Art Revolution

- Badakit zaila dela ulertu eta onartzea Argiñe, baina bi urte hauetan aurrerapausu handiak egin dituzu. -esan zion terapeutak.
- Handiak? Gaur da eguna, astean bi alditan zugana etorrita, oraindik krisiak ditudala.-izan zen Argiñe-ren erantzuna.
- Bai eta ez da erreza, baina kontutan izan zuk zure aldetik arazoari aurre egin nahi izan diozula eta hori garrantzitsuena dela.
- Arazoa dagoela konziente izan? hori al da aurre egitea?
- Zati handi batean bai, gainera maskara jartzeari utzi zenion, ez?
- Bai, baina lotsagatik beste edozergatik baino. Lotsagarriagoa zen maskararekin aritzea, gabe baino.
- Beste puntu bat zure alde.
Guggenhein museoak bere bigarren eraikina zabaldu zuenetik Argiñe izan zen bertako arduraduna, beti ere, Thomas Krens arduradun nagusiaren gidalerropean.
Hamaika alditan eskatu zion Thomas-i museo printzipalean beste lan postu bat, nahiz eta zuzendaritzatik kanpo izan, baina Thomas-ek argi zuen Argiñe balio handiko profesional bat zela eta bigarren Guggenheimean nahi zuela. Hau zen Argiñek jasotzen zuen erantzun bakarra. Beste egoera baten akaso lausengarria litzateke erantzuna, baina kasu hartan Argiñek zigor bezela jasotzen zuen.
Frank O. Gehryk diseinatutako edifizioa, bere garairako, oso aurrerakoia zen erabili zituen materialegatik eta eraikinak zuen formagatik baina bigarrena ere ez zen makala. Frankek aukera eman zion ordurarte diseinu munduan ibilitako Etiami, nahiz eta ordurarte Etiamek arkitektura mundua ikutu gabe izan. Etiam gurtzapeneko artista bihurtu zen ideia aurkeztu, berau onartu eta azkenik bere artelanaren ateak ireki zituzten lehenengo egunetik. Bere hitzetan askatasuna adierazi nahi zuen, minimalismoa, sinpletasuna eta argia izan ziren helburua lortzeko herramintak. Eraikina goitik behera, ezkerretik eskubira, bere osotasunean, kristal eta beiraz eginda zegoen.
Argiñe dieta eta elikaduran espezializatutako mediku batekin aritu zen, bere metabolismoa aldatu nahiean. Hiru krisi jasatzen zituen egunero. Larregi berarentzat.
Medikuaren esanetan, jende asko zegoen bere egoeran egoteagatik edozer emango zuena, zorionekoa zela, baina Argiñeren elikadura ohiturak hain gordin aldatuta zaudela jakitean (arroza bihurtu zen bere bizitzako oxigeno eta zentrua) medikuak berak jarri zuen Argiñe terapeutarekin kontaktuan ezer ezin zuela egin ikustean. Kasu oso zaila bait zen.
Trinnn!-iratzargailua-, goizeko seirak, ohetik altxatu, sukaldera joan eta bete bete zegoen arroz katilua jaten zuen irratiko eguneroko berriak entzuten zituen bitartean. Gosaldu ondoren zigarro bat piztu ea horrela barruak pizten zituen eta komunera joaten zen. Ezer ere ez.
Dutxa bat hartu eta zazpietarako egunero hartzen zuen autobuserantz bultzatzen zuen bere gorputza, egunero autobuses eramaten zuen gidaria, eguneroko aurpegiak, eguneroko deserosotasuna. Egunero hiru krisi. Eta lehena beti goizeko bederatziretan.
Bere geltokira heldu eta Guggenheim-eko bere bulegorantz zuzentzen zituen bere pausoak, buruan etortzear zegoen krisia zuelarik. Buelta eta buelta.
Bulegoan zegoela, bere mahaiko paperak eta mailak errepasatzen zituen baina Sonia, bere idazkaria, etortzen zenerako bere krisietako oroitzapenetan murgildurik egoten zen eta Soniak berak atera behar izaten zuen buruarinalditik.
-Ondo al zaude Argiñe?
Bederatziak bost gutxiago, jadanik lehen sintomak sentitzen zituen, bazekien bazetorrela eta horren aurka ezer egiterik ez zegoela. Mahai ondoko motxila handia hartu, bertatik amak jositako hondartza-zakua atera eta lurrera begira beti han joaten zen eraikin hartan bere bulegoa eta kafetegia artean zegoen emakumezkoen komunerantz.
Komunean sartu eta krisketarik gabeko- zertarako krisketa galdetzen zion bere buruari- atea itxi ondoren, ondartza-zakua atera, burutik sartu eta jantzi egiten zuen. Prakak jeitsi eta komunean jartzen zen.
Eguneroko lehen krisia. Bata bederatziretan, bigarrena ordubatetan eta hirugarrena seietan.
Orduan hasten ziren komeriak, pasabidetik zioan Xabierek agurtzen zuenean edo eta kafetegiko barrako eserlekuetan, museoko ateak iriki aurretik lankideak gosaltzen zeudela, gehienak eskuaz agurtu edo eta “gero egongo gara” seinua egiten ziotenean. Eta guzti hori pusker zarata artean.
Argiñe ezin zen egoera hortara ez ohitu eta ezta ere egokitu.
Gaur da eguna, santututako Etiam gorroto duela. Ez da ezer pertsonala baina gorroto du bere minimalismoa, bere sinpletasuna eta bere argitasunaren kontu hostia hori. “Joder kristala eta beira, joder…”. Ez ditu ezta ere gustoko museoko garbiketa lanean aritzen diren langileak beraien ondo lan egiteko apeta eta arretagatik. “Zergatik ez dira narrazak izango den dena opako bihurtu arte?”
Terapeutak esaten zioenez, Argiñek barruan zuen “malaletxe” guztia atera behar zuen eta horrexegatik eguna bukatu ondoren Argiñe etxera joaten denean hogei bat minutu ematen ditu geziak botatzen.
Bere gelako zuloz jositako paretean du bere jopuntua edo diana.
José Coronado.
¿José Coronado?
Argiñe-k arazoak ditu, argi dago.
John Whitechapel
Comentario:
No coment. Plas plas plas...
Saulas
Saulas





