Artxila mortxila...

- Gabon, Susatzka-ren esoterismo Jauregia. Bai esan ?
- Ni zer ?
- Nola ? barkatu ?
- Zuk esan duzu, ni azka nabilela ez dakit zer jauregitan…
- Ez ez, ongietorria ematen nizun Susatzkaren zuzeneko irrati saio hontara…
- Ahh, tira, faltatu gabe behintzat.
- Ez zen nire asmoa. Berriro ere barkamena eskatzen dizut. Nor zaitugu ?
- …
- Bai ?
- …
- Ai ene, Jesus, Maria eta Jose - esaten du bere barrurako baina irrati uhinetaik entzuteko moduan.
Betiko leloa, ni sorgina naizelakoan eta deitzen duenaren izena jakin behar dudala pentsatzen duen hoietako bat.
Keinu bat egiten dio irratiko kontroletako Patxiri, bi eskuetako hatz erakusleekin kurutze bat eginez.
Patxik "oso ondo" erantzuten dio bere erpurua eta eraskusleaz borobil bat egiten, prest dagoela Marijek, irrati uhienetan Madame Susatzka denak, keinua egin, sintonia jarri eta noski nola ez publizitatea sartzeko prest..
- Bete betean..
- Barkatu ?
- Hori ba, bete betean eman duzula. Maria naiz. Jexux senarra nuen baina joan zitzaidan alproja hura duela 20 urte. Goian bego.
- Eta nongoa zaitugu Maria ?
- Ea-koa. Betidanik. Bueno, banandu ginenetik, lehen besteena, badakizu, besteak…
- Herri polita da gero, oso gustokoa dut inguru hori, Lekeitio, Elantxobe…
- Zertaz hari zara ?
- Ez duzu ba esan Ean bizi zarela ?
- Zer demontre? Txorrotari eman al diozu ? Ni Elgoibartar peto petoa naiz eta…Ea nongoa naizen galdetu didazu eta nik Ea-koa esan dizut. Garaikorena, bueno orain rubia hori dago eta ez dut oso gustoko baina… badakizu... sikiera permanentea ondo egina baleuka... emango nion nik nire ileapaindegiko telefonoa...
- Ongi da, ongi da, eta Maria ? zer aurreikustea nahi duzu ba ? maitasuna ?… dirua ?
- Maitasuna ? tira tira, ez tontokeriarik esan gero eh. Ez dut nire inguruan beste babalorerik nahi, nahikoa izan nuen proxpero harekin, mandoa saldu eta astoa erosten beti. Fusterik gabeko tontolapikoa Jexux. Goian bego.
- Ehh.. banandu egin zinela esan duzu eta… ba zera pentsatu dut…tira, utzi, eta zer nahi duzu ba ?
- Ba nire Joxerengatik galdetzea nahi dut. Joxe nire semea da eta ia lan aldetik zerbait lortzeko bidean dabilen jakitea nahi dut.
- Oso ondo. Orain kartak nahastu eta mahai gainean botako ditut. Zein esku nahi duzu, eskerra edo eskubia ?
- Eskubia. Bueno ez, "Bigotes" ere eskubian egonda dago eta begira nola joan zitzaigun. Eskerra , eskerra, nahiz eta "beste" honekin ere gauzak ez diren zuzenduko.
- Tira, orain momentuan ez du ezer lortuko lan aldetik baina urrezko erregea atera da eta honek epe luze batera aberastasunak eta oparotasunak adierazten ditu. Ez dakit ba, urte pare bat edo…
- Eta bi urtetan ezer ere ez ? Ia ia jubilatzeko garain topatuko du lana…
- Ahh, ez da gaztea ?
- Bueno, 47 urte ditu, eta nire Jexuxen bidea darama, harek 50 urterekin hartu zuen erretirua. Ez dakit zer baino zuriagoa zen. Goian bego. Baina ordurarte behintzat, nahiz eta beti berandu eta gehienetan bajan egon, lanean haritu zen, nire Joxe ordea momenturaino ezer ere ez.
- Ikusten dut, orain arte sorte handirik ez duela izan. Ez ditu izarrak bere alde izan.
- Izarak ? Egunero kopla berarekin, ni bere logelara sartzen ez banaiz eta izarak astintzen ez badizkiot hura mugitu ere ez. Idi zaharra moduan. Hori bai, gero egunero egunero, laupabost lagun hamarretako orduan elkartzen dira soziedadean eta berak prestatzen du beti. Pentsa zeinen ardura duen aurreko astean nire Eibarko tia baten koinatua hil zen. Asuntu txarra. Badakizu hala bizi hala hil. Baina harengandik besterik ezin espero, beti taberna zuloan eta…badakizu. Bueno ba Luismari hil eta hiletara joateko prestatu eta nire Joxek berak ardurak zituela eta nahiz eta pena handia izan han joan zen soziedadera. Arduratxua da oso.
- Bai ikusten dut bai. Tira eta beste zerbaitetan lagun zaitzaket ?
- Oraindik ez didazu ezer esan eta…ederra sorgina suertatu zaidana…
- Barkatu baina ni ez naiz sorgina, ni pitonisa naiz - esaten du emakumeaz lepo eta gogaituta dagoela .
- Zer zarela ?
- Ni Madame Susatzka naiz eta PI-TO-NI-SA naiz- jadanik apur bat aztoratuta.
- Pito zer ? nora demontre deitu dut, gainera Madam ? ene falta zitzaidana, ni nire Joxentzat lan billa eta zer eta "restituta" bati deitu. Nik Joxek diru apur bat izan dezan ahaleginak egiten eta ez dut ba bizio etxe batera deitzen. Ba ez diot nire Joxeri ezer esango, ea nire xoxak zu bezelako batekin gastatzen dituen. Falta zitzaidana.
- Aii…nahikoa du gixajoak duenarekin.
- Zer restituta batekin dabil ala ? Zer dakizu zuk hortaz? Ene. Jainko ahaltzuak gorde gaitzala.
- Bai, gorde zaitzala bai, baina giltzaz eta gero giltza irentsi dezala. Egun ona izan andrea.
- Bai zera, daukadan disgustoarekin…
Comentario:
goizean goiz gurpil artean hankei eragiten ari diren bitartean telebistako pitonisei begira egoten diren batzuk (egia esanda bat bakarrik) ezagutzen ditut. beharbada maria bezala deitzeko asmotan daudenak baina disgustorik ez hartzeko vouyer planean begira bakarrik geratzen direnak. ay ay ay...





