logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
Kafka´s own love



Andres eta Mila-rekin topo egin zuenetik, ezin zuen Inaxiok beraien historioa burutik kendu. Ordutik pare bat aste zeramatzan hari bueltak eman eta eman. Hura izan zen bere bizitza osoko (nahiko luzea portzierto, ordurako 63 urte bait zituen), topaketarik harrigarriena ordurarte.
Bostonera joan behar zen.

Atano III. rako bidean, finala jokatzen zen egunean (Inaxio apostuzale amorratua zen), Amara-tik laguntalde batekin zihoala:
-Inaxio, zer lagunak ez al dituzu agurtzen?- esan zion Andresek berarekin parean gurutzatu zenean.
-Barka baina…ene ba, Andres zara eta! ez zaitut ezagutu! eta…zu ez zara ba Mila izango?
-Zenbat denbora elkar ikusi gabe?-galdetu zion Andresek.
-Baina baina, ezin dut sinistu ere egin, txabalito batzuk eginda zaudete eta!

Egun hartan ez zuen Inaxiok harreta handiz pilota partidua jarraitu, nahiz eta finala bizi bizi egon , Olaizola I eta Goñi III , Alustiza eta Belokiren kontra (22-13 lehengoen alde). Ezin zuen baina Inaxiok Atanora sartu aurretik Maruxa tabernan tragu baten inguruan Andresek eta Milak kontatutakoa sinistu.

Inaxioren harropuzkeria ezaguna zen eta ez bakarrik bere inguruan. Gaztetan Saxiola baserriko alabarekin ezkondu zen. Denen ahotan ibilitako kontua izan zen hura, ezkon bezperan lagunarteko afari batean, deabrua bera baino zatarragoa zen batekin ezkontzera zihoala esan zuen kafe eta puru artean, eta noski, ezkontza egunean Mariaren belarrietara heldu ere egin zen. Maria emakume xumea zen, bazekien polita ez zela, belarri handiak, sudurra zabala eta bere senarrak beraien ezkon-bizi guztian esango zion bezela, idi probako animalia zirudien (Mariak ere barrutik sinetsi). Bere ezkon bizitzatik ez zuen larregi espero, Inaxiok bere aitaren lurrak eta pinadiak nahi zituela jarrin arren, egun hartan baietza eman zion Inaxiori, heriotzak banandu arteko bere sufrimenduen iturri izango zen hari. Akaso soberan dago seme alabarik ez zutela izan esateak eta honen zergatiak, baina ez zituzten izan eta listo.

Boston-erako bidean, bidaia luzea bait da, asti dexente izan zuen Inaxiok ametsetan egiteko, ondoan hainbeste urtetan izan zuen mando zaharra, neska lirain bategatik "aldatzeko" ilusioaz. Berak bazekien neska lirain batek zenbateraino bete zezakeen gelditzen zitzaion denbora hilkorren artean, urteetan zehar dastatutako fruituak bait ziren neska lirain eta pinpirinak, ondo ordaindutakoak baina bazekien bai zer zen hura. Ez zuen ulertzen oraindik pastilla bat hartuta nola zen posible aldaketa hura baina exenplu bikaina ziren Andres eta Mila.

Mariak ordea ez zuen tutik ere esan, ez Inaxiok Bostonera joan behar zirela agindu zionean eta ezta Mariak berak, bere herri txikitik sekula atera gabe, bidaia guztia antolatu behar izan zuenean. Deus ere ez.

Andresen ahotan beraiek ere beste norbaitengandik jakin zuten "Metamorphox" piruletaz, eta tratamendua Boston-en soilik egiterik zegoela. Urte gutxi ziren Andres erretiratu zela, seme alabak etxetik joanak ziren eta berriro ere, urte asko igaro ondoren Mila eta biok bakarrik, berrezagutze prozezu hortan zeuden. Errezena "Viagra" edo horrelako bat probatzea izango litzateke baina beraiek ere besteengan ikusitako emaitzen aurrean Bostonera joan ziren "Long Life" osasun zentru ospetsura.

Inaxiok ezin zuen ahaztu ikusi zitueneko eguna, gutxienez hamabost urte kendu zituen Andresek eta Mila ordea bere adineko emakumeek izan ohi dituzten haragiak solte izan beharrean, berriro ere tinko zituen, berrogei urtetako neskato batek bezelatxu.

"Long Life" en tramite asko bete behar izan zituzten, baina garrantsitsuena zerbait okerra gertatu ezkero osasun zentruaren errugabetasunaren dokumentua sinatzea izan zen. Gero analisiak, ikerketak, nortasun eta adimen testak eta batek daki zenbat froga gehiago.

Azkenik eguna heldu zitzaion Inaxiori, han zegoen eserleku hartan jarrita, Maria parean zuela bere eserlekuan gela txuri hartan. Gelan bi eserlekuak besterik ez zeuden, horman ispilu handi bat, besterik ez.

Hau badoa Inaxio, hau martxan zegok-pentsatu zuen apur bat zorabiaturik sentitzen bait zen pirula hartu eta bost minututara. Doktoreak esandakoa zuen buruan:

-Inaxio nahiz da magia dirudien, azken finean elkarriko dituzuen sentimentuek eragiten dute pirularen funtzionamendua. Hau da, batak bestearekiko sentitzen duzuenaren emaitza aterako da, besterik ez.

Inaxiok argi zuen emaitza, berak nahi zuen bezela aterako zen, hortarako zegoen Maria bere esanetara eta gainera ez zuen pentsatzeko ez gaitasunik eta ezta ere erreztasunik.
Mariak sentimenduak ote zituen galdetzen zion Inaxiok bere buruari, ezer ikusteari utzi zionean.
Begiak zabalik zituela ohartu zen baina ez zuen ezer ikusten , gainera gorputza aldatzen somatu zuen, apur bat kezkaturik galdetu zuen.
-Maria, hor zara?
-Baixxxxxxxxxxx.- erantzun zuen Mariak.

Hurrengo orduak latzak izan ziren "Long Life" osasun zentroan.

Mutazio gela ondoan zegoen gelako lehiotik, mutazio gelan ispilu zen hartatik, prozezua aho zabalik jarraitu zuten "Long Life" ekoek.
Beti bezela lau pa bost bat minututara ematen zen mutazioa, lehena Inaxio izan zen, haseeran eskuak begietara eramaten zituen ezer ikusiko ez balu bezela eta berehala gorputzaren eraldaketa eman zen. Kakarraldo bat gorpuzten ari zen beraien begi aurrean. Ordurako Mariaren itxura guztiz desitxuratua zegoen eta hasten ari zen, zabal eta luze, pote handi bat bihurtu zen arte.
Ekipoko kamarak eta mikroak dena grabatzen zuten bitartean, megafonia ekipotik Inaxioren ahotsa entzun zen medikuen ondoko gelatik.
-Maria, hor zara?
Ordurako Maria zen potea oso definitua zegoen, intsektizida bat zen, eta Mariaren ahoa suposatzen zen hartatik gas piloa atera zen.
-Baixxxxxxxxxxxxxxx.

Latzak bai, halakoak izan ziren bi egun haiek. Mariarekin dena adostu eta lotu ondoren, "Long Life" inguruan zegoen landa batean utzi zuten Inaxioren gorpua. Egun batzutara aurkitu zuten, inguruko basetxeko nagusiak, hegazkinaz zabaldutako intsektizidaren ondorioz hil zela istripuz argudiatuz.
"Long Life"ek beti dena kontrolpean zuen, bere leloa jarraituz, eta nola ez dirua lagun.
Mariak Boston, kontu korrontea sekula baino oparoagoa, "Long Life" eta aseguru etxeei ateratakoaz, utzi zuen.

Mariaren fedeak, baserriko atarian eta Donostin erosi zuen apartamentuko gela batean, amabirginaren ordez "Fogo" intsektizida pote bat jartzera bultzatu zuen, kandelaz inguraturik noski.

Seguraski Inaxiok bere burua larregi maite izan zuelako.


 
Comentario:
[Arg!! labezomorroak gorroto ditut! gorrotatzen dudan izaki bakarra dela uste det. Horri buruz ez mintzatu!!]

Ipuin ikusgarria, kapitainia. Txit ona. ;)
 
Comentario:
pasa iezaidak bostoneko klinikaren helbidea, labezomorro bihurtuko liratezken pertsonen zerrenda luze bat erraz egingo niake, klinikatik irtetzen dutenean bota gogorrak jarri eta krasta...labezomorro zapalduaren soinua edozein sinfonia baino ederragoa izango litzateke.
 
Comentario:
Aupa, aizu oso gustokoak ditut zure ipuiak baina ez dut uste sekula zure etxera afaltzera joateko gonbitea onartuko nuenik. Ez zara arriskutxua izango ezta?
Oso ona, segi horrela.

Saulas
No