Radio Futura

Uztaileko 22an utzi zion Martinek bizia edateari, bueno egia esan aspaldi
utzita zion baina egun hortan, egarri zen eta ez zen guztiaz agurtu zen.
Patua ote? Azken urteetan bere birikek apupilo zuten likido hastun eta
likatsu hark, ez zion ez leku handirik uzten egunero behar zuen aire
dosiari. Maddalen hil zitzaionetik are gutxiago. Hark inork baino hobeto
zekien Martinen biriketaraino, gorputzeko atal edo zatirik txikieneraino
airea garraiatzen, odolaren bitartez ez bazen ere, maitasuna deritzoten
beste fluidu horren bitartez.
Goiza gorri gorri esnatu zen, aire zipitzik ere ez zegoen, ekaitza
aurretiko barealdi geldoa. Ordurako Martinek adio esanda zion bere izaterik
gabeko bizitzari. Maddalen joan zeneko une berberean, uko egin zion birikak
puzten zizkion lagundutako arnasketari, eta balantza bat bailitz,
Maddalenen falta handiagotzen zen heinean, era hartara betetzen ziren
aireaz Martinen birikak, hau da, ezer gutxi.
Batek daki norako bidean, bere abiadaren bezperan, bere lehengusu baten
bitartez pakete bat heldu arazi zidan nire plazako prentsa saltokira.
Paketea zabaldu eta bere irratia ikusi nuen, aurikular eta guzti.
Ondoan eskuz Martinek idatzi ez zuen baina bai berak sinatutakoa ordea,
niri, Bernaberi, zuzendutako notatxo bat, zera esanez:
"Azalpen larregi eman gabe, zera egitea nahi dut. Azken urte hauetan
egunero, egunero zure postuan egunkaria erosi eta gero plazako arkupeetan
jarri izan naiz Anton lagun nuela.
Irrati hau nire oparia da berarentzako, nire bakardadean konpainia
egiteagatik eta egunero han izateagatik. Bertan sartu dudan bere izenean
dagoen oharra emaiozu".
Eskerrak guztiagatik Bernabe.
Martin.
Hau irakurri eta kristoren gorputz txarra jarri zitzaidan. - Putakume
horri? -galdetu nion nire buruari.
Martin tipo jatorra zen. Ez dut sekula barre egiten ikusi, ixila, apala,
baina gizaseme ona zen. Inoiz inori kalterik egin gabekoa.
Entzun izan dudanez, nik azken hiru urteetan izan bait dut tratua berarekin soilik,
herrira nire postua jartzera etorri nintzanetik, mutil zahar ezkondu zen,
eta gainera banandutako emakume batekin. Garai haietan, ezkondu zeneko
haietaz ari naiz, irrifarrea omen zuen beti marraztuta ahoan eta hain
handia omen zen gainera, inguruan zituen guztiak era berean uzten zituela,
irrifarreaz ahoan. Gero emaztea hil eta kolore guztiak, grisak jan omen zizkion, eta
hala geratu zen. Grisa.
Baina ona, ona zen Martin. Txarra ez behintzat.
Egunero, Anton zen nazkante hura, hurbiltzen zitzaion betiko orduan
(soziedatetik hamarretakoa egin eta gero, ondo janda eta hobeto edanda)
betiko leloarekin:
"Zer Martin? ez al duzu beste neskarik aurkitu? tira, egongo da ba zuretzat
moduko bat. Ez zara zu oso exigente eta. Aurrekoa ere ondo probatutakoa zen
zuk zurean hartu aurretik. Jakingo zuek hark, bere esperientziarekin nola
zu animatu. Ez dago emaztetzat urdanga bat hartzea bezelakorik".
Martinek ez zuen sekula erantzuten. Egunkaria irakurtzen eta albo batean
irratia zuela, pajaro hura hurbiltzen zela begirada altxatu egunona eman
eta berriro ere bere irakurketari heltzen zion. Nohizbehinka belarriko
aparatutxoa ondo ajustatzen zuen irratia hobeto entzunteko eta listo.
Bele beltz hura behin baino gehiagotan popatik hartzera bidali izan dut. Ea
zer arraiotan zebilen galdetu eta Martinek ez zuela ezer entzuten jasotzen
nuen erantzuntzat eta entzunda ere lelo bat besterik ez zela eta kitto.
Egia esan, nik gauza bera pentsatzen nuen, Martinek kasurik ez ziola
egiten, entzuten ez zuelako, plazako inguruetan Anton agertzen zenerako
Martinek irratiko bolumena altuan zeukalako eta egunkarian murgilduta
zegoelako.
Horrexegatik jarri zitzaidan gorpuzkera hura. Egunero Antonen gusto
txarreko txantxak, izekak, burlak eta adarjotzeak jaso eta gainera Martinek
bere irratia oparitu dio!. "Ez da justua" pentsatu nuen.
Berriro ere irratia eta aurikularrak paketean sartu behar nituenean,
arraroa egin zitzaidan zerbait ikusi nuen. Aurikularrak irratira lotzeko
kablearen puntan ez zegoen larakorik. Kablea korapilo batez zegoen lotuta,
garai batean eskutik ihes ez egiteko jartzen zitzaien lokarri heldugailuan.
Irratiari berriro heldu eta arina iruditu zitzaidan, hutsa zegoen, ez zirkuitu,
ez pila, ez ezer ere ez .Oraindik ulertzen ez dudan zerbaitegatik irratia
ere, Martin bezela, Maddalen joan zenetik, hutsa zegoen.
- Joder. Martinek ez zuen irratia entzuten, ez aurikularren bitartez,
ezta bestela ere-.
Hamarretakoaren ordua bukatu eta bele beltzak bere agerraldia egin
zuenerako, nik paketea berriro ere itxia eta prest nuen.
- Aizu Anton, jakin duzu Martinena?
- Bai motel, oraintxe noa beilatokira azken agurra ematera.
- Hau zuretzat utzi du.
- Egitan? niretzat? zer ote? egia esan ni izan naiz bere laguna azken
urteotan eta…
Egun batzu beranduago, jakin izan nuen gure artista ez zela beilatokitik
agertu, egia esan hamarretakoak ere utzi egin omen zituen. Nik behintzat ez
dut arrezkero ikusi.
Martinek Antoni luzatutako oharrean jarritakoak oraindik ere buruan
darabilt, nahiz eta ez nuen irakurri.
Anton:
Horra hor bizitza hontatik ni askatu eta utzi diezazukedan gauza bakarra.
Nire irratia.
Nik Maddalen izan nuen irratia aurretik eta horrek bete izan nau.
Zuk, nik utzitako irratia besterik ez duzu izango lagun, lagun.
Martin
Comentario:
Comentario:
Serenitatea: Norbera bere bidea egiten ari dela jakiteak sortzen duen harrotasuna.





