logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
Heart = love or wishes?


Berchtesgaden-eko Berghof etxaldean, zarata batek Eva bere lotalditik iratzarri zuen eguerdi aldera.

-Fritz!- xuxurlatu zuen erdi lo zegoela.

Azken Fritz hau, Bayern-ekoa zen, ordurartekoak iraun zutena baino gehiago irauten ari zen, jadanik 3 hilabete zeramatzan Eva-ren zerbitzura. Begiak zabalik beti, badaezpada. Seguraski hainbeste irautera lagundu ziona bere logabetasuna izan zen. Egunean zehar pare bat ordu lo egitearekin nahikoa zuen. Hortarako aproposa zitzaion Eva-k Brunswick-eko Fritz-ekin izaten zituen bi ordutako masai sesioarekin eta lo ordu extra bezela hartzen zituen Eva operara joaten zen aldi bakoitza, Eva-k ez bait zuen nahi inor egoterik bera egoten zen palkoan.

-Bai Mein Frau!
-Zer da zarata hori?
-Ume bat ohiuka dirudi andrea.
-Bai, ezta?

Fritz-ek logelako kortinak ireki eta balkoira atera zen. Balkoitik behera begiratu eta ume bat zela baieztatu ondoren Eva-ren ohe oinetara bueltatu zen.

-Bai andrea haur bat bat.
-Tira, jakin ezazu norena den eta ekarri iezaidazu papera eta luma.
-Zure esanetara andrea.

Arratsaldeko laurak ziren Butschkow-darren egoitzan Elga-k, Butschkow-darren neskameak, atea ireki zuenean.

-Bai?
-Butschkow-darren egoitza?-galdetu zuen Fritz-ek.
-Bai -erantzun zion Elga-k parean zuen uniformez jantzitako gazteari.
-Tori, hau Butschkow jaunarentzat da.-eskua luzatuz karta eman zion Elga-ri.
-Ongi da, erantzuna behar duzu?-esan zion Elga-k kartaren zigilu-marka ikusi zuenean.
-Erantzuna badakit zein den.
-Ahhh, ongi da zeren Butschkow jauna orain ez dago etxean, banketxean dago lanean.
-Zer komeni zaion badaki, esandakoa egingo du.-esan zuen Fritz-ek. Buelta erdi eman eta agurtu gabe eskaileretatik behera zai zuen kotxe ofizialean sartu zen.

Ordu batzu beranduago Berghof etxaldean.

-Mein Frau, Butschkow-darrak heldu dira.
-Ummm…oso ondo, pasa itzazu saloira.-esan zuen asperen luze bat eginez bere gelako txesloian biluzik eta etzanda zegoela.

Ordu laurden beranduago sartu zen Eva aretoan. Zetaz gasaz eta lumaz egindako etxe-jantzi garden bat zeraman soinean eta oinutsik zioan. Gerri aldean perlaz egindako gerriko batek lotzen zuen dena bistan uzten zuen jantzia. Lepotik zilborreraino beste perladun lepoko bat . Nahiz eta titiburuak ez ikusi, zetazko jantziak almendrak ziruditen buruak nabarian uzten zituen, trinko trinkoak.

-Gabon Mein Frau!- esan zuen Franz Butschkow-k.
-Goserik bai? Ummm gaur zaldi bat jateko gai naiz.- esan zuen jangelarako bidea hartzen zuen bitartean Franz eta Lily begiratu ere egin gabe..

Butschkow-darrak jangelaraino jarraitu zuten Eva.

Jangelako mahai luzea luxus atondua zegoen, urrezko baxera, zilarrezko mahai tresnak, kristalezko ontzi eta kanderailuak, eskuz jositako mahai zapiak eta erdi erdian erretilu handi bat zilarraz eta harribitxiaz egindako estalki batez estalirik. Hiru jarleku zeuden, bata mahai baten muturrean eta beste biak beste muturrean.

-Eta nola doaz finantzak?-galdetu zuen Eva-k interes handirik jarri gabe galdetutakoan.
-Tira, badakizu Alemania indartsu dagoela eta Reichsbank-a etekin asko ateratzen ari da egoera hontatik.
-Eta zu?- Lily-ri zuzendu zion galdera.
-Barkatu, ni zer?-erantzun zuen Lily-k bere burutazioetatik atera zuenean Eva-k.
-Ez al duzu interesik gure solasaldian?
-Barkatu andrea, ez zen nire intentzioa…
-Kezkatua dirudizu!-esan zion Eva-k mahai beste puntatik.
-Ez da ezer andrea.-erantzun zuen Franz-ek keinu erantzuki bat luzatu zionean emazteari.
-Ez du hala ematen…utzi emazteari hitzegiten Franz.-esan zuen Eva-k.
-Seme nagusia falta zaigu eguerditik…inork ez du ikusi.-esan zuen Lily-k begiak malkoz beterik zituela.
-Ez kezkatu, haur hauek oso bihurriak dira…
-Bai, badakit baina ezin dut burutik kendu…
-Tira afaldu dezagun eta ardo goxoaz ahaztu ditzagun penak.

Hori esan orduko Fritz mahaira hurbildu zen afaria zerbitzatzeko intentzioarekin. Zentrutik ardoa hartu eta Eva zerbitzatu ondoren gonbidatuak zerbitzatu zituen. Gero Eva-k egindako seinale bati kasu eginez, atera hurbildu zen eta Eva-ren txikiei sartzen utzi zien. Berriro Fritz mahai erdialdera bueltatu zenean erretiluko estalkia altxatu behar zuenean:

-Fritz maitea, Butschkow andrea zerbitzatu lehenengo.- esan zuen Eva-k ordurako ezker eskubi zituen bi dogo alsaziarrak laztantzen zituen bitartean.
-Bai Mein Frau.
-Fritz!
-Bai Mein Frau?
-Ez duzu ahaztuko bokaturik onena andereari ateratzen ezta?
-Ez Mein Frau.
-Maitea, gaur zuretzat barrukietatik piezarik goxoena.
-Eskerrikasko.-esan zuen Lily-k txunditurik.
-Maitea, beti pentsatu izan dut seme baten bihotza amarena dela.



John Whitechapel

Pd. Gozokia zor diodan horri. Muak.
 
Comentario:
Argazkiak ere...ederrak.

Saulas
 
Comentario:
nik ere fritz bat nahi dut nere bizitzan...
eva, eva, eva...hori bai dela klasea eta gainontzeko guztiak tontakeriak dira.
mila esker whitechapel, baina ez pentsa goxokiaz ahaztuko naizenik. patxu.
No