Gustora aritu naiz hemen izan naizen bitartean zuekin nire paranoiak konpartitzen eta akaso muturra larregitan sartzen, baina aldaketa batzu egiteko ordua heldu zait.
Beste projektu batzu direla medio eta denbora nire alde ez dudanez (azkarregi narama beronek), gero arte bat esateko ordua heldu zait.
Larregi luzatu gabe, barkamena eskatu nahi dut zerbaitetan iraindu bazaituztet eta bestetik eskerrak eman jasotako erantzunengatik eta Eva nik beste maitatu izanagatik  ;0)
Nahiz eta untzia (berritze prozezuan) ontzitegian utzi, itxaso hauetan izango naiz zuek begiztatzen, beraz kontu izan...
hor kanpoan izango bait naiz...
John Whitechapel
A big hug and  kisses for everyone.
Pd. Ahh...eta  txintxoak ez izan, bestela...
eta zinez diotzuet...I will back...
Kosta de Marfil, Sudan, Georgia Haiti, Ertafrikako Errepublika, Pakistan, Serbia, Zimbabwe, Irak, Afganistán, Israel, Palestina, Sahara, Burundi, Komoro Irlak, Etiopia/Eritrea, Guatemala, Katxemira, Libia. Kolombia,Ekuador, Peru. Benezuela…
…eta horrela 70 gatazka baino gehiago munduan zehar.
Gatazka arrazoia desberdinegatik ematen da: Etnikoak, gerratearen ondorengo finkatze prozesuak, lurralde edo muga auziak, autoskunde ondorengo trantsizio epeak, instituzio narriadura ondorengo gizarte krisiarekin, korrupzioa, ustelkeria…
Eta gure kezka handiena ea ondokoak erretzen duen edo ez... mandaguebos!
John Whitechapel (ex-smoker & ex-human)
Pd. Askotan pentsatzen dut gizadiak ez ote duen merezi duguna.
Joan gaitezen antzarrak perratzera!
Gaur beste zerbait izatea nahiko nuke...eta zergatik ez, trenen joan etorria  ikusi...
John Whitechapel
Pd.  Esnea emateari uko egiten diot...zin dagizuet
“Nire bizian enbidia gehiago nahi dut, gorroto gehiago, sufrimendu gehiago, konfidantza eza gehiago, biolentzia gehiago, desilusio gehiago, dezepzio gehiago, porrot gehiago, ahanzte gehiago, uzte gehiago, traizio gehiago, egun beltz gehiago, momentu txar gehiago, saldukeria gehiago, estropozu gehiago, galera gehiago…gogorrago egiten nauten zirkunstantzia gehiago…hasi berri dugun urte hontan, hazi egin nahi dut, indartu, bizitzaz gozatu, eta ez dut hori lortuko gaitzetik ihesi eginda, sufrimenduari beldurra edukiaz edo eta bedeinakzioak bakarrik desio izanda”.
- Gogorrago? Ziur horrek gogorrago egiten zaituela? Ez duzu uste okerra edo maltzurra  hitza erabiltzea aproposagoa dela?
- Zzzzzzzzzzzzzuuussssssssssssssst! Ez!- erantzun zion lepoa moztu ondoren Alter Ego-ak.
John Whitechapel
Pd. Zorionekoak adimenaren mugak gainditzea nahi dituzten haiek.
Aaaaaaahhhhhhh!, aaaaaaahhhhhhh!, aaaaaaahhhhhhh!, aaaaaaahhhhhhh!, aaaaaaahhhhhhh!- arrausiak.
John Whit (Aaaaaaahhhhhh)hechapel
Pd1. Norbaitek ba al daki arrausiak ehizatzen? guzti guztiak ihesi doazkit... joder... horrela jarraitu ezkero ez zait burua (ondo?) oxigenatuko...
Bueno... eta?... egia esan, askorentzat mesede...
Pd2. Laziness is nothing more
than the habit of resting before you get tired.
-Berriro ere itxasoak gurutzatzeko eta abenturarako gertu! Luzeegi egiten zaigu itxasoko arratoiei lehorrean egoteak! ez al da horrela?
Haizeak gure pabiloia bete betean nola jotzen duen somatzea nahi dut gure abentura berrian. Itxas zabalean murgilduz, Afrika zeharkatuz eta gure ron hatsa lau haizeetara zabalduz.
Segalarien pabiloia goraaaaaaaaaaaaaa!
Beraz, see you soon.
Opor egun batzu dituzuenoi asko disfrutatu...besteoi? disfrutatu ere, seguraski gehiago merezi duzue eta...   ;0)
Ezpatak eta moztutako lepoak, bihotz bihotzetik guztiontzat.
John Whitechapel
-Ez dut zure edo beste inoren bedeinkapenik behar! Bele zahar halakoa! Krrrrr….krrr!.- egiten zuen besoak gora eta behera astintzen zituen bitartean putre baten figura imitatuz bere zigor gelako ohe gainean.
-Baina seme!
-Jajajja…seme? Noizdanik zure semea? Amarekin astindurenbat izan zenuen ala? Inozoa ez naiz ba izango?… nik uste nuen zuek zelibatoa praktikan jartzen zenutela. Bueno, hori praktikan jarri baino, bestea ez zenutela praktikatzen…jajajaja… baina argi dago berdin zaizuela, ume bat, emakume bat edo eta zergatik ez… gizonezko mardul bat.- esan zuen potroetan eskuak jarri eta igurtzen hasi zelarik.
-Jainkoak barka ditzala zure hitzak eta ekintzak!
-Ene, nola daiteke hain puritanoa izatea ?. Benetan sinisten dituzu esaten dituzunak ?. Esango dizut zer egin dezakezun zure jainko horrekin!
-Zenbat gorroto, zenbat amorru, zer jasan behar izan duzu zure burua horrela zigortzeko?
-Tira, egia esan zure jainkoak esandakoa jarraitu besterik ez dut egin.
-Nola esan dezakezu hori ?, ez al zara damutzen egindakoaz ?, ez al duzu errukirik ?
-Joder, benetan kargantea zara, denbora guztian lelo berarekin. Ez dizut ba esan zu eta zu bezelakoek esaten dutena egin dudala ? Besterik ez!.
-Bihotz oneko pertsonek ez dute egiten zuk egin duzuna. Ezta piztiek ere ez.
-“Jaio zinenean zu negarrez zeunden bitartean zure inguruko guztiak pozik eta irrifartsu zeuden. Bizi ezazu bizitza, hiltzen zarenean zu izan zaitezen pozik eta irrifartsu dagoena ingurukoak zure inguruan negarrez dauden bitartean”.
-Hitz ederregiak aho zikin kupidagabe batetik ateratzeko!.
-Hitz eder hoiek gauzatu besterik ez nituen egin.
-Jainkoak gorde zaitzala, Aitaren, Semearen eta…
-… eta niri begira egongo diren falta direnen senitartekoak…ez ahaztu…jajajajjajaja!
-Infernuan erreko zara!
-Zurekin, putakume kabroia!
-Dena prest hor barruan?. –Galdetu zuen arduradunak bozgoragailuko mikroa ahora hurbiltzen zuela.
-Bai, dena listo atzerako zenbaketarako.-erantzun zion goardiak euste sokak frogatu ondoren, kristalaren bitartez ikusten zuen arduradunari hatz potoloa gorantz jarrita erakutsiaz.
Dena prest zegoen.
-Zerbait esan nahi duzu? azken hitzik?-galdetu zion goardiak.
-Tira, gauza bakar bat. Eskertuko nizueke hor barruko argiak piztuko bazenituzte. Nahiago dut beraien aurpegiak ikusten ditudala joatea.- esan zuen ondoko gelan iluntasunean ikusten zituen ziluetei begira.
Segundu batzu ondoren argia piztu zen ikusgelan, senideak eztabaida motz bat izan ondoren. Guztiek, gorrotoa zela bitartekari, baietz esan zioten argia piztutzeari.
Gorrotoa, samina, kruedelkeria, aiherkundea, herra, hastioa, korromioa, senideen aurpegietan marrazturik. Beste ezertarako lekurik ez beraien aurpegikeretan.
3, 2, 1, 0 botoia zapaldu.
-“Negarrez jaio nintzenean inguruko guztiak pozik eta irrifartsu zeuden. Hala bizi izan dut nire bizitza, hiltzean horrela egin nahi dut, pozik eta irrifartsu,  eta bitartean ingurukoak negarrez”.-errezatu  zuen parre algaratan pozoia gorputz guztian zehar zabaltzen zitzaion bitartean.
Egunkaria-ko titularra.
Lehenengo herio zigorra kontsumatu da Euskal Autonomia Erkidegoan.
John Whitechapel
Pd. “A fructibus cognoscitur arbor” baina arbola ustelak fruiturik eman al dezake? ups…help me Father Mundina…and bless me too.
Itxuak ez zuen sekula deskubritu begiak ireki besterik ez zuela ….
John Whitechapel
Pd. Ikusi nahi ez duenak, zertarako begiak? eta zer ikusteko? egia? zer egi? noren egia?
Egun batzutan gorputzak saldu egiten nauela iruditzen zait, traizio hutsa dela pentsatzen dut.
Min sentitzen ez duzun gorputzeko atalean, funtzionatzen ez duelaren seinale. Adin hortara heldu naiz.
Haurrek eta haur ez direnek gizon/jauna bezela tratatzen naute, eta edozeinekin edozertaz hitzegiten nagoela, ezagutzak baino esperientziak (edadeak) ematen dizun jakinduraz jasotzen dituzte nik esandakoak egia absolutoak baitlira.
Gorputzaren matxinada bizitzaren hirugarren hamarkadan hasten da, inongo zalantzarik gabe. Zehatz funtzionatzeari uzten diote zelulak, beraien betebeharra ahaztu edo eta emantzipatu eta nahi dutena egiten hasten dira, daukagun gorputza batek daki zertan bihurtzen.
Akaso nire matxinada hasi den arterarteko urteetan jasotako garraztasun eta kaltetutako odol guztiak,  nire heriotza izango denaren bidea janzten eta apaintzen dute. (Heriotza datorkit burura).
Nire heriotza. Nire heriotza…nire buruari galdetzen diot ea naizen guztietatik zenbat hilko garen egun berean (hala egiten badugu) edo eta batzu aurretik eta besteak beranduago egingo dugun.
Jaiotza eta heriotza metaforak dira pertsonetaz aritzen garenean, zeren jaio eta hiltzen dena norbanakoa da.
“Naturae rationalis individua substantia” Boecio-ren esanetan hori da pertsona. (Izakera arrazionalaren  bakanako izatea).
Latinez, aktoreak erabiltzen duen maskara da pertsona.
Egun batzutan, ni naizen guztiak ez dugu ez indarrik eta ezta animorik ohetik altxatzeko.
Hori da gaur nahi dudana, nortasun guztiekin bat egin eta ohean jarraitu goxo goxo, lokuluxkak egin, zirt zart batean komunera joan txixa egitera eta saltaka bueltatu berriro ere oheko epeltasunera. Gosaldu. Apur bat irakurri. Leihotik denboraren joana ikusi euri artean.
Gaur bakarrik , sinez. Joder! gaur bakarrik…
John Whitechapel
Pd. Gorroto ditut nire buru guztiak. Lanera noa.
Ea Eva-rekin topo egiten dudan eta merezi dudana jasotzen dudan. Ondo merezitakoa.
Estresa fenomeno fisiologiko normala da, mehatxuzko hautematen dituen estimuluen aurrean organismoak ematen duen erantzuna. Horregatik, estres ona positiboa da: egoera zailak jasaten eta ingurunearen eskaeren aurrean erreakzionatzen laguntzen du. Estres negatiboa edo distresa agertzen da, berriz, organismoa egoera batera egokitzeko gauza ez denean, ingurunearen eskaerei erantzun egokirik emateko gai ez denean. Neurriz gaineko aktibazio eta antsietatea sortzen da, gauzetan eraginkortasunez zentratzeko gaitasunik ezarekin batera.
Duela gutxi Kapitaina den honek untzi berria erosi du nahiz eta oraindik bukatuta ez egon. Ez dira egun asko esan didatela gabonetarako izan behar zuena, aste santua edo…batek daki noiz, emango didatela.
Bestetik, untzi berrirako prestaketak egiten nabilela, untzi zaharreko gauza batzu zaharberritze prozezuan murgildurik beste untzi bateko tripulazioko batek hain maitea dudan lema izorratu dit.
Tira, guztiz izorratu ez badit ere, dexente.
Egia esateko, konponbidea badu baina bere ondorioak ere baditu.
Ondorioak:
A) Ondorio fisikoak: Berriro ere lema lixatu, tintatu eta barniza eman. (Putada ederra).
B) Ondoria psikikoak: Zer estrés tipo ari naizen jasatzen jakitea, ea positiboa ala negatiboa den jakitea. (Hau ere putada al da?)
Ez ez da putada zeren berdin zait daukadana estresa den, ez den, positiboa ala negatiboa den,  zeren badakit zer egin behar dudan. Zer egitea nahi dudan. Salda.
Salda egin nahi dut. Salda beroa. Salda badago jarri ahal izateko hor nonnahi. Guztiek jakin dezaten eta nahi duenak har dezan.
Untzia garaiz egin ez didanan eta lema izorratu didanan titiburuekin eta genitalekin salda egingo dut. Ummmm…
John
Pd1. Ez dut ezer aurreratuko, gauzak ez dira aldatuko eta salda ere ez dut dastatuko baina sukaldari buru hartu behar dudan gozatuarekin salda hori prestatzen…horrexegatik bakarrik merezi du.
Pd2. Badakit nork sartu zuen pintura txuria nire potean.
Pd3. Bale! herratsua naiz…eta zer? pirata izanda, beharko izan. Bai herratsua eta baita kupidagabea.