"Los patos sin patas"

1936 ko martxoan Otto-k Grial Santuaren bilaketan Bartzelonara bidaia antolatu zuen. Urteak zeramatzan Frantzia eta Espainiako agente espezializatu lanetan, oraingoan eta Himmler-en aginduz, dena prestatu zuen Montserrat-era joateko, han omen bait zegoen kondairak azaltzen digun historiako altxorrik preziatuena, eta mundua mundu denetik, historian zehar desagertutako bitxirik preziatuena , noski Adolf-ek bere Eva maiteari oparitu nahi ziona.
Grial-a eta bere gaur egungo kokapena alde batera utzita, zeren historia hontan interes gutxikoa da Elgoibarko Olasoko jauntxoa eta bere ondorengoen azpijokoak, eliza eta altxor bilatzaile guztiak nahasteko eta beraien bilaketan kale egin zezaten egindako guztiak, baina esan bezela, hori beste kontu bat da.
Adolf Montserrat-erako bidean zioan bitartean Bartzelonako Relais D´Orsá-ko jauregian egokitu zituen Eva eta bere laguna zen Himmler, itsasotik hurbil, zeren Evaren pasioetako bat uretako eskia praktikatzea zen.
Arratsaldero joaten ziren Frank-ek ( bere lagun Espainiarra zen Francisco) utzitako bere "Azor" itsauntzian, itsasoaz eta bere onuraz gozatzera.
Arratsalde bero batean, Eva untziko kubertan eguzkia hartzen zegoela, ahate talde bat ikusi zuen itsasoratzen eguzkiak bere azal txuria laztantzen zuen bitartean.
Gauerarte ez zuen tutik ere esan baina Himmler ohituta zegoen Eva-ren izakera xelebrera. Batzutan dena, beste batzutan ezer ere ez. Halakoa zen eta punto.
Gauean afal aurretik, egunero egiten zuen moduan, D´Orsá jauregiko terrazetako batean zegoen Himmler-ek koktela prestatzen eta han agertu zen Eva.
- Benetan ederra zaude Eva.
- Eskerrikasko Hein ( ala deitzen zion Heinrich-i maitakor zegoenean). Hain zara adeitsua.
- Ilargiak berberak nahiko lituzke zure begien diztira. Tragutxo bat?
- Bai mesedez.
Himmler-ek tragoxka luzatzen zion bitartean esan zion Eva-k:
- Ahh, mein Hein, badakit afaltzeko oreina prestatzeko eskatu diozula zerbitzuari baina menua aldatzeko lizentzia hartu dut. Ez zaizu axola ezta maitea?- esan zuen 12 urteko neskatxa bat balitz bezela, ahoa txiki txikia, bekokia bularrean sartuta eta begiak zabal zabalik gorantz begira, ia ia erregutuaz, baina Eva-k sekula ez zuen erregutzen.
- Noski ezetz Eva, badakizu zure desioak agindu direla.
- Ohhh, hain zara maitagarria.
- Tira, eta jakin al daiteke zein den zure jainkosa aho horrek gozaratu behar duen jakia?
- Ahatea.
- Um, aspaldi ez dut jan, ideia bikaina.
- Ba plazer ederra hartuko duzu zeren zure dieta berria da, eta luzerako gainera...
- Nola ?- galdetu zuen Himmler-ek urduritasuna ez nabaritzeko moduan.
- Bai, gaur arte, ahateak gustokoak nituen, oso atsegina egiten zitzaidan beraien mugimenduak uretan ikusteak, alde batetik bestera, hain ziren lirain eta eleganteak…baina gaur begietako estalkia kendu dut, jadanik ez ditut gustoko. Itsasoan zeudela, beraien hankak nola mugitzen eta astintzen dituzten ikusi dut eta ez zait batere gustatu. Ez da batere fina, egia esan baldarrak ikusi ditut. Gorroto ditut!.
Barkuko kapitainari guztiei hankak mozteko eskatu diot.
- Sentitzen dut Eva, jakin izan banu sufrimendu hori jasan behar zenuela, nik neuk akatuko nituzke guztiak. Barkatu.
- Barkatuta zaude, baina jakin hemendik aurrera ez dudala tankera hortako ahaterik nahi nire inguruan, lirainak nahi ditut. Zuk ikusi nola lortu.
- Zure esanetara Eva maitea.
Hortik aurrera Himmler bera pertsonalki arduratu zen, bere kargu zeuden mediku, teknikari eta ikerlari guztiek, hankarik gabeko ahate lirainak lor ziezaioten.
Experimentu ugari ondoren eta Himmler-en dietan urtetan zehar ahatea izanik jaki bakarra, lortu zuten hankarik gabeko ahateak gauzatzea, Eva-ren zorionerako.
Bartzelonako Eva-ren egonaldiaz gutxi dakigu baina garaiko Frank-en prentsa arduradunek elkarrizketa motz bat egin zioten Eva-ri Españolez, Espainiar herriak hurbila eta borondatezkoa zela ikus zezan:
Prentsa Arduraduna.: ¿Le gusta España?
Eva.: Si.
P.A.: ¿Qué es lo que mas le gusta de España?
E.: Los patos sin patas.
Ordutik pentsatu izanda Eva gizon irensle bat zela, eta hau zela bere zerrenda luzeko amorante izandakoen emazte eta neska lagunen desagertze eta hilketen arrazoia, baina azkenean batek daki…
Comentario:
Egunon Kapitaina,
Inondik inora meritua kentzeko asmorik gabe,niri zure ipuiak gogor xamarrak egiten zaizkit, ipuia bukatu eta gizakiaren maltzurkeria datorkit burura baina kontutan izan onik ere badagoela.
Argazkiak benetan dira onak.
Inondik inora meritua kentzeko asmorik gabe,niri zure ipuiak gogor xamarrak egiten zaizkit, ipuia bukatu eta gizakiaren maltzurkeria datorkit burura baina kontutan izan onik ere badagoela.
Argazkiak benetan dira onak.
Comentario:
Kaixo John:
Duela gutxi jarraitzen dut zure bloga eta eskerrak eman nahi nizkizun hain istorio "xelebre" gurekin konpartitzeagatik. Ez txarrera hartu "xelebre" hitza, benetan ditut gustoko, beti dira hain bihurriak.
Besterik ez, jakin dezazula zure istorioen zai gaituzula eta ea hurrengoa laister zintzilikatzen duzun.
Agur térdi.
Saulasky
Duela gutxi jarraitzen dut zure bloga eta eskerrak eman nahi nizkizun hain istorio "xelebre" gurekin konpartitzeagatik. Ez txarrera hartu "xelebre" hitza, benetan ditut gustoko, beti dira hain bihurriak.
Besterik ez, jakin dezazula zure istorioen zai gaituzula eta ea hurrengoa laister zintzilikatzen duzun.
Agur térdi.
Saulasky





