logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
How to wear cufflinks



Sandro dendako erakustokia atontzen ari zen aurpegi ezagun bat ikusi zuenean dendarantz hurbiltzen. Bazekien bai, azken egunotan korapilo bat bait zuen eztarrian, unea iristsiko zela.
Gorputza atzera bota zuen eskutatzeko asmoarekin, maniki baten atzetik jarraitu zuen aurpegi ezagunaren ibilbidea haren helmuga denda zen edo ez ziurtatzeko.

-Kaka zaharra!.

Erakustokitik jeistean, txorkatila okertu, manikia buruaz jo eta atzerantza lurrera erori zen kriston kokotekoa hartuaz.
Minak jota begiak itxita zituela, mostradoretik entzun zuen:

-Jode Sandro, zer zabiltza?-galdetu zion Kristobal-ek bezero batzu zerbitzatzen zegoela.

Sandro-k orduan begiak erdi ireki zituen, nahiz eta mina jasanezina izan manikia alda-maldaka ikusi zuen. Konturatu orduko manikiaren dantzak Sandro-rantz bultzatuta, oreka galdu eta aurpegira erori zitzaion.

Ahotsak entzuten zituen. Bat ezaguna egiten zitzaion. Norena?
Kristobal zen. Dendan zegoen.

-Ba dirudi badatorrela.-esan zuen Kristobalek belauniko Sandro-ren burua eskuartean zuelarik.
Sandro-k mina sentitzen zuen, burua lehertzear zuen, aurpegia ere minduta sentitzen zuen eta beroa, oso beroa.
-Ene, jaungoiko maitea, honek hartu du kolpea. Ez da ba odol hustuko?-esan zuen bezero batek.
-Ez lasai, ez da ezer, bekokian ebaki bat da baina zauri hauek oso itxuratiak dira.

Sandro-k begiak poliki poliki ireki zituen eta gerritik gora bere inguruan zauden lau pertsonen gorputzak perfilatu zituen, ezin zizkien aurpegiak ikusi, baina han zegoela bazekien.

-Altxatu egingo dugu, aizu lagundu mesedez.-esan zion Kristobal-ek ondoan zuenari.

Lurrean exeri zuten, jarlekuetan zeuden kojinak hurbildu ondoren bizkar ostean jarri zizkioten erosoago egon zedin.
-Zer moduz zaude Sandro?-galdetu zion Kristobal-ek.
-Ez, bera ez-erantzun zuen Sandro-k.
-Zer diozu? Nik uste kokotekoak kalte egin diola, hoberena anbulantzia deitzea izango da.-esan zion beste aldean Sandro sostengatzen zegoen gizonari.
-Lasai, nik eramango dut. Kotxea hortxe bertan dut eta hamar minututan Erresidentzian gaude.
-Ez…-esan zuen Sandro-k.
-Ondo deritzot, buruko kolpea gogorra izan da eta medikuek begiratzea gomendagarria da. Anbulantzia etorri eta hara heldu orduko batek daki zenbat denbora pasatu den. Barkatu baina inporta ez bazaizu aurretik joan, nik denda itxi behar dut.
-Lasai esku onetan dago.
Kristobal-ek orduan intituitiboki ezezagunaren eskuetara begiratu zuen altxatzen zen bitartean.
-Lasai, kriston kotxea dut, bakarrik joaten den hoietakoa. Hona heldu naiz ez?
-Bai, bai, eraman ezazu, nik bezero hauekin bukatu eta zuekin naiz ospitalean. Aizu zure izena zein da mesedez?
-Leandro.
-Eskerrikasko Leandro. Sandro-k ez du ahaztuko beragatik egiten ari zarena.
-Ziur.

Bezeroek lagunduta kotxeraino eraman zuten Sandro gajoa Kristobal-ek eta Leandro-k. Pilotoaren ondoko eserlekuan jarri, apur bat etzan zuten eserlekua erosoago joan zedin eta segurtasun gerrikoa lotu zioten.

-Bueno, prest gaude. Lasai Sandro, berehala gaude ospitalean. Kakoak jantzi eta listo. Goazen.


Ospitalean 216 gelako atea ireki zen.

-Mekauenlaletxe…Sandro? Sandro al zara?-galdetu zuen Kristobal-ek Sandro-ren aurpegia zauriz josia ikusi zuenean. Amerikar filmeetako Eskerrak emateko eguneko zatitutako indioilarra zirudien. Hori bai, zatitu aurretik 8 edo 10 saikera egin ondoren.
-Zu akatuko zaituen putakumea naiz.
-Eehhhh…baina, baina zer arraio gertatu da?
-Esan dizut, baina beti bezela kaso putarik ez.
-Zertaz ari zara? Zer gertatu zaizu aurpegian? demontre berriro ere jausi al zara?
-Jausi? hobe bai. Harakin horrekin utzi nauzu.
-Hostia, benetan ez dudala tutik ulertzen…zein harakin? zeinetaz ari zara?
-Besamotzaz joder, besamotzaz. LEANDRO.
-Zer gertatu da ba?
-Kristobal…
-Bai?
-Benetan gorroto zaitut.
-Zergatik diozu hori?

Sandro-k airea hartu zuen, ordurako zituen zauriak baino gehiago mintzen zuen Kristobal-en inozokeriak eta hain leloa norbait izatea posible zen galdetzen zion bere buruari.

-Aber Kristobal, guk zer saltzen dugu dendan?
-Alkondarak.
-Bai, baina espezializaturik gaude? hau da, zerbitzu bereziren bat dugu edo besteetatik desberdintzen gaituenik?
-Ahh, bueno manga luzedun alkondarak. Ahhh…eta mahuka bikiak berauen muturretan jartzeko.
-Oso ondo. Eta….ez al zaizu arraroa egin besamotza den norbait gurera sartzeak?
-Joder Sandro, nahikoa lan gertatu zaizunarekin, hortan geratzeko…ez…ez…ez esan…
-Bai Kristobal, bera zen. Birritan etorri da dendara eta etorri den bakoitzean zu zara testigu zer istripu izan ditugun, beti kasualitatea ezta Kristobal? Dendatik atera aurretik bietan esan izan dit noiz bueltatuko den hurrengo. Beti alkondara batekin atera da eta gainera nerbioetatik atera izan nau, lesioak aparte noski. Zergatik? Bi besoak falta izanda zertarako nahi du berak manga luzedun alkondara bat? arazoa ez da manga luzeduna izatea, arazoa ez dituen bi eskumuturretara egokitu behar izan ditugula alkondararen ukabilak. Mahuka biki eta guzti.
-Bueno…bezero exigentea izango da…
-Kotxean sartu garenean, kotxea gidatzeko eskumuturretan bi gako jarri ditu. Martxan jarri orduko, odola bekokitik behera nuela eta ez zait ba zuk jarritako musuzapiaz odola garbitzen hasi…joder…masailean alde batetik bestera sartu dit punta zahar hura, eta noski, zenbat eta odol gehiago orduan eta atentzio gehiago bere aldetik. Hirurehun puntu ditut aurpegian bakarrik. Kotxea aparkatu duenean paparraldea garbitu dit, ospitalera hain itxura txarraz ez sartzeko asmotan. Ia ia birikak zulatu dizkit.

-Jode Sandro…eta bestela? Burukominik?

Ospitaleko sarreran

-Epaaa Leandro!
-Kaixo Nati.
-Zer bisitan?
-Ez neska, merezi duzuen arren lagun bat ekarri dut kotxez.
-Eta zelan zabiltza zu? Oraindik gogoratzen dut istripua eta gero nola etorri zinen. Jo...orduan ikusi eta orain ikusi, makaleko aldaketa.
-Zuei esker, mediku eta enfermera guztiak zoragarri portatu zinaten nirekin.
-Eta…harrapatu al zuten zu kotxez zapaldu zintuena?
-Tira, hortxe hortxe omen dabiltza, ia ia nor den badakitela diote poliziek.
-Ea ba hartu eta betirako atxilotzen duten, urdea halakoa. Nola da posible norbait harrapatu eta ihes egitea? ez dut ulertzen.
-Lasai, alkondara bat geratzen zaio eta.
-Nola?


 
Comentario:
Badirudi oraingoan "meterse en camisa de once varas" esaerak baduela zergatik bat.

Saulas
No