By ear and eyes

Lehen ebakidura egin aurretik sabel biluzia aztertzen dut.
Nire buruari galdetzen diot ea bere azala dirudiena bezain leuna den (gustora egingo nuke hau eskularrurik gabe) baina tresnerian isladatutako lanpararen argiak nire egin beharrera bueltatzen nau. Zilborra eta ilez garbitutako sabelpean aukeratutako zonaldean, tresna eustarriraino sartzen dut (beti iruditu izan zait haragia hobeto eta errezago mozten dela tresnaren sorbatz edo ahoa erabiltzen bada).
Mozketa azkarra eta zehatza da. Momentuan izan gabe, segundu batzutara sentitzen du berak intrusioa eta odola ateratzen hasi aurretik garrasika hasten da. Horrek gogaitu egiten nau, baina ez hainbeste oihuegatik, ez, hori ez bait da nire arazoa, sabela nik nahi baino azkarrago zabaltzera bultzatzen nau. Horrexegatik.
Tresnaren ahoa oso luzea ez denez, mozketa egitean ez naiz barruetara heltzen eta horregatik bidea nire eskuez zabaldu behar dut.
Ez du jadanik garrasirik egiten, bakarrik bere etendako kexu itzaliak entzuten dira. Nola mugitzen den soma dezaket, lotuak dituen eskuak askatu nahiean eta burua altxatzeko gogoaz, bere abdomena babesteko senak bultzaturik baina ezin du, lotua, etzanda eta ni gainean nauka, bere altxorra geruzaz geruza urratzen dudan bitartean.
Nire eskuak bere barruetan sartu izan ditudanerako bere oihuak ixildu dira.
Benetan eskertzen dut zeren ez dut musikaz gozatu. Ez dago Barber-en adagioa disfrutatzerik aurikular bakar batetik, beste aurikularretik emakume baten garraxiak barruak zulatzen badituzu.
Biolinen hotsak gorantza egiten duten bitartean, berak bultza egiten du bere hesteak zauritik kanporantz bultzatu nahiean dabilela sumendi baten erupzioa balitz bezela, baina han naiz ni hesteak alde batera zabaltzen eta eusten, nire helburua den beste organua hartzeko.
Bisturiaz hasten dut azken mozketa baina berriro ere atzamar puntetaz lagundu beharrean aurkitzen dut nire burua, isurkari berdea eta odola borborka bait dago dena bustitzen. Aurpegiraino heltzen zait likido nahastea eta ezin dut ikusi. Besoa atzera ekartzen dut, beste eskuarekin dena heltzen dudan bitartean, aurpegia garbitu ahal izateko. Gutxienez orain ikusten dut.
Zauriak ume bat jan berri duen pizti zahar baten ahoa dirudi, hats beroa darion ahoa da.
Beste 5 zentimetro, beste 5 zentimetro gorantza, zilborrerantza eta lortuko dut.
Adagioa “in crescendo”.
Sabela urratua, puntuak nonahi, trapu odoleztatuak, likido berdea…
Goya-ren Saturno-ren jan jana datorkit burura edo eta Whitechapel barrutiko Jack edo eta…
-Plas plas.- entzuten da adagioa bukatu aurreko soinuen gainetik eta ni nire burutazioetatik ateraaz.
-Uaaahaahhhhhhhh.-negar konsolagaitza.
-Helena, hortxe duzu zure txikia, primeran dago.- esaten dio erizainak malko artean zoriontsuegia den ama berriari.
Bueno, gaurkoz bukatu dut. Dutxa bat hartu eta ea lanean hasi berri den eriazain horrekin zerbait egiterik dudan…
John Whitechapel
Pd: Cesareus-tik Zesar badugu eratorria, eman Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari, ilea besterik ez bada…
Comentario:
Istoria izugarria, nik Jack bera zinelakoan Whitechapel-go barrutian eta azkenean osakidetzako kide bat zara.
Saulas
Pd. Ez afaltzera, ezta pasiatzera. ;-)
Saulas
Pd. Ez afaltzera, ezta pasiatzera. ;-)





