Happy Birthday

Evak, urtebetetze prestaketak pertsonalki eraman zituen.
Jean Pierre zen jairako prestatzen ari zen bitxietatik pizgarriena eta kitzikagarriena. Parisko artista hau, modakoa Parisen, oso ezaguna zen bere aldrebeskeriegatik eta performance-egatik, eta horrexegatik aukeratu zuen gure Eva-k (artistaren kalterako). Hotel Ambassador-en elkartu ziren Eva eta Jean Pierre jai aurretik izan ziren aldi bakarrean (nahiz eta egunean bertan Fritz-en bisita izan bere Montmartre-ko alokairuan zuen gelan). Bertan Eva-k detaile guztiak azaldu zizkion, hau da, berak zer nahi zuen eta nola nahi zuen, Jean Pierre-i aukera bat bera ere eman gabe.
Jean Pierre-k bilera ondorengo egunak, jairartekoak noski, ez zituen oso alai bizi, beldurra izan zen, ordurarte ezezaguna zitzaiona, laguna. Bueno hori eta Fritz-en bisitaren ondorioz, herren ibiltzeak ematen zion mina.
Adolf-ek beti esaten zuen zorionekoa zela emakume perfektua zuelako, Eva-ren gorputza eta izakera, eta Ilse-ren begiak, bi hauekin bat egitean.
Ilse, Eva-ren ahizpa zenak, sekula eta inon ikusi diren begirik ederrenak zituen, esmeraldak bezain berde eta trinkoak. Adolf-ek orduak pasatzen zituen Ilse-rekin, begi haien sakonera begira, bere arasoetatik ihes egin nahi zuenean. Bata bestearen parean jartzen ziren elkarri begira eta orduak pasatzen zituzten hitz bat bera ere esan gabe. Adolf-en menpekoek bazekiten Ilse-rekin zegoenean arriskutxua zela, halakoetan, Fuhrer-ari zuzentzea. Guztiak Eva ezezik. Eva-k gustokoa zuen, ahizpa eta Adolf elkarri begira jartzen zirenean, beraien inguruan jarri eta modako aldizkarietako argazkiak ikustea, hain zen lasaigarria berarentzat.
Jaiaren bezperan jaso zuen Evak Adolf-i oparitzeko hainbeste lan emandako bohemiako kristalez egindako kabiar ontzia. Hiru aste, eta lau hileta, behar izan zituzten kristal lantegiko langileek arrain ontzi bat bezain handia zen kristalezko artelana garaiz bukatzeko.
Jai egunaren goizean, Eva-k Jean Pierre deitu zuen bere gelara Lichtenburg-eko gazteluan.
Jean Pierre, Fritz-en eskutik, Evaren gelara zuzendua izan zen. Gelan sartu eta Fritz-ek egongelan jarrita itxaroteko agindua eman zion. Fritz-gelatik atera zenetik bost bat minututara, Eva agertu zen bainu gelatik ateratzen, biluzik eta bustita, beraren ostean bi zakur handi zituela.
-Egunon Jean Pierre.
-Bonjour Mein Frau.
-Ahhh, zeinen gustoko dudan Frantsesa ! Bueno, eta? dena prest eta argi al duzu?
-Bai Mein Frau- esan zuen hitzak eztarritik atera ezin zituela.
-Oso ondo. Zoaz orduan eta egin Fuhrer-a zoriontsua-erantzun zion txakurretako batek metalezko hanka usaitzen zion bitartean.
Lichtenburg-ko gaztelua goitik behera apaindu zuten, gurutze gamatuak, alfonbra gorriak, Italiako Benito-k eliza esberdinetan konfiskatutako kandelairuak, kandelaz josiak. Aparta, benetan aparta.
Gazteluko areto nagusia jendez lepo zegoen, inguru guztietatik etorritako gonbidatuez beteta, nahiz eta gehienak Alemanak eta militarrak izan, baziren bestelako gonbidatuak ere.
Den dena Eva-k programatutakoaren arabera zihoan. Lehenengo, eta ordubeteko atzerapenaz, gonbidatu guztiak gazteluko sarrerako aretoan zeudela Adolf-ek bere burua azaldu zuen Eva besotik helduta zuela lehen solairuko eskilara muturrean. Berrehun eta berrogeitamar eskilara jeitsi zituzten gonbidatuen ohiuteriaren artean.
-Gora Furher-a!-zioten denak ahots batean.
Hortik aurrera, gertakizun hoiek izan ohi diren modukoak, izan zen dena, koktela, brindisak, jantziak, bitxiak, eta nola ez, guztiek Fuhrer-ak beraiekiko (bakoitzarengan) ea preferentziarik azaltzen zuenaren seinalearen zai, areto guztia adurra zerioten lausengariz betea zegoelarik.
Halako batean txalo hots bat entzun zen eta jende guztia ixil ixilik geratu zen. Akaso beste leku edo egoera batean ixilarazte prozezua luzeagoa litzateke, baina ez Eva-k Fuhrer-arentzat antolatutako jai batean. Hotzikarak eragiten zituen ixiltasun ankerra, Eva-ren ahots goxoaz apurturik:
- Mein liebe, horra hor nire oparia zuretzat.-keinu bat egin eta jende artetik Jean Pierre agertu zen.
Jean Pierre aretoan zegoen piano zuri batera igo eta esan zuen ozenki:
-Begi ederrenak nahi ditut.
Jendea urduri, ez zen ausartu ere egin pentsatzen zuena ahopean ondokoari azaltzen, baina ideia bakar bat zen aretoan nagusi:
-Ni ez.
Halako batean, jendea bi multzotan banatzen hasi zen, norbait zetorren Jean Pierre-engana, jende taldea bitan banantzen, errekak urbazterrak banatzen dituen bezela.
Eva eta Ilse. Ilse eta Eva. Biak irrifartsu.
Jean Pierre ordurako pianotik jeitsia zen, Eva-k Ilse eta Jean Pierre bata bestearen parean utzi zituen , bera alde batera jarri zelarik.
Jean Pierre-k greziar antzerkilarien moduan, keinu exageratuetaz baliatuz, gora begiratu, eskuak altxatu zituen zabal zabalik Jainkoen laguntza eske balego bezalatxu eta halako batean esan zuen:
-Eman Jainkoari Jainkoarenak, Cesar-i Cesar-enak eta Fuhrer-ari Fuhrer-arenak.
Bapatean argia itzali zen eta emakume oihu garratx bat entzun zen.
Segundu gutxi haiek, luze egin zitzaizkien han inguruan zeuden guztiei, are gehiago zer gertatzen zen ez zekitela eta beldurra txistu formatoan irensten saiatzen zirelarik. Iluntasunean Jean Pierre eta Ilse-ren inguruan zeudenak mugimendua somatu zuten, norbait beraien artean zebilen zerbait mugitzen eta likidotan zerbait murgiltzen arituko balira zenbiltzan. Luzeegia zen egotaldia gauza onerako. Kolonia eta perfume usaiak, ordurako izerdi usaiekin bat eginik zeuden.
Argia bueltatu zenean, Jean Pierre lehengo lekuan zegoen eta aurreko posean jarraitzen zuen, eskuak gorantza zituela. Ilse ez zegoen eta Jean Pierre-n ondoan bi ontzi zeuden, bata erliebez eta ehiza pasarteak irudikatzen zituen kristalezko bitxia eta bestea beltza, likido gorri bat zirudienaz betea.
Fritz-ek aretoa utzi zuen gorriztatutako toalla txuri batzu eskuetan zituela.
Besoak altu zituela, poliki poliki jeitsi egin zituen, itzalaldia gertatu zen unean, Fritz-ek jarri zion kristalezko ontzirantz eskua buztiak luzatuz. Kristalezko ontzia izotz koxkorrez betea zegoen eta han ezarri zituen gorantz begira esmeralda berdeak.
Eva ontzira hurbildu zen eta kristalezko ontzia,oinarri bezela zuen gurpildun karrotxoaz baliatuz, Fuhrer-arengana zuzendu zuen parean suertatu arte.
-Hemen duzu nire oparia maitea!
Fuhrer-ari begiak busti zitzaizkion eta ezer esan gabe Eva-ri bekokian muxu eman zion.
Jean Pierre artistaz ezer gutxi jakin izanda arrezkero, jaia ondoren Eva-ren gelatik pasa zela eta Eva-ren bi dogo alemaniarren sukaldari pertsonalak astebeteko oporrak hartu zituela Eva-ren aginduz.
Ilse-k bizitza soziala alde batera utzi eta garai hartan susmagarritzat hartu zuten erlazio berezi bat hasi zuen labrador deritzon txakur hoietako batekin. Leku guztietara eramaten zuen eta bere gelan egiten zuen lo. "Nire begiak dira" esanaz sahiatu zen zurrumurruak ixilarazten.
Eva, Adolf-ek Frantzia indarrez hartzeko erabakia hartu aurretik, eta ez Ruhr eta Sarreko arroak Frantziarren eskuetan zeudelako, ez, zeren eta Jean Pierre-kin izandakoa eta gero, Frantses guztiak gorrotatzen zituelako, Frantziar erriberan egun batzu pasatzera joan zen.
Gustokoa zuen oso, Hoteleko bere gelako terrazan, Fritz-en arduran geratu zen kristalezko izotz gordailuaz koktelak edatea.
-Ummm, izotz askorekin Fritz, izotz askorekin-etzaulkian etzaten zen bitartean.
-Bai Mein Frau.
-Ilse botatzen dut faltan, aspaldian ez nau ez ikusi, ez bisitatu.-esan zuen begiak itxiaz eguzkitan zegoela.
-Bai Mein Frau.-esan zuen Fritz-ek, izotza puxkak kontu handiarekin hartuaz, esmeralda berdeak hartzen ez zituela ziurtatuz eta berauek fresko manten zitezen leku aproposean egokituz Bohemiako kristalezko artelan hartan.
John Whitechapel
Comentario:
Benetan atsegina zait matematikekiko eta logikarekiko duzun jakinmina, baina jakin beharko zenuke eta hori da algebraren alderik atseginena,ikur edo signu batek ezezaguna zaigun balioa duenean inkognita deitzen zaiola. Erronkei norberak egin behar die aurre, laguntzarik gabe. Animo txapeldun eutsi eta ez etsi.
John
John
Comentario:
Gaurtik aurrera esne beroa.
Oso ona.
Aizu algebra galdera bat, John Whitechapel=A bada, eta Etiam-en Bixen=B bada,
A=B al da?
Saulas
Pd. Piratari aurpegi bat jartzeagatik besterik ez.
Oso ona.
Aizu algebra galdera bat, John Whitechapel=A bada, eta Etiam-en Bixen=B bada,
A=B al da?
Saulas
Pd. Piratari aurpegi bat jartzeagatik besterik ez.





