Eat, drink and be merry (for tomorrow we die)

Atzo afaria izan (ge)nuen.
Urtebete pasa da Conchal-eko hondartzetan ibili nintzela. Garai ederrak benetan are zuridun paradisu hartan. Ia ia ahaztua nuen atzorarte zeinen gozagarria egin zitzaidan egonaldia bertan eta zenbat “opari” ekarri nituen bertatik…
Ordutik jantzi gabe nituen sandalia handi batzuk jarri nituen atzokoan.
Goizean goiz lanera joan aurretik, komunetik pasa, dutxa freskagarri bat, gosari eder bat, zigarro bat piztu eta iragarkietan bezelaxe atera nintzen etxetik beharrera (egunero dut sentsazio hori atarira heltzen naizenerarte, dena iragarki baten moduan doakidala, garbi, txukun, tripa betea eta zigarrotxo bat. Gero han hasten dira komeriak, euria ari du, edo ez dut kotxea non utzi dudan gogoratzen….iragarkietako magia apurtuaz).
Ez nintzen ohartu eguerdirarte sandalia hoiek oinak izerdi arazi egiten zidatela, nahiz eta irekiak izan, ez dakit ba, narruzko zintak zabalegiak direlako edo, baina oinak busti bustiak izan nituen eguerditik aurrera egun guztian zehar.
Egia esan usaia dela eta ez nintzen larregi kezkatu, nahiz eta banketxe bateko ofizinan lan egin, konturatu nintzanerako usai apur bat somatzen zela, banketxe ondoan dagoen janari dendan frantziar gazta zati bat erosi nuen eta gosea asetzen nuen bitartean, beti ere bezeroen aurrean, eskusa ederra iruditu zitzaidan usaia justifikatzeko. Birritan ia ia jauzi egin nintzen, oinen bustiaren bustiaz laban egiten zidaten oinetakoak nahiz eta lotuak izan, baina hortan ere ez nuen arazo handirik izan zeren nork jango luke gazta zati bat ardo tragoxka bat gabe?. Ardoa erosi nuen gazta zatiarekin batera.
Eguna elegante joan zitzaidala esan dezaket, arazo txikiren bat ezik baina dena kontrolpean eta gainera bazkaldu ondoren zoriontsu egin ninduen dei bat jaso nuen.
-Aupa John, zer moduz?-galdetu zidan Oxi-k.
-Ondo esan beharko, egia esan liatu xamar…
-Ez naiz luzatuko, zer moduz geroko geratzen bagara gurean afaltzeko?
-Gaur?-erantzun nion nik.
-Bai, Atrasku-an geratu, trago bat hartu eta Grezi, Robin eta laurak gurean afalduko dugu.
-Primeran, pare bat enkargu egin eta han izango naiz puntu puntuan.
Lanetik atera, enkarguak egin eta han joan nintzen Atrasku-ra tragutxo bat hartzera.
Oxi eta Robin-en etxeko atea zabaldu ondoren nire oinetako “arazoa” gogoratu nuen eta besteek afaria prestatzen hasi ziren bitartean ni komunera joan nintzen.
Sandaliak kendu eta oinetan kriston pasta nuela ohartu nintzen. Hatza luzatu eta orduan konturatu nintzen garbitu gabeko sandalietan itsatsiriko oporretatik ekarritako are piloak, nire izerdiarekin nahastean morokil hura sortu zutela.
-Mekaguenlaletxe.-pentsatu nuen.
Alde batera begira, bestera, han aritu nintzen azazkalak limatzeko makilatxoa ikusi nuen arte.
Grifo ondoan zegoen xaboi ontzitik xaboia kendu eta xaboi ontzian limaz kentzen nuena bertan jartzen hasi nintzen. Egia esan ez zitzaidan zaila egin mortero hura kentzea zeren lima pasatzen nuen einean masa desitxuratuak kroketa itxura hartzen zuen, edur bolak edurra batzen duenean handitzen doan bezelatxu. Ez dakit zenbat denbora eman nuen baina dexente izan zen, zeren ate joka etorri zitzaidan Grezi, ea luzerako nuen galdetzen. - Arraultza erruten nagoela pentsatuko du.- pentsatu nuen nire baitan.
-Oraintxe ateratzen naiz.
Azkenean oinei garbitu bat eman nien ur eta guzti eta oinutsik atera nintzen komunetik esku batean sandaliak nituela eta bestean xaboi ontzia bete betea eskutuan nuelarik.
Sukaldera iritsi eta Abba-ren Waterloo abestia entzuten zen, baina musikaz aparte, hura zen mahai aldea prestatu zutena lagunek, den dena jakiz beterik, patea, entsalada mixtoa, azaburu batzu, atuna, pipertxo batzu, benetan ikusgarria.
Jartzear nengoenean nire telefonoaren soinua ezagutu eta lurrean sandaliak utzita telefonoa erantzutera joan nintzen.
Etiam zen astebururako plana lotzeko asmotan, jazzaldia hastear zegoela, Maceo Parker zetorrela eta ea gaur joateko asmoa geneukan galdetzen. Dena lotu eta gaurko geratu ginen.
Sukaldera nindoala xaboi ontzia eskuartean ez nuela konturatu nintzen.
-Non demontre utzi dut?
Sukaldeko atarian zur eta lur geratu nintzen nire lagunak tomatea nire pastarekin igurtzen zutela ikustean. Igurtzi eta jan.
-Ez nuen gogoratzen igurtzeko gazta hau zeukagunik Oxi, ederra dago benetan.-esan zuen Robin-ek.
-Nik ekarri dut.- esan nuen esaten ari nintzana larregi pentsatu gabe.
Egia esan atzoko afariko arrakasta ikusirik, datorren astean hilabeteroko kuadrilako afarirako aste guztian zehar ez ditut sandaliak kendu ere egingo, nahiz eta horrek dutxatik oso hurbil ez ibiltzea suposatzen duen.
God bless Abba, the croquets and all KIND of cheeses in the world.
John Whitechapel
Pd: Ahh…God bless all the iron rich diets too…of course.
Comentario:
Cottino!
Comentario:
Lehen ere esanda dudala uste dut, ez dut uste zure afaltzeko gonbidapen bati baietz esango nionik. Preferentzia abangoardistak niretzat.
Halere gustokoak ditut zure sukalde diren eta ez diren kontuak.
Saulas
Halere gustokoak ditut zure sukalde diren eta ez diren kontuak.
Saulas





