logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
Knocking on Hell´s door
Knoc knoc!



Estresa fenomeno fisiologiko normala da, mehatxuzko hautematen dituen estimuluen aurrean organismoak ematen duen erantzuna. Horregatik, estres ona positiboa da: egoera zailak jasaten eta ingurunearen eskaeren aurrean erreakzionatzen laguntzen du. Estres negatiboa edo distresa agertzen da, berriz, organismoa egoera batera egokitzeko gauza ez denean, ingurunearen eskaerei erantzun egokirik emateko gai ez denean. Neurriz gaineko aktibazio eta antsietatea sortzen da, gauzetan eraginkortasunez zentratzeko gaitasunik ezarekin batera.


Duela gutxi Kapitaina den honek untzi berria erosi du nahiz eta oraindik bukatuta ez egon. Ez dira egun asko esan didatela gabonetarako izan behar zuena, aste santua edo…batek daki noiz, emango didatela.

Bestetik, untzi berrirako prestaketak egiten nabilela, untzi zaharreko gauza batzu zaharberritze prozezuan murgildurik beste untzi bateko tripulazioko batek hain maitea dudan lema izorratu dit.
Tira, guztiz izorratu ez badit ere, dexente.
Egia esateko, konponbidea badu baina bere ondorioak ere baditu.



Ondorioak:

A) Ondorio fisikoak: Berriro ere lema lixatu, tintatu eta barniza eman. (Putada ederra).


B) Ondoria psikikoak: Zer estrés tipo ari naizen jasatzen jakitea, ea positiboa ala negatiboa den jakitea. (Hau ere putada al da?)

Ez ez da putada zeren berdin zait daukadana estresa den, ez den, positiboa ala negatiboa den, zeren badakit zer egin behar dudan. Zer egitea nahi dudan. Salda.

Salda egin nahi dut. Salda beroa. Salda badago jarri ahal izateko hor nonnahi. Guztiek jakin dezaten eta nahi duenak har dezan.

Untzia garaiz egin ez didanan eta lema izorratu didanan titiburuekin eta genitalekin salda egingo dut. Ummmm…


John

Pd1. Ez dut ezer aurreratuko, gauzak ez dira aldatuko eta salda ere ez dut dastatuko baina sukaldari buru hartu behar dudan gozatuarekin salda hori prestatzen…horrexegatik bakarrik merezi du.

Pd2. Badakit nork sartu zuen pintura txuria nire potean.

Pd3. Bale! herratsua naiz…eta zer? pirata izanda, beharko izan. Bai herratsua eta baita kupidagabea.



 
Comentario:
Nobedadeak datoz beraz?? Jakinminez uzten gaituzu behintzat...
 
Comentario:
Gluppppsssss. ez litzaidake batere beste untzi horretako tripulazioko hori izatea...... Poor him/her!!!
 
Comentario:
pintxe lanetarako bolondres aurkezten nauk, jijiji...
No