logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
John Whitechapel erasora!


Dexente denbora lurrean pasa ondoren, heldu zait itsasoratzeko garaia, abentura berri eta altxor zoragarrien bila.

Lurralde ezezagun eta misteriotsu baterantz garamatza gure patuak, ni eta nire tripulazioa, Etiam eta Agruatxi, adoretsu bidaia berri hontan.
Nire eskuetara heldu den irakurgaitza den mapa batean ( Bizargorri piratarena omen zen) erdi frantsesa den emakume bat omen da, abentura grinak bultzatuta goazen, irlako zaindaria.
Beraz ene pirata, korsario eta guzti guztiok, egur t´erdi eta dena ondo badoa, apirilak arte.




Benetan diotsuet itsasketarako eguraldi aproposa dugula.
Untzira zaitezte, untziratu guztiok!
Prest maniobra eratzeko!
Askatu amarrak!
Mugi itzazue ipurtzar horiek, alperrontziok!
Askatu nagusia eta trinketa, haizearen indarraz ahalik eta gehien baliatu behar dugu.
Fokeei eutsi!
Zertan dihardute gainaldean obenque aske horiek?
Itsasontzia mugituz doa. Itsasazaletik anker, azkar, gero eta azkarrago doakigu. Igartzen al duzue nola kulunkatzen den zuen oin azpian?
Benetan diotsuet gaur itsasketarako egun aproposa dugula.


Berriz ere haizeak belak nola bultzatzen dituen soma zezakeat ontzia ur handirantz daramala...

John Whitechapel

Pd. Zintzoak (ez) izan.
 
Comentario:
erasotik bueltau zara......!!!!
dale teklariiiiiiiii, alperra!
 
Comentario:
Ñooo ziutate handira itsasontzi gainean kulunkan?? Bejondeizula pirata, gozatu lagun dugun eguraldiaz itsasketan. Ikusiko dugu elkar, berriro ere, zure itzuleran. Nasan izango gaituzu guztiok zain.
 
Comentario:
al abordaje!!!!!

ziur negok untzia hala moduz iritxi, tripulazioa mareatua, erreserbak ia gastuak...azken momenturaino gozatuko dekela.

patxu y al abordaje!!!
 
Comentario:
ni jungo naiz portura eta zapi zuri batekin agur esango dizuet..... malkoz beteta begiak... agurrrrr darlinsssssss eta ondo pasau eta ekarriiii mmmmmm mmmmmm alguna horterada jajajajaa
muakkkkkkkkkkkkkkkk
 
Comentario:
Kontuz ibili bidaian, nahiz eta jakin esperientzia handiko pirata zarela; itsasoaz inoiz ezin gara fidatu beti erne, beti esna.
Porturen batean geldituz gero, edo zerbait idazteko aukera izanez gero, ez dudarik izan, sar ezazu orritxoa botila berezian eta jaurti itsasora; ea nork irakurtzen duen...
...Egunero joango naiz hondartzara, kaiara, ea botilarik edo ikusten dudan.
No