I are whatewer I (dont) want

Egun batzutan gorputzak saldu egiten nauela iruditzen zait, traizio hutsa dela pentsatzen dut.
Min sentitzen ez duzun gorputzeko atalean, funtzionatzen ez duelaren seinale. Adin hortara heldu naiz.
Haurrek eta haur ez direnek gizon/jauna bezela tratatzen naute, eta edozeinekin edozertaz hitzegiten nagoela, ezagutzak baino esperientziak (edadeak) ematen dizun jakinduraz jasotzen dituzte nik esandakoak egia absolutoak baitlira.
Gorputzaren matxinada bizitzaren hirugarren hamarkadan hasten da, inongo zalantzarik gabe. Zehatz funtzionatzeari uzten diote zelulak, beraien betebeharra ahaztu edo eta emantzipatu eta nahi dutena egiten hasten dira, daukagun gorputza batek daki zertan bihurtzen.
Akaso nire matxinada hasi den arterarteko urteetan jasotako garraztasun eta kaltetutako odol guztiak, nire heriotza izango denaren bidea janzten eta apaintzen dute. (Heriotza datorkit burura).
Nire heriotza. Nire heriotza…nire buruari galdetzen diot ea naizen guztietatik zenbat hilko garen egun berean (hala egiten badugu) edo eta batzu aurretik eta besteak beranduago egingo dugun.
Jaiotza eta heriotza metaforak dira pertsonetaz aritzen garenean, zeren jaio eta hiltzen dena norbanakoa da.
“Naturae rationalis individua substantia” Boecio-ren esanetan hori da pertsona. (Izakera arrazionalaren bakanako izatea).
Latinez, aktoreak erabiltzen duen maskara da pertsona.
Egun batzutan, ni naizen guztiak ez dugu ez indarrik eta ezta animorik ohetik altxatzeko.

Hori da gaur nahi dudana, nortasun guztiekin bat egin eta ohean jarraitu goxo goxo, lokuluxkak egin, zirt zart batean komunera joan txixa egitera eta saltaka bueltatu berriro ere oheko epeltasunera. Gosaldu. Apur bat irakurri. Leihotik denboraren joana ikusi euri artean.
Gaur bakarrik , sinez. Joder! gaur bakarrik…
John Whitechapel
Pd. Gorroto ditut nire buru guztiak. Lanera noa.
Ea Eva-rekin topo egiten dudan eta merezi dudana jasotzen dudan. Ondo merezitakoa.
Comentario:
eva ikusten baduk, goraintziak eman, faltan botatzen diat eta. harek kenduko zizkian john, lotako gogoak, jiji
Comentario:
Hezurretaraino sartzen den hotzaz gain, euria ere badugu. Hortaz, jarraitu ohean goxo-goxo !!





