Imagine there's no heaven, It's easy if you try but...and what about the hell?

Konigsberg-ko zazpi zubietako froga gainditzeaz aparte, Fritz-ek irabazle suertatu zeneko gau hartan beste froga batean parte hartu behar izan zuen. Eva.
Froga hortan, Eva-rekin egoteak eta garaile ateratzeak suposatzen zuen erronkan, parte hartu zuten guztietatik iraun bizi izan zuen Fritz bakarra genuen hura.
Imagina zer suposatzen zuen horrek, garai hartan Eva-ren goardia pertsonaleko arduradun nagusia egin ondoren, Eva-ren izarak bero mantentzen zituena zen. Hori bai, Eva-k Adolf-en bisitarik ez zuenean. Eva hortan beti izan bait zen oso betetzailea eta adeitsua.
Baina guzti hortaz aparte, Fritz izandako hura, Beckenbauer koronel-a bezela ezagutzen zuten guztiak arrezkero. Fritz izan aurretik zuen abizenaz deitzeko agindu zuen Eva-k, nahiz eta berak pribatuan Beck deitu.
Hortaraino heldu zen Eva.
Beck bien bitartean, bere azpian zituen soldadu eta zerbitzarietaz aparte, bere “gainetik” zaudenen errespetua eta miresmena irabazi zuen. Ez bakarrik zegoen lekuan egoteagatik, baizik eta zegoen lekuan egonda hitz bat bere ahotik atera gabe ematen bait zituen aginduak. (Batzuk goardia pertsonalekoa izatearen ordaina edo sakrifizioa zela pentsatzen zuten koarteletan zehar entzuten ziren txutxumutxuegatik, mihia mozten zietela e.a.).
Eta zergatik ez, askorengan inbidia ere sortaraziz.
Honek apur bat kezkatzen zuen Beck zeren ez zuen nahi Adolf-ek bere egoeraren berri izan zezan.
Beck-en bizitza guztiz aldatu zen. Orduan, lehen bezela, Eva-ren esanetara bizi zen baina kontu handiaz egin behar zituen egitekoak zeren Eva-k gainbegiratzen zuen zuzenean. Ez zitzaion komeni Eva-ren txoratze egoera aldatzerik eta bere presentzia gero eta ordezkaezinagoa bihurtzea nahi zuen, ahal zuen heinean behintzat, are gehiago gauzak betirako ez direla jakinik.
Ez zuen denbora libre askorik baina bere aisialdian Björk bere txakurrarekin paseatzea zuen gustoko. Björk itxuraz deabrua bera baino zatarragoa zen. Beck-ek sekula ez zion ordurarte ikusitako inongo txakurren antzik edo trazarik hartu. Engendru bat zen baina engrendru maitagarria eta oso argia.
Behin Iffezheim-go zaldi lasterketan Eva-ren zaldi batek parte hartzen zuela, Eva-k Beck paseatzera bidali zuen.
Honek mendiko botak jarri eta laupabost ordutako mendi buelta egin ondoren, tontor batetik behera aurkitu zuen zelai txiki batean etzan zen eguraldiaz gozatzeko asmoarekin.
20 bat minutu etzanda egon ondoren hosto zapalduen hotsa entzun zuen. Oso zarata berezia zen, ez zuen ez pisu handirik eta urduri mugitzen zela zirudien. Halako batean hara non ikusten duen arbola artetik erdi txakurra erdi erbia zirudien zerbait. Txikia, nabarra eta muturra zeharo okerra zuen pisti txiki bat.
Arnasa ere hartu gabe, Beck-ek gorputzari buelta erdi eman zion harri bat hartu eta engendru hari botatzeko asmotan, baina halako batean han non agertzen diren Eva-ren bi dogo Alsaziarrak, Brutus eta Zesar.
Engendrua alde batera begira eta bestera zebilela, bi dogoak hurbildu ziren jolasean aritzeko asmo handirik gabe.
Engendrua berehala ohartu zen atzean zuen presentziaz eta azkar baino azkarrago han inguruan zeuden hilik zegoen animali baten ezur batzuen ondora hurbildu eta esan zuen ozenki:
-Ah! zeinen jatordu ederra egin dut dogo hau jaten. Ederra zegoen benetan.
Bi dogoak salto egitera zioazen momentuan hori entzun eta lurrera iltzaturik geratu ziren. Batak besteari begiratu eta txunditurik esan zion Zesar-ek Brutus-i.
-Batek daki zer den hori. Ez dut sekula horrelako animaliarik ikusi. Hobe alde egiten badugu. Ez da beldur naizenik baina badakizu baso hontan gauza arraroak ikusten direla. (Eva-ren jolasak gehienak).
Poliki bira eman eta alde egiten dute baina metro gutxitara Eva-ren katua (Misha) arbola gain batetik azaltzen da esanez:
-Hauek bai kakatiak, txakur zikin eta nazkante bat ikusi eta hor doaz gure heroiak. Ba jakin dezazuela txakur ziztrin horrek adarra jo dizuela. Hor ikusi dituzuen ezurrak hor zeuden bera agertu aurretik.-esan zuen urruma eta parre algarak ziruditenen artean.
-Nola? Ez zara hori esatera ona jeitsiko ezta maitea?-esan zuen gorrotoa begietatik zerion Brutus-ek.
-Aizu, egia da. Nola da posible horrelako izakiak dogo bat akatu eta jatea? Umm., uste dut bizitza bakarra geratzen zaion katu horri oraingoan kasu egin behar diogula.-esan zuen Zesar-ek.
Ordurako engendrua konturatu zen katuaren jokabideaz eta soseguz berriro ere lehen zegoen ezurren aldera jo zuen hauek miazkatzen balego bezela.
Misha-k ordurako bi dogoak nola bueltatzen ziren ikusi eta arbola batetik bestera salto eginez espektakulua ondo ikusi ahal izateko, bi dogoak agertu behar zuten lekuaren gainean zegoen adar bateraino heldu eta bertan etzan zen.
Halako batean bi dogoen aurrean berriro ere engendrua parekatu zenean, bi txakurrak ahoa adurrez beteta zutela, goseak baino gehiago, amorruak jota, esan zuen engendruak beraiei bizkarra ematen:
-Katu putakumea, duela 15 minutu bidali dut beste dogo baten bila eta oraindik ez dago haren arrastorik.
Katuak sustoaren sustoaz laban egin eta…zazpi bazituen hura izan zen azkena.
Beck lurretik altxatu eta engendruarengana hurbildu zen. Bata besteari elkar begira geratu ziren bi dogoek Misha-ren hondarrak zeramatzaten bitartean.

-Nirekin etorri nahi duzu? hala bada Björk deituko dizut.-esan zion Beck-ek bere lagun berriari.
John Whitechapel
Pd. Bihotz eder ugari nonnahi





