Sherwood-eko basotik kiratsa.

Bai, Robinetaz ari naiz. Dakizuen bezela denbora gutxi daramat hemen baina nahikoa ondorio batzu ateratzeko.
Aberatsei kendu behartueri emateko formularen asmatzaileak negozio bikain bat deskubritu zuen eta ondorioz ongizatearen gobernua sortu zuen. Eta noski, jakin ere badakigu, banatzen duenak, zatirik onena eta handienarekin geratzen dela (askotan behintzat edo begira bestela gure politikariak ).
Robinen kondaira ez da guztiz zehatza.
Imagina dezakegu bere azken uneak, ohean Herioren zai etzanda, bere miresle ziren serbitzariez inguraturik eta hil ondoren omenaldiak haren ohore egiten jarraituko zituztenak. Robinek basoko bizitza gogorra utzi zuen, gobernari maltzur batek aberatsei kendu behartsuei emateko ametsa egi bihur zedin elkartzea proposatu zionean.
Instituzioen ordua heldu zen.
Berehala aldaketak somatu ziren, okinak dirua eskatu zion Robini, era hortara berak ogia egin eta muxutruk gose zirenei emateko asmoarekin, errementeriak gauza bera eta baita nola ez, garai hartako jakintsuek diru truk , pobretasun eta gabezia guzti haien arrazoiak ikertu eta irteera topatzeko bideak landuko zituztela esan zioten.
Norbait burura datorkit..baina nor ?
Gure Robin jadanik korporatiboa zen, instituzionalizatua. Orduan jaio zen ongizatearen gobernua, sehaskatik hilkutxararte behartsuak zainduko zituen arduraduna.
Sorospide eskaintza ?
Denboraren poderioz, behartsuak bakarrik diskurtso ofizialen protagonista izatera pasa ziren, ordurako muxutruk ematen zen ogia exkaxa eta gogorra zen. Maila guztietan eman zen gauza bera.
Baina ezin kexu egin, Robinen ideia zintzo eta legezkoen ondorioak "dohanik" bait ziren.
Behartsuek beste desjabetza bat bizi izan zuten. Ez ziren beraiek behar handienak zituztenak, ordurako bitartekari lanetan ibilitakoak baizik, gero eta diru gehiago kudeatzen zutelarik. Mundu zoriontsua zen behartsuen bitartekarientzat…eta behartsuek ez zuten protestarik egiten, hortarako bait zituzten beraien "ordezkariak".
Beti ere errealitateak fikzioa gainditzen duenez…ba zera esan bakarrik, Robinen kondaira alde batera utzi gabe, zer gertatuko ote litzaieke bitartekari hoiei, laguntzak zuzen zuzenean bananduko balira bitartakarien beharrik izan gabe….ufff…honi soroezpen eskaria deritzaio..bueno..utopia argiago hitzegiteko.
Azkenean, gure politikari guztiei astindu bat emateko asmotan idazten hasi naizena, gure Robinen aurkako zalaketa bihurtu da…Lady Marianek kontsolatu beharko du…( hau ere Fitz zen, akaso Albako Dukesaren senide…batek daki )
Eta gure politikarietaz ? beste batean arituko naiz, akaso "Anaia Nagusia" batean sartzen ditugunean…
Ahh eta ez pentsa anarkista zintzo bat naizenik, etorkin heldu berria izanda berehala sartu naute/naiz jokoan eta, baina ez naiz ezta ere anarkistatzat saltzen digutena, kaos soziala, gobernu inkonstituzionalak…edo bai ? batek daki…nik behintzat ez…argi dudan gauza bakarra zera, nahiz eta superheroi bat bezela mundu hontara jauzi egin…ez dut sekula malla berderik jarriko…zin dagizuet..snif ( malko bat).





