logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
Lay lady lay


-Etorri gurekin… tira… guk eramango zaitugu eta…
Goiezko 9 ak ziren. A ze gaua. Gau guztia kobazulotik kobazulora, antrotik antrora.
Bezperan ez nuen parranda egiteko asmorik , kafe bat hartzeko ideiarekin atera eta a zer liada.
Garunak zulatzen zizkidan "piiiiiiiiiiiiii" gogaikarri hura ezezik, dena zoragarria zen.
Banekien "sartutakoaren" ondorioz zela ongi egote hura. C´est la vie.
Ordurako, azkena sartu nuenetik pare bat ordu igaro ziren, eta banekien azken txaplioa bota eta etxeratzeko prest egongo nintzela.
Ez nuen nahi etxera heldu, ohean sartu eta logelako zapaiko zirrikitu guztiak miatzen hastea.

Horrexegatik ere, heavya-ren gonbidapenari baietza eman nion, nahiz eta ordurako nire etxeratze momentua gero eta hurbilagoa ikusi. Sudur zuloak ixtear nituen. Seinale bat.

Kotxeko atzeko aldean sartu nintzen.

Hiru pertsona fisiko eta Ministry gindoazen batek daki nora. "La Parra" omen zen gure helmuga. Nire gauaren bukaeraren azken etapa, eta beste antro bat nonbait.
Ni pilotukidearen atzean jarri nintzen. Pilotukidea heavya zen. Ez dakit izena esan zidan edo ez, baina hala izanda ere ez dut gogoratzen, bakarrik "Ritxi" hitza datorkit burura. Berataz oso gutxi gogoratzen dut, kotxean sartu aurretik NIN-en logoa zuen kamiseta beltza, bere ile luzea eta pilotukide on bezela, nola gidatzen gintuen Ministry-ren abestien artean. Ministry gaua zen hura. Akaso, hobeto legoke goiza esatea, orduagatik noski.

Musika altu zegoen. Beharrezkoa zen gau guztian jasotako astindu musikala eta gero. Horregatik, ezer gutxi hitzegiten nuen. Musikaz gozatu, besterik ez.

Ni atzean, erdi etzanda nindoan, burua maletategi gainean dagoen bandexan tinkaturik, hankak zabal zabalik, luzea naizenez, eroso joan ahal izateko.
Nire gogoetetan nengoela, pilotokidearen atzeko aldean eta nire hankatartean, eserlekura atzetik lotuta zegoen saretik, kanguruek poltsak bezelatxu, liburu baten goi partea ageri zen beste gauza batzuren artean.

Patrick Süskind-en espainolera itzulitako " El perfume" liburua.

Grazia egin zidan. Nik ordurako, nire arnasketa ahotik praktikatzen nuen sudur zuloak itxiak nituelako, eta hara zer, eta liburu hura. Bizitzaren irri mirriak.

Kuriosoa egin zitzaidan nik hain gustora irakurritako liburua han egoteak.
Konturatu gabe, kotxe gidariari begirada bat bota nion liburua esku artean nuela. Ez nion aurpegia ikusten, aurpegi masailla besterik ez. Atzeranzko ispilua. Handik ere ezer gutxi, bere begiak soilik. Beltz beltzak.
Azala txuri txuria. Nire gaueko abenturan hartan kokatu nahiean, ea non ikusi edo eta non elkartu ginen pentsatzen hasi nintzen baina hain gau arraroa izan zen, hainbeste ezezagunekin egon nintzen…
Amelie pelikulako neska protagonista etorri zitzaidan burura. Bera izan liteke. Bueno, bere traza edo aire bat zuela zirudien behintzat.
Kuriositateak jota, han jarraitu nuen nire hankatarteko altxorrari etekina ateratzeko asmotan.
Zenbatetan pentsatu izan dut, norberaren ingurukoak, gauzak, pertsonak e.a. zenbat informazio eman diezakeguten pertsona horri buruz.
Han nengoen ni, gaueko Amelie-ren sekretutxoak kaxa eskututik ateratzen edo atera nahiean.
Eskua luzatu eta berriro sarean murgildu nintzen arraiak ez ziren beste ehiza pieza batzuren billa.

Annie Leibovitz-en argazki bilduma liburu bat.

¡Hostia! pentsatu nuen. Hura zen hura, tipa hark ez zituen ez makaleko gustuak. Beharbada ez zen ere hainbesterako, azken finean , nik gustoko nituen "bi" altxor txiki zituela bere eserlekuko kanguro poltsan, besterik ez.

Atzeranzko ispilua.

Begiek dir dir egiten zioten. Arreta handiaz zeramakigun heavya, Ministry eta hiruroi, eta hori ziztu bizian mugitzen ginela hiriko kaleeen artetik, Koyaanisqatsi filmeko eszena batean bagina bezela, gaua, hiriko argiak, abiadura…. Aurpegia ikusterik ez nuen, ezta eskubira kurba hartu behar zuenean ere ez. Ez zen milimetro bat ere mugitzen. Begi handi beltz haiek ematen zioten jokuarekin nahikoa omen zen. Lastima. Amelie ? nork jakin… akaso heavyak, nik ez ordea.

Berriro hankartera ea zer aurkitzen nuen zorroan eta hara non aurkitzen dudan Tanaka marrazkilariaren falta zitzaidan Gon bere dinosauro txikiaren abenturen azken zenbakia. Joder Amelie-rekin.

Gorpua zuzendu, aurrera bota eta Amelie eta heavyaren artean burua sartu eta hitzegiten hasteko gogoa sartu zitzaidan baina orduan pintxatze lanetan zebilen heavyak ez zidan ba "nirea" jarri… lay lady lay…

Berriro ere lasaitu, gorputza atzera bota eta bolumenaz gozatzeko prest nengoen, begiak itxi eta abestiaren sarrera sentitu nahi nuen… lay lady lay…

- Hortxe da.- esaten dio heavyak Ameliri aparkatzeko lekua topa zezan.

Nik begiak itxita nituela jarraitzen nuen eta kotxea geratu zenean ez nuen ateratzeko mugimendurik txikiena ere egin, are gehiago, betulak ere geldi izaten saiatu nintzen ea belarrientzako zen/den altxor hura gozatzen uzten zidaten.
Halako batean, nire "osotasunean" lay lady lay"-ren nebulosan galdurik nengoela, esaten du Ameliek:

- Oye Richi, pillate toa esa morralla que tiesatrás, questoy hasta los ovarios de que me dejesas mierdas en el carro.
- Vale tia.- erantzun zion heavyak.

Kotxetik atera eta autobus geltoki hurbilenera joan nintzen. No coment.

Gaur da eguna, abesti hura entzuten dudan bakoitzean "lie lady lie" etortzen zaidala burura, Bram Stoker-en Dracula filmeko trenaren eszena hartan agertzen zen begi beltz hura inongo gonbiterik egin gabe, agertzeaz gain.

Eta noski, usteak erdi ustel.


 
 
 
Comentario:
ziur negok drakularen eszenako begi beltza ikusi ezkero, gonbitea eduki edo ez begi beltzari jarraituko hioala.
 
Comentario:
Nik ere nahiko nuke horrelako itzulerak egin... Gaueko jaiaren ondoren nik ere nahiko nuke...
Amelie. J´aime... elle est bizarre? Je ne sais pas, J´aime ;)
No