Beldurra

Beldurra. Hankak dardarka, eskuak dardarka. Izerdi hotza.
Joan beharra dut, zai ditut. Beraiengana zuzentzen ditut nire pausoak, ahoa itxita mantentzeko indarra eginez. Buelta erdi eman eta ihesi joateko gogoa, honi aurre ez egiteko gogoa.
Tortura gelan sartzen naiz. Metalezko kakoak, tresnak… tortura herramintak azken finean.
Bere irrifarreak jo egiten nau. Sendotasunaz begiratzen nau, gozamenaren begirada madarikatua, borreroaren begirada.
Estiran bere esku geratzen naiz, defentsarik gabe, bakartasun hondagarrienean. Ni txikia, oso txikia eta bera, ordea, handia, oso handia.
Ahotsik gabeko ahoa irekitzen dut, irtenbiderik gabeko bidaian abiatzen naiz.
Itsutzen nauten argien atzean begira somatzen dut, bi begi beldurgarri eta irrifarre maltzur bat. Ezin dut argia jasan. Begiak isten ditut. Bihotzaren taupadak jadanik ez ditut kontrolatzen, zoratuta, erotuta naramate zarata metaliko hauen artean.
Muskuluak tenkatuta dauzkat, ukabilak itxi eta hatzazkalak eskubarnean iltzatzen ditut.
Metalezko punta hotza nire haragian sartzen da eta mina. Indarra egiten dut eskubarneko mina areagotu eta bestea ez sentitzeko, hartan ez pentsatzeko baina hezurretaraino sartzen da. Odola botatzen dut.
Ez dut pentsatu nahi, segundu bateaz guztia ahaztu eta ez nagoela hemen pentsatu nahi dut baina ez, hor dago bera, maskararen ostean, bere irrifarre sadikoa nabari dezaket. Hor dago, bere gaizkile eskua metalez armatua, argi torturatzaile horren ostean.
Punta ateratzen dit. Ahoan odolaren zapore goxo eta beroa, astuna, trinkoa. Hutsune hemorragiko bat.
Metala metalaren kontrako zarata hotsa. Denborarik ez, espaziorik ez, bakarrik mina, beldurra, zorabioa.
Itzal bat ikusten dut eta berriro ere metalezko dir-dira bat. Ahoko fluiduaren dastaketak eta usaiak goragalea ematen dit baina ezin txiki txiki egin eta desagertu, minak non nagoen gogora arazten dit.
Urraketa hotsa, nire haragiko tejiduen banaketa eta desitsazketa. Nirea den zerbait, nire haragian, nire barruan.
Ahoa berriro ere odolaz bete zait, ezin dut gehiago, txistua botatzea nahi dut. Ahoa fluidu hortaz askatu nahi eta ezin, sentigabe ditudan ezpainek ez didate laguntzen.
Bakardadean, bortxatua, zorabiatua,... Gaizki sentitzen naiz.
Borreroak, azken irrifarre garaile ahoan eta eskua altuan duela, bere garaikurra erakusten dit, gaurkoz bere azken biktima naizen honi, hagin hostia hura.
Etian Kapitaina
Pd. Kontu hau Etiamen party-an aurkeztu nuena da. Berlangaren " El verdugo" filmeari bihotzez egindako keiñu bat.





