logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
Morituri te salutan
Ikerketaren oinarriak



Umm… gorputzak sorrarazten dituen likido gehienak sentitzeko aukera izan dut nire eskuetan.

Nahiz eta fluidu hauen konposaketa kimikoa berdina izan izaki guztietan, batetik bestera asko aldatzen dira ezaugarri fisikoak, eta hori bereziki, aldaketa hori, odolean nabaria da.

Adibide gisa, ez da gauza bera gorputza lodia duen baten odola edo meharrarena. Ez du zerikusirik disnea pairatzen duenaren odola, anemia duenarekin. Kolore eta usai ezaugarri bat izaten dute kasuak kasu. Baina hau ez da bakarrik gaixo edo kanon normaletatik ateratzen denen artean ematen, ez, hau osasuntsuen artean ere ematen da.

Badakit guzti honek azalpen fisiologiko bat duela baina ziur nago azalpen hortaz aparte, bariazioak gaixotasun sinple bat izateak edo egoera batean aurkitzeaz aparte, zerbait sakonagoak baldintzatzen duela.

Gu garenaren natura bera da gure zainetatik dabilena, gure izakera, bizikera, esentzia azken finean.

Akaso, gure odolean eta betiko mugimenduan harrapaturik, gure patua irakurri dezakegun arima aurkitu dezakegu…baina batek daki…




A) Sofia. Bihurria, aseezina, aldakorra, depresiorako joera.
Bizitza hontara ainguraz lotuta mantetzen duena: difloxakzina, birginiamizina eta klortetraziklina. Sexurako sekula ez du gogorik eta oso hari txarrekoa.
Bere bizia tristea, lazgarria, patetikoa da.
Beragan erakartzen nauten gauzek, era berean nazka ematen dizkidatenak dira

B)Naroa. Ederra, argia, bikaina eta orekatua.
Izakera goxo eta xarmanta.
Bere sexualitatea era kontziente, heldu eta arduratsuaz gozatzen du.
Zoriontsua dela ematen du eta etorkizuna baikorra eta ilusioz betea ikusten duela dirudi.
Den dena dut gustoko Sofian.

Bi untzitan izotzaren aurkako 2 ml bota ditut A eta B odolekin nahasteko asmotan bakoitza bere aldetik.

Bi odol ontziak astertzen pasako dut egun guztia, poliki poliki landuz.
Nire esku artean izango ditut, astindu, usaindu, frogatu, odolaz blai eginda bukatu arte.
Gustokoa dut.

Bukaeran, bi odolen arteko desberdintasunak aurkituko ditut -esentzia eta patua?-
Nire odol apur bat hartu eta biekin konparatuko banu eta zein den aproposago erabaki ondoren, zein hartuko nuke? nirea erabiliko nuke? emaileetatik bizi?




-Angel!
-Eh…eh..bai?
-Kanpoan utzi dizkizut kipulak.-esaten du banatzaileak.
-Ahh, ondo oraintxe sartuko ditut.
-Joder, hori da hori potzutzarra. Mariak esan dit aurten astero 300 kilo odoloste egitera helduko zaretela. Rekorra beraz?
-Hala espero bai. Urdeen kalitatea ezin hobea da, beraz zuk nolako porruak eta tipulak ekartzen dituzun, halakoak izango dira odolosteak.


John Whitechapel

Pd. Gaurko menu hontatik porruak eta tipulak jango zituen MM-ri, muxu handi batekin.



 
Comentario:
Odola gorria al da ba?
 
Comentario:
Guztiz ados Oxirekin.
Sekula ez dakit nondik nora joango den asuntoa.
Hurrengo ostirala noiz helduko den zai.

Saulas.

 
Comentario:
you are the red number one!!
No