logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
An france cest mieu



Bartholomew-k zortzi urte zeramatzan Ignace D´Arreg disenatzailearentzat lana egiten.

Eskoriatzan jaiotako Bartolo-k, Bartholomew izena hartu zuen Legazpiko Iñaxio Arregi ezagutu ondoren, disenatzaile onak izena frantzesa izan behar zuelaz, Iñaki-k Bartolo kobentzitu eta gero.
Bartolo-k biologia ikasketak burutu ondoren ez zuen bere burua edozein laborategitan ikusten, ospitale edo produktu kimikoak lantzen dituzten enpresa hoeitako batean, bere kuriositatea eta jakinminak bultzatuta ikerketaren mundua zuen helburu. Era hortara heldu zen Iñaxio-ren lantaldeko ikerkuntza buru izatera.

Iñaxio-k bere jaioterria utzi eta Bartzelona-n egin zituen moda eta diseinu ikasketak. Beka baten bitartez Milan-en egon zen diseinatzaile famatuenen tailerretan lanean, bere aldetik ikasten zuen bitartean. Gogor lan egin ondoren, azkenean Ignace izenarekin lokal bat hartu zuen Paris-ko aldirietan bere tailerra montatzeko asmotan. Haseera oso gogorra izan zen eta beste “etxe” batzuentzat lan egiten zuen bitartean, astia hartzen zuen bere diseinuak sortu eta gorpuzteko, kontaezinak ziren lotorduak erabiliz. Urte gutxitan bere espazioa Paris-ko erdialdean kokatua zuen, nahiz da oso entsutetsua ez izan, moda inguruan zenbiltzatenak bazuten bai honen berri. Paco Rabanne berria bezela aurkezten zuten enfant terriblea azaltzen zen gertakari kultural guztietan, prentsaurrekoak barne, beti ere bere burua ezaguna egiteko jomuga zuela burmuinetan, nahiz eta agerpen hoiek gustokoak ez izan.

Urteak ziren, hamar bat gutxi gora behara, Ignace-k material berriak frogatu nahi zituela, ordurarte erabilitakoen posibilitate guztiak xahututa zeudela pentsatuaz, ohial berriekin esperimentatze nahiean.
Bere ustetan kotoia, lihoa, zeta eta ezagunak ziren ohial guztiekin, egitekoak eginak zeuden, ezer gutxi geratzen zen asmatzeko, material eta merkatu berriak izanik bere helburu, erabateko aldaketa emateko asmotan hain errepikagarria zitzaion mundu hartan egin zituen berritzeko saiakera guztiak.

Gutxira, Bartolo ezagutu zuen Paris-ko modako Pub batean. Bartolo oporraldian zegoen eta Kitty bere neskalagunaren bitartez, hau Vogue-ko erredakzioko burua, tragu batzu hartzen ari ziren bitartean suertatu zen beraien topaketa. Ignace-k bere azken urteetako bilaketaren berri eman zion, azken urte haietan Thomas Robert Malthus eta Darwin-ek idatzitako testuak estudiatu zituela goitik behera eta hura frogatzeko ideia bat zuela azaldu zion ahozabal zegoen Bartholomew-ri. Orduan jakin zuen Ignace-k Bartholomew-ren ametsez eta handinahikeriaz. Espezieen transmutazioa. Zetarra.

-Ederto, zu zara nik behar dudana.-pentsatu eta esan zuen Ignace-k.

Zetarra-ren bizikera, elikadura, ohiturak eta ugalketa ondo baino hobeto aztertu ondoren, teoriatik praktikara habiatu ziren.
Kalitate oneneko zeta lortzeko, harren elikadura zen garrantsitsuena, horrexegatik biltegi bezela erabiltzen zuten Paris-ko aldirietako tailerra, masusta zuhaixkarte bilakatu zen. Moeta guztietako masustak landatu zituzten azkenean beraien ikerlanen arabera, onena garatu arte. Harra hauen espeziean bereziki, zer hosto moeta jan halako zeta ematen zuten, eta azken finean hori zen Ignace-n helburua, kalitate oneneko zeta lortzea.

Lehen parteko froga guztiak pasa ondoren, prozesuko bigarren zatiarekin hasi ziren.

Martxelo, Bartoloren anaia.


Hiru urte beranduago…


Vogue-ko titularra. “Parisko moda azokan Ignac D´Arreg L´Enfant Terrible”.

Modak ,kulturak eta abangoardiak bat egin dute, egun hauetan ikusi izan dugun bezala. Gorputza estaltzeko beharra abiagune hartzen den arren, luze gabe estetikaren kontzeptua agertzen da, biluziari ihes egitea gustu onez eta besteengan atsegina pizteko helburua harturik. Aurkikuntzen garaietan ehunak funtsezko bihurtu ziren: zetaren bidea eta lihoarena dira horren bi adibide. Baina egun hauetan ikusi dugunaren arabera aurrerapausua galanta eman da ehuna fabrikatzerako orduan eta aurrerapausu horrek izen bat du, Ignac D´Arreg disenatzailea.

Beronek arkitektura-lana egin du: non egin pintza, non ebaketa; horri erantsi behar zaio erabili duen ehun berria eta abangoardista maisuki maneiatzea eta bolumen berriez gorpuztea. Azken finean ARTE-LANA.


Vogue aldizkariko erredakzio burua.
Catherine.

Arazoa hor nonbait, objetibotasuna galdu eta begiak itxita, zerbait azaltzen dugunean gertatzen den moduan, alde batetik, Catherine-k (lagunentzat Kitty) nahiz eta arte-lana goraipatu, ez du ezer esaten bere ezkoneba den Bartoloz eta ezta honek Martxelo-ri azken urteetan luzatu dion zigorraz, masusta hostoak eta larrosa petaloez egindako dieta jatea. Ezta ere bere (Kitty-ren) Martxelok jasan behar izan dituen beherakoak eta heste krisialdiak.
Eta are gutxiago, agertzen ez den argazkian Moda pase hartan zegoen jende guztiak Ignace-n jantzia atera zutenean, eskuak berehala sudur eta ahoetara nola eraman zituzten.

Baina objetibotasunak alde batera utzita eta orain menta izanik dietako produktu berria, ba hori, ea azken finean After Eight bat suertatzen zaigun guztioi, hau da, txokolatea eta menta.

John Whitechapel

Pd. Bone appetit.
 
Comentario:
Gastronomoda?
Nik ere ezagutzen ditut After-ak baina uste dut denboraldi batean ez ditudala probatuko.

Oso ona.

Saulas
 
Comentario:
Menta+Txokolatea();
Konbinazio bikaina, beti izan dut gustoko. Polita zen After Eight delako horiek bakarrik Paris'dik lor genezakeenean, orain aldiz Globalizazioa dela eta, edonon... bere karisma galdu du, bere grazia :P
Polita oso istoria.
No