". Behin baino gehiagotan ikusi izan dut eta nire artean pentsatu ere "harekin" astindutxo bat ondo legokela, baina…

Eraikineko ate birakaria igaro eta saltaka hasi behar. Ene igogailuko ateak ixten…
-Itxoin!-eta barrura sartzen naiz.
Hau kasualitatea, hor dago eta gure neskatila panpoxa.
-Ia ia galdu dut.-esaten dut nik.
Uff, aire apur bat falta zait, ez nago ohituta horrelako lasterketak egitera, uffff.
- Egunon jauna, zer pisutara zoaz? - galdetzen dit atezainak.
- 30.era- erantzuten dut nik.
Bera hor dago, ez du kolore onik, seguru gure abentura duela oraindik buruan. Zerbait esango diot ea zer erantzuten duen.
-Egunon. -ia ia panpoxa esatera ausartu naiz, jajaja.
-Hala badiozu- erantzuten dit tonta halakoak.
Hor dago bera, kriston itxurarekin. Ai, eta gero, putza. Ez du ezer ere balio.
Burura datorkit, igogailua geratu eta urontzi batean harrapaturik dagoen eltxoa baino urduriago nola zegoen. Ni lasaitzen saiatu nintzen baina denborak aurrera egiten zuen heinean, orduan eta txarrago.
Gero bero hura. Berogailu zentrala berotzen duen galdara ondoan geratu ginen sotorako bidean eta egun hauetan egiten duen hotzarekin, Marx anaiean esaldi famatu hari omenaldia egin asmotan egur gehiago botatzen ari zirela zirudien.
Joe, konturatu orduko Adams-tarren familiko atso neurotika haren itxura zuen, rimel guztia lepotik behera zeriola izerdia zela garraiolari. Ene, hura zen hura aurrekaldea, txuria izandako alkondara hartan. Ederra jitxia. Halere lasaitzerik ez zegoen eta zera pentsatu nuen, akaso irtenbide bat balego edo beste zerbaitetan pentsatzen jartzen bada, lasaitu egingo da.
Hostia. Ordu onean esan nion akaso igogailu sapaira heldu eta irtetzerik genuela. Ea nola heldu behar ginen galdetzen ez dit ba. Ni lasai nengoen. Tentsio eta estresdun egoeretara ohitua nago eta. Baina halako galdera inozoari "eskilara batez" erantzuteko gogoaz geratu nintzen baina ezin horrelakorik esan "printzesa" bestela jata bertan hilko zitzaidan.
Ez zuen ez kirolari itxura handirik, egia esan baldar xamarra zirudien eta gainera janzkera harekin, azazkal luze gorri haiekin, ilea eta makilaia harekin… ezer gutxi. Nik esan nion bera belauniko jartzeko eta nik apenas ikutu gabe, bere bizkargainean abiada hartu eta salto batez igoko nintzela sapaira.
Kostata eta marmarrean han jartzen da lurrean lau hankatan eta ez zaio ba bere diseinuzko alkonkorako eskotetik zerbait jausten. Sikikonazko euskailu bat. Joder. Silikonazko euskailu bat.

Lerda hau, Extremadurako lautadak baino lauagoa da eta. Begira orain ere kristoren eskotea, ja, sorpresa ederra hori astintzen hasten denarentzat. Gose handirik gabe ekin beharko dio.

Berehala sartu zuen, ez dakit non, baina ez dut uste bere lekuan jarri zuenik zeren geroxeago gerri inguruan egon behar ez zen koxkor bat ikusten zitzaion, ziur titi hostia hura zela.
Tira, nik salto egin, baina zapaia oso altu zegoen eta bertatik zintzilikatzera justu justu heldu nintzen.
Heldulekua zorrotza zen, jauztear nengoen, beraz laguntza eskatzera nindoala, ez nuen ba lurreko zoluan lehen ez zegoen putzu bat ikusten.
Joderrrrrr… nazkante honek halabearrari oben egin zion…joderrrr…

Tira, orduan sekula baino gehiago handik atera beharra nuen eta ipurditik gora bultza nazan esan nion, esan eta egin. Ez dizkit ba putre horrek azazkal guztiak ipurdian inkatzen. Ni nire onetik ateratzear nengoen.

Begira orain ere, lilitxo horrek nola begiratzen didan ipurdia…

Ezinezkotzat hartuta, jeitsi nintzenean, han non ikusten dudan, berorren eskuetara begira, azazkalak geratu zitzaizkion bi erpuruetara begira. Eta besteak ? pentsatu nuen nik eskuak ipurdira eramaten nituen bitartean.
Erantzuna erreza zen. Bat edo bi kentzerik lortu nuen. Berari luzatu nizkion kendu bezain pronto, eta berak poltsatik ateratako pote eta pintzel bateaz , han hasi zen portzelanazko azazkal haiek jarri nahiean.

- 30. Pisua- dio atezainak.

Bera ziztu bizian ateratzen da igogailutik, seguru komunera joan beharra duela.

- Agur - esaten diot nik.

Erantzunik ez, gero eta azkarrago hurruntzen da pasabidean zehar.

- Aizu, non den komunik hurbilena badakizu? -galdetzen diot atezainari.
Ea gure printzesak beste estualdi bat duen eta ezin eustean pasabidea buzten duen.
- Bai jauna-erantzuten dit atezainak.
- Ba ez doa gure printzesa bide aproposenetik-esaten diot nik barre algaratan.

Espero berriro ere ez elkartzea "berarekin". Gorroto ditut, ezin eta halere zerbait direla adierazi nahi dutenak


 
No