logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
Cogito ergo sum, coito ergo sum, ora pro nobis


Urtero gabonetan etxera bueltatzen zen iragarkiak dioen bezela, beno zehatzago esateko, gurasoen etxera. Urteak ziren ofizioa Bilbon zuela, nahiz eta gurasoen etxetik ordubetera egon, fetxa hoietan agertzen zen bere jaioterrian, egun hoietan soilik.

Eguraldi txarra egiten zuen anbulategitik atera zenean, hotza, haizea eta euria barra barra. Berak ez zuen bere burua estaltzeko emakumeek eta gizon gutxi batzu poltsoan eramaten duten tolezten den aterki txiki hoietako bat. Bere etxerako bidean aterki dexentekin egin zuen topo, asko gainera bere zentzu berean zindoazen, baina ezta batek ere ez zion bere babesa eskeini Mari-ri, zauri handi bat iruditzen zitzaion kaletik gora zioala.

Plazara heldu zenerako hezurretaraino blai eginda zegoen baina ohituta zegoen kaleko kolpe hotz hoietara. Hoietara eta era guztietako kolpe eta jipoietara. Bizitzak berak emandako zartadetara.

Elizako arkupeetan sartu zen geldiune bat egin eta erropei astindu bat emateko asmotan, ea bidea jarraitu aurretik apur bat atertzen zuen. Aterpea txikia zen eta elizako sarreran bertan zegoen.

Gaztaroko oroitzapenak buruan bueltaka zituela plaza hutsari begira, bi profil hurbildu zitzaizkion eliza barruko iluntasunetik, beraien artean hitzegiten, murgildurik zegoen iraganeko imaginak uxatuz:

- Ene, On Braulio, eguraldi honekin ez dugu kristaurik izango gaurko 7 etako mezan.
- Lasai emakumea, dena Jainko ahal guziaren esku dago eta bere nahia beteko da.

Mari-ren ondora heldu zirenerako ondo baino hobeto ezagutzen zituela konturatu zen. Joxepina zen On Braulioren ondoan zetorrena. Gaztetako garaietan elkarrekin ibilitakoak ziren koadrilla berean baina tratu handirik izan gabe. Mari familia apalekoa zen bitartean, Joxepi-k garai hartan Donostitik ekarritako ohialez egindako jantzi garestiekin eta bitxiekin markatzen zituen batak eta besteak zituzten diferentziak. Gainera Mari Bilbon nola eta zertan aritzen zen herrian jakin zeneko hartan, bukatu ziren kaixo, agur eta guzti guztiak.

On Braulio parrokoa zen, pisu handiko pertsonaia herrian, eta ez bakarrik herriko parrokoa zelako, zituen ehun eta piku kilo haiek berresten zutelako bere handitasuna. Ezaguna zen On Braulio eta Joxepi-ren familiaren arteko tratua eta ondoeramana, igandero joaten bait zen hauen etxera herri guztian jaten ez ziren jakiak irenstera, era hortara On Brauliok "pekatutxoak" bere gerri bueltan biltegiratzen zituen bitartean, Joxepik bere zerua zatia erosten zuen, noizbehinka parrokoari eliza lanetan laguntzen, jaunartzerako eramaten zuen Viña Ardanza erreserba, Kristoren odolik goxoenaz eternitateko bidea jorratuz. -Bizitzan kontaktuak izatea bezelakorik ez dago-. Esaten zion beti Ramiro aita zenak bere alaba Joxepiri.

Mari zuzen zuzen begira geratu zitzaien , ez ezer espero zuelako, baina tipo hortako jendeari erronka luzatzea ateratzen zitzaion barne barnetik.

Bikotea albotik pasa zen, Mari gainetik begiratu, baterako mespretxu keinu bat azaldu eta elizatik atera ziren txintik esan gabe, ixkina egiten zuen okindegirako zuzenbidea jarraituaz, kafesne bero bat eta pasta edo opillen batzu esperoan zituztela, seguru.

Mari-k bere erremina ahaztu gabe, eliza barrura sartu eta sakristiara bideratu zen bi aldiz pentsatu gabe. Gauzak aldatuta zeuden arren, jaunartze bandexak eta kalizaren kopa berehala aurkitu zituen betiko tokian, bere ume garaian elizkizunetan bertsoak eta bibliako pasadizuak irakurtzen zituen garaietan bezalatxu, edo eta ama hil zenean hileta elizkizunak prestatzeko asmotan, sakristia berean bi bele haiek Mari-ren aita aurrean zegoela, esan ziotenekoak bezalatxu.

Itxuraz aldaketak, izatez dena berdin.

Kopa estaltzen trapu zuria kendu, esku batez gonak altxatu,kuleroa behera eta beste eskuaz lagunduz kopa igurtzen aritu zen bere mintzarraren existentziari izate arrazoia emanaz, nahiz eta mingarria izango zela pentsatu, azkenean gozatu bat izan zen emaitza, kopa hotzak bere mina baretu bait zuen.

Zeregina bukatu ondoren, eliza atarira atera zen eta euririk ez zegoela ikustean etxerako bidea hartu zuen paradatxo bat eginez bide berean zegoen farmazian sartzeko.

- Egunon.-esan zuen Mari-k.
- Egunon, zertan lagun zaitzaket?-galdetu zuen botikariak.
- Ba… magina herpesarentzat krema bat behar dut. - kondoiak erosi zituen lehen aldia etorri zitzaion burura Mari-ri, orduko lotsa eta irrifarre tontoa.
- Errezetarik ba al duzu?
- A bai, barkatu… tori.
- Tira, hortxe duzu ukendua, egunean zehar hiru alditan eman, saiatu zona hortan ez ezer jarten, azpiko erroparik ez erabiltzeko gomendioa emango nizuke zeren zauriek badakizu…infekziorenbat edo…
- Bai, eskerrikasko.
- Eta noski, harreman sex…
- Bai bai, hori beste badakit.


Duela gutxi Bilbon, Mari sarritan bisitatzera joaten den herriko gizon batek esan zionez, oheko kontuak bukatu ondoren, gizona jazten ari zela eta Mari komunean bere sexuari bidetean garbitu bat ematen zion bitartean, oso entsutetzua izan zen On Braulio eta Joxepiren arteko affaire-a, On Braulio Afrikako misio batera bidali zuen gotzaiak herrian egon zen eskandalua isilarazteko asmoarekin eta Joxepi, senarrak eskatuta, Donostin zuten apartamentura bakarrik bizitzera joana zen, hori bai, bi beleak herpesak jota.

John Whitechapel

Pd: Istorio hau Elgoibarko Izarrako kideei eskeini nahi diet beraien ondo eginagatik eta 40 urte hoiek beste hainbeste izan daitezen.


 
Comentario:
On Braulio, hori bai apez izena. :)
No