logotipo

img_google
John Whitechapel
John Whitechapel pirataren abenturak
Acerca de
Ongietorriak nire pirata untzira.Ni eta nire tripulazioa zuen aginduetara. John Whitechapel.
Sindicación
 
The sense of the justice: (not) seeing, hearing, feeling…


-Ez dut zure edo beste inoren bedeinkapenik behar! Bele zahar halakoa! Krrrrr….krrr!.- egiten zuen besoak gora eta behera astintzen zituen bitartean putre baten figura imitatuz bere zigor gelako ohe gainean.

-Baina seme!

-Jajajja…seme? Noizdanik zure semea? Amarekin astindurenbat izan zenuen ala? Inozoa ez naiz ba izango?… nik uste nuen zuek zelibatoa praktikan jartzen zenutela. Bueno, hori praktikan jarri baino, bestea ez zenutela praktikatzen…jajajaja… baina argi dago berdin zaizuela, ume bat, emakume bat edo eta zergatik ez… gizonezko mardul bat.- esan zuen potroetan eskuak jarri eta igurtzen hasi zelarik.

-Jainkoak barka ditzala zure hitzak eta ekintzak!

-Ene, nola daiteke hain puritanoa izatea ?. Benetan sinisten dituzu esaten dituzunak ?. Esango dizut zer egin dezakezun zure jainko horrekin!

-Zenbat gorroto, zenbat amorru, zer jasan behar izan duzu zure burua horrela zigortzeko?

-Tira, egia esan zure jainkoak esandakoa jarraitu besterik ez dut egin.

-Nola esan dezakezu hori ?, ez al zara damutzen egindakoaz ?, ez al duzu errukirik ?

-Joder, benetan kargantea zara, denbora guztian lelo berarekin. Ez dizut ba esan zu eta zu bezelakoek esaten dutena egin dudala ? Besterik ez!.

-Bihotz oneko pertsonek ez dute egiten zuk egin duzuna. Ezta piztiek ere ez.

-“Jaio zinenean zu negarrez zeunden bitartean zure inguruko guztiak pozik eta irrifartsu zeuden. Bizi ezazu bizitza, hiltzen zarenean zu izan zaitezen pozik eta irrifartsu dagoena ingurukoak zure inguruan negarrez dauden bitartean”.

-Hitz ederregiak aho zikin kupidagabe batetik ateratzeko!.

-Hitz eder hoiek gauzatu besterik ez nituen egin.

-Jainkoak gorde zaitzala, Aitaren, Semearen eta…

-… eta niri begira egongo diren falta direnen senitartekoak…ez ahaztu…jajajajjajaja!

-Infernuan erreko zara!

-Zurekin, putakume kabroia!

------

-Dena prest hor barruan?. –Galdetu zuen arduradunak bozgoragailuko mikroa ahora hurbiltzen zuela.

-Bai, dena listo atzerako zenbaketarako.-erantzun zion goardiak euste sokak frogatu ondoren, kristalaren bitartez ikusten zuen arduradunari hatz potoloa gorantz jarrita erakutsiaz.

Dena prest zegoen.

-Zerbait esan nahi duzu? azken hitzik?-galdetu zion goardiak.

-Tira, gauza bakar bat. Eskertuko nizueke hor barruko argiak piztuko bazenituzte. Nahiago dut beraien aurpegiak ikusten ditudala joatea.- esan zuen ondoko gelan iluntasunean ikusten zituen ziluetei begira.

Segundu batzu ondoren argia piztu zen ikusgelan, senideak eztabaida motz bat izan ondoren. Guztiek, gorrotoa zela bitartekari, baietz esan zioten argia piztutzeari.

Gorrotoa, samina, kruedelkeria, aiherkundea, herra, hastioa, korromioa, senideen aurpegietan marrazturik. Beste ezertarako lekurik ez beraien aurpegikeretan.

3, 2, 1, 0 botoia zapaldu.

-“Negarrez jaio nintzenean inguruko guztiak pozik eta irrifartsu zeuden. Hala bizi izan dut nire bizitza, hiltzean horrela egin nahi dut, pozik eta irrifartsu, eta bitartean ingurukoak negarrez”.-errezatu zuen parre algaratan pozoia gorputz guztian zehar zabaltzen zitzaion bitartean.

Egunkaria-ko titularra.

Lehenengo herio zigorra kontsumatu da Euskal Autonomia Erkidegoan.



John Whitechapel

Pd. “A fructibus cognoscitur arbor” baina arbola ustelak fruiturik eman al dezake? ups…help me Father Mundina…and bless me too.



 
Comentario:
Euskal Herrian Milwakee-ko harakina? eta Mundina hori?

Badaezpada ez dut ez barre ez nigarrik egingo... batek daki zer gertatuko zaidan bestela.

Saulas ;0)

No