logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Ya es verano en Telezaborra
Urtero bezala, El Corte Ingléskoak hasi bere betiko publizitate kanpainarekin. Ohikoa.

Baina Martxoarekin batera, beste gauza batzuk ere hasi dira: Udako abestiak.

David Civerak orain 2 aste aukeztu zigun bere disko berria. Oraindik ez duzuela abestia entzun? Nik ere ez, baina lasai... udan nazkatu arte entzungo dugu. Eta baita dantzatu ere, izan ere Civerak bere abestiak dantza kriminalekin laguntzeko ohitura baitauka.

Eta bestetik, Las Supremas de Móstoles. Eurovisiónera joateko TVEk antolatu duen lehiaketan 2. postua lortu dute. Ez dira Kievera joango, baina zalantzarik gabe haiek izan dira aurtengo Eurovisoneko irabazleak.

Ez dakit zergatik, baina niri 3 tipa txunga hauek Los Centellas ekartzen didate gogora.

Udan saiatuko dira dirua irabazten, gure neuronak zigortzen dituzten bitartean. Datorren urtean saiatuko dira beste zerbait ateratzen, inork ez die kasurik egingo eta betiko desagertuko dira gure oroimenaren putzu beltzean.
 
Que me has hecho Mariana, mi amor
Asko dira abesti pegadizoak. Behin entzun, eta egun osoan ibiliko zara deabruaren melodia burutik kendu ezinik.

Orain 2 egun ez dakit non Chayaneren Mariana abestia entzuteko zorigaiztoa izan nuen. Ordutik ezin izan diot abestia kantatzeari utzi.

Izan ere, zenbat eta kutreagoak, orduan eta gehiago pegatzen dira.
 
CQC eta Fuentes madarikatua
Ostiralean ikusi nuen CQC. Ez nau konbentzitu. Lehenik eta behin, Fuentes da saioaren aurkezle nagusia. Hasiera txarra. Baina Fuentesek ez omen du nahikoa hain aurkezle txarra izanda, eta programa guztian zehar Wyoming imitatzen aritzen da.

Bush, Aznar eta Esperanza Aguirreren aurkako betiko txisteak. Oso arruntak dira horrelako broma txarrak gaur egungo telebistan. CQCk aukera zuen putzu horretan ez sartzeko.... baina hanka barru-barruraino sartu du.

Enlatatutako barreak. Oso oker ez banago, Fuentes eta bere lagunen "graziekin" entzuten diren barreak enlatatuta daude. Ez dira benetakoak.

Pablo Carbonell desagertu da. Bera eta Wyoming ziren CQCren onena. Zalantzarik ez dago jende gehienak bi hauek ikusi nahi zituela.

Ordutegia ere txarra da. Igande gaua ez zait CQC ikusteko ordutegirik onena iruditzen. Wyomingen CQCa ere hasieran ostiral gauetan zen, baina igande bazkalostera aldatu zutenean hasi zen arrakasta
lortzen.

Beraz, bukatzeko: ez da ahazteko moduko programa, baina ez du inondik inora CQC zaharraren xarma gorde. Ostiral gauean, nahiago dut Antena3eko Hommo Zaping.

Otsaileko mezuak, hemen.