Lasai Fritz, txakurrak ortozik dabiltza...

Egun argia zen Alpeetako Bavariako ehiza etxean. Eguzkiak, goizeko ordu txiki haietan nahiz eta asko berotu ez, bere izpiak jauregiko lehio handietatik zabaltzen zituen barrualdea guztia argituz.
Adolfek, bere eguneroko errutinari jarraituz, bizarra moztu, bigotea konpondu eta dutxatua ondoren, Eva eta biek konpartitzen zuten logelaren ondoko idazkaritza gelara joan zen, bertan lehio ondoan zegoen idaztokian jarri eta erlojuari begiratu zion.
Zortzietarako minutu bat- pentsatu zuen.
Han jarrita zegoela, burua bere pentsamenduetan galdurik, eguzkiak zuzenean ematen zuen berotasunaz gozatzen, ate joka. Tok tok tok. Fritz zen, sendo baina soseguz baimen eske, Adolfen gosaria sartu ahal izateko, egunero Fritz guztiek bezelatxu goizeko 8 etan. ( Herriko elizako kanpaiak zortzigarren danbatekoa eman aurretik beti ). Horrek Adolf bere hausnarketetatik atera eta zera esan zuen:
- Aurrera Fritz
- Heil Fuhrer. Egunon Fuhrerra. Gosaria dakart.
- Heil bai ,ekarri ezazu ba Fritz.
Fritzek kristoren planta zuen, 23 urte inguru, altua 1,80 bat inguru, 76 bat kilo, gorputza gihartsua baina ezta larregi ere, fibraduna, begi handi eta urdin argiak, ilea motza eta hain argia, ile txuria zuela ematen zuela.
Eguneroko gosaria zekarren Fuhrerarentzat, bere gosari gogokoena, Tübingen-go harategi batetik bereziki ekarritako saltxitxak, kafesnea, ogia, txerri gantza, mermelada eta gazta.
Fritzek entzun eta egin, pausu zehatz eta neurtuaz, han hurbildu zuen zekarren karrotxoa, Adolf jarrita zegoen lehio ondoko idaztokira. Gela handia zen eta bere zapaldurak ohiartzuna egiten zuen gela osoan. Klap klap klap. Fritz izerdi patsetan inguratu zen idaztokira. Berak ekarritako karrotxotik zilarrezko bandexa altxatu eta begiak bandexatik kendu gabe, astiro biratu eta Adolfen parean jarri zuen mahai gainean. Behin utzi ondoren, esker eskua atzean zuela erreberentzi moduan, bandexa gaina estaltzen zuen tapa altxatu eta agerian utzi zizkion Fuhrerrari jaki haiek.
Bere burua atzera bota eta galdetu zuen:
- Zerbait gehiago nahi al du Fuhrerrak ?
Fuhrerra ordurako saltxitxak astintzen hacia zen, zati bat kutxiloaz moztu, eta tenedorraz gantzatan busti eta ahora.
- ummm…ederra dago benetan…
Fuhrerrak ez zuen erantzuten eta Fritz urduri baino urduriago zegoen, bazuen berri bai Fuhrerraren suminaldietaz. Izerdia bekokitik behera zerion baina ez zen ausartzen mugimendu txikiena egitera ere ez. Hobe ixilik eta ahal zen azkarren irten.
- fuuiipp ( Fuhrerrak surrust egin zuen hagin arteko okela zatitxo bat iresnteko asmoaz )…aizu Fritz…
- Bai Fuhrerra (zurbil )
- Zenbat neurtzen duzu ?
- E...e…metro bat larogeitabi zentimetro Fuhrerra…
- Aahhhh….eta nongoa zaitugu ?
- Brem…Bremerhaven ekoa Fuhrerra…( zuen txistu apurra irentsi naiean )…
- Imaginatzen nuen bai…han grabitateak ez du Alemaniako beste eskualde guztietan besteko efektua egiten…bestela ez zinen zu tankera hortakoa izango…ezta ?
- Hala da Fuhrerra….( nondik nora jo eta zer esan jakin gabe )
- Papera eta luma Fritz.
- Bai Fuhrerra…
Bi pausotara lekutu zituen Fritzek bere helburua: Papera eta luma.
Airerik ere mugitu gabe, luzatu zituen bi besoak eta eskuetako dardarra disimulatuz jarri zizkion bai papera eta bai luma Fuhrerraren eskubian.
- Bukatu duzu maitea ( komunetik zetorren ahots batek galdetu zuen )
- Ez Eva, bi minitu eta aska ditzakezu.
Fritzek barruak galdu behar zituela, hankartea estutu eta mugitu gabe jarraitu zuen.
Fuhrerrak papera eta luma hartu eta zera idatzi zuen:
182 zm
-150 zm
32 zm
- Fritz ( esan zuen, saltxitxak mozteko labana eskuan zuela eta Fritzi luzatuz )
- Bai Fuhrerra…(sinkopearen atarian )
- Oin azpietatik hasi eta gorantza joanda moztu hitzazu hanketatik 32 zentimetro.
- EEhh…nola….f…f…Fuhrerra ?
- Entzun duzuna.
- Bai Fuhrerra.
- Ehhh…lehenengo botak kendu…zertan pentsatzen zaude ba ?
- Ahhh egia, barkatu Fuhrerra…
Ahal zuen moduan, lurrean jarri eta saltxitxak mozteko labanarekin hasi zen "zereginean". Egia esan labana ere ez zen aproposena baina Fritzek bere indarraz eta abileziaz baliatuz bukatu zuen egitekoa.
Ahoa zabalik zuela, eta bere hanka berrietara begira zegoela, odol putzua handituz zioan.
- Joan zaitezke Fritz.
- ….b…bai…f.fu…Fuhrerra…e…e…ezer gehiago nahi?
- Ez. Zoaz.
Besoak lagun, han zioan gure Fritz sarrerantz osta osta, poliki poliki minaz jabetuz eta bapatean…
- Aizu Fritz, ez duzu ezer ahaztu ?
Fritzek ordurako zorabio edo odolustutzearen efektuak nabari zituen, eta entzundakoa gero eta urrunagotik entzuten zuen.
- Barka Fuhrerra…zer da ?
- Nora zoaz botak jantzi gabe, inozo halakoa ?
- Ah…
Buelta erdi eman, botak zeuden lekura hurbildu, kostata eta denboraz, baina jantzi zituen, .
- Ahh…Fritz…
- Bai…Fuhrerra ( ia ia ate ondoan zegoela )
- Esan Klaus-i, biharkoak ere Fritz izena izatea…ohitu naiz eta ez dut aldatu nahi…
- Bai…fu….Fuhrerra…
Ate ixtearen hotsa entzun zeneko:
- Eva maitea…dena prest…
Eta beste gelatik entzun zen:
- Zoazte nire txikiak, aitatxok goxoki festa prestatu dizue eta…zoazte...zoazte…
Eta derrepente, han agertu ziren, begiak gori gori begizuloetatik ateratzear zituzten bi alemaniar dogo, bi pizti, harrapataka, lurreko marmolean irrist eginez, ea bietatik zein heldu lehenago oturuntza hartara.
Moraleja:
Norberaren "haunditasuna" neurtzeko norbera baino "handiagoa" den batek neur dezala.
Eta noski, saltxitxak eskeini behar badituzu, zatikaturik eta plastikozko goilaraz serbitu.
Ainara, Jonan, Itxaso, Pi, Txilin, Txino, Txina, Iratxe eta fisikoki ez egon arren, han zegoen Maiteri.
Eskerrak guztiagatik.
Comentario:
Video Slots says - Well done very nice blog, best regards from video slots
at http://www.streetslots.com
at http://www.streetslots.com
Comentario:
Joachim Fest-en "El Hundimiento" irakurri ondoren, honek teoria hori indartzera dakar. Eta bai, Etiamekin ados nago, mesedez, Evari buruzko zerbait idatzi.
Comentario:
bakarrik esateko daukat...hobe esanda eskaera daukat.....ehhhh kapitaina itsasontzi honetan ez dozu jagole bat beharko???? lur misteriotsuak topatzeko?
txantxak aparte..... zu bezalako blog bat sortu dozu, zorionak eta animo!
txantxak aparte..... zu bezalako blog bat sortu dozu, zorionak eta animo!
Comentario:
Bikaina, Big!
Hurrengo batian Evari buruz idatzi behar diguzu. Pertsonai horrek ere kriston morboa ematen dit.
Hurrengo batian Evari buruz idatzi behar diguzu. Pertsonai horrek ere kriston morboa ematen dit.
Comentario:
Uffffff!!!!!!!!!!! Itxasontzia mugitzen ez zelakoan grumete duzuen hau kamarotean sartuta…….. Atzo kaioen zarata entzuten en nuela eskotilatik begira eta ostias!!!!!!! Kostaldea urrun..... Orain tripulazioarekin harremanak eztutzeko garaia……Goazeeeeen…
Neurtu......Norbera/beste batek..... handitasuna/baino handiagoa......, ummmm……mal rollito...... Kanpotik datorren konparaketa gehiegi…..
Baina, beste alde batetik......konparaketa gabe neurtzerik badago? Ohituta gaude konparaketa gabe bizitzen?
Bufffffffff (mu pero que mu espeso), hariketa fisikoa egiteko momentua heldu dela uzte dut.......... erremoetara nixe....
The founded misthic grumete





