logotipo

img_google
Telezaborra
Telebista, zabor-kultura... denetik topatuko duzu bitakora honetan.
Acerca de
Telebista, zabor-kultura, udako abestiak, herri-kondairak... Garrantzi askorik gabeko gauzak. Zaborrak batzen gaituelako, Telezaborra. telezaborra@mixmail.com
Sindicación
 
Salaketa bat egin nahi dut

Nire ezagunek badakite poloak izugarri gustatzen zaizkidala. Poloak esatean, poloak esan nahi dut. Ez izozkiak, kukurutxoetan saltzen diren horiek.

Atzo Nestlékoek (lehen Miko) iaz atera zuten azken Piruloa erosi nuen. Pirulo cúpate el dedo delakoa.

Poloen gauzarik txarrena makila da. Poloa hartzeko daukaten egurrezko makiltxo hori. Ahhhhhgggggggg... gogoratze hutsak oilo-ipurdia jartzen dit. Txikitan medikuek ahoan sartzen ziguten bera, anjinak ote genituen ikusteko.

Ez da mundu honetan makiltxo horri nahigabe hozka egitea baino gauza nazkarriagorik.

Pirulo berezi honekin, arazoa konpoduta zegoela uste nuen, izan ere marrazkian ikus dezakezuenez, hatzamarra plastikozko zulotxo batean sartzen da.

Interneten zera irakur daiteke: ¡El primer helado para chuparse el dedo! Un divertidísimo polo que el niño podrá comer introduciendo el dedo dentro del palillo en lugar de tener que sujetarlo con la mano.

Teorian, ideia bikaina. praktikan, kaka hutsa. Poloa oso azkar urtzen da, eta berehala eskua zinkindu egiten zaizu. Polo urtua, itsaskorra.... aggggg. Iturri bat aurkitu behar duzu eskua garbitzeko.

Oraindik inork ez du gainditu Kaliporen zaporea, eta erosotasuna.
 
Sarda badoa
Azkenean, Sarda badoa.

8 urtez egunero kaka eman eta gero nekatu egin da. Ea ez den inoiz itzultzen. Berak egiten zuena ez zen telezaborra, telezaborra zikindu du. Telezaborra Alfonso Arusek egiten zuen, edo GHren lehen edizioa, edo Pepe Navarrok... Telezaborra bai, baina landua eta dibertigarria.

Sardak ez du hori egiten. Programa hasieran bere mitina botatzen du. Tunning-zaleek, Sabecoren kutxazainek eta serial-killerrik gaiztoenek hainbeste miresten duten bere mamirik gabeko diskurtsoa: eliza txarra da, gerrarik ez, Nunca Mais, eman botoa ZPri.

Eta gero 6 tximino mahai baten inguruan txorradak esaten, Latre penagarriarekin batera.

Informazio batzuen arabera, Sardak 10 miloi euro irabazten ditu urtean. Diru horregatik, gutako edonor edozein aurkezteko prest izango ginen, jakina. Baina 20 miloi euro lortu eta gero, nik neuk behitzak utzi egingo nuen.

Sardak ez, miloiak eta miloiak dauzka kontu korrontean, baina gaur arte gauero egon da kakaren truke diru gehiago irabaziz.
 
Badakit zer gertatuko den
¿En qué se parecen la eyaculación precoz y un punteo de un guitarrista heavy en un concierto? En que las 2 cosas sabes que van a suceder, pero no puedes hacer nada por evitarlo.

Txiste txarra da, bai. Baina 7 Vidas ikusten dudanean, txiste horrekin akordatzen naiz beti. Izan ere, eszena baten hasiera ikusi eta badakizu nola bukatuko den. Badakizu zer gertatuko den kapitu osoan. Eta gaiaren arabera, betiko txiste progreak aurreikustea ez da batere zaila.

Kalitatezko telebista bezala saldu nahi digute, gazte urbanook ikusteko modukoa, baina politikoki zuzenak diren txantxetatik haratago ezer gutxi aurkituko dugu.

Ondo da, onartuko dut, sketch denak ez dira oso txarrak, bakar batzuk onak direla esan daiteke... baina kaña sartu nahi nion 7 Vidasi.
 
te porto en el cuore
1 Formula ez zait gehiegi gustatzen, eta Fernando Alonsorekin ematen ari diren txapa jasanezina da. Lehen inork gutxik jarraitzen zuen kirol hau, eta orain lasterketek audientzia ona lortzen dute. Txirrindularitza eta Indurainekin gertatu zena errepikatzen ari da. Gaur egun lau katuk besterik ez dute Tourra jarraitzen.

Telecincoko erretransmisioen harira, bada gauza bat konprenitzen ez dudana, ikusi al duzue inoiz emanaldi bat? Italiarrak elkarrizketatzen dituzte, behin eta berriro. Italieraz. Ez dakit zuei gauza bera gertatzen zaizuen, baina nik ez dut pitorik ulertzen. Italiera eta española antzekoak izango dira, ez dut ukatzen, baina nik hitz bakar batzuk besterik ez ditut ulertzen. Agian mundu horretan jende gutxi egongo da gazteleraz mintzo dena, baina ez dut uste italiarrak elkarrizketatzea konponbidea denik.
 
Galdurik


Hegazkin batek istripua izaten du. Bizirik atera direnak irla galdu batean daude. Erreskate taldeak ez dira agertzen, ezta agertuko ere.

Gauez, soinu arraroak entzuten dira, ulertezinak, beldurgarriak. Pertsonai guztiek sekreturen bat daukate, misteriotsuak...

Horrela hasten da Lost. AEBetan ikaragarrizko arrakasta lortzen ari den telesailan. Atal pilotoa (lehendabizikoa) sekula grabatu den telesail bateko kapitulurik garestiena izan da, 13 miloi dolar.

Astelehenetan Foxen (Digital +). Orain arte 3 atal emititu dituzte. Emulen ere topatu daiteke, jakina.

Aukera baduzue, ikus ezazue lehen kapitulua, gero erabaki.

Informazio gehiago, http://lost.tepasmas.com. (Kontuz spolierrekin)
 
Paco Martinez Soria comes back?


Argazki hau ikusita, baten batek pentsa dezake Martinez Soriaren pelikula batetik ateratako fotograma bat dela. Baina ez, ez da horrela.

Herri txiki bateko kasinoa, jubilatuak La Conga dantzatzen, zoruko azulejoak, globoak, Espainiako banderak zintzilik, aulki zaharrak, moda zer den ez dakiten mahaiak, eta mahaien gainean Dyc ginebra eta Fantak.

Bai, dena oso bizarroa. Baina are bizarroagoa nondik atera dudan ikusten baduzue. Falange Españolaren webgunetik. Dirudienez, Urtarrilaren 8an "XXVIII HOMENAJE A LA MUJER FALANGSTA" (sic) delakoa ospatu zuten. Argazkia orduan egin zuten.

Biba festa!
 
Aita Santua hil zenetik...
Bai lagunok, Woijtila jil zenetik ez dugu burua altxatzen. Argiñano bero zebilen aurreko astean, atzo ETBko neskeei buruz hitz egin nuen eta irakurleak udaberritu egin zitzaizkidan...

Baina orain, falta zena topatu dut. Satan etorri da. Munduaren amaiera hurbiltzen ari da!!!!

Telezaborra pornoarekin nahastu nahi dute, eta hori onartezina da. Blog hau serioa eta garbia da.

Aspertuta nengoen, eta Google-en "telezaborra" bilatu dut... hara zer agertu den 11. postuan!!!

 
ETBko neskak
Eta aurreko komentarioaren harira, gaur ETBko nesken Top 5a egingo dut. Zuen proposamenen zain nago...

5: Maddalen Iriarte. Mmmmm ez da oso gaztea, baina aurpegi hori...a zer morboa!

4: Izaro Iraeta. Begi urdin horiek... edonor liluratzeko modukoak.

3: Nerea Garmendia. Nik zalantzarik ez dut, Vaya Semanitaren maila jeisten ari da, baina Nerearena ez. Hala ere, gehiago gustatzen zitzaidan gazteentzako saio bat aurkeztu zuenean ETB1n, inork gogoratzen al du programaren izena?

2: Martinen alaba. Alaba nagusia, jakina, pederasta madarikatuak! Badakizue nor esaten dudan, ezta? Martin telesailan agertzen dena... argazkirik ez dut topatu.

1: Eta lehen postuan, nola ez Nerea Alias. Arazotxo bat dauka, bere pelukeroa. Baina bestela, dena perfektoa. Gurasoekin bizi diren nire lagunek, arazoak dituzte amari azaltzeko zergatik ikusten duten umeentzako programa bat...
 
Ustegabeko aurkikuntzak
Igandea. Ajea, buruko mina, eguraldi txarra, eta gainera oraindik ezin izan dut burua altxatu, aita saintuaren heriotzak jota utzi ninduen.

Eguerdiko telediarioa ikusi nuen, eta beti izaten dudan pentsandua eduki nuen, zeinen guapa den aurkezle hau, Helena Resano.

Gero arratsaldean, pentsamendu lizunetan murgilduta, bere argazkiak bilatu nituen Google-en. Eta harritu ninduen webgune bat aurkitu nuen.

Guapaslandia du izena. Pajero batzuk elkartzen dira, telebistatik kapturak ateratzen dituzte eta gero webgunean jarri. Telebistan agertzen den neska potable oro, webgunera: Elsa Anka, Silvia Jato, Ana Sosa Quintana !!, Belen Rueda....

Baina gauza bizarroagoa izateko... igandeetan, tipo batek TVE1eko, Antena 3eko eta Tele5ko albistegietako irudiak kapturatzen ditu, aurkeleak konparatu ahal izateko, Helena Resano, Lourdes Maldonado eta Carmen Chaparro konparatzeko.
 
Argiñano bero dago
Gaur Eva, bere arrebarekin egin du programa. Mojitoa prestatu dute. Ez dakit zer izan den, alkohola ala Kuba gogoratu duelako izan den, baina oso pentsamendu beroak izan ditu. Agian nahi gabe bere subkontzienteak hitz egin du.

1) Txite bat kontatzen ari zen, eta aberats batek kotxe garestiak zituela esateko, "coches de alto standing" esan du. Ez dakit ba, baina nik "alto standing" hori profesionalekin lotzen dut, autoekin baino gehiago...

2) Gero Eva almendra garrapiñatuak egiten ari zen, eta Karlosek "almendras" beharrean "almejas" esan du.

Ai Karlos, Karlos...
 
Jaime Otamendi
Atzokoaren harira...

Zenbat gustatzen zitzaidan Jaime Otamendi irratian eta zeinen gutxi telebistan.

Irrati-entzule amorratua naiz, goizetan gehien bat. Euskara ikasten hasi nintzenean, goizero Jaimerekin esnatzen nintzen. Hasieran militantziagatik entzuten nuen, baina militantzia bukatu zitzaidanean, Goizean Behinekin jarraitu nuen.

Gogoan dut nola egiten zien errieta entzuleei zorion agurren tartean:

-Zorionak Juan Pedrori, gaur urteak ditu eta...
-Andrea, urteak ez, urtebetetzea esaten da.

Gero magazinetik albistegira pasatu zen. Punta-puntako esataria ez ezik, primerako kazetaria zela erakutsi zigun.

Beranduago ETBko albistegien buruan jarri zuten, eta noizean behin saio bereziren bat aurkezten du, atzoko debatea esate baterako. Ez dadila inor haserretu, baina ez zait batere gustatzen. Deseroso dagoela nabaritzen zaio, besoak mugitzen ditu... ez nau konbenzitzen.

Hiru ordu luzez,
aspertzen gaituzte,
zatoz gurekin....
Goizean behin behin behin
bai Goizean Behin...


(nola zen abestia?)
 
Ibarretxe&Madrazo vs. San Gil&Lopez
Aspalditik idatzi gabe... oporrak bukatu zaizkit. Ongi etorri.

Bueno, ETB2ko eztabaida ikusten ari naiz. Ibarretxe, San Gil, Lopez eta Madrazo, nor baino nor. Baina arazotxo bat dago, ez du ematen eztabaida denik, lehiaketa ematen du:

* Es su tiempo, señor Lopez..
* Comenzamos con María San Gil.
* Pasamos a Ibarretxe.

Eta dena horrela... Laurak zutik, atril baten atzean. Eta San Gil folio kutre batzuekin joan da. Ez al dio inork esan etxetik ez ditugula bere grafikoak ikusten?


Martxoko albisteak, hemen.