logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
Skimmed milk


Maiatzak 22

-Bueno eta azkenik hau kafetegia duzu. Kafetxo bat edo bokadutxo bat hartzeko astirik baduzu bertara etor zaitezke. Sukalderik ez dago baina mikrohuin labe pare bat ditugu etxetik ekarritakoak berotu ahal izateko. Hor kafearen makina. Kafea, esnea, galletak eta horrelakoak erosteko 5 euro jartzen ditugu bi hilabetean behin. Etortzen den lehenak jartzen du makina martxan era hortara atzetik datozenak prest dute.

Begira hori Ander da kriogenizazio arduraduna, hor Mertxe administraziokoa, Manu ugalketa arduraduna, Kattalin laborategi laguntzailea, hura Sebas… baina lasai, elkar ezagutzen joango zarete, akaso nazkatu ere…jajaaja.

Jone-k eskua altxatu eta guztiak agurtu zituen irrifarrea ahoan zintzilikaturik zuela. Jone-k irrifarre erreza zuen baina irrifarre haren arrazoia graduatutako probetak kafea hartzeko erabiltzen zituztela ikustea izan zen. Mahaietan jarrita zeuden guztiek, kolore desberdinetako likidoetaz betetako probetak zituzten eskuartean. “Aproposa”, tenperatura altuak jasaten dituzte pentsatu zuen bere barnerako mikrouhinen labeetara begirada luzatuaz.

Gehienek buruaz agurtu zuten, denbora larregi ez zuten eta bakoitzak bereari berrekin zion, entsalada jateari, kafesnetan opilak bustitzeari edo txostenei gainbegirada bat botatzeari.

Sebas altxatu egin zen eta beraiengana hurbildu zen.

-Kaixo Eneko, hau da orduan soroetxe hontako neska berria ?
-Jone, hau Sebas da, gutariko beteranoena. Zubillaga doktorearen musa. Biek hasi zuten proiektua duela 15 urte.
-Pozten naiz zu ezagutzeaz, asko entzun dut zutaz.-erantzun zuen Jone-k.
-Entzun duzuna ona bada, sinetsi ezazu, baina entzundakoa ona ez bada kasurik ez, kobazulo hau desertuko harrapakariez beteta dago eta.-esan zuen Sebastiana-k farreak bere gorputz sendoa astintzen zuen bitartean.
-Ez kasurik egin Jone, hau beti berdin badil eta. Gustokoa du adarra jotzen ibiltzea.
-Jaaja…lasai, nik ere gustokoa dut humore apur bat.
-Tira, Eneko-k onezkero azalduko zizun Andoni eta nirekin egingo duzula lan.
-Bai. Instalazioak eta laborategi ezberdinak erakutsi dizkit.
-Andoni-rekin egon al zarate?
-Ez, hamabietan elkartzekotan geratu gara eta dena ikusi dugunez pentsatu dut akaso Jone-k nagusiarekin egon aurretik zerbait hartzea nahiko lukeela.-erantzun zion Eneko-k.
-Ondo da. Ni ere han izango naiz. Kafetxo bat nahi duzu laztana?-galdetu zion Sebas-ek Jone-ri.
-Ez dut kaferik hartzen. Esnea edo infusiorik?
-Bai neska. Eneko prestatu iezaiozu nahi duena. Orain utzi egingo zaituztet baina gero Andoniren bulegoan elkartuko gara.
-Ondo da, geroarte orduan.- erantzun zion Jone-k.
-Esnea orduan Jone?-galdetu zuen Eneko-k.
-Bai mesedez, gaingabetua ahal bada…
-Manu, esne hau zurea da? Ahhh…bale…hau hartzen dut orduan.

Jone kontentu zegoen, oso itxura ona hartu zion klinikari. Garbia, txukuna, teknologia aldetik ere punta puntakoa, dirulaguntza publikoa izateaz aparte, diru ekarri pribatuak maila goieneko laborategia bihurtu zuen klinika.

Eneko-k esnea hurbildu zion beste eskuan kafe bat zekarrela, probeta eskuartean hartuta lehio ondoko mahaiko aulkietan jarri ziren. Jone oso pozik zegoen, lan hura gustokoa zuen, Eneko-k emandako azalpen guztiak ondoren enpresa hartan bere lekua egingo zuelakoan zegoen. Sebas, Andoniren eskuin eskua gustokoa iruditu zitzaion eta gainera espero zuen baino askoz lasaiago zegoen Andoni Zubillaga ikerlari famatuarekin lehen elkarrizketa eta aurkezpena izan aurretik. Beraz dena primeran. Bai.

Haseeran urduritasunak jota hitzegitea kosta egin zitzaion, horri esnea hartzeak eman zion txistu sikatzearen ondorioz, ahoan zuen txistu masa hura mugitzeak ematen zion lanari gehituaz lehen minutuak luze egin zitzaizkion. Pare bat alditan galdera eta galdera artean pentsatu zuen esnea hartu beharrean infusioa egokiagoa litzatekela, gainera zapore astuna zuen esneak, astuna baina ummm ezaguna, soja esnea ote?, seguraski Eneko-k gaingabetua hartu beharrean osoa eman zion baina egindakoak eginda zeuden eta adoreaz aurre egin zion egoerari ( nerbioak, seguru).
Lehen bilera primeran joan zen, Jone-k segurtasunaz erantzun zituen Andoni-k eta Sebas-ek egindako galdera eta planteamenduei. Argi geratu zen Jone lantalderako behar zuten pertsona zela.

Bi aste beranduago.

Andoni eta Jone froga batzuren emaitzak astertzen ari zirela bulegoko atea zikloi baten eraginez bezelatxu ireki zen. Sebas, Andoni-k sekula ordurarte ikusi ez zion bezelako betozkoarekin, sartu zen atea horrela zabaltzeak eragindako aireak mahai gaineko paper guztiak mahaitik atera zituen haize tunel batean baleude.

-Ederra egin dugu Andoni.
-Zer da Sebas? Zer gertatzen da?
-Ederra egin dugu…ai ama…
-Sebas, kezkatzen ari naiz, esan ba zer gertatu den?
Andoni exerlekutik altxatu eta Sebas-engana jo zuen.
-Ai ama…gureak egin du…hainbeste urteetako lana.
-Sebas!-ohiukatu zuen Andoni-k.
-Florenç anderea da.
-Zer gertatzen da ba?
-Bere abokatuarekin hitzegin dut duela bost minutu.
-Abokatua?
-Auzitara garamatza.
-Zergatik?
-Hazi jartzea gurekin egin duen arren beste klinika batean jarraipena egin omen du eta duela bi aste, hilak 22an ezarri genion esperma ez omen da esperma.
-Nola ez dela esperma? Zertaz ari zara?
-Faxex bidali dit beste klinikan egindako analisien emaitza.
-Eta?
-Ez didazuko sinestsiko…esnea zen. Esnea sartu genion.
-Nola da posible?
-Manu-rekin hitzegin dut eta azalpen bakarra dago, probeta konfunditu zuen kafetegian seguraski eta…
-Ez …ez ezinezkoa da.

Ordurako Jone zutik jarria zegoen eta gauza bakarra zuen buruan, maiatzak 22-a…

Bueno eta Mikel bere mutilari, oheko zenbait ohitura aldatzeko eskakizuna. Kontu hoiek debekatuta.
Baina hori komunetik atera zenean pentsatu zuen, ordurarte nahikoa lan barruak ustutzen.

John Whitechapel

 
Comentario:
:o)
 
Comentario:
Horrelakoak eta bestelakoak imaginatu ditugu bai guk ikastetxe nagusian, akaso horrexegatik beti hartzen dugu TetraBrickeko esnea ;)
Etxean aldiz ez da arazorik egoten ;P Eta nola dabil Jone? Bigarren zatirik egongo da? Jarraipena ;)

Kontuz Itsaso zabalean :P
 
Comentario:
Aspaldiko.
Pentsatzen nuen jadanik txokoa utzita zenuela.
Oso ona.
Denborada luze batean ez dut uste esnerik hartuko dudanik.

Saulas
No