gofrerik onenak
Aurreko astean eztabaida interesgarrian egon zen Viruete webgunearen foroan, gofreen inguruan.
Zoritxarrez Gasteizen desagertu egin dira gofreak saltzen dituzten dendak, eta aspalditik jan gabe negoen.
Baina oporretan nago, Donostian, eta esan egin behar dut. Munduko gofrerik onenak hemen daude. Leku bat topatu dut Parte Zaharrean, "El Gofre". Ez zaitezte geratu probatu gabe.
Gofrea, txokolaterekin 2,50 dolar europear.

Vaya Semanita eta DVDak
Lagun batek Vaya Semanitaren DVDa erosi du. Eta esan egin behar dut: ez du pena merezi. Programa horrek askoz DVD hobeagoa merezi du. Ez dakit zeinek egin duen sketchen aukeraketa, baina ez dute asmatu.
DVDa ataletan banatuta dago, bakoitzak 5 sketch inguru dituela. Atal bat La Cuadrillari dedikatuta dago, beste bat Los Santxezi, etabar. Atal hauetan argi ikusten da lehenago esan dudana, sartu dituzten sketchak ez dira onenak. Badakit umorea gauza subjetiboa dela, baina programa hasieratik jarraitu duenak sketch barregarriagoak ikusi ditu.
Hori oso argi ikusten da El Tocapelotasen ("que a mí ni me va mi viene, pero por comentarlo...." hori da Tocapelotas) atalean. Beraren 6 sketch sartu dituzte. 3 programa batetik hartu dituzte, eta beste hirurak beste programa batetik. Alegia, ez dituztela 6 onenak sartu, baizik eta 2 programetan topatu dituztenak. Ez dute gehiago bilatu. Agian ez zuten gogorik programa guztiak errebisatzeko.
Programa ikusten jarraituko dugu, baina gauza hauek zaindu egin behar dira.

Carta de Ajuste
Carta de Ajuste (astelehen gauetan TVE1n). Programaren ideia ona da: telebista aurkezleak, aktoreak, abeslariak etabar gonbidatzen dituzte eta beren ibilbide profesionala gogoratzen dute.
Gonbidatuak, gehienetan, nahiko interesgarriak dira. Han egon dira, esate baterako, Pepe Navarro, David Carradine, Martes y 13ko bat....
Eta aurkezleen aurka ere ezin ezer esan. Jose Mª Iñigo eta Minerva Piquero. Azken honen lana azpimarratuko nuke. Antena3n eguraldia aurkezten zuen. Baina hemen ikusten dugu oso ondo moldatzen dela kameren aurrean. Programa gehiagotan egongo da, zalantzarik gabe.
Orain arte, osagai onak koktel egokia lortzeko. Baina ez, programak ez du funtzionatzen. Canal +eko Lo Más Plusek duen arazo bera dute: oso txapak dira. Gonbidatuari ez diote hitz egiten uzten. Programaren eskaleta (gidoia) oso finkatuta dute eta hortik ez dira mugitzen. Gonbidatua zerbait interesgarria esatera doa...... eta moztu egiten diote hurrengo bideoa sartzeko.
Gidoian malgutasun gehiagorekin asko irabaziko luke saioak.

Pepsi eta Cocacola
Bada gauza bat neure onetik ateratzen nauena: taberna batera joan, Cocacola eskatu eta zerbitzariak esaten dizu bakarrik Pepsi daukatela.
Nik ez daukat zalantzarik, cola zaporeko freskagarririk onena Cocacola da. Pepsik karamelu gustua du, eta gas gutxiago.
Baina okerrena zera da, Pepsi saldu arren prezioa ez dutela merketzen. Alboko tabernan Cocacola dago, produktu hobeagoa baina salneurri berean. Tabernaren jabeak Pepsi erosea erabakitzen du berarentzat merkeagoa delako, baina bezeroari ez dio edaria merkeago eskaintzen.
White Label eta Dyc prezio berean kobratzen al du?

Maskotak
25 urtetik gora ditugunok, futbol txapelketako eta Olinpiadetako maskotak ezagutzen ditugu. Mosku 80ko Misha hartzatxoa, España 82ko Naranjito, Barcelona 92ko Cobi... eta beste asko... 86an Espainian Mundobasketa jokatu zen, eta jirafa bat jarri zuten maskota moduan, izena ez dut gogoratzen...
Baina azken kirol ekitaldietan maskotak desagertu dira. Adibidez, inork ezagutzen al du Atenas 04ko maskota? Eta orain Portugalen jokatzen ari den Eurokopak ba al du animaliren bat umeak dibertitzeko?
Beharbada maskoten gainbehera hau Play Station eta abarren etorrerarekin gertatu da. Gaurko umeek heroi asko izaten dituzte (Pokemon, Tomb Raider, Ana Rosa Quintana...) eta animali kutre batek ez ditu animatuko. Inork ere ez luke Curroren joku bat erosiko, 10 eurotan izan arren.

in the tv
Paulina Rubiok, Ricardito Bofilen neskak, disko berria atera omen du, eta promozio kanpaina abian jarri. Ados, arazorik ez.
Baina aurreko astean gure pantailan izan dugun betekada ez da normala. Espainiako 4 telebista kate nagusietan agertu zaigu. Astelehenean TVE1ko Carta de Ajuste saioan azaldu zen. Asteartean Antena3eko UHFn, Canal +eko Lo Más Plusen ere, eta atzo Telecincoko La Noche de Fuentesen. Agian beste nonbaiten ere azaldu da, horiek dira neure begiekin ikusi ditudanak.
Lau elkarrizketa, eta guztietan gauza berak kontatu zituen. Lauretan hiperaktibo agertu zen, Pocholoren neska bailitzan...., kokaina?
Gauza jakina da promotoreek ahalegin asko egiten dituztela beren artistak telebistetara joan daitezen. Hori izaten baita promozioa lantzeko biderik onena. Baina ikuslea naiz, eta gauza diferenteak ikusi nahi ditut. Bestelako gonbidatuak bilatu beharko lituzkete gidoilariek.
Portzierto, Miguel Boserekin gauza bera ari da gertatzen, programa guztietara eramaten dute. Zergatik ote? berte disko bat atera al du ala PSOEren gobernu berriaren eragina?

Vaya semanita
Ikaragarria da Vaya Semanita (ETB2) hartzen ari den maila. Programa hasieratik ondo egon da, baina azken asteetan lortzen ari direna izugarria da.
Gidoiak asko hobetu dira, ia sketch guztiak bikainak dira. Aktoreak gero eta hobeto ari dira. Bideoei paso emateko aurkezpen azkarrak egiten dituzte, arinak eta dinamikoak... ez dute mozten programaren abiadura.
Atzo, Politicamente Incorrectoren parodia barrez lehertzeko modukoa. "Euskaldunok, ospatu behar al ditugu Espainiaren golak?"
Klasiko bihur daiteke Vaya Semanita horrela jarraitzen badute... que a mí ni me va ni me viene, pero vamos... por comentarlo.

Pizzak
Langabezian geratu naiz, hori dela-eta dirua aurreztu behar dut. Lehen Casa Tarradellaseko pizzak jaten nituen (2.20 euro) baina orain Eroskin Consum markakoak erosten ditut (1.90).
Oso onak, diferentziarik ez dut nabaritzen. Onena, 4 gazta.

Zoombados
Ostiral gauean, aspaldiko partez, Zoombados ikusi nuen ETB2n. Saio zaharrak dira, aurretik emititu dituztenak, baina pena merezi dute.
Aktoreak putakume hutsak dira. Biktima limiteraino estutzen dute, kristoren moskeoa harrapatu arte.
Kamareroei egindako bromak dira onenak. Eztabaidan hasten dira eta giroa berotzen denean aktoreak pintxoak apurtzen dizkio, edo horrelako putadaren bat egiten dio.
Orduan biktima ikaragarri sutzen da. Behin baino gehiagotan txantxa moztu behar izan dute biktimak aktorea jo nahi zuelako.
Ez omen dituzte programa gehiagorik grabatuko, zaharrekin konformatu beharko gara.

Rocio Madrid
Ez, Rocío Madrid (Crónicas Marcinas) ez da guapa. Are gehiago, itsusia da, nahiko itsusia.
Sardak eta Borisek zuzentzen dizkioten piropoak botaka hasteko modukoak dira. Ze guapa zauden! gora eta behera. Eta Rociok tonto aurpegia jartzen du bitartean...
Programa osoa nahiko bukatuta dago, baina zati hori (Rociorekin daudenean) izaten da txarrena.
Noizko alternatiba bat Crónicas Marcianas ikusi nahi ez dugunontzat? Noiz itzuliko da Pepe Navarro haundia?

Manel Fuentes
Zeinek esan dio Manel Fuentesi barregarria dela? Ez dut tipo nazkagarri hori aguntatzen. Bere txantxak, bere imitazioak, bere monologoak.... Fuentes gorrotatzen zaitut!
La Noche de Fuentesek programa txarrenen Top 10ean lehen postua merezi du. Eta txarrena zera da, programarik onena bailitzan saldu nahi digutela.
Elkarrizketa guztiak prestatuta daude eta beti eskema bera errepikatzen da. Fuentesek gaia ateratzen du, gonbidatuak bere anekdota kontatzen digu, eta bukatzeko Manelen txantxa.
Baina okerrena ez da hori, okerrena bere imitazioekin hasten denean dator. Pentsatze hutsak oilo ipurdia jartzen du. Espainiako erregearena egiten hasten denean negar egiteko modukoa da.
Hori ez da kalitatezko telebista!
pd: Maiatzeko postak, hemen