There is a padlock somewhere and you can lick it...

-Egunon.-esan zuten kontsultara sartu berriek.
-Egunon, bai.-izan zen bertan jarrita zegoen bikotearen erantzuna.
Etorri berriek erlojura begiratu ondoren, bertan zegoen bikotaren parean jarri ziren.
Hauek lasai baino lasaiago zeudela ziruditen, beroien garraioak hankak gurutzaturik zituen, izter gainean aldizkari bat zuelarik.
Sartu berriek ordea kristoren egonezina zutela aitortu beharra dago.
Lehen aldia zen.
-Barkatu! Zuek txanda hartuta duzue?-galdetu zuten sartu berriek.
-Bai, hamarretan.-erantzun zuten izter gainetik.
-Guk hamarrak eta laurdenetan.-esan zuten erlojuan hamarrak eta hamar jartzen zuela ohartu ondoren.
-Lasai, guk berehala bukatzen dugu. Errebisio bat besterik ez da.
-Ehh, barkatu atrebentzia baina giltzarrapo araketa al duzue?
-Ez, guk hori aspaldian egin genuen. Bi seme alaba izan ondoren fabrika itxi genuen.-esan zuten biak irrifartsu.
-Fabrika itxi?
-Bai, bi umerekin nahikoa genuela erabaki genuen eta tronpa ligatura egin genion gure garraioari.
-Barkatu galdera berriro baina…minberatsua da giltzarrapoa jartzea?
-Zuek egin behar al duzue?-galdetu zuten lagunek eman ohi duten konfidantzaz.
-Bai. Duela pare bat aste izan genuen gure txikia, lehena, eta pasa den ostegunean kaletik gindoazela eraso gintuzten den dena ustu arte. Horregatik erabaki dugu jartzea.
-Bai, egia da. Gaur egun ezin da lasai inon ibili. Baina lasai, zeren anestesia apur bat eta listo, minutu gutxi batzutan kalean zarete berriro.
-Uf, hain da zonalde…umm…
-Ez bueltarik eman, ez bait du merezi. Esan bezela ez zarete ezertaz ere ohartuko.
-Medikuari ere galdetu genion, ea haurra kaltetzerik dagoen…
-Ez, haseeran paranoia apur bat izan genuen guk ere, baina gero zirt zart batean kendu eta listo. Begira, hauek dira gure txikien argazkiak. Hau baino froga hoberik ez dago.-esan zuten garraioak izterrak banandu ,poltsikotik kartera atera, hau zabaldu eta argazkiak erakusten zituzten bitartean.
-Ederrak daude benetan.-esan zuten jadanik lasaiago zeuden sartu berriak.
-Bai, gezurra dirudi puntu hontara heldu beharra izateak, urtetan hain naturala izan dena egiteko, baina…
-Hala da. Urrutira joan gabe, atzo bertan gure auzoan, eta ez pentsa edozein motatako auzoan bizi garenik. Ondo antolatutako talde hoietako batekin eman eta taldekide guztiak atxilotu zituzten. Miloika litrotaz hitzegiten da.
-Ene, nora heldu behar dugu baina…

Medikuaren atea ireki zen eta erizainak lehen bikotea sartzera gonbidatu zituen:
-Doktorea zain duzue.
-Ongi da goazen.- Garraioa altxatu eta aterantz zuzendu ziren.
-Ea dena ondo doakizuen.- esan zuten kontsultan azkenak sartzen.
-Aizue, tira, ez da gauza bera baina zer denaren ideia bat izan dezazuen.- garraioak alkondara guztiz ireki eta nolakoak ziren erakutsi zien.- Giltzarropa handiagoa da segurtasun neurriegatik eta noski erasotzailearentzat minbera izan dadin baina gero, bitxiak eramateko erabili dezakezue.
Ale adio eta zori ona izan.
-Bai. Eskerrikasko guztiagatik. Ezin duzue imagina zeinen lasaia hartu dugun.
Elkar muxukatu ondoren kontsultan geratu zirenak ezpainetatik muturretakoa kendu zuten titiburuetatik eta medikuak deitu artean esperoan egon ziren egitekoa egitera zihozela inongo duda zipitzik gabe.
Pozik, kontentu eta mundu hobe batean itxaropenak jarrita.

John Whitechapel
Pd. Garraio bakoitzaren bi titiak elkar muxukatuko balira, norberaren atsegin eman bat litzateke? ummm...zalantzak...beti zalantzak...
;0)
Comentario:
korapilotsua baina oso kuriosoa. Hori erran nahi nuen, bertzerik ez.
Sonia
Sonia
Comentario:
lock/lick ¿? ;)
Comentario:
Jajaja...argi dago Donosti inguruko hegoaizeak jota zabiltzala.
Saulas
Saulas





