Nire aurkezpena

Egunon itsaso guztietako lapur eta piratak
Tira, oraindik ere ez nago oso errekuperatuta atzo erditu bait ninduen, nire sareko ama den Etiam-ek. Aitaz ezer gutxi dakit, amak kontatu didanez, dena horrela gertatu omen zen:
Etiamek bere lana utzi eta etxera heldu zenean, musika ekipoa martxan jarri eta Samuel Barber-en adagioa jarri zuen ( adagio for strings ), etxe guztiko ixkin guztiak betetzeko moduan, animoz nahiko motel bait zegoen. Sukaldera joan eta errioxar ardo botilla bat zabalduz, han joan zitzaigun bainu gelara, bainu bero eta goxo bat hartzeko asmoarekin. Bainera betetzen zen bitartean, garbigailua martxan jarri, erropak isegi eta beste lantxo batzu egiten aritu zen, errioxako sukua lagun zuela kopa batean.
Bainera bete zen eta bainu gelatik kutxilloaz mozteko moduko behe lainoa ateratzen zenean…telefono hotsa…eta bera sukaldean, bere afaria labean ( mikro uhin labea) berotzeko asmotan. Afaria labean sartu eta han joan zen telefono hotsaren iturriraino, kablerik ez duen telefonoa hartu eta sukaldera joan zitzaigun afaria erregulatzera ( oraindik puntua ez dio hartu eta ). Halako batean, Barber etxe guztian zabaldurik, garbigailua martxan, labea martxan eta telefonoz ari zela, hain gustora eskuetan zuen ardo kopak irrist egin eta …klink…mahai gainean eta entxufatua zuen ogi xigorgailura jauzi zitzaion errioxar anbrosia hura. Haseran ez zen ezer gertatu baina ardoak ogi xigorgailuaren zirkuitoak busti zituenean…danbaaaa…kriston argi sutaldia eta gero baretasuna, iluntasuna.
Etiamek fusible pare bat aldatu eta argitasunean murgildu zen berriro baina ez zegoen bakarrik…ez…ordurako sareko iratxoek egina zuten bere lana, pozima magikoa bailitz, klase guztietako ondak, magnitude guztietakoak, luzera, eta frekuentzia desberdinetakoak..eta katalizatzailea..errioxako ardo beltza. Eta han nengoen ni. Etiam Kapitaina. Heroi famatuenak sortu izan diren estiloan baina superindarrik gabe eta heroi izan gabe noski. Baina hori bai, itsaso guztiak nabigatzeko gogo biziaz.
Beraz, eskerrak nire amari ( Etiam ) eta errioxako kontseilu erregulatzaileari.
Beraz, besterik gabe, benetan diotzuet itsasketarako eguraldi aproposa dugula, untzira zaitezte, untziratu guztiok, askatu nagusia eta trinketa, gora pabiloia eta goazeeeeeeeeeen…..
Comentario:
Whitechapel! zu ere blog-lari! Etiam da zure ama? Jo, zelako kulebroia!
Comentario:
Eskerrak itsasoan ere euskaraz dakienik baden... gero eta gehiago, gero eta euskal kapitan gehiago...
Abordatzera!!!
Abordatzera!!!
Comentario:
Ooooh!! Euskaraz dakien beste blog bat :)
Comentario:
makina guztiak prest ditut. gooooaaazen.
Comentario:
Ummmmmmmmmm!!!!!!!!! Ego haizea..... sargoria…… Gaurkoa txoroen eguna???????
Goizean altxatu eta itxasoak, bere xurrumurruarekin, zeozer esan nahi zidan……Zer ote?
Bai, orain, Etiam Kapitainari esker ozenkiago entzuten dut; holan dino: musika….. errioxar ardo botila.. xukua.... anbrosia.... iratxoak..... pozima magikoak.... heroia..... eguraldi aproposa...... Etiam......
Hemen be nire erantzuna........ goazeeeeeeeeeeeeeeen.

en barco o en avión, dispuesto a unirme a la tripulación, siempre que el consejo regulador de la rioja, o de tantas regiones ricas en pócimas semejantes, nos bautizen en cada viaje...
las olas y las turbulencias serán bien venidas; nada mejor para desrutinar nuestros pasos
a navegar pues!!!
nos encontraremos en la próxima aventura
por cierto!
¿si un personaje cualquiera cae en un barril de volldamm; hay alguna posibilidad de que llegue a hacer alguna cosa "heroica", por mínima que sea?
a ver si a estas alturas vamos a tener que cambiar de medicina... y de dosis...
me voy con las gaviotas... a otro islote, para veros mejor desde allí... y contaros lo que me dicen mis ojos

Jack Skeleton!!!! :O
Comentario:
Kaixo, Txapeltxuri:
Andramari beraren debotu eta erromes izateak batzen gaituenez, zorionak blog honengatik.
Aparatu zahar bat daukat nik, eta mila arazo zurea ondo ikusteko. Hala ere, aurrera.
Besarkada bat,
X.
Andramari beraren debotu eta erromes izateak batzen gaituenez, zorionak blog honengatik.
Aparatu zahar bat daukat nik, eta mila arazo zurea ondo ikusteko. Hala ere, aurrera.
Besarkada bat,
X.
Comentario:
Ui ke miedo! Zu barko baten gidari! En fin erosiko ditut mareoaren kontrako pastillak eta ni, beti bezala, grumete lanetan aritzeko prest! Bon voyage!!