Etiam´s back

Nahiz eta denbora asko ez daramadan nire blog hontan, orain artean istorio desberdinak plazaratzen saiatu naiz. Nire asmoa hortan jarraitzea da baina gaurkoan homenaldi txiki bat egin nahi diot nire sareko ama den Etiam-i.
Etiamek bizirik dirau, nahiz eta azken boladan ez dugun bere blogaren bitartez haren berri, jakin dezazuela hor dabilela bueltaka, gauzak egiten eta gainera deskantsurik hartu gabe.
Datorren larunbat hontan, Etiam anfitrioi dugula, bere etxean party-literario ( hala deitu dio Etiamek, badakizue influentzia sajoidarra) bat antolatu du eta bertara joatera lagun batzuri ( hogeitapiku) gonbitea luzatu digu, ez goaz garen guztiak, baina garenak ba gara (bere etxeak ez du gehiagorako ematen).
Asuntoa honakoa hau da, Etiamek gonbitea luzatzean bi baldintza jarri zizkigun, alde batetik pasa den astelehen hontarako, berari textu bat bidaltzea, norberak nahi duena, abestia, ipuia, zita edo okurritzen zaiguna eta bestetik abesti bat ( taldearen izena, albuma).
Gure Etiamek larunbaterako textu guztiak liburuxka batean izango ditu, bestetik abesti guztiak diska batean grabatuko ditu, era hortara postrera heltzen garenean, bapo bazkaldu ondoren, bakoitzak aukeratutako abestia entzuten dugun bitartean norberak bere textua irakurriko du. Gero, gerokoak.
Seguraski gerokoa, Jam-en dagoen Loquilloren kontzertua izango da. Rock-zale zaharrak izango ote gara ? zoriontsu izateko kamioi bat nahiko dugu? Batek daki…
Ea Etiamek bere sareko geldiunea utzi eta berriro ere gure artean daukagun, bere abenturatxoak kontatzen.
Party-literario hau aproposa izan daiteke.
Izango duzue guzti honen berri.
John Whitechapel
Comentario:
etiamen etxian inoiz ez dira glamurra eta poesia faltan bota.....
han ikusiko gara
han ikusiko gara
Comentario:
Vey clever Oxi... Burutazio ederra. Lo someteremos a votación popular.... El chapel hasieran edo kafeina eta gero?
Lasaiiii Johny......Ostirala izateko que menos que una poca de bacile, ezta??
Ale oink oink....
Lasaiiii Johny......Ostirala izateko que menos que una poca de bacile, ezta??
Ale oink oink....
Comentario:
guk joaterik ez daukagu baina bitarteko influentziak direla medio, ziur nago norbaiti liburuxka eta cd-a kenduko diogula begiradatxo bat botatzeko.
testu motzak eskatu zituen etiamek. hirea ere motxa izan behar al du whitechapel?
testu motzak eskatu zituen etiamek. hirea ere motxa izan behar al du whitechapel?
Comentario:
Baina ze burutazio... a ze gauza zoragarriak egiten dituzuen :)
Comentario:
Zorionekoak Party-Literarioan egongo zaretenak, gorantziak guztioi eta ondo pasa...
... beste batzuk aldiz MakroJaian egongo gara, liburuak existitzen ez direla pentsatzen duen jendearekin; pena da ;(
... beste batzuk aldiz MakroJaian egongo gara, liburuak existitzen ez direla pentsatzen duen jendearekin; pena da ;(





