Alla tu
Jakin al daiteke zer hartzen duten Allá Tú-ko (Telecincon arratsaldeetan) lehiakideek?
Nik uste dut drogatuta daudela... edo bestela denak hiperaktiboak dira.
Etengabe hitz egiten dute, ez dira sekula geldirik egoten, guztiek besarkatzen dute irabazlea...
Eta gainera oso lagunak dira, ematen du txikitatik ezagutzen dutela elkar. Horrek ez dauka zentzurik, izan ere lehiaketa horietan parte-hartzaileak programa grabatzen hasi baino ordubete lehenago iristen dira telebista estudiora. Eta aurretik ez dituzte gainontzeko lehiakideak behin ere ikusi.
Harrigarria.

Aqui hay tomate
Teknikoki Aquí Hay Tomatek ez du aitzakiarik. Irudiak, dekoratua, soinu-efektuak... oso ondo egina dago. Telecincon kaka egiten dute, baina kalitatezko zaborra da.
Noizean behin ikusteko ez dago gaizki. Harrigarriena zera da: ezer ez dagoen tokitik albistea ateratzen dute. Egunotan Maria Jose Campanariori kamera ezkutuarekin grabatu dizkioten irudiak ari dira eskaintzen. La Campak ez du ezer berezirik esaten, bakarrik sentitzen dela ezin baitu kalera atera kazetariak direla-eta. Hori besterik ez. Eta horrekin, Jorge Javier Vazquezek eta Carmen Alcaidek ondorioztatzen dute ikaragarrizko arazoak daudela Ambicionesen eta Campa ez dela zoriontsua. Musika makabroa jarri, ¡qué fuerte! hamaika aldiz esan, gaurkoa oso inpaktantea da izango dela errepikatzen dute eta bideoa sartzen dute.
Egunero ez, baina astean bitan ikusi ezkero dibertigarria da.

Calipo
Beroa iritsi da, eta berarekin batera, izotzezko poloak. Eta poloekin batera, polorik onena: Frigoren lima-limoizko Kalipoa. Munduan den polorik onena. 2. postuan Mikoren Pirulo tropikala jarriko nuke.
Hay mucha chavala al ritmo de Calipo,
al ritmo sabrosón de tu Calipo.
Lo aprietas y sube,
lo dejas y baja,
es un escaloFrigo de sabor.
Hay mucha chavala al ritmo de Calipo,
al ritmo sabrosón de tu Calipo.
Lo aprietas y sube,
lo dejas y baja,
es un escaloFrigo de sabor.
Euskaltel
Nork egin du Euskaltelen webgunea? Ez dute hobetzeko asmorik? Bezero berriak lortu nahi dituzte "horrekin"?
Pentsatu nuen kable bidezko telebista agian ondo egongo zela, telesail gehiago ikusteko aukera, kanal gehiago... Baina webgunearen bidez ez nuen lortu ze kanal dauden ikustea, prezioak ere ez... desastrea! Ezinezkoa da informazioa topatzea.
Ez daukat gogorik Euskaltelen dendara joateko, beraz web orria hobetzen ez duten bitartean nirekin jai dute. Beste telebista kateekin jarraituko dut.

Espiritu olinpikoa
Aurten Joku Olinpikoak izango dira, Atenasen.
Lagun batekin atzo, honi buruz ari ginela, ea Joku
Olinpikoak gustatzen zaizkion galdetu nion.
"Jakina, goizeko hamarretan telebista piztu eta
tranpolin jauziak botatzen dituzte, eta belar
hockey-a, eta takewondoa, eta..."
Hori izango al da "espiritu olinpiko" famoso hori?
Izan ere, nork ikusten ditu igeriketa probak
urtean zehar? Igande goizean esnatu, telebista
piztu eta Estudio 2n piraguismoa ematen dute,
zer egiten duzu? zaping, jakina.
Olinpiadetan ordea, kirol demonio horiek guztiak
ikusten ditugu. Espiritu olinpikoa.
Bide batez, ze izen du principe asturianoaren
ezkontza ikustera bultzatuko nauen espirituak?

Nocilla zuria
Atzo Eroskin egon nintzen asteko erosketak egiten, eta aspaldiko partez Nocilla erostea erabaki nuen. Eta pentsatu nuen... zergatik existitzen da 2 zaporetako Nocilla? Inori gustatzen al zaio Nocilla zuria??!! Nocilla beltzarekin nahastuta ere higuingarria izaten jarraitzen du.
Nocilla zuria kanpora!!
Nocilla zuria kanpora!!
La casa de tu vida
Saiatu naiz, baina ez dut lortu. Hasierako programa ikusi nuen, gala batzuk gainetik gainbegiratu ditut, Cronicaseko tertuliak... baina ez, La Casa de Tu Vidak ez nau engantxatzen. Iada Reality Show-ek ez naute erakartzen. Gran Hermanoren lehen edizioa arreta haundiz jarraitu nuen, gogoan dut gala guztiak irensten nituela, irrikitan nengoen osteguna noiz iritsiko. Mercedes Milá ikusi nahi nuen... (el nominado es....)
Baina Gran Hermanoren edizioek aurrera egin ahala, interesa galdu dute Realityek. Oraingo lehiakideek freskotasunik, inozentziarik ez dute. Ospetsuak izan nahi dute, lan egin barik bizi (primeran iruditzen zait, jakina), baina gertatzen zaizkien gauzak sinesgaitzak egiten zaizkit. Eztabaidak artifizialak dira. Egoerak oso fiktizioak dira. Pantaila aurrean nago eta pentsatzen dut: "tipo hori ez da horrelakoa; hori telebistan eman nahi duen irudia da, besterik ez." Aktoreak iruditzen zaizkit...
Hori bai, Espainiako telebistetan sekulan eman duten realityrik onena, Confianza Ciega izan zen, Antena3n. Zalantzarik gabe. Post bat merezi du.

Jesús Gil y Gil hil egin da
Gaur arratsaldean, Madrilen, Jesús Gil y Gil hil egin da. Telezaborzaleok ez dugu ahaztuko. Gutariko inork ezin du ahantzi Las Noches de Tal y Tal saioaren aurkelea. Telecincoren hastapenetan izan zen eta Janet Rodríguezekin aurkeztu zuen.
Telediaroaren aurkezlea
Herenegun Telediarioaren 2. edizioan zera esan zuen aurkezleak (Letiziaren ondorengoa): "hoy, el el Forum de Barcelona se ha tratado un asusto que preocupa a todos, la influencia de la globalización en los niños."
Ez dakit ba... gai horrek ez ninduen batere kezkatzen... eta nik dakidala nire ingurukoak lasai asko bizi dira globalizazioak bere seme-alabengan duen eragina kontutan hartu gabe.
Arazo gutxi nituen eta orain to, beste bat!
Portzierto, guapa da gero aurkezle hori, Maria Helena Resano!! Letizia Ortiz ondo zegoen, ez dugu ukatuko, baina askoz erakargarriagoa da. Oso fotogenikoa, begi urdiñekin...
Hemen argazki bat duzue, hala ere telebistan askoz hobeto agertzen da. Argazkiak ez dio “justizia” egiten.

Danone
Berriro ere Danonek asmatu egin du bere azken publizitate kanpainarekin.
Dubly (ez dakit nola idazten den) izeneko produktu berria atera dute. "A mí me gusta el dubly"... "Disfrutarás el dubly"... eta antzeko gauzak esaten dituzte. Esaldi horiek erraz irensten ditugu teleadiktook eta gero nahigabe (edo nahita) askotan errepikatzen ditugu egunean zehar.
Gogoratu ditzagun Danoneren beste kanpaina batzuk...
1) Natillas, Danone, listas para gustar... cómo me gustan! en el postre y al merendar. (Ez duzu inoiz abestu?)
2) Si no tomas Danao, ¿qué has desayunaoooo?
3) Geroago Natillas Danone Danet bihurtu ziren. Operación Triunfoko irakaslearekin (Ángel LLacer) eta Iker Casillasekin beste bat atera zuten.
4) "A mí me daban 2" Petit-Suisse
5) Yogurt greziarra... “jroña que jroña”

Maria Teresa Campos
Atzo irakurri nuen albistea. Maria Teresa Camposek Telecinco utziko du Antena3era joateko. Eta A3k Ana Rosa Puritana, barkatu, Quintana fitxatuko omen du.
Nik aukeran, Mª Teresa Campos nahiago. Badakit oso ohikoa dela bera kritikatzea, erraza ere bai... baina bere programa (Día a Día) dibertigarria da. Hori da, gehienetan, telebistari eskatzen diodan bakarra-
Hasteko hor daukagu "El Corrillo", Telecincoren azken reallity buruz hitz egiteko. Lequio, Cocouaua, Sabrina eta Ángel (nazkagarriak dira gero bi hauek!), Jorge Javier Vázquez, eta beste asko topatuko ditugu, edonori buruz gaizkiesaka aritzeko.
Aurrerago beste solasaldi lasaiago batzuk izaten dira, Javier Mariñas (Tómbola) eta horren moduko kazetariekin. Astean behin (uste dut) Jaime Peñafiel (valgo más por lo que callo que por lo que cuento) agertzen da, monarkiei buruz berbetan... Ez da beste munduko ezer baina beti bitxikeri interesgarriren bat kontatzen du.
Eta bukatzeko, tertulia politikoa... Non ikusiko genituzke César Vidal eta Javier Nart bezalako freak-ak tertulia honetan izango ez balitz? Mari Terek ez du inoiz aukera galtzen bere iritzia botatzeko eta besteen eztabaidak uneoro mozten ditu. Ikusleen deiak ere ez dira batere gaizki egoten, askotan tertuliaren onena izaten dira.
Onar dezagun, langabezian bagaude, edo gaixorik, hau izaten da goizetan dagoen onena. Ala nahiago duzue La Primeran agertzen den maderoa?

Hiri kondairak.... bai!
Betidanik gustatu izan zaizkit hiri kondairak (leyendas urbanas). Badakizue... norbaitek istorio bat asmatzen du, eta egia balitz bezala kontatzen du... Kondaira asko zabaltzen da, gezurra izan arren jendeak sinetsi egiten duelako. Sinesgarria izateko amarru batzuk erabiltzen dira, adibidez: nire amaren lagun bati gertatu zitzaion, nire lagun baten anaiak ikusi zuen... eta horrelakoak.
Orain gutxi Gasteiz aldean oso ospetsua egin zen M11rekin zerikusia zuen bat. Esaten zuten Maiatzaren 1etik aurrera Cocacolarik ez edateko Al Kaedakoek ekintzaren egingo zutelakoan botiletan zerbait sartuz. Ricki Martinena ere asko entzun zen... eta Iturgaitz eta Miguel Angel Blancoren neskalagunarena.... Internet oso egokia da hiri kondairak zabaltzeko, orain gutxi euskarazko lehena agertu zen, Mikel Laboa atxilotu zutela esaten zuena...
Azken egunotan askotan entzun dut beste bat... nire amonak hala kontatu zidan: "...okindegian emakume batek esan du irratian esan dutela aurtengo udan iazkoan baino bero haundiago egingo duela... tenperaturak 5 gradu altuagoak izango dira eta lehorte itzela egongo da..."
Ez duzue sinesten? Ba nire lankide baten aitak egunkarian irakurri zuen albiste bera....

Asteburuetako albistegiak ETBn
Ez dut ukatuko, astean zehar ETBko albistegiak, niretzat behintzat, onenak dira. Euskal Herriko zein nazioarteko politika oso ondo ematen dute. Interesgarriak, azkarrak eta eraginkorrak dira. Askotan PNVren aldera gehiegi lerratzen direla ikusten da, baina hori zoritxarrez arrunta da telebista publiko batean. Zer edo zer faltan izatekotan, Telecincon izaten duten "enfoke humanoa" aipatuko nuke. Jeje, eta Antena3eko albiste arraro horiek... beti Telediarioaren amaieran ematen dituztenak.
Baina asteburukoak... zer esan asteburuko albistegiei buruz!! Lan talde guztiak hartzen al du jai larunbat eta igandeetan?! Albiste politikoek pena ematen dute, dena prentsaurreko pare batera mugatzen da. Gero euskal enpresariak goraipatzen dituzten albisteak datoz (higuingarriak), jarraian sailbururen baten azken egitasmoa, aipamen kultural bat... eta akabo fandangoa! Horra hor asteburuetako Gaur Egunak zein Teleberriak!
Asteburuetan ere audientzian liderrak al dira?

Padre de Familia
Kapitulu bat baino ez dut ikusi. Lagun batek pasatu dit ordenadorean ikusteko. Eta maitemindu egin naiz familia horrekin. Marrazki bizidunak, South Park eta Los Simpsons-en arteko nahasketa bat edo. Oraindik ezin dizuet gehiago esan, hurrengo atalak eskuratzen ditudanean kontatuko dut familiaren gorabeherak...
Oharra: Digital +eko FOX kanalean emititzen dute. Progreak asko kexatzen dira FOX telebista katea eskuinekoa delako... betiko topikoak... Bada, tori! Telesail zeharo korrosiboak emititzen dituzte.

Uda badator...
Atzo siesta orduan Azúcar Morenoren disko berriaren iragarkia entzun nuen... Gutxi barru uda gure gainean izango dugu, eta laster hasiko gara udako abestiekin. Mola!
Iazko nire udako abesti favoritoa "El Velero" izan zen... quiero, montarme en tu velero, ponerte ya el sombrero, y que hagamos eso, ay ay ay!...
Zein izan zen zuen abesti favoritoa?

Chiento euro
Ikaragarri atsegin ditut herri-telebistetan (ETB 2n askotan) agertzen diren iragarki arraroak. El Limpiaventanas mágico, El Rotato, Gim Body Flex, etabar... Hasieratik bukaerara ikusten ditut, aspertu gabe. Denok gogoan dugu bitxiak saltzen zituen italiarra, bere ondoan español bat agertzen zen besteak esaten zuena itzultzen... Jaja, barre ederrak bota nituen.
"La catena vale chiento euro", esaten zuen italiarrak
"dice que la cadena vale 100 euros", españolak.
Españolak, Cadizeko azentoa zuen, mafioso itxura zuen, eta italiarrak mozkorra ematen zuen. Hamaika bitxi paregabe saltzen zituzten 100 eurotan soilik. Venecian egindako bitxiak.
Han zegoen bitxi bakarra baina, iragarkia bera zen.

CSI
Iada ez dut CSI ikusten. Hasieran piloa gustatzen zitzaidan, 2. denboraldiarekin zeharo engantxatuta egon nintzen. Baina zenbat eta kapitulu gehiago ikusi, orduan gero eta gehiago nekatzen nintzen. Eskema bera errepikatzen da kapitulu guztietan, oso sinesgaitzak diren probak erabiltzen dituzte erruduna topatzeko.
“Hara, kotxeak pintura aztarnak ditu”
“Bai ikertu ditzagun”
Eramaten dute laborategira, Greg Sanders-ek probak egiten ditu eta zera esaten die:
“1983. urteko Chevrolet batena da pintura mota hori”
Eta Grissom-ek “urte hartan 100 kotxe baino ez zituen saldu Chevroletek..., begiratu dezagun datu-basean"
Arakatzen dute datu-basean, eta hiltzailea topatzen dute...
Bai ala ez?
Eta horrela beti. Ez dut ukatuko telesaila oso ondo egina dagoela. Errealizazioa primerakoa da, eta denbora pasa ederra da. Baina nik zerbait gehiago eskatzen diot USAko telesail bati. Gauza txungoak ikusteko badugu españako telesailak, ezta?

Snooker
Atzo ez nuen ezer berizirik ikusi telebistan... Larunbatean gaupasa ederra egin nuen eta ez nuen gogo putarik ezer egiteko. Hala ere, bada gauza bat azken boladan askotan ikusten dudana. Snookerra da, billar moduko zerbait. Eurosporten ematen dute. Nik Eurosport ingelesez harten dut nire etxean, eta hasieran zaila egin zitzaidan jokua nolakoa zen ulertzea. Baina orain jokuaren arauak ezagutzen ditut (Interneten bilatu nituen) eta esan behar dut flipatuta nabilela. Kirolak ez ditut batere atsegin, are gutxiago kirol arraro puta hauek... Baina hor egoten naiz azken egunotan... Gomendagarria, benetan.