logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Esto es basura
Gaur irakurri dut albistea, Esto es vida, Juan Ramón Lucasen programa kendu egingo dute.

Tipo hau Tele5tik atera zenetik porrotak eta porrotak besterik ez ditu lortu. Hala ere, ez da aurkezle txarra, bere dohainak erakutsi zizkigun Estudio de Actores mitikoan (kar kar kar).

Saioaren etorkizuna asmatzea erreza zen oso. Telebistako saio aspergarrien Top 5ean bere lekutxoa dauka Esto es Vidak.

Hori da programa bati gerta dakiokeen gauzarik txarrena, aspergarria izatea.

Baina historia guztia berez tristea bada, gogorragoa da hurrengoa: audientzia daturik onena Maria Isabel (antes muerta que sencilla) programara eraman zutenean lortu dute.

Dirudienez bere ordez arratsaldeko lehiaketa tipiko horietako bat jarriko digute.
 
Sardak irabazi zuen berriro
Espero nuen bezala, ostegunean Sardak irabazi zuen berriro:

Sarda: %29,5
Lorena Berdú (Dos Rombos): %22,5
Buenafuente: %18,9


Lan luzea dauka Buenafuentek egunero irabazteko.
 
Irakurketa txarra
Elmundo.es webgunean albistea irakur daiteke. Atzo Buenafuentek Sardari irabazi zion. Eta egia da.

Baina Javier Pérez de Albénizek irakurketa txarra egiten du. Atzo, Buenafuentek Sardári irabazi zion, baina zergatik? Aquí no hay quien viva telesailak Los Serrano baino audientzia altuagoa lortu zuelako.

Hori askotan gertatzen den fenomenoa, aurreko programak audientza ona badauka, hurrengo programak datu onak lortuko ditu.

Gaurkoa egun aproposa izango da tendetziak jarraitzen duen ala ez ikusteko.
 
Kamera ezkutua
Orain egun batzuk Fermin Etxegoienek aipatu zuen Berriako bere zutabean... aski da! ezin dugu gehiago jasan ETB1 eta kamera ezkutua.

Inoiz nekatuko al dira? Mr Bean gorrotatzen nuen, baina ditxosozko kamera ezkutuarekin egiten ari direna kriminala da.

Nahiago ditut pilota partida errepikatuak, edo 2. B mailako futbola.

Eta besterik emititzeko esz badute, konexioa egin dezatela MTVrekin.... edo carta de ajuste jarri... baina kamera ezkutu gehiago ez.
 
Zergatik esaten dugu ezetz?
Atzo Los Soprano (4. denboraldia, mundiala) ikusten ari nintzen, eta eszena batek atentzioa deitu zidan.

Tony Soprano lotan dago, telefonoz deitzen diote:

-Bai? - Tonyk
-Kaixo Tony, esnatu egin al zaitut?
-Eeeeeh, ez, ez, esna nengoen.

Gezurra!! Lotan zegoen!!!

Beharbada zuei ez, baina niri gertatzen zait. Lotan nago, hots egiten didate, esnatu egiten naute, eta galdera horri egitean, beti erantzutzen dut ezetz, esna nengoela.

Joder, besteak esnatu egin gaitu, berak egin digu guri putada, baina guk tragu txarra arindu nahi diogu gezurrarekin.

Esan dudan bezala, agian niri besterik ez zait gertatzen, baina bitxia da.
 
Aspaldiko oritzapen telebisiboak, hobe beren horretan uztea
Bai lagunok, hala da. Nik sekula ez dut gehigo gozatu telebistarekin telebista pribatuak agertu zirenean baino.

14 urte nituen eta Antena3 eta Tele5 (Canal + ere bai) etorri ziren erabat zaharkituta zegoen panorama berritzera.

Gehienbat Tele5k egin zuen hori, izan ere Antena3k telebistan egin nahi izan zuten irratian egiten zutena. Gauzak horrela, hartu zuten ostia ederra izan zen. Luis Herreroren albistegi mundialak horren lekuko.

Nire kate kuttuna "tu pantalla amiga" zen, Tele5. Eguneko 24 orduetan kate hori zegoen nire etxean. Eta programarik onenak, beste batzuen artean Humor Amarillo eta Pressing Catch.

Bada, e-mule erabiliz bi programa horietako zati batzuk bajatu ditut. Eta argi esango dut, koñazo hutsa dira. 2 minututan iada aspertu egin naiz.

Ez ditut gehiago ikusiko, disko gogorretik ezabatu egin ditut. Ez dut nahi nigan sortu zuten lilura desagertzea nahi.

Hobe gure garai pajeroak memorian gordetzea.
 
Ibarretxek ez du La Noche de Fuentes ikusten
Jakingo duzuenez ostegunean Ibarretxe Madrilera joan zen ZPrekin hitz egitera bla bla bla

Hurrengo egunean La Razónen argazki hau argitaratu zuten.

Ikusten denez, Iba oso gaizki agertzen da, ahul itxura ematen du. ZP berriz goiko aldean, sendo.

Ibarretxek ez du Fuentesen programa ikusten, eta ZPk ondo ikasten du.

ZPk anekdota polita kontatu zuen behin Fuentesen programan:

Lehen aldiz Aznarrekin biltzera Moncloara joan behar nuela, Felipe Gonzalezi aholku bat eskatu nion, eta hauxe esan zidan: "ez eman Aznarri eskua eskailera guztiak igo arte. Eskaileretan zaudenean, berak eskua luzatuko diozu. Horrela argazkietan bera zu baino altuagoa agertuko da. Baina zuk itxaron egin behar duzu. Eta goian zaudenean emango diozu eskua"

Gero ZPk kontatu zuen baietz, Aznarrek hori egin zuela. Baina berak asuntuta oso ondo estudiatuta zeukala eta ez zuela amua irentsi.

Ibarretxek irentsi zuen amua.... ondo gainera.
 
Imanol Arias subnormala da
La azotea de Wyoming, TVE1ren programa berria ikusten ari naiz, Buenafuente iragarkietara joan delako. Eta beti izan dudan irudipena baieztatu zait: Imanol Arias subnormala da. Bi perla bota ditu jarraian:

- "..tal y como ha dicho el lehendakari, que el tema hay que arreglarlo a tortas..."

-Gero Gran Wyomingi zera esan dio: "hemendik aurrera Gran deituko dizut, azken hauteskundeetan Wyomingo Estatuan Bushek irabazi batzuen".

Nire pazientzia bukatu egin da eta kanala aldatu dut.
 
langabetuok berandura arte ikusten dugu telebista
Bai lagunok, hala da, eta horri esker atzo Buenafuenteren lehen programa ikusi nuen.

Lehen inpresioa, ona. Atzoko mailari eusten badio audientzia politak lortuko ditu programak.

Hasiera ederra. Ruiz Mateosen enpresetako langile komiteen iragarkiak parodiatzen egin zuten sketch batekin hasi zuten. Gero Buenafuenteren bakarrizketa bikaina etorri zen. Beranduago elkarrizketa (Antonio Gala), sketch gehiago...

Azpimarratzekoa,

-Gidoia. Oso landua, eta une askotan oso ona.
-Aktoreak. Lehen mailakoak. Gehienak Hommo zapping programakoak dira. Produktora berak (El Terrat) egiten du programa hori.
-Dekoratua. Arreglado pero informal. Atmosfera egokia sortzen du.
-Erritmoa. Dena dagokion abiaduran gertatzen da. Sketchak ez dira luzeegiak gertatzen. Hori eskertzekoa da, umore programa gehienetan sketchak luzatu eta luzatu egiten dituzte, izorratu arte.
-Publizitaterik ez. Estopakoak hasi zirenean ohera joan nintzen. Hori 1.30etan izan zen, saioa 0.30etan hasi zen. Ordubetean ez zen publizitate tarterik egon. Imajinatzekoa da hori lehen emanaldirako Antena3en estrateegia zela, hurrengo programetan ez dut uste hala izango denik.

Laburbilduz, programa oso ona. Suerte pixka batekin arrakasta izanen du eta Sardá popatik hartzera bidaliko du.

Audientzen inguruan, TVInteligenten zera irakur daiteke: En cuanto al otro estreno del día, 'Buenafuente' logró un resultado aceptable que no evitó otro 36% de cuota para 'Crónicas...', ya recuperado de su bajada de tensión de la recta final del año.
 
E eguna
Lagunok, azkenean iritsi da E eguna. Nork ez du inoiz zerbait entzun Buenafuenteri buruz? Orain arte, Katalunian egon da, TV3n, Una Altra Cosa izeneko programaren aurkezle eta zuzendaria.

Late night ordutegian liderra zen, Sardaren gainetik. Beti ere kritika onak jaso dituelarik.

Bera izan zen Pasapalabra parodiatzen hasi zena.

Bueno, badakizue, 00.30etan Antena3n. Bihar emango dizuet nire iritzia.
 
Ana Rosa Quintana
Gaur Ana Rosa Quintanaren programa berria hasi da. Goizetan Telecincon. Aste honetan komentatuko ditugu urte berriko estreinuak (Buenafuente, Wyoming, Ana Rosa...)

Baina gaur komentario txiki bat... zenbat urte ditu Ana Rosak? Ez naiz perbertitu bat, ez dakit lotsatu behar ote naizen, baina Ana Rosak jartzen nau. Eta bakeroak oso ondo geratzen zaizkio.
 
Telezaborra Alla Tú-ren castingean
Egun batzuk pasatu dira, eta iada kontatu daitekeelakoan nago. Asteartean Donostian izan nintzen, Telecincoko Alla Tú programaren castingean. NH Aranzazu hotelean izan zen. Hara iristean, paper bat bete behar izan nuen, nire datu pertsonalak, hobbiak etabar jartzeko. Paperaren atzekaldean beldurra emateko moduko kontratua zegoen sinatu beharrekoa. Besteak beste, hautapen prozesuaren berri ez emateko eskatzen zuten. Hala eginez gero 200.000 euroko (bai, ondo irakurri duzu) isuna.

Jende asko zegoen hallean. Gehienak metrosexual itxurarekin. Gran Hermanon sartzeko itxurarekin. UIne hartatik bertatik banekien ez nindutela hartuko.

Antolatzaileek, hamarnaka sartzen zuten jendea gela batera, eta 15 minutu pasata gelatik ateratzen ziren eta jendeari esaten zioten aukeratuta zegoen ala ez.

Iritsi zen nire txanda. Beste 9 arabarrekin sartu nintzen gelan. Gure aurrean antolatzailea.,35 urteko neska. Eta beste emakume bat kamara batekin. Banan banan, geure buruaren aurkezpena egin behar genuen. Oso gaizki egin nuen. Kamarak ez ninduen urduri jartzen, baina beste 9en begiradek bai. Ahots dardartiarekin... batere graziarik gabe.

Azkenean nire taldetik neska eta mutil bana aukeratu zituzten. Madrilen telebista programa askotan egon den neska bat, eta Laudioko skater bat.

Jesús Vázquezek ez dit lagunduko, beraz lanean jarraitu beharko dut hipoteka ordaintzeko...
 
lagun ikustezina, eta 2
Azkenean CD Rom bat oparitu didate. Udan akuario bat erosi nuen, eta akuariofiliari buruzko CDa jaso dut.

Ez naiz kexatuko, txarragoa izan zitekeen. Aitari sacacorchos bat eman diote, anaiari Lucia Etxeberriaren liburu bat, eta osaba bati Angeles y Demonios, El Código Da Vinci idatzi zuenarena...

Ah! nire oparia, irratia, ez zaio gustatu....

Hurrengo urtean, gehiago. Inork, ekimeneren bat antolatu nahi badu lagun ikustezinaren aurka, nire babes osoa izango du.

Pd: Luistxoren ideia oso ona.
 
Lagun ikustezina
Urtero, Errege egunean jende pila batzen da bazkaltzeko nire aitaren etxean. Gehienak ez ditut ezagutzen. Eta urteroko ohitura, lagun ikustezina. Badakizue, ezta? Bakoitzak bere izena idazten du paper batetan... gero paperak banatzen dira, eta oparia egin behar diozu hartu duzun papertxoan zegoen tipoari.

Ba al dago dirua alferrik gastatzeko metodo hoberik? Inoiz jaso al duzu ganorazko opariren bat lagun ikustezinarekin? Ez al zarete sekula tonto aurpegiarekin geratu?... joder nik 20 dolar gastatu ditut oparian, eta niri hautsontzi kutre bat eman didate...

Aurten ezagutzen ez dudan bat tokatu zait. Tipoak ez du alkoholik edaten, beraz ezin ardo botila oparitu... Azkenean irrati bat erosi dut, Naturan, 19€. Egia esan, polita da irratia. Bihar kontatuko dizuet zer jasotzen dudan. Gustuko ez dudan zerbait, seguru...

Bide batez, Natura eta denda horiek (Eguberrietan jartzen dituzten artisau azokak)... Nik uste dut lagun ikustezina delakoa beraiek asmatu zutela. Opari txorra horiek beti denda horietan erosten baitira.

 
audientziak
Beste eguean aipatzen nuen ez nekiela, euskararen ikuspuntutik, Harry Potter ETB1n eta ETB2n aldi berean emititzea ona ala txarra zen. Atzo Berriak albiste interesgarria zekarren. Hala ere, ni bat nator gaur Fermin Etxegoienek esaten duenarekin.

Beharbada, inoiz audientzia datuak ikusteko nahia izan duzue. Nik atzo, EiTB24.com webgunean arakatzen, EAEko audientza datuak daudela deskubritu nuen.

Bestalde, Espainia mailako datuak Vertele.com eta TVinteligente.com helbideetan ikus daitezke.
 
Harry Potter
Larunbat gauean ETBk Harry Potter eman zuen. ETB1n eta ETB2n. Aldi berean. Beraz, aukera zegoen pelikula euskaraz zein españolez ikusteko.

Euskaltzale bezala, ez dakit erabaki hori euskararentzat ona ala txarra den. Baina teleikusle bezala, argi daukat. Aukera txarra egin zuten. Izan ere, kanal bat ikusteko aukera galdu nuen, bietan gauza bera emititzen baitzuten.

Bueno, gutxienez ingelesezko film bat aukeratu zuten. Iurretakoak ezagututa ez zen harritzekoa izango ETB2n Airbag gazteleraz, eta ETB1n euskaraz... Ea zeinek aukeratzen duen ETB1...
 
Vaya Semanita, sutan
Vaya Semanita erretzen ari dira. Ez da hau esaten dudan lehendabiziko aldia, baina badirudi ETBko arduradunak ez direla konturatzen, eta beharrezkoa da berriro esatea.

Programak errepikatzen dituzte, gero errepikapenaren errepikapena ematen digute. Eta igande gauetan, berriro. Udan, Eguberrietan....

Horrela ikusleak jakinmina galtzen du. Ez da egun batetik bestera gertatzen, baina epe ertainera ekidiezina da. Kontuz ibili daitezela...

Abenduko artikuluak, hemen.