Musikak piztiak baretzen ditu

Arturok, bandako zuzendariak, iragarki taulan azken deialdian aurkeztutako musikarien artean onartutakoen zerrenda ezarri zuen. Nik sekula ez nion inongo jaramonik egin. Nahikoa nuen nirearekin. Besteek ez ordea, Arturok lista jarri orduko, kakapilloaren inguruan ibiltzen diren ipurdi urdin-berdea duten eulitzarrak bezelatxu aritzen ziren beraien burrunbada nagusi zelarik.
- Nor da hau? Lekuona Aitor, hau ezagutzen dut, klasean nirekin ibilitakoa da, Etxaniz Nerea, Morgan German, e.a.
Garai hartan nik pistoidun tronboia jotzen nuen baina entsaioak ordurako aspergarriak egiten zitzaizkidan eta ez nengoen egia esan oso motibaturik.
Nire pentsamenduetan murgildurik nengoela, eta zurrunbillo haren tartetik pasa nahiean nenbillela.
-De la Hosta Jaime.
Bihotzak odola bultzatzeari utzi egin zion. Nire pentsamenduek nireak izateari utzi zioten. Ez zegoen tronboirik jadanik, ez pistoidunik ezta baradunik ere ez. Aurpegi bat soilik.
Egunean bertan Arturorengana jo eta zera esan nion:
-Aizu Arturo, badakit ez dela ohizko baina pistoidun tronboia utzi eta baradunarekin hastea nahi dut.
-Baina nola? bi hilabete falta dira eta estreinaldirako. Ezta pentsatu ere. Zer uste duzu, hau alkondaraz aldatzea bezela dela ?
-Tira Arturo, biok dakigu baradun tronboi pare bat behar dituzula eta pistoidunetako bat ez izateak ez duela desorekatuko banda. Are gehiago, bi baradun tronboirekin hobeto legoke eta badakizu.
-Ados, baina ez gabiltza garaiz eta orain ez naiz hasiko aldaketak egiten, nahikoa lan sartu berriak egokitzen.
-Datorren asteko entsailorako " Valkirien kabalgata " landuko dut, hortik aurrera zuk zeuk erabaki. Ados ?
-Bai baina ez dizut ezer prometitzen.
Hurrengo egunetan baradun tronboiari eskeini nizkion nire ordu guztiak. Jatorduak, lotorduak, goiz, eguerdi, arratsalde eta gauero nire pieza behin eta berriro jotzen. Ordu asko izan ziren, baina nekea edo eta utzi beharra nabari edo sentitu beharrean, orduan eta indar gehiagoz aritzen nintzen. Emozioak jota nengoen. Nahiz eta lorik egin ez, begietan aspaldian izan ez nuen distira nuen.
Entsaio eguna heldu zen. Nire betiko postuan jarri eta entsaioa hasi eta bukatu genuen.
Arturok bukatutzat eman zuenean, nik beregana jo nuen eta nire aurreko asteko eskaerari heldu nion.
Arturok ea entsaiatzeko astia izan nuen galdetu zidan eta nik erantzun nion:
-Frogarik garbiena ni entzutea izango da.
-Tira, dena ezpada ere, jo ezazu lehen zatiko lehen pieza.
- Zoragarria.- hala esan zuen Arturok. Jadanik baradun tronboiaz jarraitzeko erregua eta baimena niri luzatuaz.
Ni kontentu noski.
Lana gero eta gogorragoa zen heinean, goxoagoa ere bazen. Entsailoetaz aparte, interneten sartu eta neurologiari buruz zegoen informazio guztia aztertu eta irentsi behar nuen ahal nuen denbora gutxienean.
Ezin nuen liburutegietara jo arrastorik ez uzteko, edo behintzat inork susmorik izan ez zezan.
Kostata baino azkenean behar nuen informazioa lortu eta praktikan jarri nuen tronboiarekin.
Edozein lekutara joaten nintzela, beste beso bat bezelatxu eramaten nuen nik nire baradun tronboia. Eta aukera nuen bakoitzean frogatu, nire piezako zatirik garrantsitsuena, "tokea" praktikatzen nuen. Hala deitzen nion nik "tokea". Eta ez da ni naizelako, baina tronboiarekin zirujau famatuenaren prezizioa lortu nuen.
Kaletik nindoala, horma batean paper zati txiki bat ikusi eta "tokea" , edo eta etxean bertan, horman zelo zati bat erdi pegatu eta berriro ere trebatzen.
Heldu zen eguna. Ordurako jadanik ez nengoen pistoidun tronboien artean ez. Lekuz aldatua nengoen. Atzeko hilaran nengoen. Nire eskubira ez zegoen inor, ni bait nintzen hilarako azkena. Eskerrera xilofonoa jotzen zuen gazte urduri bat nuen. Estreinaldi aurretik pare bat egun lehenago aholku eske etorri zitzaidan:
- Aizu zuzendariak beti esaten dit ez diodala begiratzen jotzen nagoela eta apur bat atzeratzen naizela.
- Egia al da ?- galdetu nion nik.
- Bai, urduri jartzen naiz zuzendariari begira nagoela eta beste nota bat jotzearen beldur naiz.
- Lasai, ondoan izango nauzu. Zuk xilofonotik ez altxatu begirada eta apur bat atzeratzen hasten bazara nik ukolondoaz jo eta berriro ere erritmoa hartzearekin nahikoa duzu. Gainera ondo egiten baduzu zuzendariak bakean utziko zaitu, berari begira egon beharrik ez duzula jakingo era hortara.
- Eskerrikasko.
- Ez horregatik.- Bat gutxiago ezer ikusteko, pentsatu nuen nik.
Tira, azkenik eta nire aurrean beste baradun tronboia. Jaime De la Hosta.
Entsaioetan ez ginen elkarri hitzik zuzendu ere egin. Nik uste nuen gogoratuko ninduela baina ez zen hala izan. Berdin zen. Nik ederki baino hobeto gogoratzen nuen.
Antzokia lepo zegoen. Buruak besterik ez ziren ikusten. Wagnerrek beti izan ditu jarraitzaile finak.
Arturok batuta altxatu zuen denak prest egon gintezen eta nik burua aurrera bota eta esan nion De la Hostari:
- Aupa Jaime, hau da hau kasualitatea. Zu hemen ?
- Ezagutzen al zaitut ?
- Italiarako beka lortzeko kalera bota arazi zenuen pistoidun tronboia naiz.
- Ehhh ?
Eta zuzendariak batuta altu zuela, keinu bat egin eta haseera eman zion emanaldiari.
Lasai nengoen, "tokea" noiz helduko prest. Tronboia zirujauaren herramintak bezain garbi zegoen.
Valkiriek beraien babeskietan isladatzen zituzten argi izpiek bezalaxe, isladatzen zituen nire urrezko tronboiak aretoko argi izpiak. Hura espektakulua. Eta ni, azken hilaran, gozatuz.
Nire alboko xilofono jole urduriari begiradatxo bat bota nion eta bere instrumentutik begirada altxatzeko asmorik ez zuela jakiteak, poztu egin ninduen.
Bazetorren, poliki poliki, musikak indarra hartzen zuen, instant batean, ez dut gogoratzen zein filmetan ikusitako eszena etorri zitzaidan burura, helikoptero batzuk beraien karga hilkorra Valkiriak zituztela lagun sua zabaltzen, bere azken gorakako mugimenduan, dena musikaz betetzen duen zati hortan. Heldu ere heldu zen. Ia ia guztiz askatu nintzen "tokea" emateko momentua suertatu zenean. Kokotetik pare bat zentimetro gora eta puntu hartatik zentimetro erdi eskubira. Hortxe dago. Bizkarmuina. Kolpe zehatza. Arteriatxoa lehertu hezurra ikutu gabe.
Tariroo, tariroooooooo, trannnnnnn…
-Tak.
Eta poliki poliki musika jeisten, apoteositik baretasunera, eta baretasunetik nora ?
Kolpea fina gero. De la Hostak jasotako kolpearen konzientzia izan zuen harren, berarentzat atximurkada bat besterik ez zen izan. Atzimurkada hilkorra hori bai. Pieza bukatu eta ikusleak txaloka genituela ( nituela esan beharko ), han erortzen da De la Hosta.
Bravo, bravissimo.
Medikuak, polizia munizipalak, alkatea eta guzti, bertan bait zegoen espektakuluaz gozatzen, den denak pasa ziren eszenatoli hartatik tronbosi bat eman zion baradun tronboi hura salbatzeko asmotan.
Kurisoa benetan, tronbo batek emandako tronboilari bat… batzutan bizitza hain da antzezlan kuriosoa, benetan,eta kasuak kasu Valkiria eta guzti.
Comentario:
dirudienez tronbo joleari dena xuxen eta txukun irten zitzaiola iruditzen zaik, kontu ibili adi!! lehen eskutik dakit ordea, etxaniztar nerea izeneko musikaria guztiaz ohartu zela eta bere txantaje pertsonala prestatzen ari dela. neska axkarra benetan (biolin jole aparta izateaz gain). egun hauetako batean iritxiko zaik eskutitzen bat...dena zurrupatuko dik...





